Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beldurti (orobat bildurti g.er.) 1 izond erraz beldurtzen dena, beldurtzeko joera duena. ik beldurbera; izuti; koldar. (izen baten eskuinean)

Ez naizela pertsona beldurtia.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 45. orr.

Hemen aurreko dentista atso beldurti bat zaintzen ari zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 82. orr.

Geroago damutu egin nintzen eskola-ume beldurti baten berezko ihesaldi hartaz.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 30. orr.

Nahiz eta gerta daitekeen gizon zeken, handinahi edo beldurti bat gehiegi jatetik, edatetik edo kopulatzetik begiratzea, Zekenkeria, Handinahia eta Beldurra ez dira horregatik sabelkeriaren, hordikeriaren edo lizunkeriaren kontrakoak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 375. orr.

Josepe beti izana zen mutiko gazte lotsakor eta beldurti bat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 181. orr.

Burumakur zeuden magrebiarrek ardi beldurtiak ziruditen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 263. orr.

Edozein kakatsu beldurtik bizia bera ere kendu bailiezaioke zaldunik kementsuenari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 88. orr.

Nire ni ausartak barre egiten zion nire ni beldurtiari, eta inoiz ez dut egun hartan bezala sumatu gure baitan ditugun bi izakari horien arteko kontrakotasuna.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 96. orr.

Fatalistaren bihotz beldurtiaren taupadak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 98. orr.

Espiritu urduria eta huskerietara emana, unean unekoa besterik ikusten ez duen zuhurtasun beldurtia.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 99. orr.

Sukaldeko burdina goriari ere ez niokeen musu beldurtiagorik emanen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 59. orr.

Ahots-hari ahul eta beldurti bat besterik ez zen irten ene eztarritik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 147. orr.

Jarrera harroa eta, halaber, beldurtia zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 351. orr.

Pauso beldurti batzuk, lastaira lurrean.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 23. orr.

Argi dago dirua beldurtia dela eta M-11 beldurgarria izan zen.  Berria - Ekonomia   2004-03-16

Politikariak oso beldurtiak eta koldarrak direlako.  Berria - Harian   2006-03-25

2 (bestelakoetan)

Beldurtia irudituko zait, nik gutiesten ohi dudan gaitz baten beldur dena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 325. orr.

Jende zentzudunaren estimua galdu zuen, eta beldurtiak izutzea ere lortu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 346. orr.

.«Penaltia beldurtien jokaldia da», esan zuen Pelek behin.  Berria - Kirola   2004-06-27

-Ez ihes egin, ez, beldurti nazkagarriok; zaldun bat bakarra da-eta ekiten dizutena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 36. orr.

Jainkoaren graziari esker, ez naiz heriotzaren aurrean izutzen den beldurtia.  Berria - Gaiak   2004-06-09

Ezin naiz beldurti agertu Joyce, Lawrence, Henry Miller eta beste hainbaten zentsoreen aurrean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 48. orr.

Gero eta urduriago, beldurtiago, putrunago ageri ziren.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 202. orr.

Ni ez nintzen joaten, beldurtia naizelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 301. orr.

Jainkoak ez baitigu beldurti egiten gaituen espiritua eman, indarra eta maitasuna ematen eta geure buruaren jabe egiten gaituen espiritua baizik.  Elizen arteko biblia   2 Tm 1,7

Gure aitak esaten du beldurti hutsak direla pelutxeekin-eta lo egiten dutenak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 36. orr.

Beldurti fama du, eta hala da.  Berria - Kirola   2004-06-18

Martinek beldurti eta herabe itxurak egin zituen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.

Helduden igandean ez dira batere beldurti aterako, Donibane Garazin Duhau eta Etcheto.  Herria   2003-02-27

Ez da batere beldurti agertu azkaindarra lehen maileko haundi horien aintzinean.  Herria   2001-02-08

-Bai -esan zuen beldurti.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 33. orr.

Zergatik hain urduri eta beldurti?      - 0. orr.

Erantzun erdi-beldurti erdi-eskarmentuzko hau, nik uste, baserritar odoleko den-denok barruko muinetan ondo pegatuta eta lapatuta daukagula.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 43. orr.

3 gibel-beldurti izond fidagaitza, mesfidatia.

Eta hargatik agertzen zituan herritarrak mesfidati eta gibel-beldurti, ez baitzuten sinesten balizko olaren balizko irabaziak lurraren jabetasunetik jaso izan zituztenak baino handiagoak izan zitezkeenik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 24. orr.

Axularrek ere ugari darabil gibel kontua, baina, guzietan politena semantika zaharreko gibel beldurti hori iruditu zait.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beldurti bat (5); beldurti samarra (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus