Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

larritu, larri(tu), larritzen 1 da ad larritasunak hartu.

Berri honekin larritu egin zen Herodes erregea, bai eta Jerusalem hiri osoa ere.  Elizen arteko biblia   Mt 2,3

Larritu nintzen, mutila egoera hartan ikusita.     «Kuskue tanden», 2004 - 226. orr.

"Aspaldiko kontuekin larritzen zara, David", esan zidan Lubisek hura zeharkatu genuenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 220. orr.

Larritzen hasi nintzen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 35. orr.

Larritu egin ziren biak eta ahozpeztu, beldurrez beterik.  Elizen arteko biblia   Tb 12,16

Erabat larritu zen Demba.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 140. orr.

Zer da hau? -larritu zen petrikiloa, nire hankaren itxura ikusita.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 15. orr.

-Jainkoarren! -larritu zen Börs-.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 31. orr.

Bihotza larritu zitzaion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 253. orr.

-Ez zaitez larritu, Anttonek eramango gaitu bere furgonetan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 252. orr.

-Ez zaitezte larritu guregatik! -esan zion Ninik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 133. orr.

Ez samindu besteengatik; ez larritu niregatik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 126. orr.

Ikusiko diagu, hi ez larritu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 195. orr.

Ez larritu, bada, behartsu garelako.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 110. orr.

• 2 du ad

Kastitatearen zamatik aske emakumearen begitartean ikusirikoak larritu egin zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 46. orr.

Poliki ezagutzen nuen Marixa, eta ez ninduen larritzen Unairen patuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 227. orr.

-Egia da, bai -erantzun nion-; eta, gainera, ez zaitut alferrik larritu nahi.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 120. orr.

Bere zalantzak ez ninduen larritu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 151. orr.

Espero gabeko zerbait entzun balu bezala, entzundakoak larritu balu bezala.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 100. orr.

Gure gaurko munduak [...] manera adeitsuak eta jarrera integratua eskatzen dizkio idazleari: ez dezala larritu, ez dadila deserosoa izan, ez diezaiela aterik zabaldu kezkari eta egonezinari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 62. orr.

Larritu zuena, ordea, printzearekin batera baso-mutilen eta nekazarien ordezkariak ikustea izan zen, eta haiekin Tomeo Xaharra.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 188. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Idealtasun larritu eta guztiz desorekatu batek sufre distira bat barreiatzen zuen nonahi.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 40. orr.

Hirutan egin du urrats, kideon begi larritu eta izuak hartuen aurrean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 41. orr.

Gero, hots larritu batzuk labarrean behera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 116. orr.

Nire larritu aurpegiarekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 23. orr.

• 4 du ad larriago bihurtu. ik larriagotu.

Ospitalera joaitearekin eri mota horien egoera berehala larritzen da.  Herria   2004-02-19

Eguzki talde ekologistak Euskal Herrian ingurumenaren egoera larritzen ari dela salatu du.  Herria   2003-06-12

Ez ditu hedapen horrek bakarrik kalteak ekartzen jendeentzat, hari esker dira hego aldeko eta Asiako herri batzu larritu eta azkartu.  Herria   2001-02-08

Problema hainbeste larritu da non enpresa buruak hasi baitira langileen sindikatekin mintzatzen.  Herria   2003-11-13

Orduko lapurreta hura, Pio XII.ak berretsi eta larritu baizik ez zuen, Baionako Albert Léon Terrier apezpikuari deus erran gabe, gure elizbarrutiari kendu ziolarik Ondarlako auzoa, Iruñekoari emaiteko Franco jeneralaren gomendio.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina ez larritu (6); baina ez larritu (6); egoera larritu (8); egoera larritu (8); larritu nintzen (7); larritu zen (25)

larritzeko arrazoirik (6); larritzeko motiborik (9)

egoera larritzen (6); larritzen zuen (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus