Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon koldar zuri faltsuaren martingala bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.
Don Laureano bezalako apez koldar batekin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 288. orr.
Ikusi al duzu gazte andre-gixon koldar bat, justiziatik ihesi dabilena? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 641. orr.
Knutez egin nian ebakia ikusten diat, traidore koldar hori! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 452. orr.
-Hago isilik, oilo koldar hori! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 536. orr.
Gizatxar koldar bat. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.
Artegintzan ez dago deus arriskutsuagorik, artista koldar bat baino Barchini koldar horrek esan ez zidan, ba, dena ondo zegoela!... Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 62. orr.
Aita Bartolomeren lagun min bat, nortasun eskasekoa, uzkurra eta koldarra. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 288. orr.
Gazte eta zaharrei, bihoztun eta koldarrei. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 218. orr.
Ez eskatu aholkurik emakumeari bere lehiakideaz, koldarrari gerraz, merkatariari negozioaz. Elizen arteko biblia Si 37,11
Koldar eta bihotz gutxikook, zergatik egin duzue ihes? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 384. orr.
-Koldarra ez bestea. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 67. orr.
-Koldarra, koldar alaena... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 390. orr.
Ni, heriotza heroikorako adorea besterik ez neukan koldar hau. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 168. orr.
Ea, presta zaitezte borrokarako, zakur koldarrok. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 177. orr.
Gorpu utzi dute ehiza-or koldarrek. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 196. orr.
Latorrizko gizona eta lehoi koldarraren roletan. Gobernu koldar eta gezurti baten aurrean gaudela. Berria - Kultura 2004-04-17
Herr Haspernek Hitlerren aurkako jardun koldar eta disimulurik gabearekin segitzen zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 69. orr.
Jokaera koldar batek. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 26. orr.
Eraso koldar horren biktimen omenez. Berria - Mundua 2004-03-03
Sabotaje-ahalegin zital eta koldarra. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 215. orr.
Ekintza koldar eta kriminala da, bere ohorea estatubatuarrei saldu dien gobernu traidore batek gauzatua. Berria - Mundua 2004-08-20
Traiziozko ekintza koldar bat. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 225. orr.
Gerra hasi bezain laster lerro batean ipinarazi ei zituen bere laborariak, sei aukeratu eta besteen aurrean tiro koldarra eman. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 105. orr.
Geure adimen koldarra eta geure hantustea gor abehera, ez ginela izan gauza geuretzat ezer lortzeko. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 226. orr.
Londresko udako bero larria bero koldarra da, etxeetako teilatu beltzek eragindakoa. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 141. orr.
Gerra batean jendea aldatu egiten da, ausarta dirudiena koldar hutsa bilakatzen ahal da... Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 236. orr.
Koldar hutsa naiz, bakardadeak bildostu egiten duen azeri usteko bat. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 54. orr.
Aurre egiten zaienean koldar nazkagarriak baino ez dira. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 192. orr.
Beaumontes zikinak, batzuk; koldar ustelak, gehienak. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 40. orr.
"Zein borrero errejimentutakoa da koldar heste-ustel hori?" galdetu zuen Mikadoak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 274. orr.
Herrian badagoela doilorkume bat, koldar beltz bat, mingain pozoitsua daukan Judas Iskariote bat. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 60. orr.
Koldar samarra ote zen, poliziak eraman zuen hartan zirenak eta ez zirenak kantatu ote zituen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 168. orr.
Ez ninduan izan ez koldar ez ausart, eta ez nian burua galdu. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 197. orr.
Eta halakoak gara gizonok: batzuetan heroi, bertzeetan koldar. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 496. orr.
Ni ez naiz koldar bakarra, antza, ez dut uste koldarkeriaz hitz egin dudanik, kemen faltaz bai, ordea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.
· -Koldarra haiz gero -errepikatu zuen gazteak, ahots iraingarriagoarekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 390. orr.
Bortizkeriazalea eta koldarra zen, gustatu egiten zitzaion bere azioak kontatzea, ankerkeria erakusten zuen koldartasuna ezkutatzeko. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.
Galtzailea ez da nahitaez koldarra. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 414. orr.
Anker eta maltzurra zen, baina ez koldarra. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 191. orr.
Banekian nire esperantzak ergel eta koldarrak zirela. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 170. orr.
Koldarrak, alprojak eta lapurrak izatea aurpegiratzen zieten batzuek besteei. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.
Ez izan koldarra justizia egin behar duzunean. Elizen arteko biblia Si 4,9
Koldarregia izan naizelako. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 288. orr.
Ez diat nahi haiek pentsatzerik koldar jokatu nuela. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 183. orr.
Pixka bat koldar jokatu dute, amore emanez. Berria - Kultura 2004-06-30
Besteren begietara koldar agertzeko arriskua gorabehera, erabaki sendoa hartua zuen. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 19. orr.
Gauez, berriro ere katez loturik eta ekaitzak ondoko bi lagunen artean jirabiraka zerabilela, koldar sentitzen zen, negar egiten zuen, pozik, inork ikusi gabe negar egin zezakeelako... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 130. orr.
Beldurra eman zidan ez ote nintzen haren aurrean koldar geratuko. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 382. orr.
Gizona isildu egiten da, koldar, neskameak maindireak aldatzen baditu, bere borondatez alda ditzala. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 304. orr.
Koldarregi bota zuen pilota, suabeegi. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 79. orr.
koldar alaena (5); koldar hutsa (10); koldar hutsa naiz (4); koldar hutsak (6); koldar jokatu (3)
koldarra izan (5); koldarra izango (8)