Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

begi iz 1 ikusmenaren bi organoetako bakoitza; ikusmena.

Begia globo bat da, ia esferikoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Baldin eta ikusmen-sistemak (begiak eta garunak osaturikoak) modelo baten edo eszena baten irudi luzatua eratzen badu, margolariak oihalean irudikatzen duenak ere sorburukoak duen itxura berbera izan beharko du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 100. orr.

Kameran, objektiboaren posizioa mugituz aldatzen da foku-luzera; begian, berriz, kristalinoaren forma aldatuz doitzen da foku-luzera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.

Lehenik eta behin, oso garbi utzi behar da begia ez dela begirada.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 57. orr.

Begia ez du oso gaizki, eta lortu dut zorne-jarioa gelditzea.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 26. orr.

Euli normalak badu, begi bakoitzaren gainean, antena gisako bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Fran?ois Jacob, 2004 - 58. orr.

Han galdu zuen begia; hobe esan, arkabuz tiro batek eraman zion airean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 49. orr.

Begia teleskopiotik kendu gabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 97. orr.

Begia da gorputzari argi egiten dion kriseilua. Begia onik baduzu, zure gorputz osoa argitan ibiliko da.  Elizen arteko biblia   Mt 6,22

Malkoek begia itsutzen zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 75. orr.

Gorputz guztia begi balitz, non entzumena?  Elizen arteko biblia   1 Ko 12,17

Eni so zegoen S.S.aren begia ez zen ez hotza ez beroa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 13. orr.

Bideko poliza hor dago, begia zorrotz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 150. orr.

Gorputza gorputzaren aurka jarrita, begia begiaren eta ezpaina ezpainaren bila.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 92. orr.

Begia beti erne eta beti berdin xorrotx.  Herria   2003-07-10

Burua, begia eta bihotza ardatz beraren gainean jartzea da.  Berria - Kultura   2004-08-05

Begia non, gola han.  Berria - Kirola   2006-01-25

Begia liluratzen du haren zuritasunaren ederrak.  Elizen arteko biblia   Si 43,18

Batera eta bestera luzatzen du begia, urduri dago.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 73. orr.

Aztore batena bezalako begia zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 253. orr.

Begi haien baretasunak erresumindu egiten zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 120. orr.

Ederra zen, inor ederrik bazen herrian: azal-larrua beltx, sudur zuzena eta mehea, ezpain mamigabeak, eta bi begi, suziriak ziruditenak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 18. orr.

Bildots bat ikusi nuen; zutik zegoen eta lepo eginaren ezaugarriak zituen: zazpi adar eta zazpi begi zituen.  Elizen arteko biblia   Ap 5,6

Horregatik nago negarrez, begi biak urtzeraino.  Elizen arteko biblia   Nk 1,16

Begi bakarra erakusten zuen, handia, bekain lodi eta iletsuarekin.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 261. orr.

Bankuan nengoela begi bat ireki eta argia ikusi nuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 82. orr.

Tiralari batek erdiz erdi jo nahi duenean, begi bat itxi ohi du bestearekin zuzenago ikusteko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.

Berriro ere, begiak malkotan jarri zitzaizkidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.

Millyk begiak zuri jarri eta burua astintzen hasi zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 297. orr.

Berarenganantz makurtu, begi bat keinatu, eta bizkor pasatu zuen eskua lepotik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 99. orr.

"Azterketa dut irailaren hasieran, eta Daviden irakasle prestigioa dago jokoan", esan zion Martinek niri begia keinatuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 177. orr.

Begiak kliskatu nituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 31. orr.

-Kasu putarik ez mutur-beltz honi -klixkatu zidan begia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Atsoa geldi-geldirik zegoen, barnetik ikus zitekeen zeru zatian begiak landaturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 30. orr.

Erlojuari begi eman nion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 29. orr.

Hamabigarren jokaldiari begi eman nion berriro, oraingo honetan berebiziko arretaz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 20. orr.

Bata da soinua, nekatzen den musika, orainaren abestia, eta bestea begia itsutzen duen tximistargia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 27. orr.

Berriro begiak zabaldu zituenean lokiak ozpinez igurzten ari zitzaion Honorine.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 64. orr.

Honeyk zorroztu egiten ditu begiak, zalantzati eta aztoraturik aldi berean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 204. orr.

Ez zitzaion amorrua arintzen, larrituta zeuzkan begiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 82. orr.

Harryk minduta zituen begiak nekearen nekez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 10. orr.

Aitak begiak bildurik segitzen zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.

Zapi beltz bana atera eta begiak xukatu zituzten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.

Bihur niregana begiak zeure erruki handiaz.  Elizen arteko biblia   Sal 69,17

Begiak erloju aldera joan zitzaizkidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.

Gazteak begiak altxatu zituen mahaitik, eta burua atzeratu, galderazko keinu bat eginez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.

Ala belarriek begiak edo ukimenak belarriak zuzen ditzakete?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 259. orr.

Ezmezean zegoen aita, begiak ezker-eskuin mugitzen zitzaizkiolarik argibideren baten bila.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 48. orr.

Gero, noizean behin, emakume hori eskaileretan ikusten nuen ateratzen zenean, ezpaina hazita eta begia belztuta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 53. orr.

Gora iritsita, geldirik egon nintzen, begiak ilunpera egokitu arte.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

Morea gustatzen zaizu, begiak handiagotzen dizkizu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 216. orr.

Koleraz beterik, begiak arranpalo jarri zitzaizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 102. orr.

Haiek, hasieran bederen, harri eta haragi begiratzen bazieten emakume biolin-jotzaileei, izuagatik begia itsu, belarria gor, eta burua maingu, poliki-poliki baltsearen doinuak, isiltasunari gaina harturik, ezagunak egin zitzaizkienean [...] dantzan hasi ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 247. orr.

-Zu? -begiak zabalik Martak-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 186. orr.

Oso artega eseri zen, begiak apal, eta beloa jaso gabe esan zidan: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 319. orr.

Hitz egin bitartean, Martinek arnaska egiten zuen aulkian bihurrituz, goraka burua, itxita begiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 314. orr.

Hark irekiko dizkik begiak... Bere aita Asaren jokabidea hartu zuen, ezertan ere okertu gabe.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 112. orr.

Malkoak ditut begietan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 210. orr.

Begietan txinpartak zenituen piztuak, eta mihia aldi berean arin eta baldar.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 27. orr.

Jaunaren begietan zuzen dena egin zuen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 20,32

Spelloko itsu batek ere gorputz santuaren hilobi aurrean berraurkitu zuen aspalditik galdua zuen begietako argia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 268. orr.

Ezetz asmatu zer ari naizen pentsatzen oraintxe, begietarik galdezka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 80. orr.

Malkoak agertu zitzaizkion begietara, baina hala ere ez zituen itxi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 244. orr.

Albertiren lanetan, margolariaren begia eta ihes-puntu nagusia lotzen dituen erradio nagusiari Jainkoaren errainu deitzen zaio oraindik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 203. orr.

Horvathek bere monokulua begian ipini, irribarre isekari batez Dembari so egin eta esan zuen: [...].  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 183. orr.

Eskualde urdin-berdean, begia sentikorren den lekuan, gutxi gorabehera 50 eta 150 arteko kuantuko ikusmen-seinale batek ikuste-sentipen bat sortuko luke, gehienetan, begiaren kanpoaldea (kornea, alegia) ukitzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

Badakizue legean agindua: Begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain.  Elizen arteko biblia   Mt 5,38

Mendia maite dutenentzat, zer itzuli ederrak, begien beteko ikusahal xoragarrien iturri...  Herria   2001-07-26

ik begibeteko.

Neskatxa ez da, oro har, begirako desatsegina, ez eta (bere piano eta iritzirik gabe) belarrirako jasanezina ere, nahiz eta ez den urrutitik ere ortzadarra bezain eder.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 206. orr.

Nahi ez den zarata uxatzen muskulu tinpanikoek duten eragina eta argi biziaren begirako pasabidea murrizten irisak duena elkarren parekoak dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 123. orr.

ik begirako.

Begirada irmoa zuen, eta haserre itxura ematen zioten begiak, baina bekainetako batek begiranzko dardar bat bezala zeukan, eta hala, zerbait esaten zuenean ez zitzaion aurpegian ezer mugitzen hura besterik.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 10. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eskuineko begia galbide bazaizu, atera eta bota zeuregandik urruti. Ñarrotu du ezkerreko begia, betazalak bilduz.  Elizen arteko biblia   Mt 5,29

Ile horia zuen, begi ederrak, itxura bikaina.  Elizen arteko biblia   1 Sm 16,12

Anaren begi berdeek interesaturik ematen zuten. ez ninduen loak hartzen, egunsentian argiaren ferekak begi erreak ixten zizkidan arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.

Betaurrekoak erantzi eta begi nekatuak igurtzi nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

Besteek pentsatu zuten Nibsen begi handituak otsoak ari zirela ikusten oraindik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 93. orr.

Kernan andrearen begi txundituak kotxeari begira egon ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 229. orr.

Aurrez abisatu gabe, bat-batean biluztuko zitzaigula gure begi harritu eta gosetuen aurrean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 28. orr.

Sekulako tristura sentitu zuen, estuasuna ezpain loratu berrietan, eta andereñoa begi lauso eta umelez ikusi zuen zerrendarekin aurrera egiten.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 154. orr.

ik beherago 45.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Oisinen begi lausotuak ez ziren batere argitu.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 47. orr.

Suge moduko bat, oilarraren arrautzatik sortua, Basiliskoak begi okerra zuen, eta begirada zorigaiztokoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 56. orr.

ik beherago 48.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Nire begi liluratuen aitzinean, munduko mendirik gailenak azaldu ziren elkarri kateaturik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 172. orr.

Aurpegi zurixka zuen, begi irtenak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.

Blackek adi-adi begiratu zion bere begi sartuekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 276. orr.

Erabat itxi gabeko betazalen artean zuri ageri ziren ninirik gabeko begi itzali hitsak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.

Burua tente, baina begi hezeak nabari zitzaizkien atxilotuen hurkoei.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

Begi beltzak ziren, gau sarraskigilea, gau argijalea betile zutenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.

Gerora, bi begi urdurirekin topo egin zuen: bereetan finkatuta zituen, serio.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 205. orr.

Iberiaren emaitzak begi zorrotzez aztertu dituzte analistek.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

Begira-begira geratu zitzaidan bere begi miopeekin, ahoa zabalik, nor ote nintzen jakin nahian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 326. orr.

Alkohol gehiegiak eragindako dirdai zilartsua dute haren begi estrabikoek.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 98. orr.

Hamidak begi arranpaloekin begiratu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 66. orr.

Begi makumakurrez begiratu zion Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 54. orr.

Behera begiratu beharko dute begi harroek, makurtu beharko du giza handikeriak.  Elizen arteko biblia   Is 2,11

Gizonak bere begi sarkorrak iltzatu zituen Hamidarengan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 203. orr.

Haren begi argi tristeek aspertuak ziruditen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 161. orr.

Begi gaztainkara borobilak ditu, ile motxaren kolore berekoak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 15. orr.

Lo mokorretik atera berria nintzen eta hara non harekin topatu ziren nire begi makartsuak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 182. orr.

Lagunak isekaz ari zaizkit, baina nik Jainkoari jasotzen begi negartsuok.  Elizen arteko biblia   Jb 16,20

Hain zen hitsa bere begi beiratsuen soa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 38. orr.

Handik alde egiteko gogoa nuen, ihes egin, hura ez ikusi gehiago, ez gehiago ikusi haren begi noraezekoa nire gain pausatzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 223. orr.

Isiltasunean lau begi zelatari zeudela ohartu zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 32. orr.

Mentxuk sentitu zuen beharbada ez ziola kontsolamendu nahikorik eman, edo behintzat hori adierazten zutela haren begi erregugileek.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 33. orr.

Guk ez baitugu ez begi zehatzik, ez begi ilunik, ez distantziari galga jar diezaiokeen begirik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

Begi mugikor, zelatari, gaixo, sorginduak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 221. orr.

Begi horiak zituen, begi iheslariak, begi hegalariak, begi asegaitzak, argi berdea edaten zutenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 269. orr.

Gaua zuan, eta ni erreka ertzean nengoan, etzanik eta gogoa galdurik, noiz eta suzko begi bi ikusi baititut bat-batean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 368. orr.

Begi destainazko, txikiak zituen, bibotea laburra eta margotua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.

Eligio barrez ari zen bere aurpegi gorrixka eta bere begi gardenen aizto urdinekin.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 21. orr.

Begi bete-betean emandako ukabilkada.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.

· Makillatuta zegoen, eta marra beltz batek nabarmendu egiten zizkion begi olio kolorekoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 106. orr.

Irribarre izpi batek argitzen zizkion begi esmeralda kolorekoak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 110. orr.

Begira Eduri -nigan ezartzen zituen bere begi betaurrekoek handituak-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 92. orr.

Zure baitan dagoen guztiak zergatik zuzentzen ditu nireganantz bere begi itxaropenez beteak?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 321. orr.

Ikusi ez ninduela uste izateko bidea eman zidaten Josefinaren begi zoruan finkatuek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.

Begi harrokeriaz eta handinahiez beteekin, nabarmenkeriaz begiratu zion eskumuturreko erlojuari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.

Ezpain izuikararen eraginez geldi-geldirik irekiak, begi malkoz lausotuak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 137. orr.

Gertatzen ari zitzaidan guztiak amesgaizto bat behar zuen izan, inondik ere, behin atzarriz geroz begi-kliska batean aienatu behar zuena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Betzuloak hatz irrikatsuez arakatu dituzu, begi-puxikak barrurantz bultzatu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 63. orr.

Gizonak begi bat irekia zuen eta «argi eta garbi» ikus zitekeen begi-globoa. Eskuineko begitik kendu zioten, bada, begi-lausoa, eta lente berri bat jarri begi barnean.  Berria - Gaiak   2004-03-07

Begi-zorroztasun izugarria nuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.

Kaskoaren begi-babesa goratu zuen aurpegiko izerdia lehortzeko. Miss Prism atso begi-laburra da orduan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 85. orr.

Ez zuen begi-zirkinik egin, ezta ni ateraino joan eta haren begiradaren eta atearen tartean jarri nintzaionean ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 239. orr.

Begi-distira horrek bihotzetik heltzen badik, arimaren barreneraino sartuko zaik gezi baten antzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 241. orr.

Jaurenea-ko nagusiak begi-ukaldi bat bota zion, eta emaztea zalu-zalua joan zen etxerantz, herabeturik, negarrak mantal hegiaz xukatzen zituela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 37. orr.

Lehenengo begi kolpera, bazirudien sabelaldea burua baino askoz ere munta handiagokoa zela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 194. orr.

Begi-inguruak gorri-gorriak zituen, nabarmena zen negar egin zuela hiletan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 25. orr.

Erorita zeukan begitartea, begi-hondoak ubel.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 120. orr.

Gero, bi eskuez mintz-itxurako zerbait kendu zion begi-xokoetatik.  Elizen arteko biblia   Tb 11,12

Halaxe mintzatu nintzaion, haren begi-beheititzea eta haren isiltasuna neure ustearen aldeko arrazointzat harturik: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 423. orr.

Snellen begi-test estandarraren hirugarren lerroko letra batzuk irakurtzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 125. orr.

Estatu eremua begi-puntuan, PSOE higatzeko PPren apustuak kale egin du nabarmen.  Berria - Harian   2005-04-18

Hura begi-festa!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 103. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Harmingainen begi gorrietan gorroto basatiaren begirada agertu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 377. orr.

ik beherago 39.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Goizaldeko ordu bi eta erdiak jo gabe kanporatu ninduen, azken bezeroekin batean, zerbitzari begi-ilunak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

Ez konkorra, ez mazkala, ez begi-lausoa, ez larruazaleko gaitzen bat duena, ez barrabilak lehertuak dituena.  Elizen arteko biblia   Lb 21,20

Williamson jaun begi-zorrotzak atzeman zuen oraingoan ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 216. orr.

Falkoina baino begi-zoliagoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 44. orr.

Begi-bekaiztia gaiztoa da: aurpegia itzuli eta jendea mesprezatzen du.  Elizen arteko biblia   Si 14,8

Zaldi bana zuten, halaber, zuriak eta bikainak, oihal begi-betegarri batez apainduak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 158. orr.

Giuaren semea, Parisen uneoro Mariorekin egoten zen mutil zurbil begi-distiratsu hura, borrokan hil zen Espainian.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 166. orr.

Zuhaitz-enbor mamu modukoak, eta leiho begi-huts itxurakoak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 32. orr.

· 5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak adizlagun balioa duela)

Begi-argi eta adiskidetsu beti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 324. orr.

Aldi batez, gidaria begi-belarri ibili zen bidearen tarte bihurriak taxuz gainditzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 219. orr.

Halako goiz batean beso-motz, begi-bakar eta maingu lantokiratuko banintz, dudatzen naiz inork nire osasunaz galdetuko lidakeen ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa bigarrenak adizlagun balioa duelarik)

Zeure aurrean ipini dituzu gure erruak, zeure begi-argitan gure bekatu ezkutuak.  Elizen arteko biblia   Sal 90,8

Apaizak begi-zabalik begiratzen zion aitari.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 28. orr.

Jakobek, zahardadez begi-lausoturik, ezin zuen ikusi.  Elizen arteko biblia   Has 48,10

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Iragarle-begi zorrotzez, horra aitaren eskuak idatzia semearen etorkizuna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 329. orr.

Masailezur irtena zeukan, zerri-begiak eta puru bat, tente-tente, aho erdian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.

Agure ile-zuri bat, ero-begia, fusila kargaturik eskuan zuela, geneukan zain sukalde erdian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 116. orr.

Azal horaileko gizon ile argi bat, bi haur-begi urdinen artean okerturik zegoen sudur mehea zuena, ahapetik ari zen hizketan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 307. orr.

Dudleyk udako denborarik gehiena sukaldean sartuta eman zuen, bere txerritxo-begiak pantailari josita eta bost kokospeak dardarka zituela, etengabe jan eta jan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 19. orr.

Ezinezkoa arrain-begi haietan irakurtzea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 172. orr.

Royk bere buru kizkurtsua eta bere bisigu-begi grisak atera zituen atetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 438. orr.

Hasierako ezustekoaren ondotik mozolo-begiak jartzen nizkiola, baietz erantzun nion.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 152. orr.

Konpondu beharra dago zure barne-begi hori.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 89. orr.

Zenbat denbora beharko dute Grahamstown-eko alaba arrano-begi zorrotzekoek ohartzeko?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 276. orr.

Uharteraino -ezker begia kliskatuz.     «Kuskue tanden», 2004 - 182. orr.

8 (elkarketa kopulatiboetan)

Abian zihoazen bidean gorpuzkiak utziz, begi-besoak galduz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 38. orr.

Justinak aho-begiak ireki ditu, irribarrez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 203. orr.

Nire begi-ezpainen zirkin nahigabetua ikusi dut ispiluan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 33. orr.

Azkenean, izerdia xukatzeari utzi eta eseri egin ginen, begi-ahoak itxita arnasa hartuz, horma baten kontra bermaturik, hankak zabal-zabal.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 47. orr.

Hemen izango ditut beti neure begi-bihotzak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 9,3

Bekatu eragiten dieten idoloetara emanak dituzte bihotz-begiak gizon hauek. Horrela, ez diezue amore emango nirekin desleial izatera bultzatu ohi zaituzteten begi-bihotzen irrikei.  Elizen arteko biblia   Ez 14,3

Begi-lepoak alde guztietara bihurtzen ikusirik bide ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 356. orr.

Bizitza galdu beldurrez, egun argiak logela luze-zabalean hartua zuenean, begi-belarriak itxi zituen, horregatik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 119. orr.

Helbide ezagunak begi-belarriak bihurrarazi zizkidan mahai gainera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 197. orr.

· (adizlagun gisa) Bat-batean zutitu zen, eta begi-belarri jarri zen, nondik ote zetorkeen hots hura.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 129. orr.

9 irud/hed

Kameraren begia edonon jarri eta klik egin, ez zen besterik egin behar.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 83. orr.

"Kameraren begia" izeneko prozeduraren bidez gertakarien beste neurri bat eskainiko zaigu, ikuspuntu hurbila, poetikoa eta egilearen bizitzaren zipriztinez hornitua.Neskak irriño egin zidan, eta nik, begi bat sabel erdiko begi distiratsutik kendu gabe, halaberean ihardetsi nion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 10. orr.

Besoak zabal-zabal eginda, bere begia eguzkiaren begiari emana.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 264. orr.

Erruki-malkoz urtarazi zeruko begi izekiak, jainkoon samin betean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 103. orr.

Itsuaren begi bihurtu nintzen, elbarriaren oin.  Elizen arteko biblia   Jb 29,15

Malkoen zurrumurrua begi-iturritik kanpora irtetean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 166. orr.

Florent eskaileran behera abiatu, eta hamar maila jaitsi aurretik, Clairek atea bortitz itxi eta eskailera begi osoak dar-dar egin zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 202. orr.

Hurbildutakoan, horma-begi batzuk ikusten dira murruan, eta hiru edo lau ojiba, hamabosgarren mendekoak, absidean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 167. orr.

Halako gizonengan, diot, akats batez markaturik baitaude -naturaren gaitz-ondo izan hura, zein fortunaren izar-begi-, bertuteak ere berdin dira iritzi orokorrean ustelkeriaz kutsatuko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 234. orr.

10 ikusmen zolitasuna.

Baina, egia esatera, ez du inoiz oso begi ona eduki nekazaritza-giroko bizimoduaren edertasunari erreparatzeko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 279. orr.

Elgarretaratze hori ez dute beraz denek begi berekin ikusi.  Herria   2002-12-26

Aitonak begia luzea zuen, agi danean, eta lur eta ondasunak biltzeko grina. ik beherago 46.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 63. orr.

11 zerbait alderik alde zeharkatzen duen zuloa.

Egur bat aizkoraz jotzean, bere begia jo eta erditik ebaki zuen, ia begiaren erdia bere zulotik kanpora zintzilik gelditu zitzaiolarik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 863. orr.

Bai, orratzaren begitik gamelua sartzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.  Elizen arteko biblia   Lk 18,25

12 landareetan, kimua sortzera doan pikor modukoa. ik ninika; pipil.

Kameliek iragarpen txarrak sortzen omen dituzte, lore-begiak oso-osorik erortzen zaizkielako, moztutako buruak bezala.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 64. orr.

Kalesaren isla ikusten nuen etxeko hormen oholetako eta zutabeetako begi, koskor eta tarteetako hainbat argi-itzaletan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.

13 urakanez mintzatuz erdiko gunea.

Urakanaren begian argizaria pizturik egotea bezalaxe da hori; eta niri argia itzali zait.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 155. orr.

Hirukoa urakanaren begian.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

· Amak esan zuen bezala, urakan baten begi-begian geunden.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 84. orr.

14 begia atxiki (orobat begiak g.er.) ipar

Guzientzat ikusezina gertatu zen zeinua bere ilobarentzat salbu, honek begia atxikitzen baitzion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 164. orr.

Guardak begia atxiki zien, kale izkinan haren bistatik desagertu ez zireno.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 262. orr.

Eta herritik falta bada, urrunetik bederen begia beti atxiki behar herriko gora-behera guzieri.  Herria   2001-03-22

Joko hori errexa zen ikasteko, baina denbora pasagailu ona, noiztenka begia atxikiz artaldeari eta etor zitekeen pizti edo basabereari.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 104. orr.

Mariri begia atxiki zion, eta altzairuzko tresna erortzen entzun zuenean makurtu zela ikusi zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 288. orr.

Maiatzeko hauteskunde horieri ere beraz, begia beharko diotegu atxiki.  Herria   2001-03-08

Arranguratu direnek erran dute ernerik egonen direla begia untsa atxikiz zer egiten den eta zer ez.  Herria   2001-07-26

Frantziak indarño bat egin badu ere petrola karreun dabiltzan untzieri begia hurbilagotik atxikitzeko...  Herria   2003-11-20

15 begia bota (orobat begiak g.er.)

Bankuaren aurretik igarotzen ziren guztian, begia botatzen zioten han usaintzen zuten ehizari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 53. orr.

Beltzaran hari bota zion begia.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 139. orr.

Maiek leihotik, begia bota zuen erakusten nion alderantz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 104. orr.

Orduan begia bota zion bere aurrean idazmahaiaren gainean zegoen loreontziari.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 60. orr.

Txanpi Rivero entrenatzaileak aspaldi bota zion begia jokalariari eta joan den abenduan bizkaitarrekin aritu da entrenatzen.  Berria - Kirola   2004-01-08

Pedofilia industriak Latinoamerikari bota dio begia eta 18 urtez beherako bi milioi umetik gora harrapatu ditu sarean.  Berria - Gaiak   2004-12-04

Hirugarren emazte izango zuenak hari begia bota eta berak 1940aren azken aldera erosi, Finca Vigía etxean bizi denez geroztik Ernest Hemingway bizizaleak hortxe bideratu ahal ditu beste inon gauzatzerik izan ez dituen zaletasunak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 120. orr.

16 begia jo

Euskaldunen herrian bi gauza dira begia jotzen dutenak: bata da herriko arrabota, pilota jokoarentzat.  Herria   2005-07-14

Urteberri egunean eskumuturreko esmaltatu bat eman zion opari, Ramadan amaierako jaiegunean malakitazko lertxun txiki bat, opari-denda batean begia jo ziona.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 12. orr.

Ravacholen fisonomian begia jotzen duen aurreneko gauza, basakeria da.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 143. orr.

-Neska grabatzen ari zuan han bertan, eta hasi nauk mahai gainean salgai zeuzkanei begira, eta, bat-batean, grabatu honek jo zidak begia.     «Kuskue tanden», 2004 - 101. orr.

Zapi hark lore tropikal arraro bat ematen zuen, begia berehala jotzen zizun efloreszentzia bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.

Lekutzeko lehen pausoetan, ordenagailuak jo zidan begia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.

17 begi-argi (orobat begiargi) izond begiak argiak dituena.

Neska begi-argiak, sofan lirain eta tente eserita, irribarre distiratsua egin zion mutilari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 123. orr.

Artean mutil ederra baitzen Emmanuel, mehea eta garaia, bizartsua eta begi-argia.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 88. orr.

Eta obligazioa nuen bezala nire nagusi begi-argi harengana joan nintzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 137. orr.

Bizarduna sartu zen hartatik, bata txuriz jantziriko emakume begi-argi, gerri-lodi bat ari zitzaion.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 52. orr.

Hoteletan ere, ez harritu arrastari begiargi horietako bat agur egitera etortzen bazaizu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 157. orr.

· (adizlagun gisa) Neure buruari jaikitze beretik ezarritako gidoiari atxiki nintzaion: begi-argi eta adiskidetsu beti, elkarrekin gosaldu ondoan etxeko atean musu eman eta "gero arte" batez agurtu banu bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 324. orr.

18 begia(k) argitu

Irriño batez argitu ziren Noraren begiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 153. orr.

Kattalini begia argitzen zaio eta irriño bat uzten du hortzen artetik eskapatzera, lorea eguzkiari irekitzen zaion bezala.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 182. orr.

Begiak argitu zitzaizkion Norari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 137. orr.

Begia argitu zion oroitzapenak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 76. orr.

Bat-batean, hitzak, esaldiak eta lerroak patuak lotzen zituela sinetsiz, begiak argitu zitzaizkion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 220. orr.

Bazekien halakoak entzutean Klarari begiak argituko zitzaizkiola.     «Kuskue tanden», 2004 - 186. orr.

Bat-batean, begiak argitzen zaizkio: zerbait bururatu zaio.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 31. orr.

· Denok itsuak bezala gara, eta Jaunak bi izakion bidez argitzen ditu gure begiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 592. orr.

19 begiak ase

Ase ditzala begiak bere Romeoren ikuspegiaz, beronen soinburu erori eta zango iharrez, pentsatzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 197. orr.

Hupatu ahala, Lapurdi guziko paisaiek bai Larrun eta bere inguruko mendiek, gero eta gehiago begiak asetzen ginauzkitelarik.  Herria   2005-08-11

Eta ene oinak ez ziren nekatzen ez ene begiak asetzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 279. orr.

Etxe guztia zegoen pizturik, eta ilunpe ondorengo argi haiek begiak asetu zizkioten.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 80. orr.

Garbi dakigun gauza bakarra da Robertok eta bere emazteak ikuskizun nardagarri honekin ase zituztela beren begiak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Halaxe engainatzen ditu simulakroekin Venusek maitaleak, eta ez begiak ase daitezke gorputzak aurrez ikusten, ez eskuek, gorputz guztian zehar deslai eta zalantzan dabiltzanek, erauz dezakete lohadar samurren ezer.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 293. orr.

Begiak aserik, hurbil gaiten beraz pesta lekurat, heian gogo bihotzek ere ukanen ote duten hazkurri poxi bat.  Herria   2005-06-09

20 begiak finkatu

Berarengan finkatzen ditu begiak, elkarrizketan bitartekari jarduteko eskatu nahi balio bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 155. orr.

Bereizi ginenean, begiak finkatu zizkidan, eta ni errenditu egin nintzen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 296. orr.

Alicek ezin zion negarrari eutsi, jendearen begiak harengan finkatuta bazeuden ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 509. orr.

Emakumearen aurpegian finkaturik zituen begiak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 125. orr.

begiak errepidean dauzkat finkatuta eta eskuak irmo bolantean.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 44. orr.

Emakumeak azken neguak lurreratutako izei handi batean finkatu zituen begiak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 65. orr.

-Hala da, jauna -ihardetsi nion, begiak lurrean finkaturik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 109. orr.

Lurrean finkatuta zituen begiak, eta harrizko zurruntasuna ageri zuen aurpegian.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 53. orr.

Munduan barrenako ihesaldi bati ekiten zioagu, begiak hutsean finkaturik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.

Ongieza ez erakusteko eginahaletan, inguruko mugidan finkatu nituen begiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Lehendik ere urrun begiratzen zuten begiak askoz urrunago finkatu ziren, urrutiko izarren baten kokaleku zehatza igarri nahian balebil bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 116. orr.

Begiak finkatzen ikasten, mila hitzek baino gehiago esan dezaketena begirada batekin esaten saiatzen.  Berria - Kultura   2004-09-10

21 begiak ilundu

Gogoa beldur bortitzagoak jotzean, arima osoa ere lohadarretan sentikide dela dakusgu eta gorputz osoan izerdiak eta zurbiltasuna datozela eta mihia moltsotzen eta abotsa iraungitzen dela, begiak iluntzen, belarriak furruntzen, lohadarrak makaltzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 175. orr.

Begiak ilundu zitzaizkion; amets eder bat zapuztu zitzaiola ematen zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 119. orr.

Isaak lehen bezala osasun onez hazi zen, baina Abrahanen begiak ilundu egin ziren eta ez zuen gehiago zorionik izan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 38. orr.

-Ez, ez da usua -eta begiak ilundu zitzaizkion Velascori, oroitzapen mingarriren batek atean jo balio bezala.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 182. orr.

Ardoak iluntzen ditu haren begiak, esneak txuritzen haren hortzak!  Elizen arteko biblia   Has 49,12

22 begiak jarri (orobat begia g.er.) (zerbaitetan edo norbaitengan)

Lainezek begiak maletinean jarri ditu, zerbaiten bila.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 59. orr.

Begiak neskatxaren begietan jarri zituen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 101. orr.

Begiak non jarri nituen konturatu zen, eskua hartu zidan eta bere brageta gainean kokatu.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 109. orr.

Trena martxan jarri zen berriro, eta Mikelen begiak Hendaye jartzen zuen kartelean iltzatuak geratu ziren.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 262. orr.

Janukovitx Ukraina Moskura hurbiltzearen aldekoa da, eta Jushenkok, berriz, begiak Mendebaldean jarrita ditu, hain zuzen ere, Europako Batasuneko egituretan.  Berria - Mundua   2004-11-21

Begiak lurrean jarriak eta gogoa zeruan finko izaten zituzten. abere geldiaren gorputzari indar batek daragoiola eta ibaiaz kontra arrastatzen duela dirudi; eta begiak nonahi jarri, dena antzera doala eta dariola begitantzen zaigu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 208. orr.

Meza garaian begiak apaizarengan jarriak izan arren, barrura begira egoten nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 78. orr.

Biltzar Nagusian zeuden guztiek begiak Estebanengan jarriak zituzten, eta haren aurpegia aingeru batena bezain distiratsu ikusi zuten.Zure ama ere hilda egongo da honez gero -esan zuen Virgiliok, kafe ustekoari eragiten ari zelarik, begiak emaztearengan jarriak.  Elizen arteko biblia   Eg 6,15

Ez zuen behar adinako abiaduraz lasterka egin eta asaltoko tropek begia gainean jarri zioten.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 44. orr.

Berak ez ditu inoiz AEBetako soldaduak «gerrara bidaliko, gero bakea irabazteko planarik izan gabe», adierazi zuen, begia Armadako kideen botoetan jarrrita.  Berria - Mundua   2004-07-31

23 begia(k) kendu (nondik)

Nik ez nituen begiak kendu bizikletaren farolak errepidean egiten zuen horiunetik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 172. orr.

Ez kendu begiak baldosetatik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 182. orr.

Riddlek baiezkoa egin zion buruaz, Harryren aurpegitik begiak kendu gabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 257. orr.

Tomeo Xaharrak begiak edalontzitik kendu eta Joanes gazteari begiratu zion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 245. orr.

Bistatik galdu arte ez nizkion begiak gainetik kendu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 26. orr.

Kendu zeure begiak emakume politarengandik, ez geratu begira zeurea ez duzun edertasunari.  Elizen arteko biblia   Si 9,8

Ezin nituen begiak amonagandik kendu.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 27. orr.

Ezin nituen begiak amonagandik kendu.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 27. orr.

Harry hain gose zenez, sekula ezer gozoagorik ez zuela dastatu iruditu zitzaion, baina artean ere ezin zituen begiak erraldoiagandik kendu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 49. orr.

Sartu ginenez geroztik Sinbadek ez zien begia kentzen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 62. orr.

Amak ez zion begia gainetik kentzen, eta nik ere ez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 385. orr.

Andre zaharrak ate handia nekez bultzatu zuen, hura sar zedin, begia haren gainetik kendu gabe, kezkaturik, eta altzaririk gabeko gela bateraino eraman zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 135. orr.

Altua eta sendoa izaki, mugimendu geldokoa ematen zuen, baina begia gainetik kendu orduko, ez zen erraza hura lehengo tokian harrapatzen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 95. orr.

· Tabernako telebistari begia ezin kendurik daude, bi orduko saioak akiturik, tarte horretan munduan eta futbolean zer gertatu den jakin nahian.  Berria - Kultura   2004-11-02

"Gureak egin du, dena galdu dugu", baina ez horregatik kentzen dio begia Liba alaba zaharrenari, neska zintzo eta gozoa, ez diezaion inori eman eskukada bat baba edo ogi zerra bat.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 18. orr.

Gabin horma liburuztatu haiei begia kendu ezinik zegoen, liluratuta.     «Kuskue tanden», 2004 - 38. orr.

24 begiak zorroztu (orobat begia g.er.)

Honeyk zorroztu egiten ditu begiak, zalantzati eta aztoraturik aldi berean. Belaunikaturik dago [...] begiak zorroztuak lagunaren begietan finkatuak, begi zolan den segeretua bortxatu nahiz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 204. orr.

Su-lerrorantz, gas maskarak jantzita, baionetak irmo finkatuta, eta begiak zorroztuta, gure aurrealde osoan jitoan dagoen ke artean zelatari.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 143. orr.

Bata bestearen atzetik eskailburura joan, barandaren gainetik begiak behera zorroztu eta ea zein etorri zen Lilyri hoska.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 260. orr.

Ikusle izaiteak, bertzalde, begia eta behakoa zorroztu zizkidan, zeren eta paratu behar izaiten bainuen honi eta hari beha, hemen zer gerta han zer gerta.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 193. orr.

Joxe bat-batean gelditu da eta begiak zorroztu dizkio azkenik burua altxatu behar izan duen Abeli: [...].  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 48. orr.

Bertara lehendabizikoz hurbildu den arrotzak begiak zorroztuko balitu, hamarretik zortzitan asmatuko luke fisikoarengatik, janzkeragatik, eta, batez ere, lanarengatik nor den s'ciavo eta nor ez.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 56. orr.

Begiak zorroztu zituzten, belarriak zorroztu zituzten, oroimena zorroztu zuten iluntasunean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 288. orr.

25 begi-bakar ik begibakar.
26 begi-bazter begi ertza.

Haren begi-bazter ximurrak bezalakorik ez dut inorengan ikusi.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

Tsiganokek denbora luzea zeraman Musia begi-bazterraz aztertzen, eta orain, bizkor jiratu, eta finko eta zuzen begiratu zion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 101. orr.

Fereka hark eraginda, mutila, senaren bulkadari amore emanez, begi bazterrez han inor ez zela ziurtatu, pittin bat uzkurtu eta Lisa ederraren gainera oldartu zen, zezen baten indarrarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 280. orr.

-Ni ez naute urkatu behar -esan zuen Jansonek, ahopeka, eta begi-bazterraz begiratu zion espetxezainari-.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 39. orr.

Ahal bezain polliki, begi bazterrez begiratu nion Emmari.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 74. orr.

Ibiltzen hasi zen berriro, amari begi-bazterraz haserre begiratuz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 58. orr.

Arraga abesbatza guziz jeinutsuak molde gaitzean eman dauku «Bakearen urtxoa» Labéguerie zenaren kantu ederra, entzule frangori nigarño bat jin baitzaiote begi bazterrerat.  Herria   2005-11-17

Joanak eseri, ogia eta urdaiazpikoa hartu, eta begi bazterretik begiratzen dio.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 110. orr.

27 begi-begi (leku atzizkiez)

Eguzki zirrintek begi-begietan kausitu ninduten, pertsiana erdi ustelduetako arteka ugarietatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 207. orr.

Oraindik begi-begietan dauzkat Goizuetako "Moro" haiek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 141. orr.

Felipek begi-begietara so egin zion eta lasai-lasai pistola atera zuen sakelatik.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 125. orr.

Eginahalak eta bi egiten zituzten denek ere irribarre-tankerako bat itxuratzen, baina inork ezin zidan begi-begietara so egin.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 81. orr.

28 begi-beltz (orobat begibeltz) izond

Haietako bat Ernesto Alvarez zen, gizon beltzarana, begi-beltza eta bizarra zuritzen hasia zuena. Emakume gazte bat, ilebeltza, begibeltza.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 75. orr.

Da Rua eroa gizon garaia, argala, begi-beltza zen, ilea kirrua eta luzea, bizkarrean goitik behera erortzen zitzaion, uhin ilunak sortuz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

begibeltz gaiztoarekin, Baionan, II. Karlistaldian, Portu-Berriko 1.ean zegoen karrikaburuko argazkilariak hartua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 114. orr.

29 begi-betegarri izond

Hor dago obra ospetsua bere harrizko elorri zorrotz, eskultura ohargarri eta erretaula begi-betegarri eta eliza nasaiarekin, Mariaren itxura maitatua ororen erdian.  Herria   2002-07-18

Zaldi bana zuten, halaber, zuriak eta bikainak, oihal begi-betegarri batez apainduak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 158. orr.

Arratsalde hartan ikusmira paregabea zen, lasaigarria eta begi-betegarria, aspertu gabe denbora luzean begira egoteko modukoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 259. orr.

Mila loreren ederrean lehertuko nintzateke udaberri oro, eta mila fruitutan uda edo udazken oro, izaki guztien begi-betegarri eta aho-gozagarri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 213. orr.

Nekez barkatzen ziotela gizonezkoek emakumezkoen begi-betegarri zenari, pentsatu zuen mezulari gazteak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 241. orr.

30 begi eman (orobat begia eman) so egin; kontuan hartu.

-Austria? -galdetu nion, paperei begi emanez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 42. orr.

Ileari, sudurrari, ahoari begi eman zien, argazkia urrundu zuen, hurbildu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 303. orr.

Inguruei begi eman die presoak, erratz kirtenik edo antzekorik ez duela aurkituko ondo jakin arren.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 187. orr.

Irunberrik, erantzun gisa, eguzkirantz goratzen zen bere puruaren keari eman zion begi.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 207. orr.

Zenbat aldiz laino artean ez ote diedan begi eman trenetatik jaitsitako jendeei, baina sekula ez nituen garbi ikusten, eta haien aurpegiak desitxuratuta ageri zitzaizkidan, izenik gabeko laborriak jota.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 59. orr.

Ausartu naiz dagoeneko une hilgarri horri begi ematera eta neure xedea hartua dut.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 422. orr.

Tratulariek, Lurbirako nazio guztiei begi emanda daudenez, batetik ateratzen dutena bestera eramaten dute.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 12. orr.

Aurrean, argi artean, distiraka zegoen dorreari eman zion begia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 211. orr.

Sudur luzea zuen, kakoa hain zuzen, zaldunak begia emandako emakumeak, eta ezpain meheak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 167. orr.

Zilegi al da arrats-behera ederrei begia eta gogoa ematea?     «Kuskue tanden», 2004 - 206. orr.

Zuhur izatea beharrezkoa da, ordea, Filosofia transzendentalari arrotza zaion objektuari begi ematean, digresioetan ez sakabanatu eta sistemaren batasuna ez haustearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 270. orr.

31 begi(en) aurrean

Begi aurrean taxu meharreko gizona nuen orain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

Begi aurrean duenarekin konformatzen ez diren horietakoa nauzu.  Berria - Kultura   2004-10-01

Begien aurrean dauzkat oraindik doluminak ematera etorri zitzaizkidan eskolako hiru damatxoak.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 128. orr.

Orain, ostera, itsas-lehorretan eta zeru gailurretan hamaika gauza dakusgu hamaika era eta norabidetan begi aurrean mugitzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 51. orr.

Hildakoen itzultzailea zeukaten begi aurrean fusilatuen denboraren norabidea aldarazten, edozelako gorpuez jabetzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 30. orr.

Begi aurrean dut beti zure maitasuna eta leial jokatu dut zurekiko.  Elizen arteko biblia   Sal 26,3

Frantziskoren etsenpluak, munduaren begi aurrean jarriak, Kristoren fedean motelduak zeuden bihotzak biziberritu baitzituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 806. orr.

Eta zerura igo ziren hodei batean, etsaien begi aurrean.  Elizen arteko biblia   Ap 11,12

Ezin dut begi aurrean ikusi -jarraitu nuen-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 190. orr.

Begien aurrean daukat Mary Anni eta bioi Sausaliton egin zigu- ten argazkia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.

Zein gizon ondo hezik ez lituzke begien aurrean ikusi nahiko Kattalin, Kattalinen dantza limurkorrak, ezpainetako karmin gorriak indartutako Kattalinen irribarrea?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 14. orr.

Lau bat mila metro goratik, Mendi Harritsuen zabala dugu begien aurrean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 116. orr.

-Batzar-aretoa presaka eta aztoratuta zeharkatu ondoren, Gernikako Haritz bizia agertu zitzaion begien aurrean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 12. orr.

Jada ez du aski begien aurrean ageri dena garbi margotzearekin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 23. orr.

Ilea nahaspilaturik zuen begien aurrean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 271. orr.

Gelditu zen, ez nuen haren aurpegia ezagutu, ene begien aurrean irudi bat zen bakarrik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 48. orr.

Feofarren borreroak haren begien aurrean sable goria jarri zuenean, [...].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 454. orr.

Erlijio kristauak mereziago du burla atxikimendua baino, gure begien aurrean ikus dezakeguna aurkeztu beharrean, ikusten ez duguna sinestea agintzen digulako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 267. orr.

Zuzenak dira nire arrazoibideak, garbi nago Jainkoaren begien aurrean.  Elizen arteko biblia   Jb 11,4

Hor gelditu zen, begien aurre-aurrean behatz puntak elkar ukiarazi eta haien artetik begiratu zuen minutu pare batez.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 148. orr.

Eramaitzazu beti bihotzari atxikiak eta zeure begien aurre-aurrean.  Elizen arteko biblia   EsZ 6,21

· Saiatu nintzen ulertzen begi aurreko arazo hori.  Elizen arteko biblia   Sal 73,16

Aspaldikoa da begien aurreko zuhaitzak basoa bere osotasunean ikusten ez uztea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 40. orr.

Zinta beltza kokatu zuen buruan, ilea begi aurrera ez erortzeko, eta irakurtzen hasi zen.Ezerezetik mundu berri bat etorri da zuen begien aurrera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 151. orr.

Aspergarriak baino gehiago funts gabekoak dira, gure begi aurretik beste edozein irudiren antzera pasatzen diren horietakoak.  Berria - Kultura   2006-05-07

Begien aurretik urrun bota nauzu.  Elizen arteko biblia   Jon 2,5

Eternitatea pasa zen bere begien aurretik auto kamuflatu baten itxura zuen Ford Mondeo beltz batean hezurmamitua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 104. orr.

32 begi(en) bistako (orobat begibistako g. er.) izlag nabarmena.

Serio-serio mintzo zen, begi-bistako egiak botatzen ari denaren segurtasunaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 82. orr.

Ez dut ezagutzen begi-bistako akatsik ez duen proposamenik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 158. orr.

Tripazaia, emakoia, drogadiktoa begi bistako biziatuak dira.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 259. orr.

Hitz honek begien bistako etimologia du: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.

Inork ezin zuen orduan asmatu -dio Tolstoik- orain begien bistako zaiguna: [...].  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 22. orr.

Begi-bistakoa da, guztiak lur jota gaude.  Berria - Harian   2005-12-13

Begi-bistakoa zen gizona bere onetik aterata zegoela.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 120. orr.

Begi bistakoa zen han bertan agurtzeko asmoa zuela, eta Hondarribira iritsitakoan ez genuela hitz egingo.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 218. orr.

Oinetako-garbitzaileak, ordea, ez zuen jendearen poz-jarioa bizi, begi-bistakoa zen ez zitzaiola soldaduen fanfarroikeria atsegin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 53. orr.

Begien bistakoa zen azken esaldi horren probokazioa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 13. orr.

Baina hor okerra begien bistakoa da erabat.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 230. orr.

Begi bistakoa gertatu izan zitzaion biziki maite izan zuela lankide hura andreak, biziki deitoratzen zuela haren heriotza.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 74. orr.

Begi-bistakoa iruditzen zitzaion ezen, nahiz eta nekez egiten zion muzin inortxok ere taxuzko komedia batekin algara egiteari, beste batzuk izan ohi zirela ikusleen erraiak inarrosten zituzten filmak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 152. orr.

Gaur goizean ere, fardelak-eta kargatzeko bildu garenean, begien bistakoa izan da gure arteko tentsioa.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 74. orr.

Hala ere, etxeko guztiek ukatu egiten dute begi-bistakoa dena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 295. orr.

Etsiturik, umeek egia hori, berarentzat hain begien bistakoa zena, onartzen ez zutelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 327. orr.

Hitz hauek, gaur begi-bistakoak direnak, erabat berriak ziren egileak idatzi zituenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.

Antropologo edo antropofagoren batek ikertu beharko lituzke massaitarren eta euskaldunen arteko lotura begi-bistakoak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 99. orr.

Mandatari faltak eta bideetako arrisku begi-bistakoek eragotzi didate zuri idaztea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1203. orr.

Isiluneak erabiltzeko moduan nabari zitzaion batez ere, kontaketarako zuen gaitasun begi bistakoa: galderak etenda utzi eta erantzuna geroratzen zuen, bezeroei begietara zuzenean begiratuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 233. orr.

Biak elkarrekin gustura badaude bat-egitea erdiesten da, hots, salgaia erostea, partaide bien gozamen-kontentu begien bistakoz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 255. orr.

Jainkoak gidatzen du historia hemen ere, jakina, baina haren presentzia ez da aurrekoetan bezain begi-bistakoa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 102. orr.

Ba al da deus nabariagorik, argiagorik, begi-bistakoagorik tematia ez den ulermen eskasekoarentzat ere?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 95. orr.

Ergelkeria zen begi-bistakoa ukatzen hastea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.

Begi-bistakoa harrotzen ari naiz, badakit.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 38. orr.

Oraingoan, ordea, Gorte osoa senargaiez mintzo zelarik, begien bistakoari ezin zion ez uko ez itzuri egin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 37. orr.

· Ilea begien bistakoa ez den guneetan, larruazalean zabaltzen da bilgorra  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.

33 begi(en) bistan (orobat begibistan g.er.) adlag begi aurrean; nabarmen.

Ikusmira izugarri handia agertu zitzaien begien bistan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 348. orr.

Garbi zegoen, begi-bistan: zoriak bizkarra ematen zion.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 27. orr.

Begi-bistan zen onak bilakatuak zirela, zaharrei laguntzen zieten zirkulazio gune zailetan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 58. orr.

Begien bistan da azkenak, ezezko atributu horien bidez, ia-ia heldua dela, itsasontzia nolakoa izan daitekeen hautematera.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 151. orr.

Arrunt jende bihotz onekoa zen, begi bistan denez.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 54. orr.

So nago begi bistan dudan hormairudi eder bati: [...].  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.

Begi-bistan dut haien jokabidea; niretzat ez dute isil-gorderik haien erruek.  Elizen arteko biblia   Jr 16,17

Itsasoa begien bistan geneukan.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 137. orr.

Oroit dut oraino, begi bistan baneuka bezala, kostatik legoa laurdenera ikusten genuen ontzi eder hura.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 48. orr.

Elkarrekiko neurtezintasuna ez dago begien bistan!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 136. orr.

Zura atsegin zuen Iturbidek, begi-bistan zegoen, kaoba batik bat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 14. orr.

Begien bistan zegoen, edonola ere, ate hartatik gotorlekura sartzeko aukerarik ez zuela, Dee ez zen tontoa eta begi-bistan ikusten zuen bere eragina erreginarengan eta gorteko pertsonengan gero eta txikiagoa zela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 213. orr.

Leibnizek a contingentia mundi deitu zion froga hau orain begi-bistan jarri eta etsaminatu nahi dugu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 218. orr.

Kultura ofiziala deitzen denaren partaideei kultura ez ofizialen berri eman eta denen arteko harremanak begi-bistan uzteko.  Berria - Harian   2005-09-20

Hara han begien bistan behin eta berriz irudikaturiko titimuturrak!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.

Leihotik ateratzen zen argiak etxearen erdia bakarrik agerrarazten zuen begien bistan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 71. orr.

Maite ez gaituzten horiek guztiek bertute bat behintzat erakusten dute: begi bistan egiten digutela iseka.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 24. orr.

Agian horregatik ez zion bidali, azken "Xake-Matea" ezaguna egingo zitzaiolako, eta guztiaren nondik norakoa begi bistan uzteko beldur zelako.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 275. orr.

Gure kritikak, hala ere, aipatutako ezagutza hutsa osatzen duten funtsezko adigaien zenbaketa jarri behar du begi-bistan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 38. orr.

Rona besterik ez zegoen Palenquen, ikaragarri txarra, eta Coca Cola, nik neuk begien bistan ikusi ere ezin dudana.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 58. orr.

· (-en atzizkiaren eskuinean) Une berean, estalkia apurtu eta zornea atera zitzaion zauritik denen begi-bistan, eta haurraren haragia osorik gelditu zen, jasandako gaitzaren seinalerik utzi gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 460. orr.

Ipini zioten, beraz, Absalomi oihal-etxola bat etxe gainean eta bere aitaren ohaideekin etzan zen, Israel osoaren begi-bistan.  Elizen arteko biblia   2 Sm 16,22

Eta gizona sartu egin zen neure begi-bistan.  Elizen arteko biblia   Ez 10,2

Santosen begien bistan zabaldu zuen atzeko alde hura, eta oinean zeuden argazki bietatik eskumakoa erakutsi zion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 100. orr.

Hamidaren irudia bere begien bistan agertu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 55. orr.

34 begi(en) bistara (orobat begibistara g.er.)

Artean guztiz frogatzerik ez zenean hartu zioten batzuek susmoa, begi-bistara laua zirudiena biribil izan zitekeela.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 156. orr.

Bitarte horretan sendikoak ekartzen zizkioten begi-bistara Beatriceri, eta bere aurrean torturatuko zituztela egiten zioten mehatxu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 37. orr.

Ostatua hartua zuten Katiak eta Almak [...] nik ezagutu nituen karrika estu argipeituak begi bistara zituztela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 209. orr.

Begi bistara, anaia nagusi Felixek, lehiaketatik at, buru bat ateratzen die beste guztiei.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 167. orr.

Herioaren mamua begien bistara agertu zitzaion, hurbil baino hurbilago agertu ere.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 228. orr.

Orduantxe agertu zen begien bistara Amabirjinari zion debozioa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 100. orr.

Itsasoa, begien bistara gero eta ospelago, eta urdinago, eta ubelago, Korintoko itsasoa, eta bestea ere bai, Atikakoa, Eva eta Idoia baino nagusiagoa zen, begien bistara, 25 urte ingurukoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 230. orr.

· Pauso batzuk aurrera eginez, dena izar eta dena ilargi, soldaduen begi bistara azaldu zen, lau botila koñak eskuetan, txin-txin hoska.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 157. orr.

Neska gaztea polita zen, bere neurrian, begiratzen zioten gehienen begien bistara.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 101. orr.

35 begi(en) bistatik (orobat begibistatik g.er.)

Atzera egin du, zurbil, agurea begi bistatik galdu gabe, makilaren beldur den zakur zaunkariaren eran.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 33. orr.

Hura lehenbailehen begi bistatik kentzea izango zen barrutik etorriko zitzaion gogoa, alegia, krimenarekin zerikusia zuen gauza oro ahalik eta urrutiena eramatea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 188. orr.

Leiho honen aitzinean mendiaren malkarrak bere harresi erraldoia jasotzen du begi bistatik ezkutatzeraino.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 120. orr.

Murgil egin eta begi-bistatik desagertu baino lehen, keinu adeitsu bat egin ziola ere iruditu zitzaion nire lagunari.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 31. orr.

Fuad Lehenengoaren kaleko trafiko handiak geldiarazi egin zuen, baina ez zuen zaldikotxea begien bistatik galdu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 334. orr.

Beste pentsamendu bat, berriz, arineketan zelan kentzen duen begien bistatik, hori ere ikusiko zenukete.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 31. orr.

Britxka egundoko arinen zihoan eta Nozdrioven herria aspaldi desagertua zen begien bistatik zelai, malda eta muinoen atzean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 135. orr.

Minutu batzuk geroxeago, Wendy begien bistatik ezkutatu zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 131. orr.

· Faraoiak, bada, esan zion Moisesi: -Alde nire begi-bistatik!      - 0. orr.

Aurki galdu ginen lekukoen begi bistatik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 226. orr.

-Ezagunen begien bistatik urrun?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 66. orr.

36 begi ertz (orobat begiertz g.er.) ik betertz.

Baina etxekoez pentsatu ondoren are tristeago jarri da, eta bi malko lodik gainditu diote begi ertza.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 76. orr.

Baietz baino ezin dio esan Castelar patrizioak, menturaz zapi bat atera zuen jakatik begi ertza lehortzeko, hizlari beldurgarri hau hunkitua dago, lan ona egin du poetak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 166. orr.

Punta atera diozu arkatz beltzari, begi ertzak birpasatzeko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 216. orr.

Begi ertzean zeukan orbanak itxura beldurgarria ematen zion. Nork behar du horrelakorik, emozioa begi-ertzean pilatzen denean, gainezka egiteko zorian den presako urak bezala?  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 9. orr.

Zer egin genezakeen?... -malko bana agertu ziren begi ertzetan-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 287. orr.

Begi-ertzetako zimurrek pasio gau baten osteko izaren keinua ziruditen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 10. orr.

Ispiluko huraxe izaten jarraitzen dut, ezpain eta begi ertzetako zimurrak gora-behera.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 70. orr.

Berak ez baina beste norbaitek eraman du eskua begi ertzera.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 235. orr.

-Ez... ez zuen lanik egiten -erantzun zion osaba Vernonek, begi-ertzetik Harryri begira-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 29. orr.

Ez zidan zuzenean begiratzen; begirada laburrak botatzen zizkidan zeharka, begi-ertzetik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 203. orr.

Begi ertzetik Angelaren hanka meheko beltzuneari erreparatu nion: luzanga zen, obalo itxurakoa.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 72. orr.

Ronek eta Hermionek begi-ertzetik begiratzen zioten, berriro ere zorabiatuko ote zen beldur balira bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.

Begi ertzez ikusi ahal izan du bidaianta sakeletan daramana ateratzen ari dela.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 122. orr.

Nik disimulurik gabe begiratzen nion, oinez ibiltzeari utzi gabe soaren elipse osoan, lepoa ezkerrera jiratuz kalean gora, espaloitik nindoala, ezkerrera eta ezkerrerago, harik eta nire atzean nuena begi ertzarekin ere ikusterik izan ez eta berriro ere aurrera begiratu beste aukerarik ez nuen arte.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 34. orr.

37 begietako argi

Udatzenean dago, ordea, Goyaren itsua, ilunabarrean, zeruko argitasun epela munduan itzaltzera datorreneko zahartzaro xuhurrean, eta bi begietako argia burura bildu zaiola dirudi.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 109. orr.

Spelloko itsu batek ere gorputz santuaren hilobi aurrean berraurkitu zuen aspalditik galdua zuen begietako argia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 268. orr.

Huts egin didate indarrek, alde egin dit begietako argiak ere.      - 0. orr.

Orain, berriz, nire ahizpak bakarrik utzi nau eta alde egin dit begietako argiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 923. orr.

Izan ere, umezurtz gelditu gara, aitarik gabe, eta geure begietako argirik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 174. orr.

Ni pozik nengoen Adaren begietako argi hura eragin nuelako.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 165. orr.

38 begi-gorri (orobat begigorri g.er.) izond begiak gorriak dituena.

Hau da hau, zuek biok elkar ezagutzea -esan zuen ahots ozenez, bi neska begi-gorrien eta mutiko aho-zabal geldiaren parean jarrita. Haren lagun begi-gorriak "Lisboako" barran eta zoruan barreiaturik zeuden.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 65. orr.

Lepoaren inguruan, benetako hortzak zituen animalia marroi txiki begi gorri bat zeraman. holakoetan ez direla gehiago aski xardina begi gorriak eta gaztena erreak, hor ditugula ostrak, legatza eta indioiloak, edari hoberenekin bixtan da!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 104. orr.

Ostatuetan tabakoa erosi nahi dudan bitik batean, ene poltsikotik jalgitako begi-gorriek zuloz zulo egiten dute bidaia tramankuluaren erraietan barna, nire markako zigarretak aterarazi behar dituen gailua abiarazi gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.

Potzolok begi-gorri bat utzi zion zerbitzariari, eskupeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 222. orr.

-Ukitu ere ez? -begi-gorriek txin-txin egin zuten ezker eskuaren barrenean preso-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 337. orr.

39 begi-handi (orobat begihandi) izond begiak handiak dituena.

Urdin gardeneko begiradakoak; txorkatila finekoak; lepo-luzeak eta begi-handiak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 96. orr.

Begi aurrean agertu zitzaion gizon txiki tripandi baten irudia, gizon zurbila, pikor horiz josia, ezpain-lodia eta begihandia  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 163. orr.

40 begi-ilun izond begi ilunak dituena. ik betilun.

Zuria, ilehoria, begi-iluna.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 231. orr.

Goizaldeko ordu bi eta erdiak jo gabe kanporatu ninduen, azken bezeroekin batean, zerbitzari begi-ilunak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

Behin, ordea, gizon txiki eta begi-ilun bat hurbildu zen amets-saltzailearengana.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 136. orr.

41 begi keinu (orobat begikeinu g.er.)

Gabon esan nion osaba Jimi, eta hark, atzera jiratuta, kearen artetik irribarre egin zidan, eta begi-keinu bat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 21. orr.

Begi-keinu bat egin zuen ezari-ezarian.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 379. orr.

Esker oneko begi-keinu bat egiten dit.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 15. orr.

Adore emateko begi-keinu egin zion Harryri eta urrats luzeak eginez alde egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 80. orr.

-Lasai, joan aurretik, zuri poz pixka bat ematera etorri gara -erantzun zion Fredek, begi-keinu misteriotsu bat eginez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 157. orr.

Begi keinu arraro bat egin zuen poliziak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 50. orr.

Borroka armatua ez zela bide egokia Iparraldearentzat erantsiz eta, begi keinu lizunaz, eztabaida ideologikoa luzeran etzanik segitzera gonbidatuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 9. orr.

Han zeuden tente karrikaren bi aldeetarik, dena irri eta begi keinu, bereziki bakarrik zebiltzan gizonei.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 101. orr.

· Ez dezatela begi-keinuka jardun arrazoirik gabe gorroto didatenek!  Elizen arteko biblia   Sal 35,19

41a begi kliska (orobat begikliska g.er.)

Printzesak, ohean etzanda lo zegoen printzesa zuriak, begi-zirkin egin zuela iruditu zitzaion Joanesi: begi-kliska, ustez, begi ireki eta ixte ikusezin bat ia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.

Gertatzen ari zitzaidan guztiak amesgaizto bat behar zuen izan, inondik ere, behin atzarriz geroz begi-kliska batean aienatu behar zuena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.

Ninak begi kliska batez bainugelako dutxaren azpian aterbetzera korrika egin zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 53. orr.

Irrikaz begiratu eta begi kliskak egiten zizkion, ahopean mintzatzen zitzaion munduko gauzarik hutsalenak esateko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 99. orr.

Ukondo kolpeak eman zizkion saihetsetan, deus esan gabe barrez, begi kliska isekariak egiten zizkiola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 145. orr.

Eskutik heldu eta begi-kliska batean ibaiaren beste aldean jarri zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 951. orr.

Aldaketak ez dira begi kliska batez ardiesten!  Herria   2005-01-13

· Begi klixkarik ere ez zidan opatu handik kanporatzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 196. orr.

42 begi kolpe begiraldi laburra. ik bistako.

Hala, agertoki horiek begi kolpez, objektu gisa ikusi ondoren, kameren bidezko irudi editatua ikus daiteke.  Berria - Kultura   2004-03-06

Bere zuhurtziaren argiari esker, begi-kolpe batez gainbegiratzen ditu kanpoko ahalmenak eta bakoitzari jartzen dio bere zeregina.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 87. orr.

Begi-kolpe batez ikusten zen ilea tindatzen zenuela, inor engainatuko zenuela uste al zenuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 308. orr.

Ofizioko gizonak badira hor begi kolpe batez izaria hartzen dizutenak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 152. orr.

Begi-kolpe azkar batez distantziak eta maniobra egiteko tarteak neurtzen ohituta dagoenaren keinuak dira.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 137. orr.

Aretoz areto ibili nintzen, begi-kolpe arinak emanez bertako koadroei, eta gogoa gero eta entretenituago, harik eta grabatuen aretora heldu nintzen arte.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 213. orr.

Boteretsuak maiz begi kolpe ona.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 116. orr.

-Bat-batean, tanpez, norbait heldu da zure begien aitzinerat, ez duzu behin ere ikusia eta lehen begi kolpea aski zu arrunt inarrosia gelditzeko, xoratua, miretsia, arrunt beste bat bilakatua!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 162. orr.

Arretagabe tira egiten zien sokei, noizean behin begi-kolpe bat luzatzen zuela etorri berri bakoitzaren aurpegira, eta noizean behin, asperdura beraz, zerura.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 78. orr.

Lehen begi-kolpean erreparatu diot, ezinbestean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 239. orr.

Adibideak ematen zizkigun eskatzaileak bere gutunean, bestela nahasi samarra izan baitzitekeen kontua lehenengo begi-kolpean ulertzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 7. orr.

Interesgarria dirudi lehen begi kolpera.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 82. orr.

Inondik ere ez da Dan bezala lehen begi kolpetik liluratzen zaituen mutil horietakoa.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 70. orr.

Lehen begi-kolpean harridura sortzen duen zenbakia, eta bigarren begi-kolpean are harridura handiago sortzen duena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 377. orr.

43 begi-labur (orobat begilabur) izond ikusmen laburrekoa dena.

Miss Prism atso begi-laburra da orduan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 77. orr.

Paglietta gaixoa lusus naturae delakotik hurbil asko zegoen: txikia zen, bularrik ez aldakarik gabea, ezkokara, ximela eta begilabur ikaragarria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 160. orr.

Historiaren seinaleak ez dira sekula garbiak eta, horregatik, ez da harritzekoa Luis XVI.a bezain begi-labur asko eta Bi Sizilietako errege bezain baba-lasto ugari egotea letren errepublikako idazleen artean ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 57. orr.

44 begi-lagun (orobat begilagun) pl ipar betaurrekoak.

Milaka ta milaka begi-lagun borobil, erdi hautsiak, kristalak errautsez belztuak eta marratuak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 183. orr.

Begi-lagunetako diotriak zuzentzeko ere zuzenean joan daiteke espezialistarengana, baina konjuntibitisa sendatzeko norberaren sendagilearengana joan beharko da lehendabizi.  Berria - Harian   2006-01-04

Sudur orde kartoinezko orde bat eman zioten eta ez erortzeko, begi lagun erdoildu bat zuen, zurkaitz lagun.  Herria   2005-02-03

Begi-lagun eta bizar egiteko haien itxura zuten Joanesek kamioian leku batetik bertzera zeramazkien gorpu haiek ere.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 184. orr.

Optikari edo begi lagun saltegietan aurkituko dute, hala nola Baiona, Miarritze eta Uztaritzeko Vittonatto saltegietan, 4 eurotan.  Herria   2005-09-29

Saxoa eskuen artean, begilagun beltzak beti soinean, bere kasko pelatuarekin, Manu Dibango jazz eta afrobeat estiloan murgiltzen den kamerundarrak gaur Miarritzen finkatua du hitzordua publikoarekin, 20:30ean.  Berria - Kultura   2004-11-11

45 begi-lauso iz begiaren de gardenean agertzen den orban zurixka, ikusmena oztopatzen duena.

Gaixotasunaren sintomak begietan irakurtzeko ohitura dut, glaukomak, begi-lausoak.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 20. orr.

Azken urtean, begi-lausoa egin zitzaion Niniri begi batean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.

Begi-lauso lodiak zituen, eta, esaten zutenez, erretinitis pigmentosoa ere bai.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 119. orr.

Begi-lausoak kentzea, beraz, nahiko prozedura sinplea zen -anestesia lokala baizik ez zuen behar-, eta arrisku kirurgiko handirik gabe egitekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 119. orr.

Eskuineko begitik kendu zioten, bada, begi-lausoa, eta lente berri bat jarri begi barnean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 123. orr.

· (izenondo gisa) Ez konkorra, ez mazkala, ez begi-lausoa, ez larruazaleko gaitzen bat duena, ez barrabilak lehertuak dituena.  Elizen arteko biblia   Lb 21,20

46 begi-luze izond ikusmiratzailea.

Neska, ostera, begi luze eta mihi gaiztoz betetako auzunean bizi zen koitadu urrikalgarria besterik ez zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 97. orr.

Alabaina oraino bazen zertaz goza eta non usma, begi-luzeen alde gogorra ikuskide.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Normala, jakina, zera... -duda egin zuen-, lanerako erraminta, alegia, begi-luzeetatik kanpo altxatu behar baituzue.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 265. orr.

Block-a baten gerizara biltzen gara, begi luze guzietarik urrun.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 64. orr.

Alabaina oraino bazen zertaz goza eta non usma, begi-luzeen alde gogorra ikuskide.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Han badut esertzea, argia piztea, atea kisketaz ixtea, terreina inork lagundu gabe neuk bakarrik hustea, eta begi-luzeen begiradatik gordeta egongo naiz gainera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 59. orr.

47 begi-makur (corpusean begimakur soilik) izond

Han ikusi zuen, Williamen begien bitartez, emakume irudi bat, baketsu eta isil, begimakur.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 175. orr.

48 begi-nini (orobat begiko-nini g.er. eta beginini; Euskaltzaindiaren Hiztegian begi(-)nini agertzen da)

Argi gutxi denean zabaldu egiten da begi-ninia, argi gehiago sar dadin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Emakumearen begi-nini beltzak lasai zeuden.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 91. orr.

Medikuaren linternatxoak begi-nini dilatatu batzuk argitu zituen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 106. orr.

Begi-ninietako hondo-hondotik begiratzen zidan gogortasun neurriz gaineko batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 59. orr.

Ispilu aurrean eseri zen bere begi-nini zabaldu beltzei so.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 332. orr.

Lehen gutuneko azken esaldi hura begi nini dilatatuetan irakurri zion, baina espresio goxo eta irribarresua erakutsi zuen Macarenaren aurpegiak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 102. orr.

Begi-nini gardenen inguruan argizko uztai horixka zeukan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 63. orr.

Bere begiko ninia baino kutunagoa zuen eta horrela ordaindu zion.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 238. orr.

· All England Tennis Clubak agur esan zion atzo bere kuttunari, Mario Ancicek (7-6, 6-4, eta 6-2) irabazi baitzion Tim Henmani, azken britainiarrari, Londresko zaleen begiko niniari.  Berria - Kirola   2004-07-01

49 begi-oker izond begiratzean begi bat edo biak okertzen dituena. ik betoker.

Ama begi-okerra nuen, eta, jakina, ezin maitatu!  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 18. orr.

Mostradore altua, eta haren atzean neskazahar erdi herren begi-oker bat, txorixoa, xolomoa ala haragi egosia nahi al zenuen galdetzen zizuna, ahoa ia zabaldu gabeko errosarioan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 83. orr.

Baina bada hor aitoren semetxo bat, begi-okerra; badakizu zein abertzalerengatik ari naizen, ez?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 183. orr.

Arrazoi zuen; hala diot, psikologikoki naizelako desordenatua, baina ezin egin dezaket ezer erremediatzeko, ezkerra izatea bezalakoa baita, edo begi-okerra; defizit bat, alegia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 255. orr.

50 begi-ondo begi ingurua. ik betondo.

Lehengo laminen itxura hartzen dute, ileak ahal bezen luze utziz, aurpegia xuriz margotua, begi ondoak beltzez.  Herria   2004-02-26

Azala zimela nuen, horixka matea, nikotinaren kolorekoa; begi ondoak hautsez ilundurik, eta ezpainak pitzatuta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 199. orr.

Kresalak bakarrik erretzen duen moduan zartaturik zeuzkan begi-ondoak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 130. orr.

Garrasiek zimurrak atera zizkioten begi-ondoetan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 101. orr.

Burua alboratu zuen zerbaitek traba egingo balio moduan, begi ondoan zeukan orbana agerian utziz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 143. orr.

Orduantxe azaldutako zimur ederrak dauzkat begi-ondoan eta kopetan.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 39. orr.

Inhibiziorik gabeko tankera berezi-berezi bat, lobulu frontalen alde orbitaletan (hots, begi ondoko aldeetan) lesioa izan dutenengan ikusten direnen antzekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

51 begi onez

Moduluko funtzionario transferituek ez zituzten sekula begi onez ikusi Mirenek proposatutako aldaketak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 181. orr.

Amak ez du begi onez ikusten ni Peterrengana igotzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 205. orr.

Ez zuela begi onez ikusiko jendeak irina Istilarteko eiheran eros zezan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 24. orr.

