Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berdinki, giro horretarik kanpo bakea baino desiratzen ez zuten sendi osoek iheslarien eta sasitarren aterpetzeko erantzukizuna hartu dute, kartzela arriskatuz. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 87. orr.
Horrek berdinki onartu beharko luke, muga zehatzik ez denez, izpiritua harrotzen denean, mundua bat dela, makinak jende eta jendeak makina bihur daitezkeela edonoiz. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 111. orr.
Zeren hutsunea deritzogun leku eta espazio orok, erditik zein ez erditik, pisudunei berdinki pasatzen utzi behar baitie, mugimenduek eragiten dieten noranahi. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 91. orr.
Gertatzen da berdinki, euskaldunak izanagatik Piarres jendeak gaituzu! uda betean hotza zainetan darigula. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 78. orr.
Alaitasuna eta Malenkonia, berriz, gizakiari dagozkio, honen zati guztiak berdinki hunkituak direnean. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 259. orr.
Minbera hargatik, %100 basque baino minberagoa, iluminatuagoa ere berdinki. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 311. orr.