Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beldurrarazi, beldurraraz, beldurrarazten du ad beldurra eman.

Beraiek asmatu dute heriotza, beraiek diote beldurra, eta gu beldurrarazten gaituzte.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 67. orr.

Ez zaitzatela beldurrarazi ez borrokaren laztasunak, ez nekearen larriak, sari handia izango baituzue.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 937. orr.

Nahi naute beldurrarazi ari omen zarelako, zure mendeku goseari osoki emana, hura asetzeko bitartekoen bila, are legeen zorroztasunean ere.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 516. orr.

Amek beren haur bihurriei, beldurrarazteko, "Geinek harrapatuko zaitu".  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 54. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus