Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gonbidatu, behartzerik komeni ez denean: gidatu, agintzerik komeni ez denean; horra abilezia gorena. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 240. orr.
Maitasuna ezin da behartu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 268. orr.
Soldadutzara deitu zutenean, behartuta suertatu zela nazionalen alderdian. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 286. orr.
Ez ditut behartu, haiengandik sortu da. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 389. orr.
Erabakia norberari dagokio, eta ezingo du inork behartu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 117. orr.
Soberanoak [...] egin dezakeen gauza bakarra, kide guztiak behartzen dituen lege orokorrak ematea da. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 32. orr.
Geuk behartzen dugula maitea hoztasunez eta gogorki trata gaitzan. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 87. orr.
Egoera politikoak behartzen gaitu. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 236. orr.
Jerusalemera noa Espirituak beharturik, han zer gertatuko zaidan jakin gabe. Elizen arteko biblia Eg 20,22
Doktorego hori ordea bi aldiz izan dut behin Galian eta berriz Salamancan, hango arauek beharturik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 35. orr.
Lege guztiek izan behar dute behartu nahi dituzten pertsonek onartuak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 115. orr.
Laster eroriko da Jerusalem erasotzaileen esku, gerrak, goseak eta izurriak beharturik. Elizen arteko biblia Jr 32,24
Famili buruak ez lirateke amairik gabeko gastu izugarriak ordaintzera behartuta egongo. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4590. orr.
Ez noa, ordea, oso gustura; premiak behartzen nau. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 58. orr.
Premiak behartzen dituenek oinetakoak ere erabil ditzakete. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.
Ez bekie zilegi zaldiz ibiltzea, gaixotasunak edo premia larriren batek beharturik ez bada. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 143. orr.
Nik, logikoa denez, ez nuen inongo asmorik, sineskeria eta aurreiritziek behartuta [...] hilobi bat erosteko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 298. orr.
Tenpluarengatik zin egiteak ez du baliorik; tenpluko urrearengatik zin egiteak, ordea, behartu egiten du. Elizen arteko biblia Mt 23,16
Badakizu ondo, jauna, haurrak ahulak direla, eta errapeko bildots eta axuriak ere baditut. Egun bakar batez behartzea aski litzateke, abere txiki guztiak hiltzeko. Elizen arteko biblia Has 33,13
Inork ez dio jantzi zaharrari oihal gordinezko adabakirik josten; bestela, adabaki berriak jantzi zaharra behartu eta zarratada handiagoa egingo luke. Elizen arteko biblia Mk 2,21
Ibai aldeko ateak indarrez behartzen dituzte, eta errege-jauregia menpean hartzen. Elizen arteko biblia Na 2,7
-Ez dakit behartuta ari zaren... -eta pausa egin zuen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 153. orr.
Hortaz, ohartu gaberik boza behartzen dik maiz. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 228. orr.
Lapurrek biltegiko atea behartu eta lorategitik ihes egin dute. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 271. orr.
Hamar minutu geroago iltzaturiko ateak behartu, autoan sartu eta han zihoazen, ziztu bizian autobiderantz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 42. orr.
Kanoak behar zuen tarte zehatz hura mantentzeko, gurpil-gomazko defentsak sobera behartu gabe. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 233. orr.
Eten horrek behartu du su-etena. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 65. orr.
Soina goititzeraino behartu nuen gorputza. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 359. orr.
Eginahalean, begi bat behartu nuen iratzargailuaren aldera; oraindik hogei minutu baino gehiago diana jo arte. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.
Goizaldean, pilotuak gerrakoa iruditu zitzaion itsasontzi bat ikusi zuen Matxitxakoko lurmuturraren inguruan, eta martxa behartuz Zumaian sartu zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 134. orr.
Zaila da beharturik joaten zaren lekuen edertasuna ikusten. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 81. orr.
Isildu egin naiz, beharturik egiten dut irribarre. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 202. orr.
Euskal literaturaren aztertzaile ezagunenak hantxe agertzen ziren, beharturik edo behartu gabe, beren iritziak ematen eta hantxe zetorren nire artikulu bat ere. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 172. orr.
Pentsamendu analitikoak behartutako hasiera. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 128. orr.
Ez zuen beste moduko harrerarik espero, noski, behartua hartu baitzuen gizonak bere bulegoan, eta ez gogo zuelako. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 90. orr.
Borondatez edo behartuta, denak eramango gintuzten lehentxeago ala geroxeago adreilu-fabrikatik Alemaniara. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 67. orr.
Tren batean sartu eta Siberiako puntara eraman zuten, Kolymako urre-meatzetara, behartutako langile moduan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 283. orr.
Ezin izan nuen hartara behartu neure burua. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 80. orr.
Ez nago ezertara behartua, anaiei etsenplu ona ematera baizik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 624. orr.
Ezin izan nuen hartara behartu neure burua. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 80. orr.
Aragorn ere ez aipatu, hartara beharturik ez bahago behintzat. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 21. orr.
Ezin ahaztu nezakeen karrakan marinel zetozenak hartara beharturiko itsasoko jende xumeak zirela. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 150. orr.
Behartu itzazue gizonak lanera eta zintzotu egingo dituzue. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Gurasoek igandero behartzen ninduten mezetara, eta nik gorroto nituen intsentsuaren usaina, ur bedeinkatuaren askan hatzak sar-tzea, aitaren egitea, meza bera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 77. orr.
Zer dela-eta ontzigintzara behartua hainbeste jende, lan latz horretan jaia eta astea bereizi gabe? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 27. orr.
Zaila dirudi goiko ipuin laburra hala irakurtzea, Kafkaren irakurketa seriora behartu baikaitu pragatarrari buruzko literatur hagiografiak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 60. orr.
Egiptoko erregea kontra jarri zitzaion eta, azpikeriaz, adreilugintza astunera behartu zuen, makurtarazi eta esklabo bihurtu. Elizen arteko biblia Jdt 5,11
Ez dut nire burua behartzen zure auziagatik borrokatzera, ez berorren defentsan ateratzera. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 221. orr.
Bekatore larritzat hartzen dira bizkitartean, zeren eta bakoitza jakitera behartua den legearen ez jakitea ez baita aitzakia baliagarria. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 68. orr.
Mintzatzera behartuko genuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 42. orr.
Ezkontzera behartua haiz eta oinordeko bat eman behar didak! Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 78. orr.
Israeldarren artetik, ordea, ez zuen inor ere esklabo izatera behartu. Elizen arteko biblia 1 Erg 9,22
Zuen mesederako nago ikusi dudana esatera behartua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 198. orr.
Behartu egin ninduen harekin joatera! Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 44. orr.
Nork behartuko gaitu gure betebeharrak betetzera? Jende xehea larrutzen duzue gari-zerga ordaintzera behartuz. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 21. orr.
Urrats bakoitzean, zientzialaria beharturik dago kritikaren eta esperientziaren irizpena jasotzera. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 14. orr.
Luzaz ez mintzatzera behartua naiz haatik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 335. orr.
Aurrerantzean ez zaitezela deabruaren tentaldi eta zirikaldi horiek inori aitortzera behartua sentitu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 559. orr.
Zeren eta zure gutunetan erakutsi didazun atxikimendu handiak behartzen bainau, ene aldetik, ahal bezain ongi zure deiari ihardestera. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 52. orr.
Horrek behartzen gaitu, hain zuzen, modu sinesgarri samarrean irudikatzera nolatsu joan den poliki-poliki eraikiz halako konplexutasuna. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.
Guztien morroi naizenez gero, behartua nago guztiak zerbitzatzera eta nire Jaunaren usain gozoko hitzak ematera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 137. orr.
Gogo hori erakusten badute toki orotan euskaldunek, orduan neurriak ere araberakoak aterako dira, gure kargudunak araberako erabakiak hartzera behartuak izanen dira. Herria 2004-04-08
Gainerako anaia guztiak ere behartuak beude goardianoei era berean obeditzera eta ofizioa Erregelaren arabera errezatzera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 166. orr.
Zerk behartzen du berez baketsua den lagun bat "aski da!" aldarri egin eta fusila hartzera? Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 147. orr.
Ehun lagun inguru atxilotu dituzte Bombayn, adingabeak prostituitzera behartzeagatik . Berria - Gaiak 2004-07-18
· Bizitza horrela -horren basaki- "sinplifikatzera" behartzen zarenean, orduan ezerk ez dizu higuin eta narda gehiago eragiten kontzientziaren hozkadak baino: tipula negarrak! Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 59. orr.
Eboluzioaren teoriarekin, akabo aurrez ezarritako harmonia baten ideia, eta, horrenbestez, haren bitartez izaki antolatuei erlazio-sistema bat behartu zaielako ustea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 118. orr.
Erregeari atsegin eman nahirik, eredua trebeki behartzen zuen, itxura ederragotzeko. Elizen arteko biblia Jkd 14,19
Ez zuen inor, ez ezer indarrez behartu nahi, ez pertsonak eta ezta egoerak ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.
Orain ikusiko duzu faraoiari egingo diodana: indarrez beharturik, utziko dizue joaten. Elizen arteko biblia Ir 6,1
Zuen aitak zin-hitzez behartu gaitu: "Madarikatua gaur zerbait jan dezana". Elizen arteko biblia 1 Sm 14,28
Lagundu egin nioan nik, bai diru pixka bat falta bazen neronek erantsiz, bai ez saltzen tematutako jabe batzuk modu onean behartuz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 486. orr.
Postura behartu hartan makurtuta ere, bularrek ez zuten artean zurruntasunik galtzen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 97. orr.
-Zeurok arduratuko zarete, orduan? -esan zuen aleman-jatorria adierazten zuen frantses behartu batez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 211. orr.
Kristautasun behartua, Aranaren nazionalismo bizkaitarra, sozialismoaren borroka obreroak, ETAren martirioak... Bilbok derrigortutako desterrua ziren. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 18. orr.
Orduan bai, arnasaren hauspoa menderatu zuen, eta ahotsa goratu, halako modu behartuan non begietan ageri zuen nekea gorputz osoan ere bazuela ohartu bainintzen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 220. orr.
Pertzepzio "behartua" den pertzepzio modu berezi horretan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 67. orr.
Adoniram zen langile behartu haien arduraduna. Elizen arteko biblia 1 Erg 5,28
Barre behartua egin zuen Lupinek. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 280. orr.
Ibilera gogorik gabea du, irribarre behartua, begirada galdua. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 34. orr.
Zaintza zorrotza ezarri zen Nabarrenkoxeko bizilagun behartuen arima eta gorputzen gainean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 218. orr.
Hemen ez dugu inola ere izumen girorik arnasten, lan behartu itsu baten giroa baizik. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 97. orr.
Euskarazko idatzien egokitze lan behartu horien ondorioz, batzuetan, euskarazko mezuak indar gutxiago izaten dute. Berria - Harian 2006-02-04
ik beherago 8. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Ezin burutziarik eginez, badira amerikanoak Saddam Husseinen ohiko armadaren aintzindari trebatuez behartzekotan direnak. Herria 2004-04-29
Nun ez den konparazione medikuaz behartzen etxetik urrun delarik edo hola. Herria 2005-01-06
Hilabete ondarreko urte saria pagatua ez dutener, 3 hilabeteko epea kondatua izanen zaiote, ordezkatze xerbitxuaz behartzen badira. Herria 2005-02-24
Badakite ere Uztaritzeko erretorek, eta komentuko serora beltxek, beti interesatua eta interesgarri zela Lafitte, hartaz behartzen edo komitatzaile zirenendako. Herria 2001-09-20
Herriko etxeak jakinarazten du, egur mozteaz behartuko direneri, izenak eman behar direla azaroaren 15 a aintzin. Herria 2001-10-25
Azkenean bere demisionea eman behartu izan zako. Herria 2001-01-25
Geroxago, gerlarat eta Alemaniarat preso joan behartu zitzaion. Herria 2002-09-26
Gazte horieri, 1952 eta 1962 artean, joan behartu zitzaioten, beren eginbidearen betetzerat, denboran 14 edo 39 gerlarat gure aintzinekoak bezala. Herria 2001-05-17
Grezian bozak zituzten igandean eta aldi huntan sozialixtek galdu dute, hamar urte huntan eskutan zuten karguari uko egin behartu baitzaiote. Herria 2004-03-11
Zenatur sartua baita, behartuko zaio orobat, gisa hortan legezko eskubide berezi batzu baititu, geriza berezi bat nolazpait, nahiz hein batetarik harat geriza hori ere galtzen ahal duen. Herria 2004-10-14
Behartuko zaiote helduden astelehenean ukanen dituzten kontrarioekin. Herria 2005-02-03
Baitu kuraia eta baitu bertute, behartzen zaio eta oraino behartuko ere. Herria 2005-09-29
Itsasuko abertzale bilkura berezirat Eusko Alkartasuna koentzat segurik moldezko deialdi argirik ez izanez horrarat gomitatzen zuen "hirukoa" ren ganik ez eta Abertzaleen Batasuna alderdikoen ganik ere, gureari xoilik arizan behartu zauku. Herria 2003-04-24
Laudion ere amor eman behartu zaio lekuindarrari. Herria 2005-07-28
Heriotzaren ordez bizitza osorako lan behartuak Siberiako lurretan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 67. orr.
Kalean izar horia eraman behar izatetik lan behartuetara, kontzentrazio-esparruetatik gas ganberetara, Budapestetik Auschwitzera denbora-tarteak soilik daudela adierazten du Keteszen nobelak. Berria - Kultura 2004-02-28
Zigorra delituaren neurrikoa balitz, lapurra lan behartuetara zigortuko balitz, orduan ugazabek arazorik gabe eramango lituzkete lapurrak justiziaren aurrera. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Salomon erregeak lan behartuak antolatu zituen eta Israel osoan hogeita hamar mila gizon bildu zituen horretarako. Elizen arteko biblia 1 Erg 5,27
Kugler jauna sendagilearen ziurtagiriari esker lan behartuetatik libre geratu da. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 234. orr.
Isildu beharra zegoan, noski, Lan Behartuaren Zerbitzua saihestuak ginenez, hire aita eta biok, eta meatzari egin gintuan, mutur-beltz, ezagutu ezinezko, meatze zuloan denbora guztian, edo erresistentziako meatzari kideen etxeetan. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 58. orr.
· Hemen ez dugu inola ere izumen girorik arnasten, lan behartu itsu baten giroa baizik. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 97. orr.
Konturatzen zara hobe zukeela Coldcut bikotearekin lehenago topo egin izan balu DJ Shadow-rekin egindako lan behartu hura egin baino. Berria - Kultura 2006-02-16
aldaketa behartu (4); aldatzera behartu (13); alde egitera behartu (13); asko behartu (10); atea behartu (4); ateratzera behartu (6); atzera egitera behartu (4); batere behartu gabe (6); begiratzera behartu (6)
behartu ahal (9); behartu baininduen (4); behartu baitzituen (4); behartu behar (28); behartu dezake (4); behartu ditu (22); behartu dituela (5); behartu dituzte (14); behartu du (56); behartu duen (10); behartu dute (32); behartu dutela (4); behartu duten (4); behartu gabe (70); behartu gabeko (5); behartu gaitu (13); behartu gaituzte (6); behartu gintuen (8); behartu gintuzten (6); behartu gura (4); behartu izan (10); behartu izana (5); behartu nahi (81); behartu nahi dituzte (6); behartu nahi dute (9); behartu nahi izan (15); behartu nau (5); behartu naute (4); behartu neure burua (4); behartu ninduen (32); behartu ninduten (14); behartu nituen (6); behartu nuen (14); behartu omen (6); behartu zaitu (4); behartu zituela (5); behartu zituen (55); behartu zituztela (7); behartu zituzten (47); behartu zuela (8); behartu zuen (161); behartu zuen arte (4); behartu zuen bere (10); behartu zutela (15); behartu zutela esan (4); behartu zutela salatu (4); behartu zutelako (4); behartu zuten (83)
behera uztera behartu (4); bere burua behartu (4); betetzera behartu (6); bizitzera behartu (12); borrokatzera behartu (4); burua behartu (9)
egitera behartu (137); egitera behartu du (4); egitera behartu dute (4); egitera behartu nahi (5); egitera behartu ninduen (4); egitera behartu zituen (13); egitera behartu zituzten (10); egitera behartu zuen (20); egitera behartu zutela (4); egitera behartu zuten (7); egotera behartu (20); ematera behartu (21); erabiltzera behartu (8); eramatera behartu (5); esatera behartu (8); esertzera behartu (4); eskatzera behartu (4); ezer behartu gabe (4); ezertara behartu (10); ezertara behartu nahi (4); ezin da behartu (4); flexioak egitera behartu (6); gehiegi behartu (19); gehiegi behartu gabe (13); gordetzera behartu (5); harremanak izatera behartu (6); hartara behartu (6); hartzera behartu (39); hartzera behartu zuen (4); hartzera behartu zuten (6); hirugarren partida behartu (5); hitz egitera behartu (6); horretara behartu (19); horretara behartu zuen (4)
ibiltzera behartu (13); igotzera behartu (6); ihes egitera behartu (9); ikastera behartu (4); inor behartu (7); inork behartu (13); inork behartu gabe (8); irribarre behartu (5); itzultzera behartu (7); izatera behartu (23); jarraitzera behartu (4); jartzera behartu (11); jatera behartu (5); joan behartu (6); joatera behartu (13); jokatzera behartu (12); jokatzera behartu zuen (4); kargua uztera behartu (7); kitarakoa behartu (4); lan behartu (4); lan egitera behartu (10); lanera behartu (5); lanera behartu zituzten (4); langile behartu (4); negoziatzera behartu (10); neure burua behartu (4); nola behartu (4)
onartzera behartu (13); onartzera behartu zuten (4); ordaintzera behartu (6); parte hartzera behartu (5); partida behartu (9); pentsatzera behartu (4); sartzera behartu (10); sinatzera behartu (8)
uko egitera behartu (4); uztera behartu (41); uztera behartu zuen (10); uztera behartu zuten (5); zergatik behartu (8)
behartua baita (4); behartua bego (5); behartua da (5); behartua dago (15); behartua dela (6); behartua den (7); behartua egin (9); behartua egin zuen (6); behartua egon (4); behartua izan (21); behartua izatea (4); behartua nago (11); behartua naiz (5); behartua sentitu (5); behartua sentitzen (5); behartua zen (4)
egitera behartua (25); ematera behartua (5); esatera behartua (4); horretara behartua (5); irribarre behartua (9); irribarre behartua egin (4); izatera behartua (6); uztera behartua (5)
behartuak beude (14); behartuak daude (4); behartuak daudela (5); behartuak dira (6); behartuak diren (4); behartuak egon (4); behartuak gara (5); behartuak gaude (9); behartuak izan (38); behartuak izan dira (5); behartuak izan diren (4); behartuak izan nahi (4); behartuak izan ziren (10); behartuak ziren (4)
betetzera behartuak (10); betetzera behartuak izan (4); bizitzera behartuak (4); egitera behartuak (21); egitera behartuak izan (8); gordetzera behartuak (6); hartzera behartuak (5); hori betetzera behartuak (4); horretara behartuak (4); ihes egitera behartuak (6); izatera behartuak (7); jaurtiketa behartuak (4); joatera behartuak (6); oso behartuak (5)
lan behartuetara (5)
behartuko balu (4); behartuko ditu (13); behartuko ditugu (6); behartuko dituzte (6); behartuko du (15); behartuko dute (4); behartuko gaitu (5); behartuko lituzke (4); behartuko luke (7); behartuko lukete (4); behartuko zuen (4); behartuko zuten (4)
bizitzera behartuko (4); egitera behartuko (19); ematera behartuko (5); hartzera behartuko (5); jartzera behartuko (4); joatera behartuko (5); uztera behartuko (4)
beharturik dago (7); beharturik daude (12); beharturik egon (5); beharturik egongo (4); beharturik gaude (8); beharturik geunden (4); beharturik ikusi (5); beharturik nago (4); beharturik sentitu (8); beharturik sentitzen (7); beharturik zegoen (5); beharturik zeuden (4)
egitera beharturik (11); ematera beharturik (8); hartara beharturik (5); izatera beharturik (7)
aldatzera behartuta (4); behartuta al (4); behartuta aurkitu (8); behartuta dago (40); behartuta dagoela (6); behartuta dagoen (4); behartuta daude (43); behartuta daudela (12); behartuta dauden (7); behartuta egin (11); behartuta egon (7); behartuta egongo (28); behartuta egongo dira (5); behartuta egotea (5); behartuta gaude (29); behartuta geunden (4); behartuta ikusi (11); behartuta ikusiko (4); behartuta ikusten (5); behartuta izan (8); behartuta lan (7); behartuta lanean (7); behartuta nago (9); behartuta nengoen (6); behartuta sentitu (9); behartuta sentitzen (11); behartuta zaude (4); behartuta zegoela (5); behartuta zegoen (12); behartuta zeuden (9)
bere burua behartuta (4); betetzera behartuta (9); bizitzera behartuta (9); burua behartuta (7); burua behartuta ikusi (5); egitera behartuta (47); egitera behartuta dago (5); egitera behartuta daude (8); egoerak behartuta (15); ematera behartuta (13); erabiltzera behartuta (4); erantzutera behartuta (4); esatera behartuta (6); hala behartuta (6); hartara behartuta (4); hartzera behartuta (8); horretara behartuta (8); irabaztera behartuta (15); irabaztera behartuta gaude (4); itxurak egitera behartuta (4); izatera behartuta (7); legeak behartuta (5); negoziatzera behartuta (4); onartzera behartuta (5); ordaintzera behartuta (6); uztera behartuta (4); zaintzera behartuta (5)
behartuz gero (13); egotera behartuz (4)
egitera behartzea (5); egotera behartzea (4)
prostituitzera behartzeagatik (5)
behartzeko aukera (5); behartzeko eskatu (5); betetzera behartzeko (4); egitera behartzeko (12); ez behartzeko (9); luzapena behartzeko (4); negoziatzera behartzeko (5); uztera behartzeko (4)
aitortzera behartzen (4); aritzera behartzen (5); begiratzera behartzen (6)
behartzen ari (10); behartzen badituzu (4); behartzen baikaitu (4); behartzen bainau (5); behartzen baitu (4); behartzen baitzuen (8); behartzen bazuen (5); behartzen da (4); behartzen ditu (51); behartzen dituela (6); behartzen dituen (16); behartzen dituzte (32); behartzen dituztela (10); behartzen dituzten (8); behartzen du (67); behartzen duela (8); behartzen duen (22); behartzen duena (18); behartzen duenean (4); behartzen dute (11); behartzen dutela (7); behartzen duten (5)
behartzen gaitu (53); behartzen gaituela (4); behartzen gaituen (6); behartzen gaituena (4); behartzen gaituzte (13); behartzen gintuen (8); behartzen gintuzten (7)
behartzen nau (22); behartzen nauen (4); behartzen naute (4); behartzen nauzu (4); behartzen ninduen (19); behartzen ninduten (6); behartzen nuen (6)
behartzen zaitu (9); behartzen zaituen (4); behartzen zituen (17); behartzen zituzten (25); behartzen zuela (5); behartzen zuen (45); behartzen zuena (4); behartzen zuenean (4); behartzen zuten (18)
berak behartzen (6); bere burua behartzen (4); betetzera behartzen (6); bilatzera behartzen (5); bizitzera behartzen (6); burua behartzen (6)
edatera behartzen (5); edukitzera behartzen (5); egitera behartzen (88); egitera behartzen dituzte (8); egitera behartzen gaitu (7); egotera behartzen (16); ematera behartzen (12); erabiltzera behartzen (6); esatera behartzen (8); ezertara behartzen (7); ezkutatzera behartzen (6); gehiegi behartzen (4); gelditzera behartzen (5); guztiak behartzen (4); hartara behartzen (10); hartzera behartzen (19); hitz egitera behartzen (7); horretara behartzen (22); horretara behartzen du (5)
ibiltzera behartzen (9); igotzera behartzen (5); ikustera behartzen (4); inor behartzen (5); izatera behartzen (30); izatera behartzen ditu (4); jaistera behartzen (4); jartzera behartzen (9); joatera behartzen (19); jokatzera behartzen (4); lan egitera behartzen (6); legeak behartzen (9); lortzera behartzen (5)
onartzera behartzen (5); parte hartzera behartzen (4); pentsatzera behartzen (5); premiak behartzen (4); prostituitzera behartzen (5); sartzera behartzen (5)
uztera behartzen (7); zerk behartzen (5)