Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apaldu, apal(du), apaltzen 1 da/du ad apal, umil bihurtu.

Jeremias profetak Jaunaren izenean hitz egin zion arren, Sedekias ez zen apaldu.  Elizen arteko biblia   2 Kro 36,12

-Ikusi al duzu nola apaldu den Akab nire aurrean?      - 1. orr.

"Ikusi al duzu nola apaldu den Akab nire aurrean? Hara, nire aurrean apaldu denez gero, zoritxarra ez diot bera bizi den artean bidaliko, bere semearen egunetan bidali diot zoritxarra haren senitarteari.  Elizen arteko biblia   1 Erg 21,29

Jainkoak indargabetu eta apaldu egin nauenez, ez didate batere begirunerik.  Elizen arteko biblia   Jb 30,11

Begitartea apaldua zuen, boza ahuldua, eta jarrera berariaz egokitua; behakoa ordea eztia zuen, eta usu nigan du finkatu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 321. orr.

Israelgo buruzagiek eta erregeak, apaldurik, aitortu zuten: -Arrazoia du Jaunak.  Elizen arteko biblia   2 Kro 12,6

Begira, anaiok, Jainkoaren apaltasuna eta zabaldu hari zeuen bihotza; apal zaitezte zeuek ere, berak goraltxa zaitzaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 110. orr.

Jainkoak agindu du mendi garai oro eta betidaniko muinoak apal daitezen, eta sakanak bete, lurra berdintzeko, Israel seguru ibil dadin, Jainkoaren ospeak gidaturik.  Elizen arteko biblia   Ba 5,7

Horregatik, haren alde otoitz egiteko erregutzen dizut, Jainkoaren errukiak bihotza apal diezaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 304. orr.

Biluzik sentitu nintzen, biluzik edo okerrago: gabeturik, apaldurik, umiliaturik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 100. orr.

2 da/du ad beheratu.

Bildu nahian, apaldu zara eta berriz xutitu zarelarik, izarrak ikusi dituzu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 257. orr.

Indigenen arabera, ordea, agintariak sinesgarritasuna galdu du inkesten arabera, apaldu da herritarrek presidenteari ematen dioten sostengua.  Berria - Mundua   2004-02-17

Handik aurrera txuri-urdinek behera egin zuten fisikoki, apaldu egin zen euren bultzada, eta Bartzelona askoz erosoago aritu zen, atzealdean baloia ukitu eta ukitu, zuloa noiz agertuko zain.  Berria - Kirola   2006-03-19

Ez, ez naiz ni izango idazleari merituak ukatuko dizkiona eta inor ere apalduko dudana, behar ez denean gainera.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 65. orr.

Eskopeta-muturra apaldu zuen orduan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 110. orr.

Txakurrek belarriak apaldu eta aurreko hanken gainean jarrita zeuden begira.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 156. orr.

Frantxuak kopeta apaldu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 64. orr.

Emaztea so gelditu zitzaion, betazalak apaldu eta ezpainak busti zituen mintzatu aitzin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 102. orr.

Burua apaldu nian, eskuarekin ahoa tinkatuz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 110. orr.

Burua apaldu eta urrats luzean zeharkatu nuen erredakzioa, ezker eta eskuin beldurtu antzo begiraka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.

Pentsakor eta kezkaturik, burua apaldu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.

Gogoan dut halaber amaren jardunen ondorengo nire jarrera: burua apaldu eta isildu egiten nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 29. orr.

Vasilik urrundik begiratu zion Vernerri, ezagutuko ez balu bezala, eta begiak apaldu zituen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 90. orr.

Sortu zuten zalaparta ez da oraindik apaldu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 78. orr.

Orduan, ahotsa ia xuxurlaraino apalduz, Aurorak erantsi zuen, "oso erlijiosoa da".  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 90. orr.

-Proba ezak -erantzun dio Joxek ahotsa apaldu gabe sakeletan zerbaiten bila ari den bitartean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 69. orr.

-Ihesean? -Demetriok parejari begiratu ondoren, eta ahotsa apalduz.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 19. orr.

Kirxa nahitara berandutu zen, hau ikusi, bestea ikusi, eta, segidan, ahotsa apalduz zuzendu zitzaion gazteari: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 71. orr.

Hitza esana zegoen; ezin nuen atzera egin, eta boza apalduz gure lagunaren izena ahoskatu nuen: "Hankapalo".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 107. orr.

Manolok burua eta boza apaldu zituen, beldur antzean inguruko mahaietatik belarri-luzeren batek deus adituko ote.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 222. orr.

Mintzoa apalduz segitu zuen, nik ez aditzeko dudarik gabe.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 27. orr.

Doinua berehala apaldu, eta ahapeka hitz egin zuen, hitzak ondo ahoskatuz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 460. orr.

Minak, apaldu beharrean, are gehiago harrotu ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

Biltzen ari zen caporal tabakoz osatu zigarretara begiak apaldu zituen zaharrak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 76. orr.

Nik lehenik begiradari eutsi nion, baina gero begiak apaldu nituen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 299. orr.

Maianak soa apaldu zuen eta konturatu zen oinezkoen zebra-pasabidetik hamar bat zentimetrotan zegoela; ez zuen erraz ulertzen txofer ahozabalaren ohar-sail gutxieslea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.

Ahotsa apaldu zuen, bisaiak halako keinu teatral bat bereganatzen zuelarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 104. orr.

-Apaldu telebista zahar horren bolumena, ez dit eta lagun hauekin lasai hitz egiten uzten!  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 20. orr.

Nire indarrak apaldu ditu bere ahalmenaz, nire egunak urritu.  Elizen arteko biblia   Sal 102,24

Eta zuk, Belxatzar, haren semeak, hori guztia jakin arren, ez duzu zeure burua apaldu nahi izan.  Elizen arteko biblia   Dn 5,22

Makurtu beharko du, bai, gizakiak, eta bere burua apaldu; begiak jaitsi beharko harroek.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 130. orr.

Belarriak sentikortasun hobea du 1.000 Hz eta 4.000 Hz bitarteko maiztasunetan, eta sentikortasun hori apaldu egiten da eskalaren bi muturretan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 118. orr.

Zinezko banidade zaildu gordea baino askoz nazkantegoa duk nork bere "egoa" apaldu ustez harrotu egiten duen banidade populatxero hori.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 103. orr.

Aitak bere harrokeria apaldu eta gure ama eskean osaba ahozabalenera bidali behar izan zuen laguntza lortzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 157. orr.

Arratsa apaldu arte ez ginatekeen itzuliko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 51. orr.

Argia apaldu ahala urritu dira marmarrak belagietan, klaskadak oihanean, hegaldiak eta karrakak haitz artean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 54. orr.

Gurekin ikasgela ez partekatzeak ez zion apaldu gureganako atxikimendua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.

Bi edo hiru egun ematen zituen ganbaran zain, Federicoren sua noiz apalduko, ibili luzeko itsasontzien abentura liburuak hartuta.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Eskoziako goi bilerarekiko ikusmina apaldu du Ekonomia ministroak.  Berria - Harian   2005-07-06

6.000 lanpostu sortu ziren; ordea, gazteen enplegu tasa apaldu egin zen, Azkarragak jakinarazi duenez.  Berria - Ekonomia   2004-04-01

Azken hilabeteetan esne ekoizpena %8z apaldu da eta horrelakoetan, ontsalaz, prezioa igotzen da.  Berria - Ekonomia   2004-09-04

Pilotariei hilabetez apaldu diete zigorra, baina araudiak, arazoaren muinak, indarrean dirau.  Berria - Kirola   2004-04-20

Joan den martxotik zortzigarren hilabetea da langabeen kopurua apaldu dela.  Berria - Harian   2006-01-08

Orain apaldu da pittin bat giroa.  Berria - Harian   2005-07-08

Argia apaldu egin zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 101. orr.

Atzeko gazte haren buru argiak apalduko luke eguzkiaren argia ere...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 60. orr.

3 (adizlagun baten eskuinean)

Ikuskizun dago kasu hauen bilakaera, baina orain arte, sintomak nabarmen apaldu zaizkie, eta lobotomiaren ondoko portaera-arazo txikietariko batzuk baizik ez dituzte nabari.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 77. orr.

Ikuskizun dago kasu hauen bilakaera, baina orain arte, sintomak nabarmen apaldu zaizkie, eta lobotomiaren ondoko portaera-arazo txikietariko batzuk baizik ez dituzte nabari.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 77. orr.

Ahotsa ia erabat apalduz, seigarren urteko inork ez entzuteko moduan, kuxkuxeroaren mapari buruzko guztia kontatu zien.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 163. orr.

Gaztea, burua baiezka apaldurik, pauso bitan hurbildu zait Buruak arras apaldurik, labur eta petral mintzo ziren.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 155. orr.

Era horretan azpiproduktuaren mailara apaldu da irudikapena, arbuiatzekotzat ikusi ez bada, hala ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 254. orr.

Prezioak supituki apaldu ziren eta nehor ez zen Bekatuaren salatzera deliberatzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 67. orr.

Betazalak ahalkez apaldu nituen: behin-berriro maitasunaren sareetan harrapatua nintzen, hegorantz doan urzo gaixoaren gisa.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 146. orr.

Pozik entzungo bainituzke salaketa horiek dagokien neurrira apalduko lituzkeen kontsolamenduzko ahots batzuk.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 328. orr.

Horien arabera, Ipar Euskal Herrian izugarri apaldu dira euskararen ezagutza, erabilera eta transmisioa.  Berria - Kultura   2004-02-28

4 (era burutua izenondo gisa)

Benetako bizitza hortxe zegoela, betile polit apaldu horietan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 202. orr.

Autoko leiho apaldutik, mazela freskoetan alhan utziak izan ziren ardien marraka ahulak preziatzen nituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 91. orr.

Zurezko etxe tipitoek bi aldeetarik mugatzen zuten karrika hartu zuten, autoaren leiho apalduetarik bizikletekin jostetan ari ziren haur gazteen irri argiak beharrietan zeramatzatela.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 107. orr.

Denverrek buru apalduak ikusi zituen, baina ez zuen entzuten otoitzaren haria.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 347. orr.

Taxien arteko irrati juntetan asiar hizkuntzak hautematen nituen, periferikoan abiadura bizian zebiltzan autoen argiek betazal apalduak zurpail bilakarazten zizkidatela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 181. orr.

Perlazko lepokoa zintzurraren edergarri, forma zehaztezineko paparrekoa ezkerreko bularralde apalduan eta harri handi borobila eskuin eskuko erietan nabarmen zitzaizkion, tamainagatik ere, portretako emakumeari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 150. orr.

Lanpara piztu aurreko arratsaldeko argiaz hasi ginen biok solasean, debozio handiz eta sakratutzat ditugun kontuez hitz egiten dugun tonu apaldu horretan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 107. orr.

Aitaren hitz egiteko modu apaldu bera ere presioa egiteko modu bat da.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 92. orr.

Ideia hori ez da erabat galdu, gainera, oraindik, eta horren oihartzun apaldua aise aurki daiteke.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 140. orr.

Garai joanen oihartzun apalduak dira inguru haietako etxe eta jauregi asko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 6. orr.

Txorien txilio apalduak, barkuen sirenotsak, soroen txistu eta burrunba, zakurraren zaunka, gizonaren oihua, etxe inguruan tolestuz isil-isilik. Zauriak hartu dituenean, Kristo gurutziltzatu eta apalduaren bizipena izan du Frantziskok.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 129. orr.

Dabid atzetik etorri zitzaidan, isatsa apaldua duen txakurraren antzera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 81. orr.

5 (era burutua izen gisa)

Apalduak goratu egiten ditu, bihotz-eroriak salbamenera jasotzen.  Elizen arteko biblia   Jb 5,11

Eskerrak eman zizkion anaiekin batera Jainko ahalguztidunari, apalduak goratzen eta bihotz-eroriak salbamenera jasotzen dituenari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 203. orr.

6 arku apaldu

Patio horretatik eskailera zabal bat abiatzen zen, kanpoko aldetik, harri zurizkoa, eta lehenengo solairura iritsita, arku apaldu betetik igaroz, eraikinean sartzen zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

7 belarriak apaldu

Txakurrek belarriak apaldu eta aurreko hanken gainean jarrita zeuden begira.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 156. orr.

8 hazkundearen kurba apaldu (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

R 0.9 tasarekin, hazkundearen kurba apaltzen ari delako seinalea genuke, kutsatu bakoitzeko ez da doi-doi beste bat sortzen ari populazioan. ETC-entziklopedia   Birsorkuntza tasa, Wikipedia

9 kurba apaldu (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Kurba apaltzea edo kurba lautzea osasun publikoaren kontzeptu zentrala da 2019-20ko koronabirus pandemiaren kudeaketan lotua. ETC-entziklopedia   Hazkundearen kurba apaldu, Wikipedia

R 0.9 tasarekin, Hazkundearen kurba apaltzen ari delako seinalea genuke, kutsatu bakoitzeko ez da doi-doi beste bat sortzen ari populazioan. ETC-entziklopedia   Oinarrizko birsorkuntza tasa, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahotsa apaldu du (4); ahotsa apaldu zuen (15); anitz apaldu (3); apaldu behar (6); apaldu beharrean (5); apaldu da (23); apaldu dela (9); apaldu den (3); apaldu dira (9); apaldu direla (3); apaldu ditu (6); apaldu dute (4); apaldu egin dela (3); apaldu egin zen (7); apaldu egin ziren (5); apaldu egin zuen (3); apaldu egingo (6); apaldu egiten (8); apaldu ez (3); apaldu gabe (8); apaldu nahi (7); apaldu nuen (3); apaldu zen (10); apaldu zeure (3); apaldu ziren (4); asko apaldu (4); aurrean apaldu (6); begiak apaldu nituen (3); begiak apaldu zituen (7); berehala apaldu (3); betazalak apaldu zituen (3); burua apaldu zuen (15); doi bat apaldu (3); erdira apaldu (4); ere apaldu (4); ez da apaldu (5); kopeta apaldu (3); kopurua apaldu (6); laster apaldu (3); nola apaldu (3); pixka bat apaldu (3); prezioa apaldu (3); zerga apaldu (3); zertxobait apaldu (6)

apaldua da (3); apaldua du (3)

apalduko dira (3); noiz apalduko (3)

ahotsa apaldurik (4); begiak apaldurik (3); burua apaldurik (4)

burua apalduta (3)

ahotsa apalduz (19); apalduz joan (6); boza apalduz (3); burua apalduz (5)

apaltze bat (5); apaltze hori (9); prezio apaltze (3)

prezioen apaltzea (3); zergen apaltzea (5)

ahotsa apaltzen (4); apaltzen ari da (3); apaltzen ari dela (3); apaltzen da (6); apaltzen joan (4); apaltzen saiatu (3); apaltzen zela (3); apaltzen zuela (4); apaltzen zuen (3); apaltzen zuten (3); batez apaltzen (3); begiak apaltzen (3); burua apaltzen du (3); prezioa apaltzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus