Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Unaturik sentitzen zen. "Seguru asko betazpiak izango ditinat". Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 501. orr.
Betazpiak neuzkan, hori bai, baina gainerakoan, hain beltzarandua, esan bezala, eta hain inoiz baino mardulagoa, itxura bikainean ageri nintzen, egia esan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.
Horrela ateratzen zitzaizkidan betazpiak, bere erruagatik. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 173. orr.
Fantasiazko eraztun bat hatzean, jakintsuak begiak eta handituak betazpiak. gela partekatu hartan, non gau-lanparen argi berdeak hobi sakonak zabaltzen baitzituen hire gelakide gaixoen matrailetan eta betazpietan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 223. orr.
Zurbil-zurbil eta betazpi handiak. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 145. orr.
Zurbil eta argal, betazpi ilun handiak, astiro-astiro nigana jaisten ari zela eskudelari heldu behar zion, baina gripearen eta sukarraren eraginak gorabehera, irribarrez zegoen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 299. orr.
Haren larmintz zimeldua nekusan, haren betazpi puztuak ere bai, eta haren baldoki zimurtuak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 209. orr.
Berrogeita gehiago urte izanen zituen, aurpegia leuna, argala, laukitua eta betazpi lehorrak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 77. orr.
Oinaze sakon batez mintzo baitziren haren begiak eta haren betazpi ubelak, baita betarte osoa ere. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 164. orr.
Betazpi nabarmenak ageri. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 448. orr.
Buruhandi samarra, aspalditik lo egin ez duenaren betazpi sakonekoa, zikin itxurakoa. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 82. orr.