Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hari beste ziztu berdin batek erantzun zion ondoko kale batetik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 85. orr.
Kalaka baldan eta berdin bat zen haien mintzaira. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 117. orr.
Wally aurkitu nahi duzunean nola ibili behar duzun goiti eta beheiti non dagoen ez dakizula, irudi guztiek jertse berdina baitute. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 126. orr.
Atzealdean, idazkun berdina, letra tipo berean baina aise ere tamaina handiagokoan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 84. orr.
Ginoren lagunek, bada, gurekin afaltzen zuten, afari berdina beti. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 89. orr.
Kobrezko ubide estuetan barrena, tarte berdina gordez batetik bestera. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 115. orr.
Guztietan keak belzturiko sabai berdina; guztietan argi-armiarma kedartu berdina. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.
Gorioten azken solasek Shakespeareren unerik hunkigarrienak oroitarazten dituzte, Lear erregearenak oroz lehen: doinu zoro, oinazetu, arrotz, estrainio berdina. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 28. orr.
Lotura sendo bat ezarri zuen horrela luzeren eta angeluen artean: bi alde berdin, bi angelu berdin! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 38. orr.
Zirkunferentziaren laurdenak eta zortzirenak markatzen dira eta zortzi parte berdin egiten dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4850. orr.
Beti basoak, basotxoak, ibaiak ibaien itxurako, zabaldiak zabaldien itxurako, dena da berdin eta monotono. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 267. orr.
ik beherago 13. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Nahasketaren printzipio orokorra berdina da baterako zein besterako: bi kolore nahastuz gero, beste kolore bat ateratzen da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.
Gainerako guztia berdina dela, mineral-edukiaren araberakoa da hezurraren sendotasuna. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 34. orr.
Ibilbide luze, zabal, hutsa [...] baizik ez dut ikusi atzean; eta beste aldetik ere begiak iristen zireneraino luzatzen zen, dena berdin, beldurgarri. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 309. orr.
Beharrezko dira desadostasuna, desberdintasuna, gatz alea eta ziape garaua: faxismoak ez ditik nahi, debekua jartzen ziek, eta horregatik hi ez haiz faxista; denak berdinak nahi ditik eta hi ez haiz berdina. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 55. orr.
Informazio genetikoa ez da berdina, baina bai ingurunea. Berria - Gaiak 2006-03-29
Justizia ez dela nafar guztientzat berdina aipatu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-10-22
Arauak berdina izan behar du denentzat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 128. orr.
Hobe delako zerbait erraza proposatzea, denontzat berdina. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 149. orr.
Guk ibilitako 50 kilometroetan, berriz, Ibarrolarenak kontatu gabe ere, zuhaitz berdinik ez zegoela ia. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 128. orr.
Kidetasun oro ezin gerta daiteke espezie bereko gauza berdinen artean ez bada. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 94. orr.
Parkea bi zati berdinetan erdibitzen zuen bidexka utzi, eta errepide ondoko espaloitik hartu nuen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 141. orr.
Bikoitiak bi zati berdinetan zatigarriak dira; bakoitiak, berriz, ez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 159. orr.
Bidaiariek ondo asko dakite nolakoak izaten diren ostatuetako areto horiek: guztietan horma berdinak, olioz margotuak, goialdean pipen keak belztuak eta behealdean, berriz, distiratsuak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.
Eta nola ez dauden bi gizon berdinak, halaxe dira ezberdinak gizon bakoitzaren Existentzia Hotelak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 123. orr.
Mendi-arte estuetatik atera eta gizon libreak eta berdinak bilakatzeko. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 277. orr.
Horregatik ikusten dugu auzitegi berdinak modu ezberdinean zigortzen dituela delitu berdinak garai ezberdinean. lepoan perla zuri-zuri batzuk, handiak eta berdinak, biribilak eta argiak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 34. orr.
Pareta isodomoa dela esaten da ilara guztiak lodiera berdinekoak direnean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1170. orr.
Hiria eta gizakia, beren tankeran organismo berdinak dira. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 104. orr.
Badakik, berez, "gizon guztiak berdinak direla" haien iritzian eta begietan (berdinak ala bat eta bera?). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 88. orr.
Berdinak ziren hezur biak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 462. orr.
Herritar guziak berdinak ziren legearen aitzinean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 57. orr.
Masailak gorrixkatu zitzaizkion, poroetatik izerdi bero atsegina zerion, eta bihotz-taupadak indartsuak eta berdinak ziren. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 77. orr.
Luzera, zabalera eta altuera berdinak ziren. Elizen arteko biblia Ap 21,16
Bi zutabeak berdinak ziren: bederatzina metro zuten gora, gainean metro eta erdiko kapitel bana, brontzezkoak. Elizen arteko biblia 2 Erg 25,17
Gizaki guztiak berdinak garela, libreak garela, elkar errespetatu behar dugula. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.
Agintari iraultzaileek, Rousseau-k bezalaxe, oihukatzen zuten gizon guziak berdinak zirela sortzean, baina gizarteak zituela desberdin bihurtzen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 181. orr.
Landatzen duena eta ureztatzen duena berdinak dira, bakoitzak, berak egindako lanaren arabera saria hartuko badu ere. Elizen arteko biblia 1 Ko 3,8
Garun guztiak ez dira berdinak, ezta tamainan ere. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 216. orr.
Garai guztiak berdinak direlako edo desberdinak direlako ideia primarioak eragindako lilura. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 37. orr.
Ondo asko ezagutzen ditut nik haiek guztiak: alproja hutsak dira; hirian denak dira berdinak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 147. orr.
Aberatsa eta behartsua honetan dira berdinak: Jaunak egin zituen biak. Elizen arteko biblia EsZ 22,2
Hortzak elkartuak, berdinak eta zuriak; ezpainak meheak eta finak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.
Zeren eta beti ekarriko baitzigun Mattini eta bioi, present gisa, jostailu bana edo bertze edozein objektu, biak berdinak gehienetan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 71. orr.
Talesen arabera, bi zuzen elkar ebakitzean eratutako angeluetatik, berdinak dira erpinekiko aurkakoak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 36. orr.
Ez al haiz konturatzen, bada, ezen mailen arteko leihoak [...] berdinak direla, eta, berdinak direlako, zozoak ez dituela, beharbada, bereizi, ergela delako? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 138. orr.
Beraz, handian berdina izanik, arinagoa bada, argi dago honek hutsune gehiago daroala beragan. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 53. orr.
Gauzak berdinak edo ezberdinak izan daitezke, gehienez ere antzekoak, baina ez berdinagoak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 79. orr.
Lagunak, leinukideak, handitasunean berdinak, Berdinak neurriz, berdinak kolorez, berdinak formaz... Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 135. orr.
berdinak itsusian. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 221. orr.
Liburu hermetikoetan ageri denez, behean dagoena goian dagoenaren berdina da, eta goian dagoena behean dagoenaren berdina. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 141. orr.
Eta noren antzekoa egingo nauzue, haren berdin izan nadin? Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 138. orr.
Lurrun-makina batena baino eraginkortasun hobea da hori, automobil baten motorraren berdina, eta diesel motor batena baino txarragoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.
Zeren beirakia eta lurrezko ontzia baino hauskorrago baikinen, zinez, ezdeusaren pare eta fitsaren berdin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 375. orr.
Hori ulertzearekin ikusiko lukete, halaber, zeinen egoki deitzen zaion lehen izakia, izaki gorena; bikainena, beti bat eta bera, erabat bere buruaren berdina; usteldu eta aldatu ezina. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 93. orr.
Baldintza: itzalak piramidearen berdina izan behar du, eta oinarriarekiko zut, orobat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 56. orr.
Nire itzala nire garaieraren berdina izatean, orobat izango da piramidearen itzala bere garaieraren berdina! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 44. orr.
Zeren, sorkari guztiak izaera osoan elkarren ezberdin diren bezala, beharrezko baita bakoitzak printzipio mota ezberdinak ukan ditzan ere; ez forma berdinekoak gutxi direlako, baizik, oro har, denak ez direlako denen berdinak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 137. orr.
Ardoa da, % 10 edo % 12 alkohol duelarik, biziorik onena (fisiologoaren ikuspuntutik), edandako ardo bolumenaren ia berdina baita iraizten den gernua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 197. orr.
«Erraza» baita iturburu kodea (HTML) eta helbidea (URL) kopiatu eta jatorrikoaren orri berdina sortzea. Berria - Gaiak 2004-11-09
Sodioa potasioaren ia berdina da. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 89. orr.
Elgetak ordea zazpi eta zortzi tonalitate desberdin atera izan zizkion tresna berdinari. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 70. orr.
Ideia berdina azaltzeko modurik sinpleena hobetsi. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 365. orr.
Hizkuntza berdina, buruzagi berak, sineste bertsuak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 130. orr.
Ogi bertsua zen, usaina, berdina. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 207. orr.
Nire esperientzia behintzat ez da berdina. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 46. orr.
Atentatu bat dago: nik ez dut uste jendearen sentimendua berdina izaten denik hildakoa haur bat izan, Guardia Zibil bat, torturatzaile bat, txibato bat, Carrero Blanco. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 64. orr.
Nahiko nuke Mattinarekin gauza berdina obra ahal baneza! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 14. orr.
Afasikoek, hizkuntza galtzen doazela, hurrenkera berdinari jarraitzen diote, baina alderantziz. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 59. orr.
Zigor berdina jartzen bazaie gizartea modu ezberdinean samintzen duten bi delituri, gizakiak ez du handiena egiteko eragozpen berezirik aurkituko. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 50. orr.
Zorakeria berdina baitirudi bata nahiz bestea esateak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 71. orr.
Atsotitz batzuek ederki erakusten dute hasiera berdina duten hitzak elkartuta erdiets daitezkeen etekinak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 46. orr.
Gaur egun ez dugu ez estimu berdina lehorreko tropekiko, ez mesprezio berdina itsasokoekiko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 50. orr.
Berak eta nik gauza berak ikusten ditugu, baina ez ditugu ikuspuntu berdinak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 319. orr.
Eskubide berdinak Zambesiren hegoaldeko gizaki zibilizatu ororentzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 263. orr.
Horregatik, gogo berdinak bultzatuta, aita santuarengana joan ziren denak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 965. orr.
Frantzian balio berdinak eta pisu berdinak Holandan balio eta pisu berdina ematen dutenean, kanbioa parean dagoela esaten da. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.
Sistema berdinarekin buruetan buloiak eta uztaiak sartu zituen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4730. orr.
Gogoratzen du egilearen abizena eta berea berdinak direlako erostea erabaki zuela. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 14. orr.
Agustinen ustez, maila metafisikoan berdinak dira gizona eta emakumea. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 24. orr.
Argi-distiraren intentsitatea berdina zen kasu guztietan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 48. orr.
Azaleratze gune horiek ez dira berdinak gizarte ezberdinetan, garai ezberdinetan eta diskurtso forma ezberdinetan. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 50. orr.
Nor ausartuko da esatera egintzak eta egilea edota sorkariak eta sortzailea berdinak direla? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 96. orr.
Berdinak diruditen legeek ez dutela beti ondorio berbera izaten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 253. orr.
Urtero gauza berdina esaten ezin ariko gara. ik bera 5. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 79. orr.
Galiarrek, kasu berdinean baitziren, gauza bera egin zuten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 359. orr.
Euren orbita luzeak korritzeko urte handiak darabiltzaten ilargi eta izarrei ere era berdinean bultz egiten dietela. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 343. orr.
Legeak hiritar guztiak modu berdinean baititu bere menpeko. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 66. orr.
Denak doaz abiadura berdinean, denak progresio berean mugitzen dira. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 368. orr.
Rguzkiaren argiak baino askoz arinago egingo dutela eta denbora berdinean eguzki izpiek zeruan hegatzen dutena baino askoz espazio handiagoa zeharkatzen dutela. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 107. orr.
Gizon haiek libro ziren, etxeko kidetzat zauzkaten, mahai berdinean jaten zuten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 213. orr.
Bestalde, emaginak segurtatu zuen entzun zuela zin egiten ez zirela gehiago ohe berdinean etzanen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 52. orr.
Pasa-hitza ere nirearen une berdinean eskatu zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.
Frisoaren zimazioa haren altueraren zazpiren bat izango da; eta zimazioaren proiekzio edo irtengunea ere, diametro berdinekoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1730. orr.
Horrela jokatzea, armadako jeneral batek bere soldadu guztiak neurri berdineko uniformea jantzi dezaten nahi izatea bezain barregarria da. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 305. orr.
Berdina egin zuten Fiumicino aireportuan ere. Berria - Harian 2005-07-08
SCHk berdina egin beharko luke aurkeztu dituen baldintzak beteko ez balitu. Berria - Ekonomia 2004-07-27
Berdina gertatu zitzaion beste lagun batzuekin ere. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 45. orr.
Hurrengoan berdina esango dit. Berria - Harian 2006-03-25
Kontenplaziorik gabeko zio komertziala -gutxiago zerbitu, berdina kobratu- ote zen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 18. orr.
· Ez zela berdina irratian edo egunkarian aritzea. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 60. orr.
Gizonak bere berdinekiko dituen betebeharrak direla-eta gertatzen diren delituen artean, [...]. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 237. orr.
Handik aurrera, berdinak berdinari ohi dion hurbiltasunez jardun zidan hizketan, eta aitor dut horrek hunkitu egin ninduela. "O´i mozdadia, Se´astian!", errepikatu zuen bere berdinak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 336. orr.
Adi, beraz, nire berdin hori, nire irakurle: iritsi da azken puntua, alfabetoa ixteko garaia da. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 24. orr.
Nik ez dakit, eta gainera oraingoan nire joerari jarraitu eta mutu geratuko naiz, nire berdin gehienak bezalaxe. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 24. orr.
Inguru paregabea, marko konparaezina, munduan berdinik ez zuen parajea. «Kuskue tanden», 2004 - 61. orr.
Boswell-ek margotzen asmatu duen bortxa bitxi horrekin irudikatua, badu mundu honetan berdinik ez duen halako jite bere-bere bat. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 23. orr.
Naturaren historikotasun honetantxe oinarritzen da carpe diem delakoa, unea pozez bizitzea: beste berdinik ez dago. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.
Beraz, proteina bakoitza berdinik gabea bada, gene bakoitza ere berdinik gabea da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.
Pobretasunaren edertasun berdinik gabea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 761. orr.
Gure berdinean, desberdinak gara gauza askotan. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 99. orr.
Lurra ez da berdina, gorabeherak ditu, burdina-pala eta eskuarea behar dira, lurra marraskatu eta sendo berdinduko dutenak, ongi lautu eta berdindua geratu arte. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 83. orr.
Herri erne eta trebe batean bakarrik sortu ahal zinen, txantxetan aritzea gogoko ez duen lur honetan, munduaren erdia hartzen duen eremu lau eta berdin honetan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 359. orr.
Zoru berdin eta gogor hau lauzaz betea dagoela hasi naiz pentsatzen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 96. orr.
· Euskalki bakoitxaren eremuan ere, euskara ez da denetan arras berdina. Herria 2004-07-01
Sorhuet da burutik buru partida berdina egin duena, Etchetok gero baina orotarik hunek ere. Herria 2004-10-14
Berdin dago dena. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 74. orr.
Beti berdin zeuden, den gutieneko aldakuntzarik gabe. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.
Langerren iritzian, adierazgarritasuna beti dago artelanetan, eta berdin dago, gainera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 259. orr.
Guztia zegoen berdin: kuku-erlojua, telefono beltza, Lucasek egindako egurrezko esekitokia. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 29. orr.
Zeren, sentimenen kontra haiek eztabaidatzen dutena ez doakie berdin filosofo guztiei. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 51. orr.
Berdin izutzen nau juje bat bezain zorrotz eta ama bat bezain ahul okasio honetan jokatzea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 521. orr.
Ez diot portaerari gaizki irizten, nik ere, bera izatera, berdin edo berdintsu jokatuko bainukeen. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 106. orr.
Pedrok bere burua ere berdin ikus zezakeen, haitz haretxen kontra jarria, hilik. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 66. orr.
Berdin hondoa jo zezakek ala aberastu. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 258. orr.
Eta berdin gertatzen zen teoria darwindarrarekin, eboluzioaren hautespen-teoriarekin, hura ere ukatzen baitzuen Lyssenkok. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.
Gizakiak ere berdin egin behar luke, egiaz jabetzen baita ez duela ezer ere nahi, ez irrikatu, Jainkoagandik kanpo dagoenik.Piztia guztiek egiten dute berdin, zergatik ez dakitela! Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 74. orr.
Berdin pentsatzen dut nik ere -dio Arkesilaok-, eta horregatik irakasten dut deus ezin dela hauteman, ezerk ere ez dituelako baldintza horiek bere baitan betetzen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 49. orr.
Berdin egingo duzue esklaboa emakumea bada ere. Elizen arteko biblia Dt 15,17
Ez dira berdin erabiltzen haritza eta izeia, ezta altzifrea eta zumarra ere. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1310. orr.
Zuk beti berdin bozkatzen duzu? Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 142. orr.
Elkarrizketa txatxu hauetatik ez da gauza onik ateratzen, beti bukatzen dugu berdin. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 57. orr.
Txartelak ematen dizkigutenean ere, torpedo-fabrikan ematen diguten janariarekin berdin hilko gaituk goseak, aldiko pixka bat. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 67. orr.
Amak berdin segitu zuen, begiak beheititurik eta isil-isilik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 423. orr.
Ohar horrek, gainera, berdin balio du animalia ez diren gauzentzat ere. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 610. orr.
Gizaki ñimiñoa eta piramide erraldoia berdin tratatuz, neurri komunaren aukera ezartzen du eguzkiak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 44. orr.
Planoak berdin tratatzen ditu bere baitan dauden zuzen guztiak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.
-Zuk epaimahaian berdin jujatzen duzu 50 urteko bertsolari bat eta 17 urteko bertsolari bat? Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 125. orr.
Begietako urdina, normalean kasik ohartezina, aise ere nabarmenagoa zuen, eta berdin ezpainak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.
Denak kalituko ditiat eta haiek sostengatzen dituztenak, berdin! Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 107. orr.
Eta berdin bere alkandora, beso-muturrak pasaratuak iruditu zitzaizkidan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 103. orr.
Eman biezaio senarrak emazteari zor diona, eta berdin emazteak senarrari. Elizen arteko biblia 1 Ko 7,3
Beroak zilarra barnatzen du, berdin hotz sarkorrak, eta biak nabaritzen ditugu, edontzia ohi bezala eskuan dugula, edari gozoa bertara isurtzen dutenean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 59. orr.
Nahiz badakigun nola berdin jakintsu handi batzuek, oharkabean, hori bera duten asmatzen. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 72. orr.
Saltzaile itxura zuen, nahiz izan zitekeen berdin barberu, matematika irakasle edo etxalde kudeatzaile. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 156. orr.
Ongi etorri [...] ebaluazioak, nori berea emango diotenak, lastoa eta garia bereizten lagunduko dutenak, berdin unibertsitate baten barruan nola unibertsitateen artean ere. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 11. orr.
Hizkuntza bera inguru geografikoaren efektua kontsideratzen da; berdin arraza. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 94. orr.
Kondatzen dira holako batzuen balentriak, berdin gazte ala adinekoak, gauaren desafiatzeko ateraiak eta Gauekok betikotz irentsi dituenak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.
Despeida gisa, Elixabetek, beti berdin maltzurki: [...]. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 42. orr.
Begia beti erne eta beti berdin xorrotx. Herria 2003-07-10
Ceciliak esan zuen zuri-beltzeko filmetan aktore guztiak pertsona bera iruditzen zitzaizkiola, denak berdin jantzita eta berdin orraztuta zeudelako. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 54. orr.
Orobat zatekeela egiantzaren nahiz egiaren aurkakoa gutun horietan esku hartu duten zortzi edo hamar presunek izkiriatu izana guztiek berdin garbi. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 32. orr.
Baina gauza bat da bi aldeetatik berdin urruti egotea, eta beste bat, oso bestelakoa, bi aldeetatik berdin hurbil egon nahi izatea. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 62. orr.
Steinger apeza, Bitche-ko kolegioan historia erakaslea, frantsesa eta alemana berdin ontsa emaiten zituena, bulego politikoan enplegatua. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 81. orr.
Lerro horiek irakurtzean iduritu zait bi ikuspegi arrunt kontrajarri badirela gure kasuan eta, biak berdin kaltegarriak baitzaizkit, nahi nituzke bi hitzez argitu. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 141. orr.
Azken finean, berdin zipatua gelditzen da bat itsasoan erori edo norberaren herrixkako errekan erori. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 138. orr.
Baina irriz irri egoten ginen, ni beti berdin xoratua. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 26. orr.
Eta orai horra nun besteño bat plazaratu duen, berdin aberatsa, "Euskal-Herriko etxeak". Herria 2003-07-10
Irakasten ariz 14 urte luzez, Salamancan, uda ala negu, bi orenez eta, berdin maiz hiru orduz, egunero. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 219. orr.
Ikusmenezko irudi guztiek, beren izaera, forma, zertarakoa, produzitzeko modua nolakoa den axola ez diola, denek berdin dutenaz nahi da hitz egin. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 15. orr.
Zola hori ez zedin higa, itzatzen zioten gomazko tira bat edo berdin dozena bat itze. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 186. orr.
Zer akidurak biltzen ziren beti kurri eta zenbait aldiz zaku pisu bat bizkarrean, berdin kintal erdikoa! nahi zuen anaiek adeitasunez har zezatela elkar eta berdin beste guztiak ere Eta Ramuntxo, berdin, edo hobeto. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 218. orr.
Biziki serios hasirik lau pilotari hauk, 5etan berdin eta horra baigorriarrak aitzinean, 11-5, 14-8, 19-10 eta 25-14. Herria 2004-01-22
-Hi, beti berdin zozoa bestenaz. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 118. orr.
Gero ikusten dutelarik denak berdin zozo direla, sekulako buruhaustea dute. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 202. orr.
Nahigabe handia dela zuretzat, uste duzu ez dela berdin handia enetzat! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 138. orr.
Beraz, Izpirituaren bertuteak edo indarrak berdin handi behar du izan, nola Beldurra hala Ausardia hertsatzeko. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 503. orr.
Zeren, hil beldurrez bere ondasunak itsasora aurtikitzen baldin baditu ere, berdin zekena gelditzen da. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 375. orr.
Teorian biak dira berdin posible. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 141. orr.
Bi jarrerak ezin dira izan berdin etikoak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 48. orr.
Berdin erlijioso -orain erlijio laikoaz-, berdin krudel eta suntsikor, berdin dogmatikoa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.
Hortaz, 7 gehi 2 gehi 0 gehi 0 berdin 9. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 136. orr.
Bat gehi bat, berdin bi! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 268. orr.
-Baina berdin zaigu, biok bakarrik gaude. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 124. orr.
Zazpi gehi lau berdin hamabi. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 92. orr.
Bikoitia gehi bikoitia berdin bikoitia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.
Bakoitia bider bakoitia berdin bakoitia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.
AB barra zati AC barra berdin A prima B prima barra zati A prima C prima barra. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.
Demagun badela zatiki bat, a/b, karratua berdin 2 duena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 139. orr.
Triangelu baten angeluen batura berdin 180 gradu zela. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 250. orr.
Plus bider plus eta minus bider minus berdin plus baita. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 307. orr.
Piramidearen eta beraren itzalaren arteko erlazioa berdin 1 zen kasua, alegia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 59. orr.
· Horrela kontrajarpena borobiltzen doakigu: kristaua berdin latinoa versus euskalduna berdin jentila. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 226. orr.
Barneratuegi dugu estereotipoa: gizonezkoa berdin burua berdin agerikotasuna berdin garrantzitsua; emakumea berdin bihotza berdin intimismoa berdin ez hain garrantzitsua. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 374. orr.
Berdin sufrimenduak injustu izaten bultzatu nau. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 27. orr.
Berdin, baliorik ez dago; guretzat moralki zuzena inmorala da zuentzat, etab. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 139. orr.
Iparra edo hegoa, hori berdin zait, baina jakin behar du non dagoen eta zein den bere tokia. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 123. orr.
Batek inbido eta besteak iduki edo berdin bost gehiago, hola ariko dira hemendik goiti. Herria 2001-08-09
Pegarra hausten zuten eta lurrean hedatu zati kopuruaren arabera emaztea gizonarekin egoten zen, gero alda zezakeen, edo berdin batekin edo bestearekin ibil zitekeen, eta ez zitzaien nehondik bekatu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 13. orr.
Gizonak lanetik jinak, anitzak afaltzekoak -afaria, eguneko apairu bakarra- 25/30 000 gizonek hantxet beha egon behar oren bat, edo bi edo berdin hiru. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 76. orr.
Godoen garaietatik berdin-berdin dago, nolabait esateko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 96. orr.
-Berdin-berdin lagunduko dizut -Kristok erantzun-. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 135. orr.
Berdin-berdin ibili zitekeen kartetan kandela baten argitan egurtegi batean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 117. orr.
Berdin-berdin esan ere zezakeen: "Guelph nuen deitura, ezkondu aurretik". Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 245. orr.
Nik berdin-berdin irensten ditut sineste guztiak, dogma guztiak, moral guztiak, sineskeria guztiak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 39. orr.
Ez zait edatea komeni, baina pikutara, berdin-berdin hilko naiz. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 34. orr.
Berdin-berdin sutuko nintzen ezagutzen ez nuen beste norbait izan balitz. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 202. orr.
Prozesua atzeratuko luke helegiteak, baina, azkenean, berdin-berdin itzuli beharko genuke dirua, eta ontziolen egoera larriagotuko luke horrek. Berria - Ekonomia 2004-09-21
Harrigarria zen: derrepente, denak berdin-berdin segitzen zuen ni gabe! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 17. orr.
Txertoa jaso zutenak berdin-berdin gaixotzen ziren. Berria - Gaiak 2004-06-26
Euskara baturik izango ez bagenu berdin-berdin gertatuko zen, beldur naiz, baina diferentzia batekin: prozesua askoz ere arinago gertatuko zela. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 168. orr.
Ondoriorik izan ez balu ere, asmo hutsean eta hutseginean gelditu balitz ere, berdin-berdin sartuko zituzten [...] agirietako ekintza bere-gain-hartuen zerrendetan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 154. orr.
Ez baitago inor atzo, gaur, betiere berdin-berdin dirauenik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 183. orr.
