Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goizeko hozkirriak dardararazi ninduen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 260. orr.
Izeba Gloriaren agerpenak zakur baten saingak baino bortitzago dardarazi ninduen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 216. orr.
Uholdea gertaturik, jo zuen ur-boladak etxea, baina ezin izan zuen dardararazi, sendo egina baitzen. Elizen arteko biblia Lk 6,48
Une hartan, astinaldi batek telegrafo etxea dardarazi zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 248. orr.
Lurra bere oinarrietatik astintzen du, eusten dioten zutabeak dardaraziz. Elizen arteko biblia Jb 9,6
Egongelan, oin astun batzuek zoruko zurajea dardararazten zuten. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 122. orr.
Zeru-lurrak dardararaziko ditut. Elizen arteko biblia Ag 2,21
Eta gerria erritmo harrigarriro azkar batez dardarazi zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 279. orr.
Haize-kolpe batek kandela-argia dardararazi eta itzali egin baitu. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 18. orr.
Hango biztanleek esaten zutenez, denek entzun omen zuten haren hatsa argiaren garra dardararazten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 123. orr.
Urrutian, gerrako turuta batek Orreagako airea dardarazten zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.
Ikara antzeko batek dardararazi ziola ahotsa. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 100. orr.
Baina hitz egin zuen, kirioak dardararazten zituen ahots gozo samin batez hitz egin zuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 169. orr.
Gaztetako irrika eutsiezin hura sentitu nuen barruan, erraiak dardararazten, gainezka egiteko zorian. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 153. orr.
Eta liburuetan aurkitzen dituzu, aipu horiek zure baitako hariak dardararazten dituzte, eta horregatik jasotzen dituzu, bat etortze horren funtsaz jabetu nahian. «Kuskue tanden», 2004 - 82. orr.
Ez ditzala gure uste burgestuak dardarazi. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 62. orr.
Frantses botere zapaltzailearen oinarriak dardararaziz. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 31. orr.
Horrek Estatu Batuetako epe luzeko interes-tasak dardarazi zituen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 169. orr.
dardarazi zuen (5)