Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikaragarri maite ditut nik zu bezalakoxe mutiko txikiak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 245. orr.
Egiozue aurre fedean sendo, munduan zabaldurik diren beste senideak ere zuek bezalakoxe sufrimenduak jasaten ari direla jakinik. Elizen arteko biblia 1 P 5,9
Saunan bezalakoxe izerdi-patsetan biok, larruzko nire sakela-xakearen gainean makurturik. harritu zen, dorretxea zurezkoa baitzen, eta ez Bakukoa bezalakoxe harri gorrizkoa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.
Ezer gertatu ez balitz bezalakoxe itxuran. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 87. orr.
Bera bezalakoxe gizon erori bat, gizon gaixotu bat ikusiko zuen hark aspalditxotik ezagutzen zuen Julianen baitan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 194. orr.
Haiek bezalakoxe nekazari baldarrek hil zituzten gizonak, bortxatu zituzten emakumeak, torturatu zituzten umeak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 156. orr.
Espainia berri nazional-katolikoan behar bezalakoxe Estatu teoria. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 269. orr.
Harriturik sumatu nuen eguna bezalakoxe astun zela gaua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 89. orr.
Gero, berriro, urdin argi eta urtsua (Ivyren begiena bezalakoxea), hondo horiaren gainean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 23. orr.
Eskulanik egin ez dutenena bezalakoxea zuen aitak eskugaina: handia, zuri-zuria, eta beraxka. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 43. orr.
Ez ezazue joka gauez biluzik uretara joaten den emakume horren antzera, denen begi bistan egoten den sagarra bezalakoxea baita. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 24. orr.
Laztan bat bezalakoxea izan zen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 297. orr.
Doktoreak karkaila bati eutsi behar izan zion eta sudurretik atera zitzaion ziztua sugeena bezalakoxea gertatu zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 138. orr.
Humirzahrekin azkenekoz egon zenean, zeinen arnasa lakarra zuen, zerra bezalakoxea, gogoratu zen Taibele. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 31. orr.
Bere gorputza nik behin eta berriz irudikatu bezalakoxea zela ohartu nintzen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 87. orr.
Ilunpean argia piztea bezalakoxea da barrea: dena egiten da ageriago, dena egiten da ikusgarriagoa. Berria - Harian 2005-10-12
Den bezalakoxea maite dut -esan zuen Helenek-. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 113. orr.
Une hartan gure ontzitxoak astindu bat egin zuen, zakur batek uretatik ateratzean egiten duen bezalakoxea. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 68. orr.
Haurrak bezalakoxeak dira, eraman errazekoak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 25. orr.
Lehen begiratuan, klasikoak bezalakoxeak dira Poeren izumenezko ipuinak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.
Horixe zuen Leizarragak helburu, eta helburu horretara iritsiko bazen, ezin bere herriko hizkeratxoan, zen bezalakoxean, oinarritu. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 30. orr.
bat bezalakoxe (3)
bat bezalakoxea (13); bat bezalakoxea da (4); bat bezalakoxea dela (3); bera bezalakoxea (4); besteak bezalakoxea (5); beti bezalakoxea (5); bezalakoxea baita (3); bezalakoxea baitzen (5); bezalakoxea da (24); bezalakoxea dela (6); bezalakoxea izan (12); bezalakoxea izan zen (7); bezalakoxea izango (3); bezalakoxea naiz (4); bezalakoxea zara (3); bezalakoxea zen (21); den bezalakoxea (5); egitea bezalakoxea (4); guztiak bezalakoxea (4); hura bezalakoxea (4); ura bezalakoxea (3); zen bezalakoxea (4); zuen bezalakoxea (6)
bezalakoxeak dira (6); bezalakoxeak ziren (3)