Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beldurbera (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi) izond beldurtia.

Garai berean, Preneste hirian matxinadan saiatu ziren gladiadoreak euron zaintzaile zegoen destakamendu militarrak menperatu zituen, herria, gauza berrien gose eta beldurbera, Espartako eta antzinako hondamenak aipatzen hasia zenean. ETC-literatura, saiakera   Analak eta Historiak II, Tazito (Xabier Amuriza), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005

Gerora ikasi huen, begietara zeharka baino erreparatzen ez duen jende klase hori, destainari baino areago, beldurbera izan ohi dela maiz; horrexek egingo zinan, nonbait, Antonio horren maitagarri. ETC-literatura, saiakera   Argi-itzalen neurria, Xabier Artola, Elkar, 2011

Bere moduko emakume beldurberen moja aurpegieraz, ezpainak elkarren kontra indarrez bilduta eta begiak erdizka itxita. ETC-literatura, saiakera   Hezurren ondarea, Dolores Redondo (Fernando Rey / Mikel Vilches), Erein, 2013

Artean begi lotsatiko mutila, beldurbera, kostata moldatzen ari zena bai etxeko ohiturari eta usantzari, baita bi zaldi sedentarioak ukuiluetan zaintzeko lanbideari ere. ETC-literatura, saiakera   Kronika txikia, Pablo Antoñana (Luis Mari Larrañaga), Pamiela, 2015

Hain abstraktua, beldurbera eta hertsiki sistematikoa den teoria baten bidez, bada, zinez ezkutatzen da egiazko -eta ez asmatutako- lotura bera ere, hain zuzen, hitz batzuen baitan egiaz antzeman daitekeen tonuen eta esanahien arteko lotura. ETC-zientzia, zuzenbidea   Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria, Iñaki Zabaleta Gorrotxategi, EHU/UPV, 2017

Deikundeko Birjinarengan harrigarriz­ko edertasuna du, aingeruaren mezuaren aurrean, jarrera bel­durbera bezain harritu iheskorrak. ETC-entziklopedia   Barrokoa Euskal Herrian, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus