Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begi beltz eta gogorrak zituen, betzuloetan sartuak egon arren distira bizia zerienak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 42. orr.
Begiak, izu-ikaraz, betzuloetatik atera beharrean zituen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 60. orr.
Zabalik zituen osabak, betzuloetarik ateratzerat balihoazkio bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 302. orr.
Bere begi beltz ederrak betzuloetan hondoratuak zituen, ezin sendatuzko tristeziaz. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 73. orr.
Gurpil-aulkian eserita geldi zegoela, batera eta bestera, xederik gabe zebilzkion betzuloetan begi itsuak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.
Entzuleek betzuloak ireki zituzten, musika belarrietatik ez ezik, begietatik ere sar zedin haien barnera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 224. orr.
Alexis negarrez hasi zen; malkoak betzuloetatik behera erortzen zitzaizkion ibai mingotsaren metal ur tantak balira bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 44. orr.
Begiak betzulo sakonetan hondoratu eta betazal berde hanpatuen tolesetan galdu zitzaizkion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 526. orr.
Betzuloak hustu zizkioten eta begiko nerbioak ere aiztoz ebaki. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 865. orr.
Aurpegiko maskara ikaragarriak burezurra zirudien benetako burua baino, eta sua zerion betzulo eta sudurzuloetatik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 204. orr.
Gizon bat geziz zauritu zuten buruan eta geziaren burdinazko punta betzulotik sartu eta buru barruan kokatu Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 271. orr.
Gauean bera irteten zen egongelatik azkena, eta biharamun goizean lehenengo iristen zen liburutegira; betzuloak zituen, Lupinek bezalaxe, eta negar egiteko zorian zegoela ematen zuen beti. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 244. orr.
Ispilu borobilak betzuloak erakutsi zizkion. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 121. orr.
Begitarte iluna, aurpegi zurbila eta betzulo handiak zituen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 21. orr.
Betzulo handiak zituen, baita begi txiki, argi eta erneak, are larregi edaten zuenean ere. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 275. orr.
Martxa honetan bihar ere betzulo beltzak izango dituzu eta aho inguruko zimurrak inoiz baino sakonago. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 130. orr.
Asunek ez du ia lorik egin; buruko min itzela du, eta betzulo nabarmenak. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 59. orr.
Ia ilerik gabe burua, urdindurik bibotea eta betzulo more sakonak izanagatik, behin Begoña gaztearen bihotzaz jabetu zen haren aztarnak igarri uste izan zituen inoizko senarrarengan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 239. orr.