Hala sorturiko aniztasun eta desberdintasuna, ordea, ez da beti begi onez ikusia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 137. orr.

Bere herriaren ona bilatu zuen Simonek, eta herriak begi onez ikusi zituen beti haren agintaritza eta ospea.  Elizen arteko biblia   1 M 14,4

Udalera deitu zuten jakinarazteko botere zentralak oso begi onez ikusiko lukeela bera herriko zinegotzi kargura aurkezteko asmoa.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 65. orr.

Hor mintzatu direnek ez dute batere begi onez ikusten lege-nagusi proiektu hori.  Herria   2004-06-24

Bakarrik eta lasai zaudenean, logelako edo bainugelako ispilu aurrean biluztu eta begiratu zure gorputzari, maitasunez eta begi onez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 48. orr.

Konturatzen zen Joxe neskak begi onez begiratzen ziola.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 113. orr.

Begi onez begiratuko dizuet, seme-alaba ugari eman eta erruz ugalduko zaituztet.  Elizen arteko biblia   Lb 26,9

Irudipena duzu, begi onez begiratuz gero behintzat, ez duela egokitu nahi izan garai berri zabar hauetara.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 131. orr.

Errepublikari begi onez begiratu zion, diru-laguntzarena gertatu zen arte.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 138. orr.

Sindikatuek ere ez dute begi onez hartu erabakia.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Edozein gauza pentsatzen dugula ere, begi onez hartu behar ditugula literatur lanak hizkuntzaren egiturekin uztartzen dituzten azterketak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 227. orr.

Ez dirudi orain Popularren asmoa begi onez onartuko luketenik.  Berria - Ekonomia   2004-01-30

Goiko Jaunari galdatuz begi onez benedika ditzan herritarrak, batasunean eta bakean bizi diten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 82. orr.

52 begi-orde _(orobat begiorde eta begi ordeko g.er.) pl betaurrekoak.

Eta begi-ordeak zituen gizon bat ikusi nuen, zeinak erran baitzidan, frantsesez: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 465. orr.

Sarritan sudur gaineko begi-ordeak kentzen zituen begiak xukatzeko, musuzapi zimur, gris eta mela-mela egindakoaz xukatu ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.

Eta honetan ari naiz, luma eskuan eta begi-ordeak begien aitzinean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 640. orr.

Urbiaingo bakardadean mundu haren falta sumatzen zuelako-edo, noiz eta Iruñarat edo Donibane Lohizunerat joaiten baitzen -begi-ordeen konpontzeko, liburu batzuen ekartzeko edo Piarres Oihartzabal kapitainarekin egoiteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 121. orr.

53 begi-puntu (orobat begipuntu) jomuga.

Estatu eremua begi-puntuan, PSOE higatzeko PPren apustuak kale egin du nabarmen.  Berria - Harian   2005-04-18

Coca Cola ere Mario Montiren begipuntuan dago, oraingoan ere, monopolioa bilatzeagatik.  Berria - Ekonomia   2004-03-25

54 begitan hartu (orobat begietan g.er.) higuindu, gorrotatu.

Begitan hartua dute, bereziki, anatomia-irakaslea, beren ustez gaizki portatu baita berekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 76. orr.

Esauk begitan hartu zuen Jakob, honek aitagandik hartu zuen bedeinkazioagatik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 75. orr.

Harrigarria da gizabanakoa: biziki mintzen da berak errespetatzen ez dituenek begitan hartzen dutelako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 257. orr.

Ziur funtzionarioren batek begitan hartuta daukala presoren bat.  Berria - Harian   2005-09-25

Dena dakit haiei buruz: nor norekin dagoen haserre, nork nor daukan begitan harturik, nork nor eraman nahi duen espetxera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 502. orr.

begitan hartu ditu egilea eta bere obra.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 59. orr.

Andresek begitan hartu samarra zuen Julio Aracil, baina gauza batzuetan bera baino gehixeago zela aitortzen zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.

Begitan hartuta dituela zapiak eta lepoko guztiak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 37. orr.

55 begi txarrez

Cromwell puritanoa zen, kalbinismoaren jarraitzailea eta Ingalaterrako eliza erreformatuaren zabarkeria begi txarrez ikusten zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 169. orr.

SESBeko agintariek begi txarrez ikusi zituzten aldaketa hauek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 42. orr.

Begi txarrez egiten diote so mando gaineko apezari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 21. orr.

Leku gehienetan begi txarrez ikusten dira etorkinak.  Berria - Harian   2005-03-09

Hortxe dago eta Lope Totxo, Juan Totxoren semea, mutil galanta eta azkarra, eta ezagutzen duguna; eta antz emanik nago, ez diola batere begi txarrez gure neskari begiratzen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 114. orr.

Orain ez zuen Ginzburg hain begi txarrez ikusten, eta ez zuen pizten beregan hainbesteko errezeloa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 123. orr.

Ez biezaio inork mirari honi begi txarrez begiratu, dohain hau ematea Jainkoaren betiko ontasunari egoki ez baletorkio bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 844. orr.

Sindikatuek begi txarrez hartu dute neurria, enpleguaren prekarietatea handituko duelakoan.  Berria - Ekonomia   2004-05-04

56 begi ukaldi begi kolpea.

Begi ukaldi batez ikusi nuen haien kolera zenbatez ere balia nezakeen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 258. orr.

Bertzeren behakoak nigana igorrarazteko bezainbat zarata eginik sartzerakoan, begi ukaldi berberaz ikusi ahal izan nuen izeba xaharraren bozkarioa, Volanges andrearen hisia, eta haren alabaren asalduzko plazerra.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 226. orr.

Emaiozu historiari begi-ukaldi bat eta iraultza askoren azpian miseria eta ondoeza daudela ikusiko duzu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 161. orr.

Jaurenea-ko nagusiak begi-ukaldi bat bota zion, eta emaztea zalu-zalua joan zen etxerantz, herabeturik, negarrak mantal hegiaz xukatzen zituela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 37. orr.

-Nola ezin duzula? -Joanttoren doinua gogorra zen, haren begi ukaldia bezalaxe-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 62. orr.

57 begi-urdin (orobat begiurdin g.er.) izond begi urdinak dituena.

Azkenean, buhame begi-urdin batek argitu zizkion erregeari begiak eta esperantza.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 77. orr.

Oso neskato polita, egia esan, begi-urdina eta ile leun-leunekoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 119. orr.

Horman zintzilik duen argazkia baino ez du ikusten eta sentitzen, egurrezko marko batek ixten duen haur zuri begi-urdinaren aurpegia.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 114. orr.

Emakume horaila da, begi-urdina, alsaziar petoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 239. orr.

Miranda ttikia zen, mehea eta ile-horia, begi-urdina.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 148. orr.

Basoerdi bana ardo txuri jarri digute, freskoa, ona, eta botila eskatu, erosi edo zer egin behar genukeen ari garela desagertu zaigu begi-urdina.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 10. orr.

58 begiz begi aurrez aurre.

Begiz begi jarri zitzaidan, eta beldur izan nintzen ez ote zidan ukabilkada bat emango. Tsarrak bekoz beko, begiz begi so egin zion ostera ere, eta galdetzen hasi zitzaion hitz laburrez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 284. orr.

Jatorrizko harremanean hurkoa aurrez aurre aurkezten zait, buruz buru, begiz begi Mikel Strogoff gelditu eta begiz begi so egiten zion neskari, barruan zeukan iluntasun horretan zehar ikusteko ahaleginetan, nonbait.  Berria - Kultura   2006-01-12

Gizon bat eta emakume bat agertzen ziren hango argazkietan, larru gorrian, begiz begi, zutik, dena ezin neutroago.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 62. orr.

Begiz begi irentsi elkarrekiko gorrotoa, eta etsi egin behar moroak, herio beltza gainean zuela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 131. orr.

Itsua doinu arin hura are arinago joka hasi zenean, dantzariak amore emanda geldi geratu ziren, bata bestearen besoetan zutik, ahoz aho nekaturik, begiz begi izerditurik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 92. orr.

59 begi-zeharka (orobat begizeharka g.er.) adlag

Aitak begi zeharka begiratu zion Norari, aurrez aurre ikusteko beldurrez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 38. orr.

Egokierak bereizten ikasi behar duzu -eta markesa seinalatu zuen begi-zeharka.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 212. orr.

-Merezi ez dugun alkatea dugu, izan ere -esan zuen Justinak, ezpainak doi irekiz, begi zeharka Joanesen ibilerak zaintzen zituela-.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 157. orr.

Bere gorputzetik halako distantziatxo batera bizi zen Duffy jauna, bere ekintzei begi-zeharka eta zalantzakor begira.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 157. orr.

Jendeak begi zeharka eta ezker-eskuin begiratzen zuen ezer esan aurretik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 341. orr.

60 begi-zorrotz (orobat begizorrotz g.er.) izond begirada zorrotza duena.

Patxi Altuna begi-zorrotzari, ordea, zalantza sortzen diote.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 23. orr.

Williamson jaun begi-zorrotzak atzeman zuen oraingoan ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 216. orr.

Lehenik, Volanges andreak herra dizu, eta herra adiskidantza baino begi-zorrotzagoa eta antzatsuagoa izaten da beti.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 370. orr.

· Galoisen irakasleek, beren buruak defendatu nahian, Holmboek Niels Abelekin bezain begi-zorrotz jokaturik, hala ohartarazia baitzuten: Egin behar ez denari emana beti!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 335. orr.

61 begi zulo (orobat begizulo) pl begiak kokatzen diren barrunbeak. ik betzulo.

Harrizko sugeen begi-zulo hutsek jarraitu egiten ziotela iruditzen zitzaion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 256. orr.

Begiek egon behar zuten lekuan, azal ezkatatsu mehe eta grisa baino ez zegoen, hutsik zeuden begi-zuloetan hedatuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 311. orr.

Lurrean minez akabatu beharrean, begi-zuloak izuaren izuz ia husturik baneuzkan ere, Marrok ez zuen zirkinik egin erruki apur bat bederen erakusteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.

Begitxoak irten egin zitzaizkion begi-zuloetatik eta ahoa bi ertzetara tenkatu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 29. orr.

Begi txiki-gorri baina hanpatuek begi-zuloetatik alde egin behar ziotela zirudien.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 24. orr.

Begien beltza argitzen hasia zitzaion, eta begi-zuloak hanpatzen, denboraren eraginez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 94. orr.

Ironia puntu bat erakusten saiatu zen begi-zuloen barnealde ilunetik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 99. orr.

62 pl betazpiak.

Gauez ia ez dugu lorik egiten; sekulako begi-zuloak dauzkat lo faltaz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 108. orr.

Oso zurbil zegoen, eta begi-zulo handiak zituen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 119. orr.

Makillajea zeukan, eta hala ere begi-zulo beltzak nabari zitzaizkion begien azpian.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 74. orr.

Emakumea ilehoria zen, 30 urte ingurukoa, begi-zulo ilunak zeuzkan, zigarroa erretzen zuen ezpain lodiekin, interesgarria zirudien.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 39. orr.

Begi-zuloetako ubeluneetan.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 28. orr.

Izugarrizko begi-zuloak zituen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 74. orr.

Nahigabe eta ezbeharretan, hotza sentitzen zuen, zuri-zuri jarri eta begi-zulo ilunak ateratzen zitzaizkion begi-azpietan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 210. orr.

Funtzionarioek ez dute begi-zulorik izaten.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 39. orr.

63 sing

Lehengo berbera zer artean ere, orduko gelatxo pribatu haren paretako begi-zulotik Luteziarekin harrapatu nuenean bezalakoa.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 155. orr.

Nik, aduanako aretoaren eta Komisariaren arteko paretan zegoen begi-zulotik zelatatzen nuen jostuna.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 114. orr.

Zurrunbilo baten begi-zulora erortzen ariko banintz bezala, inguruko burrunbaren ahotik marmar etengabea entzunez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 7. orr.

Zurrunbilo baten begi-zulora erortzen ariko banintz bezala, inguruko burrunbaren ahotik marmar etengabea entzunez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 7. orr.

64 kate begi ik katebegi.
65 ur-begi (orobat urbegi) iturbegia. ik iturburu.

Azpimarratzekoa da, halaber, banaketa hesiarekin Israelek bereganatzen dituen lurralde palestinar hauek direla nekazaritzarentzako emankorrenak, hauetan kokatuak baitira ur begi bakanak.  Berria - Mundua   2004-05-13

Marmauko erreka agorturik dago eta bertze asko ur begi ere berdin.  Herria   2005-07-21

Edaten du han ur bizien iturri beretik, ur-begi esentziazko eta egiazkotik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 67. orr.

Zeinen gozagarri den ur-begi horretatik edatea, nork dezake adieraz?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 67. orr.

Neska bakoitzak baratze sekeretu bat gordetzen baitzuen bere gorputzean eta ur-begi bana bere begietan, edo hala iduri zuen bederen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 310. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

antzeko begi (7)

begi aitzinean (8); begi argi (28); begi argiak (19); begi arranpaloekin (23); begi arranpaloekin begiratu (7); begi arranpaloekin ikusi (7); begi artean (14); begi asko (9); begi aurrean (144); begi aurrean dut (7); begi bakar (13); begi bakarra (14); begi bakarrarekin (11); begi bakarraz (9); begi bat galdu (8); begi bat ireki (7); begi bat itxi (11); begi bazterraz (9); begi belarriak (8); begi beltz (61); begi beltzak (33); begi beltzek (9); begi berde (26); begi berdeak (27); begi berri (7); begi bi (9); begi biak (13); begi bistako (46); begi bistakoa (278); begi bistakoa da (120); begi bistakoa den (11); begi bistakoa zen (57); begi bistakoak (32); begi bistakoak dira (7); begi bistan (231); begi bistan dago (7); begi bistara (12); begi bistatik (67); begi bistatik galdu (12); begi bizi (9); begi biziak (8); begi borobil (9)

begi eder (24); begi ederrak (18); begi eman (13); begi erdi (8); begi erne (10); begi ertzetik (29); begi ezin (8); begi gainean (8); begi gorri (10); begi gorriak (8); begi gris (15); begi grisak (18); begi guztiak (30); begi handi (47); begi handiak (24); begi horiak (9); begi hutsez (8)

begi ilun (18); begi ilunak (11); begi irtenak (8); begi itsuak (12); begi itxi (11); begi keinu (76); begi keinu bat (36); begi keinua (28); begi keinua egin (15); begi keinuak (9); begi keinuka (8); begi kliska (20); begi kolpe (26); begi kolpe batez (13); begi kolpean (19); begi lauso (7); begi lausoa (7); begi luze (7); begi marroi (9); begi nekatuak (7); begi nini (17); begi ninia (20); begi niniak (23); begi niniaren (7); begi ninietan (15)

begi ona (12); begi onez (539); begi onez hartu (84); begi onez ikusi (153); begi onez ikusiko (34); begi onez ikusten (210); begi pare (24); begi parean (15); begi so (7); begi triste (7); begi txarrez (55); begi txarrez ikusiko (7); begi txarrez ikusten (27); begi txiki (34); begi txikiak (13)

begi ukaldi (12); begi urdin (83); begi urdin argiak (7); begi urdina (10); begi urdinak (36); begi urdinek (11); begi zabal (11); begi zabalik (7); begi zeharka (10); begi zolia (9); begi zorrotz (8); begi zorrotza (8); begi zorrotzak (10); begi zorrotzez (23); begi zulo (21); begi zuloak (20)

begiz begi (31); begiz begi so (7)

bere begi (267); bere begi beltz (14); bere begi beltzak (7); bere begi handi (8); bere begi urdin (7); beren begi (18); beste begi batzuekin (20); bi begi (76)

emakume begi (7); ene begi (12); gabeko begi (7); gure begi (18); guztien begi (9); haien begi (20); hain begi (10); hori begi bistakoa (7); hori begi onez (10); koloreko begi (14); lau begi (8); lehen begi kolpean (16); neskaren begi (10); neure begi (11); nire begi (46); nire begi bistatik (7)

oso begi (32); oso begi onez (17); proposamena begi (10); proposamena begi onez (9); ur begi (8)

begia eman (10); begia erne (10); begia galdu zuen (7); begia keinatu (16); begia keinatu zidan (8); begia keinatuz (7); begia kendu (7); begia kliskatu (12); bere begia (10); eskuineko begia (12); ezkerreko begia (23); itsas begia (19); jainkoaren begia (9)

amaren begiak (8); azti begiak (7)

begiak altxatu (33); begiak altxatu zituen (9); begiak altxatzen (10); begiak apal (9); begiak apaldu (20); begiak apaldu zituen (7); begiak argi (15); begiak argitu (21); begiak argitu zitzaizkion (14); begiak arranpalo (24); begiak atera (14); begiak aterako (8); begiak ateratzeko (7); begiak baino (9); begiak bakarrik (7); begiak begietan (15); begiak beheititu (8); begiak beheratu (10); begiak beren zuloetatik (8); begiak bilatu (9); begiak bildu (32); begiak bilduta (8); begiak biribil (8); begiak bizi (7); begiak bizi bizi (7); begiak busti (12); begiak dir dir (30); begiak distiratsu (15); begiak doi (7)

begiak erauzi (8); begiak erdi itxi (7); begiak erdi itxirik (10); begiak erdi itxita (24); begiak erne (17); begiak erre (13); begiak erretzen (16); begiak estali (21); begiak estalita (18); begiak estaltzen (15); begiak eta belarriak (20); begiak falta (8); begiak finko (10); begiak gora (9); begiak gorri (27); begiak gorri gorri (12); begiak gorriturik (7); begiak handi (7); begiak harengan (7); begiak hertsi (20); begiak hertsirik (12); begiak hesten (8); begiak hetsi (30); begiak hetsirik (13)

begiak igurtzi (48); begiak igurtzi zituen (23); begiak igurtziz (7); begiak igurzten (9); begiak ikusi (32); begiak ikusi nituen (7); begiak ikusten (8); begiak ilundu (7); begiak ireki (160); begiak ireki zituen (41); begiak irekiko (14); begiak irekirik (7); begiak irekita (14); begiak irekitzen (13); begiak irten (7); begiak itsutzen (8); begiak itxi (368); begiak itxi zituen (98); begiak itxirik (41); begiak itxita (195); begiak itxita ere (9); begiak itxita zeuzkan (9); begiak itxiz (17); begiak itzuli (9); begiak ixtea (7); begiak ixteko (10); begiak ixten (68); begiak ixten ditut (14); begiak izan (7); begiak jaitsi (25); begiak jaso (76); begiak jaso zituen (20); begiak jasorik (8); begiak kendu (8); begiak kizkurtu (8); begiak kliskatu (49); begiak kliskatu gabe (7); begiak kliskatu zituen (20); begiak kliskatuz (17); begiak kliskatzen (11); begiak lausotu (12); begiak lausoturik (7); begiak lausotzen (12); begiak lehen (7); begiak liburutik (9); begiak lurrean (10); begiak malkotan (39); begiak malkoz (52); begiak malkoz bete (17); begiak malkoz beterik (9); begiak malkoz beteta (8); begiak negarrez (8); begiak nigan (8)

begiak piztu (10); begiak piztu zitzaizkion (7); begiak sutan (14); begiak tinko (8)

begiak urdin (7); begiak xukatu (8); begiak zabal (160); begiak zabal zabal (46); begiak zabal zabalik (101); begiak zabaldu (147); begiak zabaldu orduko (8); begiak zabaldu zituen (29); begiak zabalduz (8); begiak zabalik (74); begiak zabaltzen (21); begiak zerura (20); begiak zerurantz (20); begiak zituen (16); begiak zorrotz (11); begiak zorroztu (9); begiak zulo (7); begiak zuloetatik (8); begiak zuri (21)

bere begiak (66); beren begiak (8); ene begiak (14); gizonaren begiak (8); gure begiak (39); ireki begiak (13); itxi begiak (7); itxi zituen begiak (7); jarri zituen begiak (9); jaso begiak (9); jaso zituen begiak (19); jendearen begiak (7); neskaren begiak (7); nire begiak (48); zabaldu zituen begiak (12); zeure begiak (11); zuzendu zituen begiak (15)

negarra begian (7); nigarra begian (7)

bere begiei (10); nire begiei (12)

begiek dir dir (16); begiek ikusi (16); begiek ikusten (35); begiek ikusten zutena (9); begiek topo (7); bere begiek (48); emakumearen begiek (9); ene begiek (14); gure begiek (24); nire begiek (52); zure begiek (19)

barruko begiekin (7); begiekin ikusi (19); begiekin ikusten (9); begiekin jarraitu (7); bere begiekin (16); neure begiekin (11)

begien aintzinean (10); begien aitzinean (58); begien artean (9); begien arteko (8); begien atzean (7); begien aurre aurrean (7); begien aurrean (492); begien aurrean agertu (7); begien aurrean ikusi (10); begien aurrean jarri (8); begien aurrean jartzen (8); begien aurreko (7); begien aurrera (13); begien aurretik (29); begien aurrez aurre (7); begien azpian (8); begien bidez (9); begien bistako (16); begien bistakoa (56); begien bistakoa da (21); begien bistakoa zen (15); begien bistan (134); begien bistan zegoen (11); begien bistara (11); begien bistatik (76); begien bistatik galdu (12); begien bitartez (10); begien distira (9)

begien gainean (17)

begien itxi ireki (27); begien kolorea (7); begien parean (33); bere begien (61); bere begien aurrean (35); bi begien (11); denen begien (7); ene begien (20); geure begien (12); geure begien aurrean (8); gure begien (58); gure begien aurrean (26); neure begien (18); neure begien aurrean (13); nire begien (72); nire begien aurrean (36); zure begien (17); zure begien aurrean (8)

begietako argia (12); begietako distira (8); begietako gaitz (10); begietako gaitza (10); bere begietako (8)

begiak begietan (15)

begietan behera (9); begietan distira (10); begietan hartua (7); begietan ikusi (8); begietan malkoak (7)

bere begietan (28); biotz begietan (9); gure begietan (13); jaunaren begietan (7); malkoak begietan (9); negarra begietan (12); nire begietan (20); zure begietan (16)

begietara begira (25); begietara begiratu (68); begietara begiratu zion (15); begietara begiratuz (7); begietara begiratzeko (9); begietara begiratzen (28); begietara behatu (9); begietara egin (8); begietara so (74); begietara so egin (32); begietara so eginez (8); begietara zuzen (10); elkarri begietara (15); gure begietara (8); jendearen begietara (9); malkoak begietara (7); nire begietara (15)

kapela begietaraino (7)

begietatik gaixo (7); begietatik malkoak (7); begietatik sartzen (9); bi begietatik (7); gure begietatik (12); nire begietatik (8)

begiez ikusi (33); begiez ikusten (18); bere begiez (23); bere begiez ikusi (9); beren begiez (8); gorputzaren begiez (9); neure begiez (22); neure begiez ikusi (11)

neure begiokin (9)

begirik bildu (29); begirik bildu gabe (8); begirik ez (17); begirik gabe (9); begirik itxi (8); begirik kendu (133); begirik kendu gabe (90); begirik kentzen (43); begirik kentzen ez (7); begirik kliskatu (7); ez du begirik (10); ez zion begirik (12); ez zuen begirik (17)

begitan hartu (32); begitan hartu zuen (9); begitan hartua (15); begitan hartuko (7); begitan hartuta (13); begitan hartzen (11)

begiz begi (31); begiz begi so (7); begiz ikus (7); begiz ikusi (44); begiz ikusiko (7); begiz ikusteko (8); begiz ikusten (17); begiz jo (72); begiz jo zuen (21); begiz joa (18); begiz jota (37); begiz jotako (18); begiz jotzen (8)

bere begiz (36); bere begiz ikusi (13); geure begiz (15); geure begiz ikusi (7); jo zuen begiz (17); neure begiz (24); neure begiz ikusi (8); nire begiz (9); zeuen begiz (11); zeure begiz (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus