Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

premiatu, premia(tu), premiatzen du ad behartu, hertsatu.

-Galde egiozu orain -premiatu zuen isilka Ronek Harry.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 124. orr.

Sabethek adierazi zidan (nik hartara premiatu gabe) berak ere nahi lukeela makina-aretoa bisitatu, nirekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 115. orr.

-Tira, gau osoa hemen igaro nahi duzu? -argi eta garbi hitz egitera premiatu zuen Maizak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 186. orr.

Premiatuta, gelditzeko eskatu nion keinuka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Gero, inork gosaria bukatu baino lehen, lehenbailehen zelaira joateko premiatu zituen, hango egoeraz jabe zitezen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 247. orr.

Museoko zuzendaria premiatu zuen, argitu dezan kopiak bertan diren ala ez.  Berria - Kultura   2004-03-24

Goiz batez, obramenduetarako premiatu zelarik, erizain bati deitu zion komunera eraman zezan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 149. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus