Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beldurtu, beldur(tu), beldurtzen (orobat bildurtu g.er.) 1 da ad beldurrak hartu. ik izutu; larritu; ikaratu.

Ni hil nahian zebilela jakin nuenean, beldurtu eta ihesi joan nintzen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 105. orr.

Ez zara herri errebelde horren aurrean beldurtuko, ez kikilduko.  Elizen arteko biblia   Ez 3,9

Ez izutu, ez beldurtu halako gudaroste handiarekin datorren Asiriako errege horren aurrean.  Elizen arteko biblia   2 Kro 32,7

AEBetako emakumeak [...] larritu, beldurtu eta batzuetan lotsatu ere egiten dira ama izateko nahia zenbaterainokoa den konturatzen direnean.  Berria - Gaiak   2004-04-28

Ez zen beldurtu eskuak bularretakoen azpitik sartu zizkionean.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 56. orr.

Peio ez bazen beldurtu bere egonaldiaren hastapenean, zergatik ote zen geroxeago izitu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 73. orr.

Hitzok esatean beldurtu nintzen, zeren konturatu nintzen [...] ez nintzela mintzatu Krapotkin bat halako batean mintzatuko zen bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 163. orr.

Pagausoak beldurtu eta hegan abiatu ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 381. orr.

Ez beldurtu, izan bihotz!  Elizen arteko biblia   Za 8,13

-Ez ezazula holakorik erran! -beldurtu zen Amatxi, arrasta kolpe bat emanez-.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 27. orr.

Um Hamida beldurtu egin zen alabaren ausarkeriarekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 189. orr.

Ordezkari haiek ahots handiz eta hebreeraz mintzo zitzaizkion Jerusalemgo harresi gainean zegoen jendeari, ikara eta beldur zedin, horrela hiriaz jabetu ahal izateko.  Elizen arteko biblia   2 Kro 32,18

Haren zintzotasunaz beldur nintzen; haren fede gaiztoaz behar nintzen beldurtu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 324. orr.

Beldurturik, negarrari ekin diot.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 20. orr.

Garratoinak ihes atera dira, tropan, jauzika, urbideetan itoak ez izaiteko, beldurturik, panikaturik, zaintzale gaixo hari sekulako izialdura emanez.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 67. orr.

Beldurtuta zegoen gertatutako guztiagatik.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 151. orr.

Ez dugu izariak bortxatuz zer beldurturik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 348. orr.

Ez daukazue zertan beldurtu aberastasunak esku artean erabiltzeagatik, zuek huskeriatzat jotzen dituzue eta.-Uste du galdu egin garela -erantzun zuen, lehor-, eta beldurtuta dago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 928. orr.

Txundituta baino beldurtuta begiratzen zion Joseluk.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 106. orr.

Ez dugu izariak bortxatuz zer beldurturik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 348. orr.

Zer beldurturik ez.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 69. orr.

-Nirekin ez duzu zertan beldurtu -adierazi nion-.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 56. orr.

Ez daukazue zertan beldurtu aberastasunak esku artean erabiltzeagatik, zuek huskeriatzat jotzen dituzue eta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 928. orr.

-Hortaz, ez du Jonathanek zertan beldurturik -algaraka egin zuen barre Léak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.

-Ez duk zertan beldurturik harengatik, ez sortaldean ez sartaldean -erantzun zion Ivan Ogareffek-.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 273. orr.

Baina amonak ez beldurtzeko esan zion: [....].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 92. orr.

Izugarria, edonor beldurtzeko modukoa.  Berria - Kirola   2006-02-25

Guk paper xixtrin bat bera ere ez patrikan, eta hauek, patrikan ez ezik, bi eskuen artean beldurtzeko paper mordoa, alajaina!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 236. orr.

-Seguru beldurtzeko modukoa nagoela -esan zuen Monikak komisarioak galdeketara deitu zionean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 101. orr.

Pentsatze hutsak beldurtzen gaitu.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 34. orr.

Mutiko gaztea nola dagoen beti begia erne, xorrotx, ez-logale, ez-aspertua, ez-histua, ez-beldurtua, ez etsitua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 141. orr.

2 (adizlagun eta kidekoekin)

Jakob biziki beldurtu zen eta larritu.  Elizen arteko biblia   Has 32,8

Beldurtu egin zen Jakob, biziki, eta larritu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 90. orr.

Oso beldurtuta nengoen, katakume bat elurretan bezainbeste.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 84. orr.

Paulina, berriz, ez zela batere beldurtu, baina amorratu bai, izugarri amorratu zela bere izena Obabako politenen artean aurkitu ez zuenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 311. orr.

Izugarri beldurtzen hasi zen, erosle hark iruzur egingo ote zion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 82. orr.

Arras beldurtu nintzen, pentsaturik frantsesen gaitza izan zitekeela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 507. orr.

Orduan guztiz beldurtu nintzen, nihaur ere ipuin hartan sartzerat banindoa bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 372. orr.

Hainbesteraino beldurtu nintzen, non jaiki egin bainintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 251. orr.

• 3 du ad beldurra eman. ik beldurrarazi.

Pentsatze hutsak beldurtzen gaitu.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 34. orr.

Heriotzaren beldur ginela uste genuen: ustekabeak beldurtzen gaitu, eztandak, geure buruak gaitu beldurtzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 135. orr.

Ez nau deusek ere beldurtzen; errespetua, berriz, denak ematen dit.  Berria - Kirola   2006-01-27

Denok beldurtzen gaitu ezinbestean iritsiko den oinazeak.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 74. orr.

Ikusten baitut hitzek ez hautela beldurtzen eta hizkera adeitsuaz mintzatzen haizela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 25. orr.

Ametsez beldurtzen nauzu eta ikuskari gaiztoz izu-ikaratzen.  Elizen arteko biblia   Jb 7,14

Horrek ere beldurtu eta kikildu egiten zuen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 76. orr.

Espero gabeko hitz horiek ez ninduten beldurtu baina bai harritu.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 194. orr.

Ez zuen heriotzak beldurtzen, heriotzaren irrikak bultzatzen baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 799. orr.

Kako-oker beldurtu zuen gizon bakarra.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 195. orr.

Lehoiak nahiz lehoikumeak orroa eginez erasotzen dio harrapakinari, eta ez dute beldurtzen aurka datorkion artzain-taldearen oihuek, ez eta uzkurrarazten haien zalapartak.  Elizen arteko biblia   Is 31,4

Hautesleak beldurtzeko kanpaina.  Berria - Mundua   2004-04-11

Ez ninduela beldurtu nahi, baina egoera latza zela benetan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 153. orr.

Gero tristura sentitu zuen, bakardadeak beldurturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 280. orr.

Horrek beldurturik-edo, erabaki zuten gauzak ahalik eta beltzen azalduko zizkiotela medikuari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 178. orr.

Zuri-zuri jarri zen erregea eta, bere burutazioek beldurturik, indarrik gabe eta belaunak dardaraz gelditu zen.  Elizen arteko biblia   Dn 5,6

Ez zegoen hilda, baina edonor beldurtzeko itxura zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 26. orr.

Beldurtzen zaituzten gauzen ordez, kausituko duzu sentimendu zoragarri bat, maitale amoltsu eta manukor bat.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 181. orr.

Jendeak elkar beldurtzeko erabiltzen dituen espektroak balira bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 166. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Mutil beldurtuak ez zuen asko behar izumenaren izumenez garrasika hasteko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 286. orr.

Ez baita gizonaren burmuin beldurtuak sortu dituen asmaziorik pobreen, ergelen, arbuiagarriena baizik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 317. orr.

Poztuak irri edo penatuak negar eginen dizu, baina, beldurtuari, ikarak irudi bat sortuko dio gogoan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina ez beldurtu (4); bat beldurtu (4); batere beldurtu (4)

beldurtu beharrik (3); beldurtu egin (82); beldurtu egin nahi (4); beldurtu egin nintzen (18); beldurtu egin zen (21); beldurtu egin ziren (14); beldurtu egiten (32); beldurtu egiten dira (6); beldurtu egiten du (3); beldurtu egiten zuen (3); beldurtu ere egin (5); beldurtu ere egiten (3); beldurtu eta gorde (3); beldurtu gabe (3); beldurtu izan (3); beldurtu nahi (16); beldurtu nahi dituzte (3); beldurtu ninduen (4); beldurtu nintzen (11); beldurtu zara (5); beldurtu zen (9); beldurtu ziren (7); beldurtu zituen (6); beldurtu zuen (7)

biziki beldurtu (3); erabat beldurtu (6); ez beldurtu (46); ez zen beldurtu (7); jendea beldurtu (4); pixka bat beldurtu (3); zertan beldurturik (3)

beldurturik ez (3); beldurturik gelditu (3); beldurturik nengoen (3); zer beldurturik (3); zertan beldurturik (3)

apur bat beldurtuta (3); baina beldurtuta (4); beldurtuta bezala (3); beldurtuta dago (7); beldurtuta dagoela (3); beldurtuta egongo (3); beldurtuta geunden (4); beldurtuta nengoen (3); beldurtuta zegoen (6); erabat beldurtuta (3); jendeak beldurtuta (3); oso beldurtuta (5)

herritarrak beldurtzea (3); jendea beldurtzea (3)

nafarrak beldurtzeari (3)

beldurtzeko arrazoirik (4); beldurtzeko moduan (5); beldurtzeko moduko (7); beldurtzeko modukoa (11); beldurtzeko modukoa da (3); beldurtzeko modukoa zen (3); edonor beldurtzeko (3); ez beldurtzeko (5); gizartea beldurtzeko (6); jendea beldurtzeko (7)

beldurtzekoa zen (3)

beldurtzen ditu (3); beldurtzen du (9); beldurtzen gaitu (7); beldurtzen hasi (9); beldurtzen hasi zen (5); beldurtzen hasia (3); beldurtzen hasita (4); beldurtzen nau (8); beldurtzen nauena (4); beldurtzen ninduen (3); beldurtzen zaitu (4); beldurtzen zuen (9); gehiago beldurtzen (4); gehien beldurtzen (6); inor beldurtzen (3); izateak beldurtzen (3); zerk beldurtzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus