Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beheratu, behera(tu), beheratzen 1 da ad beherago joan; mailaz jaitsi. ik beheititu; apaldu. ant goratu. (da ad)

Auto hegalaria gero eta gehiago beheratu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 33. orr.

Harry zuzenean beheratu zen berriro, eta, snitcha ikusi zuelakoan, hari jarraitzen saiatu zen Cho.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 214. orr.

Elenaren titi lehen mardulak beheratu egin dira, koxkor ikarati bihurtzeraino.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 150. orr.

Bete daitezela sakanak, beheratu mendi-muinoak.      - 0. orr.

1995-2000 tartean eskolatze tasa gordin hau pixka bat beheratu da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 164. orr.

1970eko hamarkadaren lehenbiziko urteetan jende asko jaio zen, baina ondoren kopurua pixkanaka beheratuz joan da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 159. orr.

Konpainiarik handienen akzioak % 40an beheratu ziren, beste enpresa asko desegin ziren, milioika lagunek bere aurrezki guztiak galdu zituzten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 65. orr.

Gau hartan hamar graduraino beheratuko zen zero azpitik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 401. orr.

Sailkapeneko seigarren mailatik zortzigarrenera beheratu zen eta neurri horretan jaitsi zitzaion hilabeteko saria.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 30. orr.

Egun hartan, ordea, leihatila beheratua zegoen, eta haren inguruan ez zen mugimendurik sumatzen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 131. orr.

Eguzkia beheratzen ari zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 64. orr.

Eguzkia beheratzen denean ordea, halako poz lauso batek, nire gorputz osoaren poz batek hartzen nau.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 357. orr.

Apaiz bat ez duk beheratzen zamamutil mozkorti baten mailara!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 243. orr.

Umiliatua sentitzen nintzen, beheratua ere bai. Hemen beheratzen da ahalik eta sakonena apaltasunaren zolagunean, izan ere zenbat eta gehiago beheratu hainbat eta gehiago goratzen baita.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 27. orr.

Beheratzea baita nork bere burua goraipatzea, esan ohi den bezala.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 54. orr.

• 2 du ad beherago eraman; mailaz jaitsiarazi.

Beheratzen duten heinean belez eta saguzaharrez inguratuta aurkituko da zalduna.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 143. orr.

"Barka", esan zuen, begiak eskola-mahairantz beheratuz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.

Gülbaharrek begirada beheratu behar izan zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 47. orr.

Azkenean eskuak beheratu eta esan zuen: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 65. orr.

Abrahamek burua beheratuz erantzun zion galdua zuela haren arrastoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 223. orr.

Bakoitzak bestearen eskua mahaia jotzeraino beheratzen saiatu behar zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 140. orr.

Izterren erdialderaino beheratu zizkion galtzak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 99. orr.

Esku bat lagunaren sabeletik beheratzean, bere buztan tentea topatu nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 44. orr.

Lupin bere makila magikoa beheratzen ari zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 278. orr.

Bi zaldunek elkarri ekin zioten, arrapaladan, lantzak beheratuta.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 104. orr.

Begirada altxa zuen dendari txalekodunak aitaren piura doi begiztatu eta eztarri karranka desatsegin batekin betaurrekoak beheratu ostean, berriro bere zereginetan murgildu zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 20. orr.

Osaba dardarka zihoan, eta txanoa beheratu zuen, belarriak estali nahian.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.

Goibel beheratu zuen burua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 327. orr.

Gaizki egin ote nuen zuek goratzeagatik neure burua beheratzean?  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,7

Martin oso konpainia txarrekin omen dabil -eran-tzun zidan ahotsa beheratuz-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 132. orr.

Aizue, beheratuko al duzue musika, arren?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 225. orr.

Leiho-sarea beheraturik edukitzen nuen, leiho barrenetik hazbeteko zirrikitua utzita, neroni ikus ez nintzaten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 44. orr.

Ingalaterrak esportazioen balioaren maila handiago batez orekatuko du bere truke-baldintzen beheratzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.

XX. mendea amaitzear zegoela, supermerkatu baten antza zuen honek guztiak, bankuak prezioak beheratzen ari zirela, enkante batean bezala, bezeroak harrapatu nahian.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 118. orr.

Literatura panfletoaren kategoriara ez beheratzea da gutxieneko baldintza.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 369. orr.

Zergak beheratzeko joera, Estatu Batuetatik abiatuta, herrialde industrializatu guztietara zabaldu zen 1980ko hamarraldian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Bere harrokeria beheratzeko zazpi ahalak eginik, Kirxaren kafe etxerantz abiatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 312. orr.

Ohoratzen nauena dut ohoratuko; gutxiesten nautenak, aldiz, beheratu egingo ditut.  Elizen arteko biblia   1 Sm 2,30

Bazekien denei sendabiderik onena ematen, hots, harroak beheratuz, apalak gora jasoz, bizioak gaitzetsiz eta bertuteak aupatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1006. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Pedriño irakurtzeko antiojo beheratuak jantzita zegoen idazmahai atzean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 123. orr.

Aldika adar arras beheratu batek orrazten du haizetakoa muinoaren gailurrerantz igotzen ari garelarik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.

Feltrozko kapela bat -marroia, sakanduna, ertz beheratukoa, txano aldea galoizko txirikorda batez inguratukoa- besteen artean zebilen.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 57. orr.

4 (era burutua izen gisa)

Oso denbora gutxian beldurtzeko beheratu geologikoa hartu du zenbait mendik: geografiaren begi makargabe batek handitzat zeukana bertako begiz...  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 274. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus