Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herriko kontseilu orokorrak jakinarazten du, denen baimen osoarekin, nehork ez bortxaturik, hemendik goiti elizaren gainean dugun nagusitasuna eta erretore berri baten hautatzeko dugun eskubidea. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 197. orr.
Uste dut, bestetik, batzuetan zinezko euskaltzaleak direla, maila hori bereganatu zutenean ez baitziren hartara bortxatuak izan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 89. orr.
Zorigaitzez bortxatua izan nintzen erantzungailuan mezuaren uztera: lehenbailehen deitu behar ninduela. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 124. orr.
Gaur egun ez dira gehiago prezioak eztabaidatzen, artzaina kasik bortxatua da erosleak eskaintzen duenaren hartzera. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 79. orr.
Gerla itsusia zen, eraso bakoitzean erortzen ginen ulitxa ahul, eta hobirik gabeko hilotzen ondoan lo egitera bortxatzen gintuzten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 178. orr.
Egungo egunean zin horiek ahantzaraztera zerk bortxa zaitzake? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 150. orr.
Banoa, bortxatzen bainaute partitzerat. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 221. orr.
Egun hartan psikologikoki bortxatua izana nintzen, eta alienatua. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 26. orr.
Egia, noski, beste bat zen: ez neukala hotelera igotzeko gogorik, eta ezin nuela, nahiz errudun sentitu, neure burua bortxatu eta hara-ko bidean jarri. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 143. orr.
Norvejiatik Espainiarat zoan aireko bat bortxatua izan da Miarritzeko aireportuan pausatzerat. Herria 2004-01-01
Ez nuke, bestalde, zure intimitatea bortxatu nahi. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.
Kasu eman bada, bizkonde, eta ez ezazu gehiago bortxa nire herabetasun guztizkoa! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 483. orr.
Donald Rumsfeld Defentsa idazkariak, 2002ko agindu batean, Genevako Konbentzioa bortxatzen duten hainbat «metodo» baimendu zituen. Berria - Mundua 2004-06-24
Jakobe maisuak kondenatzen zuen ikuspegi hori, alde batetik bortxatzeko eskubiderik gabeko boterea hutsala baita, eta bestetik esku hartzeko eta bortxatzeko ahalmenik ez balu ahal guti bailuke, haren Jaun Espos handien eta hoberenak, Jesu Kristok berak ezarri zion helburura heltzeko. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 137. orr.
Bakardadea bilatua denean, ez bortxatua, aberasgarria da beti. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 9. orr.
Irudi ñimiño ia ikustezinari arretaz so egiten badiozu, horren xehetasunak ikusteko ikusmena bortxatuz, zeure bista ahulduko da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 83. orr.
Irribarre bat bortxatu nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 105. orr.
Narradoreak Ryan du izena; Fergus Kilpatrick gazte, heroiko, eder, asasinatuaren birbiloba da; Kilpatrick, zeinaren hilobia misterioski bortxatu zuten. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 97. orr.
Kutxa bat bortxatu, eta han aurkitutako urrea eta harribitxiak lapurtu zituen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 290. orr.
Adierazi berri ditugun printzipioak ankerki bortxatu zituzten espainiarrek. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 175. orr.
Badirudi gelako atea bortxatu dutela. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 131. orr.
Borta bortxatu zuten. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 160. orr.
Piotr Vasilitxek Siberiarako bidea hartu behar izan zuen, berrogei urtez lan bortxatuak egitera kondenatuta. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 152. orr.
Harryk barre bortxatua egin zuen, Percy desagertu arte egon eta Myrtle Negartiren komunetara joan zen zuzenean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 155. orr.
Artegatasuna irri bortxatu batez kukutu nuen. Une hartan berean, kale tarteetatik eta teilatuen gainetik datozen txilio eta oihu bortxatu batzuek gailentzen dira. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 226. orr.
Gertatuak gertatu, dolu bortxatuak kateztatu familiakideak agurturik, Pierrak Baionako bidea hartu zuen herriko plazan tropatuak ziren lagunekin. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 173. orr.
Badira bakardade bortxatuak ere, ez bilatuak baina zure kontrolpekoak beti. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 9. orr.
· Kutxa ustez bortxatuaren barruan hiru eki-saindu, lau kaliz eta kopoi bi gordetzen omen zituen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 88. orr.
Munduko finantza-doikuntzaren nolakotasun partez bortxatu horrek agertzen du zergatik egin zuten gora interes-tasa errealek petrolioaren bigarren krisialdian. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.
Lo-errea uxatu ezinik, bere biluztasunaz harritua bezala, gaueko hamarrak zirela konturatu zen Zorayda Arraras, oso aspaldiko egun hits eta zapal batetan Okotz Cormenzana psikoanalista lacantiar eta maratoilari ezagunak bortxatu zuen emakumea (epaileak ebatzi zuenaren arabera). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 229. orr.
Ama bortxatu zuen eta gero marineetan sartu zen 1945ean Berlingo batailan hiltzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 35. orr.
Puta-kume horrek bortxatu egin nau, esan nuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 315. orr.
Bortxatu egin nau, eta ez dut nahikoa indar izan bera gainetik kentzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 315. orr.
Emakumea bakarrik aurkitu, egur puska batez jo, trokarte batera eraman eta bortxatu egin zuela zioen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 46. orr.
Hiru gizonek bortxatu zintuzten. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 206. orr.
Iaz atxilotu zuten, neskato bat bahitu, bortxatu eta hiltzea leporatuta. Berria - Gaiak 2004-07-01
Lesbiana bat bortxatzea birjina bat bortxatzea baino okerragoa da: kolpe are gogorragoa. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 139. orr.
Absalomek ez zion hitzik esan bere anaia Amnoni, baina gorrotoa zion, arreba Tamar bortxatu zuelako. Elizen arteko biblia 2 Sm 13,22
Horietarik %67 bahituak izan dira, bortxatuak, eta gero emagaldu-etxeetara salduak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 219. orr.
Neskak ihardetsi zuen: -Ez, ene anaia, ez nazazu bortxa. Elizen arteko biblia 2 Sm 13,12
Eskifaiak askotan bortxatu zituen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 97. orr.
Leihotik so dauka bortxa ez dezaten, ezer gerta ez dakion. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 113. orr.
Bazen oraino zer harrapa eta non bortxa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 284. orr.
aitak bortxatu (3); aldiz bortxatu (6); aldiz bortxatu zuen (4); asko bortxatu (3); atea bortxatu (4); bahitu eta bortxatu (6); bat bortxatu (32); bat bortxatu eta (3); bat bortxatu izana (3); bat bortxatu zuen (5); bat bortxatu zuten (5); batek bortxatu (8); batek bortxatu egin (3); berriz bortxatu (4); bi aldiz bortxatu (5); bikotekidea bortxatu (4)
bortxatu bat (6); bortxatu batez (4); bortxatu behar (12); bortxatu dituen (3); bortxatu dituzte (4); bortxatu du (3); bortxatu dute (5); bortxatu dutela (6); bortxatu duten (3); bortxatu edo (3); bortxatu egin (65); bortxatu egin nahi (5); bortxatu egin nau (4); bortxatu egin zituzten (3); bortxatu egin zuela (5); bortxatu egin zuen (17); bortxatu egin zutela (5); bortxatu egin zuten (7); bortxatu egingo (5); bortxatu egiten (9); bortxatu egiten dituzte (3); bortxatu ere (5); bortxatu ere egin (4); bortxatu eta (39); bortxatu eta hil (6); bortxatu gabe (24); bortxatu izana (11); bortxatu izana leporatu (3); bortxatu nahi (20); bortxatu nahi izan (6); bortxatu ninduen (4); bortxatu zituen (5); bortxatu zituztela (3); bortxatu zituzten (14); bortxatu zuela (8); bortxatu zuelako (5); bortxatu zuen (25); bortxatu zutela (7); bortxatu zuten (17)
burua bortxatu (3); edo bortxatu (4); emakume bat bortxatu (18); emakume bortxatu (5); emakume inguru bortxatu (3); emakumea bortxatu (6); emakumeak bortxatu (7); emaztea bortxatu (3); eskubidea bortxatu (3); eskubideak bortxatu (7); eta berriz bortxatu (4); eta bortxatu (29); eta bortxatu egin (16); giza eskubideak bortxatu (5); gizonek bortxatu (3); haurrak bortxatu (4); inguru bortxatu (3); irri bortxatu (5); irri bortxatu bat (3); irribarre bortxatu (4); nehor bortxatu (4); nehor bortxatu gabe (4); neska bat bortxatu (6); neska bortxatu (6); neskak bortxatu (3); nola bortxatu (3); sobera bortxatu (6); sobera bortxatu gabe (5)
atea bortxatua (3); barre bortxatua (3); bat bortxatua izan (3); bortxatua egin (4); bortxatua izan (17); bortxatua izan dela (3); bortxatua izan zen (5); bortxatua izanen (4); irri bortxatua (5)
bortxatuak dira (5); bortxatuak eta (3); bortxatuak izan (12); bortxatuak izan dira (3); bortxatuak ziren (4)
bortxatuko zuela (3)
bortxatuz eta (3)
bat bortxatzea (7); bortxatzea egotzi (3); bortxatzea egotzi zioten (3); bortxatzea eta (7); bortxatzea leporatu (3); eta bortxatzea (3); ez bortxatzea (4); ohia bortxatzea (3)
alaba bortxatzeagatik (4); aldiz bortxatzeagatik (3); bahitu eta bortxatzeagatik (3); bat bortxatzeagatik (17); bortxatzeagatik erredakzioa (4); emakume bat bortxatzeagatik (4); eta bortxatzeagatik (8); neska bat bortxatzeagatik (6)
bortxatzeaz gain (3)
eta bortxatzeko (4)
alaba bortxatzen (6); alaba bortxatzen saiatu (4); bat bortxatzen (6); bortxatzen ahal (4); bortxatzen ari (10); bortxatzen direla (3); bortxatzen dituzte (8); bortxatzen dituzten (3); bortxatzen du (8); bortxatzen dute (4); bortxatzen duten (3); bortxatzen eta (4); bortxatzen ez (4); bortxatzen hasi (3); bortxatzen saiatu (15); bortxatzen saiatu zen (6); bortxatzen saiatzeagatik (7); bortxatzen zituztela (3); bortxatzen zituzten (4); bortxatzen zuten (3); egitera bortxatzen (3); emakumeak bortxatzen (3); eskubidea bortxatzen (5); eskubidea bortxatzen du (4); eskubideak bortxatzen (12); eta bortxatzen (10); giza eskubideak bortxatzen (8); ituna bortxatzen (3)