Ondorioa atera nuen anarkismoak berdin-berdin ukatzen zituela kapitalismoa eta komunismoa, estatuaren boterean oinarritzen baitziren biak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 35. orr.
Ez daukagu beti berdin-berdin zertan jokatu. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 109. orr.
Ezkutu hori biribila egitea komeni da, hain zuzen ere, suaren eta beroaren indarra berdin-berdin zabal dadin zentrotik gela zirkular guztira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2550. orr.
Gogoratzen dudan hirugarren amets bat: guztiz zabala dut sabela, berdin-berdin dut gibela. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 211. orr.
Bildu zituzten ikasle salesiar guztiak Aula Magnan, eta geure aztoramendurako den-denak berdin-berdin ez-mintzatzen zirela jabetu ginen. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 8. orr.
Berdin-berdin gu ere: jaio orduko desagertu eta ez dugu atzean bertute-arrastorik ere utzi, gaiztakerian ahitu ditugu indarrak. Elizen arteko biblia Jkd 5,13
Gau hura beste hainbeste legez hasi zen, berdin-berdin. beste herriak bezalakoak garelako, besteen berdin-berdinak,begiratuko zien txoriei, eta aspertu antzera jarraituko zuen beraien hegaldia, aurreko garaietan bezalaxe, berdin-berdin. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 40. orr.
· Gizona delako, ezin izango luke arrazoirik eman denak modu berean ez maitatzeko, berdin-berdin baitira gizonak. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 59. orr.
Gurean inor ez duk inor baino gehiago, halaxe ziok gure legeak; berdin-berdin duinak dituk gu guztion etxe-habeak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 373. orr.
Arte enpiriko bat da hori, berdin-berdin aplikagarri zaldi eta behiei zein gizakiei. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 151. orr.
Eta berdin-berdin da ondoan ehun lagun baditut ere, hor direlako, nigandik metro erdira, baina metro erdi lodiko kristal bat dago haien eta nire artean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 339. orr.
Egun edo aste pare horregatik berdin-berdin da. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 65. orr.
Berdin-berdin zaiola esaten ari zarena. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 119. orr.
Silbiak adierazi zidan orduan eta une hartan berdin-berdin zitzaiola Kaspar edota Ludwig. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 21. orr.
Berdin-berdin dio -Liviak umoretsu eta alaiki-. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 88. orr.
Berdin-berdin dio zuri gustatzen zaizun edo ez. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 89. orr.
Ezbairik gabe, luzaroan halakoxe bizimodua baino ez ezagutu izanaren poderioz, berdin-berdin bide zion edota ez zuen hausnarketarako gai. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 215. orr.
Eskuizkribuen ehiza jarri zuten abian kalifek, mila urte lehenago Ptolomeotarrek abian jarritakoaren berdin-berdina, alde guztietatik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 224. orr.
Harryri bi pilota berdin-berdin erakutsi zizkion, baina beltzak ziren eta quaffle gorria baino txikixeagoak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 152. orr.
Argigunearen beste aldean, beraren kabinaren beste kabina berdin-berdin bat abiatu zen igoaldi berean. Bi marratxo paralelo berdin-berdin, hutsarte mehe batez bereiziak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 210. orr.
Biribiltasun printzipioari eusteko, ordea, azalak berdin-berdinak izango ziren. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 40. orr.
Ez da berdin-berdina, sonoritate desberdina du. Berria - Kultura 2004-12-02
Zilindro itxurako lau edontzi berdin-berdin zeuden mahai apal baten gainean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 117. orr.
Deusek ez baitirau ontasun berdin-berdinean. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 241. orr.
· Zementuzkoak dira, paraleloak, berdin-berdinak, nortasunik batere gabeak. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 45. orr.
"Biak izan litezke berdin-berdin etikoak eta ez-etikoak-. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 48. orr.
Eta berdin-berdin da posible alderantziz, absolutuak deklaraturiko balio batzuk egotea. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 67. orr.
Sina dezazun ala ez, berdin berdina da, sententzia bera izanen da. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 27. orr.
Irribarrez dago, hortz berdin-berdinak eta txuriak erakusten dituela. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 73. orr.
Beti ere eskubideen aldetik, noski, betebeharrak berdin-berdinak baitira guztientzat. Berria - Harian 2006-02-10
Badakit egunkariaren beste orrialdean gizon gazte bat badela, ezta oso gaztea ere, nire berdin-berdina, eta egunkari bera irakurtzen duela. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 40. orr.
Askok uste izan dute crux ansata antzinako adorazio falikoko gurutzearen berdin-berdina dela. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 132. orr.
Beste herriak bezalakoak garelako, besteen berdin-berdinak. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 134. orr.
Hirugarren maila materiagabeko adimenena da, aingeruen berdin-berdinak edo, hobeto esan, erlijio-iturrietan aurkitzen dugun aingeru mota baten berdin-berdinak direnena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.
Bigarren partidan berdinean joan dira 19taraino, berdintze parrasta batekin, beste gosturik baitzuen aldi huntan partidak, denek aitzina joan nahi: galdua kanpo baita Garaziko trofeo hortan. Herria 2005-03-03
Bigarren partidan berdinean joan dira 19taraino, berdintze parrasta batekin, beste gosturik baitzuen aldi huntan partidak, denek aitzina joan nahi: galdua kanpo baita Garaziko trofeo hortan. Herria 2005-03-03
Alemanian berdinean gelditu dira igandeko bozetan. Herria 2005-09-22
· Baia eta eza berdin berdinean Izpuran (160 boz bakotxak), Herria 2005-06-02
Berdin da zer. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 195. orr.
Urrikia, adiskidantza eta amodioa berdin dira arrotz zure bihotzarentzat. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 103. orr.
Berdin izango da munduaren azkenean: aingeruek etorri eta gaiztoak zintzoen artetik bereiziko dituzte. Elizen arteko biblia Mt 13,49
-Menturaz orain ez da berdin izanen, hori jakinen duelarik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 168. orr.
Ez al da berdin egun batzuk atzeratzea? Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 271. orr.
Baina gaur egun gauzak ez dira guztiz berdin. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 20. orr.
Zeren ez baitzen berdin liburu bat irakurtzea bazkal aitzinean edo bazkal ondoren. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 392. orr.
Hirekin beti berdin: lan bat kendu, eta handiagoa jarri...! Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 28. orr.
-Niri berdin zait, kontua jatea da. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.
Iparra edo hegoa, hori berdin zait, baina jakin behar du non dagoen eta zein den bere tokia. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 123. orr.
Nehoiz ez zuen orduantxe bezala desiratu gizon batekin etzatea, eta ordezkari ofiziala izan zedin berdin zitzaion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 116. orr.
Keinu bat egin zuen, berdin zitzaiola. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.
Gainerakoari dagokionez, berdin zitzaion, nobelaren patu hurbilak edo urrunak ez zion axola. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 253. orr.
Niri, dena dela, berdin zitzaidaan bata zein bestea. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 95. orr.
Baina berdin du horrek: isilik geratuz gero berak ematen du erantzuna; arrazonamenduaren konfirmazioa. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 159. orr.
Berdin du gizona egokia ote den edo ez. Berria - Euskal Herria 2006-03-02
Harentzat Paris edo Bordele berdin du. Herria 2005-09-29
Berdin dit! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 214. orr.
Beste liburu bat hartzen badut, berdin dio euskaraz zein erdaraz izan, aspertu egiten naiz. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 294. orr.
Berdin ziok, noiz deskubritu huen, nire etxera joan ginenean? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 360. orr.
Berdin zion gure soldaduen balentriaren bat izan, edo film arrakastatsuren bat, edo gure kirolariek lorturiko markaren bat. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 54. orr.
Kakarraldon ez badago, berdin, bueltatxo bat emango du. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 56. orr.
Eta Tatianari, berdin... Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 60. orr.
· Hori bada zerbait esatea, eta kontua [...] zerbait izatea denez gero (eta ez ez-izate edo berdin-izate geza batean urtzea), hori bada zerbait izatea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 253. orr.
Eta noren antzekoa egingo nauzue, haren berdin izan nadin? Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 138. orr.
Zeren beirakia eta lurrezko ontzia baino hauskorrago baikinen, zinez, ezdeusaren pare eta fitsaren berdin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 375. orr.
Hori ulertzearekin ikusiko lukete, halaber, zeinen egoki deitzen zaion lehen izakia, izaki gorena; bikainena, beti bat eta bera, erabat bere buruaren berdina; usteldu eta aldatu ezina Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 93. orr.
Horren ondoren, segmentuok, ordura arte berdin-petoak, desberdindu egingo dira, eta zeinek bere nortasun berezia hartu. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.
Egitura berdin-petoko proteina-familia zabal askoak tartean egotea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 107. orr.
Lur honen gainean bizi diren izakiak -zeinahi izanik ere haien ingurunea, tamaina, bizimodua; barea izan, zein otarraina, eulia edo jirafa- molekula ia berdin-petoz osatuak dira guztiak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 11. orr.
Oso forma desberdinak ageri dituzten organismoak gene sail berdin-petoz osatuak dira. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.
indioilarra batera eta bestera zebilen haien artean, patxada ederrean eta urrats beti-berdinak eginez. egun hartan, garrasi beti-berdin gogaikarri bat besterik ez zen ateratzen kotxezainaren ezpain estutuetatik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 76. orr.
Bost ontzietako bidaiariek abesti bera oihukatzen zuten, haren erritmo beti berdina zerurantz igotzen zela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 230. orr.
Eta, menu beti-berdina bukatzeko, mamia. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 39. orr.
Trenaren kolpe-errepika beti-berdina zuen lagun Andresek bere barneko bakarrizketan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 192. orr.
Antz handiagoa du Morse seinale batekin korronte beti-berdin batekin baino. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.
Tonu beti berdinean mintzatu zen, limurtzeko edo iradokitzeko modulaziorik gabe. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 307. orr.
Estepa osoa estaltzen duen zuritasun beti-berdin amaigabearen azpian. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 188. orr.
Gorputzaren mugimenduak ere esna zegoela adierazten zuen, alderik alde kulunkatzen baitzen zabu arin baina etengabe eta beti-berdin batez. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 52. orr.
Ura beti da beti-berdina eta, aldi berean, beti ari da berritzen. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 69. orr.
Kontsumismoaren atergabeko deia, komunikabideen kalaka beti-berdina, publizitatearen manipulazio gordina. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 81. orr.
Beste neurri batzuk, itsas uhinen antzekoak, baina haien tarte-berdintasunik eta norabide beti-berdinik gabe. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 177. orr.
Naturalezaren liburuarekin, aldiz, ez duk halakorik gertatzen, zeren, etengabe aldatuz doan arren, bere baitan baitirau, eta zeren, aldi oro berritzen ari delarik ere, beti-bat baita eta beti-berdin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 260. orr.
Baina irriz irri egoten ginen, ni beti berdin xoratua. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 26. orr.
Neurria hartzen diozu urari, ibiltzeari eta abarri, gorputzak beti berdin erantzuten ez badizu ere. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 124. orr.
Arras aldaturik ediren bainuen geure ama, nik hain beti-berdin eta hain beti-bat ezagutu izan nuena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 618. orr.
Egia erran, horrek ez gaitu harritu, erran nahi baitu beti berdin gaudela. Berria - Euskal Herria 2004-05-12
Han-hemenka eskainitako hitzaldi edo elkarrizketetan hari buruz galdegiten ziotenean, beti berdin erantzuten zuen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 66. orr.
Batzu hogoi bat urtez horko langile izanak berdin eta etxeari beti berdin atxikiak. ez omen zegoen gehiago jasaterik hango errezo eta hango betiberdin, betiberdin gogaikarria. Herria 2001-07-12
Beti berdin, beti irudi bera. Berria - Kirola 2004-06-22
baina berdin da (9); baina berdin dio (19); baina berdin zion (8)
berdin aise (9); berdin balio (58); berdin balio du (17); berdin bat (8); berdin berdin (330); berdin berdin balio (8); berdin berdin gertatzen (8); berdin berdin izan (10); berdin berdina (102); berdin berdina da (10); berdin berdinak (90); berdin berdinak dira (17); berdin berdinak ziren (8); berdin beste (20); berdin bizi (8); berdin da (151); berdin dela (16); berdin dio (274); berdin dio zein (8); berdin diola (16); berdin dira (10); berdin dit (40); berdin du (42); berdin duk (8)
berdin egin (103); berdin egin behar (8); berdin egin zuen (22); berdin egin zuten (8); berdin eginen (10); berdin egingo (27); berdin egiten (37); berdin erantzun (8); berdin esan (17); berdin esango (8); berdin gehiago (13); berdin gerta (15); berdin gertatu (31); berdin gertatuko (14); berdin gertatzen (103); berdin gertatzen da (57)
berdin ikusten (17); berdin izan (45); berdin izanen (13); berdin izango (25); berdin jarraitu (24); berdin jarraitu zuen (15); berdin jarraituko (20); berdin jarraitzen (50); berdin jarraitzen du (14); berdin jokatu (33); berdin jokatuko (22); berdin jokatzen (37)
berdin pentsatzen (29); berdin segitu (9); berdin segitzen (20); berdin segitzen du (8); berdin tratatzen (8)
berdin zaidak (42); berdin zaie (16); berdin zaigu (15); berdin zaio (25); berdin zait (104); berdin zaizu (15); berdin zela (9); berdin zen (29); berdin zenbaki (9); berdin zidan (9); berdin ziok (24); berdin ziola (8); berdin zion (54); berdin ziren (13); berdin zitzaidan (40); berdin zitzaien (8); berdin zitzaiola (11); berdin zitzaion (36)
beti berdin (156); biak berdin (15); dena berdin (28); denak berdin (56); denek berdin (15); denok berdin (9); dira berdin (13); direla berdin (8)
edo berdin (238); egoerak berdin (11); ere ba berdin (10); ere berdin (349); ere berdin berdin (22); ere berdin egin (21); ere berdin gertatzen (18); ez baita berdin (9); ez berdin (9); ez da berdin (52); ez dira berdin (9); ez du berdin (8); ez dute berdin (11); ez zen berdin (11); gauzak berdin (12); gero berdin (12); guztiak berdin (37); guztiek berdin (9); guztietan berdin (18); hori berdin (15); horrek berdin (14)
ia berdin (15); nik berdin (9); niri berdin (27); niri berdin zait (12); nola berdin (9)
orain berdin (12)
berdin berdina (102); berdin berdina da (10)
berdina da (77); berdina dela (16); berdina den (17); berdina dute (10); berdina egin (16); berdina egiten (10); berdina izan (54); berdina izan behar (9); berdina izango (41); berdina izango da (8); berdina izatea (11); berdina izaten (12); berdina zen (29)
beti berdina (42); ere berdina (15); ez da berdina (43); ez dela berdina (11); gauza berdina (9); guztientzat berdina (10); ia berdina (9); kopuru berdina (10)
aukera berdinak (19); berdin berdinak (90); berdin berdinak dira (17); berdin berdinak ziren (8)
berdinak badira (8); berdinak dira (125); berdinak direla (48); berdinak diren (18); berdinak dituzte (8); berdinak dituztela (8); berdinak edo (8); berdinak egin (8); berdinak eta (28); berdinak ez (24); berdinak gara (18); berdinak garela (12); berdinak izan (50); berdinak izan behar (13); berdinak izango (27); berdinak izango dira (10); berdinak izatea (17); berdinak izaten (17); berdinak zirela (14); berdinak ziren (31)
beti berdinak (21); biak berdinak (12); denak berdinak (42); denok berdinak (14); elkarren berdinak (8); eskubide berdinak (14); ez baitira berdinak (8); ez dira berdinak (57); ez direla berdinak (22); gauza berdinak (17); guztiak berdinak (71); guztiak berdinak dira (22); guztiak berdinak direla (14)
egoera berdinean (8); era berdinean (10)
baldintza berdinetan (8); bi zati berdinetan (9); zati berdinetan (24)
berdinik ez (8); berdinik gabeko (11)