Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beheititu, beheiti(tu), beheititzen (orobat behititu g.er.) da/du ad beheratu, jaitsi.

Arraposki beheititzen ziren, Jessicak ez zekiela amatxi zegoen egoeran nola igo zitekeen hain gora.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 171. orr.

Han errekaren ibilgua nabarmen beheititzen da eta ura lasterragotzen.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 27. orr.

Burua beheititu zuen mutikoari so eginez.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 109. orr.

Amak begiak beheititu zituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 423. orr.

Ahotsa beheititu nuen, lagunari mintzatzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 139. orr.

Zuk beharko duzu ikusi prezio garestiegia jartzen ote diodan neure buruari; baina aldez aurretik gaztigatzen dizut ez dudala deus ere beheitituko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 82. orr.

Zientzialariek proposamen diferenteak egin izan dituzte historian zehar eta gehienek onartzen zuten hasierako 100.000 inguruko kopurua goratu izan dute, batzuetan, 140.000raino eramanez; edo beheititu ere, eta 40.000 inguru bakarrik ditugula proposatuz. zergak beheititzeko ahal balinbadu eta hitzemanak izan direnak obratzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 93. orr.

Chirac-ek hitzemana zuen jatetxetako nagusiei eta sukaldariei % 19,5-tik % 5,5 ra beheitituko zuela TVA delakoa Europaren baimenarekin.  Herria   2004-02-19

Hala nola joan den egun batean batek zion 5 punduz goititu zela eza eta, egun berean beste batek agertzen zuen 4 punduz beheititu zela eza.  Herria   2005-04-28

Gorago hiruzpalau urtegi egin ondoan, bazekiten nola goratu edo beheititu errekaren barnatasuna, urtegi horiek zaukaten uraren ateak idekiz edo hetsiz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 66. orr.

Oskarrek apur bat beheititu zuen fusila.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.

Ohi ez bezala, pertsianak beheititu ditu.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 54. orr.

Leihoa beheitituz, tu egin zuen kanpora.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 207. orr.

Autoko berina beheititu nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 127. orr.

Iritsi zen jauregirat, beheititu zuen kutxa gurditik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 102. orr.

Norbaitek bere pentsamenduak gauza zirtzilen batera beheititzen duenean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 55. orr.

Zeren azken finean ez bainaiz oraino haurrak heztera beheititua!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 374. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahotsa beheititu (4); begiak beheititu (8); beheititu nituen (3); beheititu nuen (3); beheititu zituen (3); beheititu zuen (7); beheititzen du (3); burua beheititu (4); hein horretaraino beheititua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus