Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bazkariak eta afariak jatetxeetan egiten nituen gehienetan, beti bakarrik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 11. orr.
Bazkaria egitea tokatzen zaidak eta etxean geratuko nauk. «Kuskue tanden», 2004 - 28. orr.
Eta orain nor arduratzen da zure arropaz? eta nork egiten bazkariak? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.
Luzaideko "Maitena" jatetxean egin bazkariak ere baduke zer ikusirik, ene oraingo fleitean izatearekin. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 26. orr.
Horren barnean sarturik eta hor zerbitzatu bazkaria janik, etxerat buruz goaz lo xixka batzu eginez. Herria 2004-03-25
Bazkaria hartu, preso langile batzuk emanik, eta arratsalde gaitza pasatzen dugu zelda antolatzen eta kalakan. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 106. orr.
Bazkaria mahaian dago, jauna. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 96. orr.
Ekainaren zortzian bazkari bat emango dut hiriko funtzionario nagusientzat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 484. orr.
Unibertsitateak milaka lanpostu sortzen ditu (eta ez gara hemen erakundearen langileez bakarrik ari), milaka bazkari ematen dira egunero, ehundaka etxebizitza alokarazten ditu. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 47. orr.
Dzi-Dzau sustengu komiteak bazkari bat antolatzen du Lorentxaren alde. Herria 2004-04-08
-Atera bazkaria! Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 123. orr.
Eguerditan, pilota eskolako aitamek 140 bazkari zerbitzatu dute, giro zinez onean. Herria 2004-07-29
Bazkaria, zopa alegia, harrigarriro goiz ekartzen zuten, bederatziak inguruan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 123. orr.
Nolanahi ere, bazkari batera gonbidatu ninduen produktore jaunak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 86. orr.
Zizka-mizken ondotik bazkaria atera zuten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 432. orr.
Eguerdikotzat 400 bazkari prestatuko dituzte. Herria 2003-07-03
Manatu dut izan genezan hemen bazkari bat prestaturik; egidazue bazkari hori onartzeko ohorea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 240. orr.
Herrialde Txapelketa amaituta, bazkaria izango da denentzat, antolatzaileen kontura. Berria - Kirola 2006-02-17
12.00etan sarien emaitea eta ondotik zintzur bustitzea eta bazkaria. Herria 2004-09-23
Bazkaria Panpi Laduche-k airostuko du. Herria 2004-04-08
Neronek pagatu nuen bazkaria. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.
Ez edan asko bazkarian -esan zidan aitak-. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 353. orr.
Handik aurrera Floraren gainean hizketan eman zuen bazkaria amaitu arteko denbora. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 60. orr.
Bazkaria otzaran sartu eta egun-pasa joaten ziren. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 180. orr.
Pentsaturik bazkariak ez diola onik egin, gonbito-poltsaren bila hasi naiz aurreko aulkiaren zorroan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 195. orr.
Ixpixoen ondotik, bazen edari, askari edo bazkari, zer ere baitzuten jokaturik. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 101. orr.
Emakumeon bazkaria zen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 26. orr.
Ondotik aperitifa eta bazkaria: 60 bazkaltiar orotarat. Herria 2002-10-24
Omenaldia, bazkaria eta bideoa. Berria - Euskal Herria 2004-06-11
Amak aztoratu egiten zituen mahaikide guztiak familiako bazkarietan. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 26. orr.
Teresa bere gelan gelditu zelako bazkariko denbora guztian, Sebastianen bitartez jakin nuenez. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 229. orr.
Eguerdirako hiriko handikien bazkariko kontakizuna zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 75. orr.
Hamarretan bazkari gisa-edo zerbitzatzen zitzaien salda edo, ofizialki, eltzekari gisakoaren jatera ez zen berehala menturatu. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 81. orr.
Bazkari egitera joana izango da hura. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 125. orr.
40 urtekoen bazkaria. Herria 2002-11-28
Horixe dut bazkari. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 125. orr.
Meza eta bazkariaren ondotik baziren egunaren alaitzeko, pilotari, dantzari, kantari, bertsulari, txistulari, irrintzilari, hots, denbora hartako eskual kultura egiten zutenetarik. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 37. orr.
Bazkariak biziagoatua zuen haren mintzoa, hori posible bazen-. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 266. orr.
Etxean bazkari ona genuenean, gonbidatu egiten genuen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 15. orr.
Bazkari ona eman nahi eta besteen atsegina bilatzen duenak ere ez du lan erraza hartzen. Elizen arteko biblia 2 M 2,27
Hiru egunen buruan, Faraoiak urtebetetzea zuenez bazkari handi bat eskaini zien bere funtzionario guztiei. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 112. orr.
Haurrentzat ostatu eta bazkari berezia (lomo, patatak, bixkotxa) 3 eurotan. Herria 2004-03-11
Amak oilar bat hil, eta bazkari gozoa ipini zuen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 43. orr.
Oso bazkari goxoa prestatu duela esan dit. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 353. orr.
Ia bazkari osoa papertxo batean idazten eman du, azpilekoaz arduratu barik. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 29. orr.
Hori, berez, bazkari ezti baterako ataria izan zitekeen, nire kezka eta pena anitz eta ugarien ahanzgarri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 304. orr.
Bazkari ederra eman zien; baina gizon batzuk zelatan jarri zituen. Elizen arteko biblia 1 M 16,15
Hobekienik jalgi diren jatetxeak, oraiko ara berrieri jarri direnak, bazkari arinak eskainiz, udatiar ainitzek hori hola nahiago. Herria 2005-10-13
Hala, bazkari arin baten ondotik zaldi gainerat igaiten zela, abiatu zen aita Ubarnerantz, nondik ilunabarrean itzuli baitzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 371. orr.
Bazkari bero bat 10 eurotan. Herria 2005-01-20
Gero bazkari hauta (12 eurotan) fanfarre eta kantuz alaitua. Herria 2004-04-08
Luze eta zabal eseririk zegoen besaulki batean, zinkurinka hain bazkari oparoaren ostea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 151. orr.
Gure aitonak laurogeita hamar urte bete behar zituen eta, ospatzeko, bazkari gogoangarri bat antolatu zuen, familia guztiarentzat, jatetxe famatu batean. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 183. orr.
1932an New Yorkeko estatuan Troy hirian bazkari ofizial batean izandako elkarrizketak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 324. orr.
Bazkari herrikoi eta multikulturala izanen da segur aski momentu beroena. Berria - Kultura 2004-09-24
Gurasoekin etxean urtebetetzeko bazkari familiarra egin ondoren. Aitor Arana «Onan», 2000 - 131. orr.
Bertako taldeekin bilera egingo dute lehenik, eta ondoren alderdiekin bazkari informatiboa egingo dute. Berria - Euskal Herria 2006-02-16
Bazkari musikala Domintxinen. Herria 2001-02-01
Neure harridurarako, bazkari bakartia utzi eta hemen zuekin elkartuta ikusi dut neure burua. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 186. orr.
Igandean 270 pertsona bildu ziren Hazparneko bazkari biologikoan. Berria - Euskal Herria 2004-09-14
Derradan ezen festa eguneko bazkari ezin joriagoan, oreinkia zerbitzatu zigutela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 57. orr.
Bazkari ahotik ezin utzia, arno botoila on batzuez bustia eta hamazazpi eurotan guzia. Herria 2004-09-16
Kafea aipatu zuen, baina mahaia atonduta zeukan bazkari itxurazko bat egiteko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 18. orr.
Taxuzko bazkari batera gonbidatuko haut hau ospatzeko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 114. orr.
Neskak berealdiko bazkari batera gonbidatu zuen, gurinen enkanteko otarreetan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 264. orr.
Behar bezalako bazkaria egitea erabaki nuen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 157. orr.
Akordio horien sinatzea goizean eginen da eta ondotik anaitasunezko bazkari. Herria 2001-10-18
Bazkari orduekin beti estu ibiltzen ziren, eta behin eta berriz etortzen zitzaidan esanez ordu bete lasai ateratzeko bazkal orduan, edozeinen txanda egingo zuela leihatilan. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 21. orr.
Eta bazkari edo afari denboran, amatxik, maiz aipatzen zituen bere arrosa, julufria, hortentsia, gatulili, dalia eta bereziki maite zituen aromak. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 72. orr.
Familiako bazkari-egun horietako bat izango zen, bestela ez bainintzen azaltzen aitona-amonenean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 94. orr.
Beren akordeoiekin animatu dute bazkari ondoa. Herria 2003-07-31
ik bazkalondo.
Bazkari ondoan nahi zuenarentzat edo ahal zuenarentzat dantzaldi bat eman du bere soinuarekin Michel Launay herritar berriak. Herria 2005-03-10
Tartean bazkaria izango da, eta gaur amaituko da bazkari-txartelak erosteko epea. Berria - Kirola 2004-06-23
Parte hartzea, 30 euro, bazkari-saria barne. Herria 2004-07-08
Gehexani beha egon zitzaion bazkari denboran. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 184. orr.
Etelkaren neba gazteari eskola partikularrak emanak zizkion bazkari-truke. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 51. orr.
Bazkari aurretik egunero ikusten gaituzte Monzon jaunak eta bere ordezkari Luisa jaunak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 51. orr.
ik bazkalaurre.
Bazkari aurrekoak eginen dituzte, musika lagun, eta tartean ez da bertsorik faltako. Berria - Kultura 2006-04-08
Indarkeriarik gabeko erantzun aktiboa munduan (12:15) eta bazkari solasaldia Arcadi Oliveresekin (14:30). Berria - Euskal Herria 2004-10-31
Isturitzeko Gaztelu deitu 3 garren adinekoen elkarteak, aingira bazkari bat antolatzen du. Kanta-afari eta kanta-bazkari bana antolatu ditu aurten Euskal Kantuzaleen Elkarteak. Herria 2002-11-21
Bertso bazkari bat proposatua zauku, lehen aldikotz. Herria 2003-03-06
Nire lehenengo lan-bazkaria izan zen hura, eta ez daukat ahazteko. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 86. orr.
Gure gizonak negozio-bazkari baten ostean ezagutu zuen ilehoria. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 82. orr.
Nor da, ordea, sasian ezkutatuta eta eztei-bazkari baten bezperan bezalako hagin zorrotzez zain dagoen larru gorriko piztia buztan eder hori? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 190. orr.
Lehenago ere mozkortu nintzen noizbait, txikitan, ezkon-bazkari batean-edo. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 102. orr.
Eguberri-bazkariaz majo berdinduta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 188. orr.
Bi ordu geroago aitona hilik zegoen, bihotzekoak jota, eta hilbeila bihurtu zen urtemuga-bazkaria. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 184. orr.
Aurten, Hazparneko ezker paretean EZKIA lkastolak antolatzen duen sagarnotegi bazkaria martxoaren 23 an, igandez, izanen da. Herria 2003-03-13
Gala-bazkari batera joateko moduan zegoen! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 394. orr.
Ondoren, 14:00etan, omenaldi bazkaria izango da Borondegi jatetxean. Berria - Kultura 2004-02-03
Hurrengo familia-bazkaria laster da eta han ikusiko dugu elkar. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 77. orr.
Ekitaldi politikoarekin batera herri bazkari egin zuten 150 lagun inguruk. Berria - Euskal Herria 2004-07-06
Asmo guziak sendotzeko kristau-bazkari maitea. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 148. orr.
Oroitzen dut, halaber, nola bazkari-afarietako solasetan ama adi egoiten zen, gogotsu eta gogoetatsu. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 129. orr.
Arrazoizko prezioa egiten zidatek egunero bazkari-afariengatik, eta tratua etxekoa bezalakoa duk. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 329. orr.
Bi dolarreko gosari-bazkaria, brunch, erretiluan zuela leiho ondoko mahai batean jarri zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 147. orr.
Ia nahi duenean esnatu eta nahi duenean oheratu, gosari-bazkari-askari-afari kate beti-berdinetik eta etxekoandretzari egotzi ohi zaizkion bestelako zeregin amaigabe kasik guztietatik askaturik. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 48. orr.
Ogitartekoekin bazkari-lege bat egin ostean bueltako bidea hartu dute atzera ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 43. orr.
Ordu laurdena izaten dute bazkari legea egiteko eta lau ordu lantegian bertan jartzen dizkieten ohe modukoetan atseden hartzeko. Berria - Gaiak 2004-04-16
Bazkari legea egin eta bainu bat hartzera joan gara Kaweahren goiko aldeko putzura, eta nekeaz garbituta bezala atera naiz handik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 380. orr.
Galderarik batere egin gabe, bazkari legea ekarri dit etxekoandreak. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 180. orr.
Ama bitartean lanean ari da eta Vishnuk anaia ttipia jagon behar du Bide batez bazkari legea egiten du, gauza hutsa. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 122. orr.
Geltoki aurreko tabernan bazkari-legea egin eta tabernaren atzean zegoen ostatu ilun batera eraman ninduen Umbertok. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 267. orr.
Bertan bazkari legea egin, eta, dendak muntatzeko astirik gabe, Danek urjauziak ikustera eraman gaitu. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 88. orr.
Bazkari legea eginda, autobusetara berriro. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 283. orr.
Eguerdian, bazkari lege urria egiten ari ginela, Arburua etorri zen niregana. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 138. orr.
Partida lauretan hasi zen, baina zaleak bi oren eta erdi aitzinago zelaiaren inguruan ibili ziren hara eta hona, eta batez ere, bazkari legean. Berria - Kirola 2006-04-23
Galde egiten zidan bazkari legeko ogitartekoez gainera zerbait pagatuko ote ziguten egiten genuen lanaren ordainean.· Bazkari legetxo bat egin azkar-azkar, eta berriro neure gelara, arratsera arte. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 187. orr.
Bazkaritan, Mamuz mintzatu ginen, begiak bustirik; eta orduan entzun genituen berriro hegazkinen hotsak. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 25. orr.
Hain urduri egoten nintzen bazkaritan, non ezin esan dezakedan L'Escargot-en ongi ala gaizki ematen duten jaten. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 260. orr.
Mahaitik jaiki, bulegoko idazkariari ez naizela bazkaritan izango esan, eta tren-geltokiraino eraman nau gorputzaren premia deituko nukeenak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 163. orr.
Etxarte komisarioak berak arrastatu zuen Boz, kostaldeko jatetxe baten terrazan bazkaritan ari zela Irisen konpainian. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 73. orr.
-Gelditu zaitez bazkaritan, Dieguito. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 179. orr.
Oro har, bai afalorduan bai afalondoan, bazkaritan baino hobeki sentitu naiz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 139. orr.
Hiztun onaren fama zuen, eta bazkaritara gonbidatzen zuen lagun talde zabala zeukan. Berria - Kultura 2004-02-15
Tutuak jotzen du eguerdiro Donostian, eta nire imaginarioan tailerrak itxi, dendak itxi, kalea buzo urdinez jantzitako taldeek bete behar lukete, lanetik bazkaritara. Berria - Kultura 2006-02-19
Bala bat zegoen petakaren barruan -kax-kax: azken abisua antzokian atsedena amaitu dela adierazteko- petakari zintzarri itxura emaki bazkaritara deitzen gintuena. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 140. orr.
Zain gelditu zitzaion, eta irten zenean besotik helduta bazkaritara eraman zuen. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 18. orr.
Ez nintzen ausartu bazkaritara ekarria zuela esaten. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 10. orr.
Kalean jendea zebilen, ikusleetariko batzuk ere etxe aldera zihoazen bazkaritara, asanbladarekikoa eginik. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 43. orr.
Berandu eta jenio txarreko, Paris osoa gurutzatu behar izan zuelako; eta gainera, Valarché irakasleak etxera gonbidatu zuen bazkaritara, eta, geratu ginen bezala, nirekin ezingo zuela ohartarazteko deitu zidanean, ez omen nintzen telefonoan jarri. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 264. orr.
Bertan langile samaldak atzera-aurrera ari ziren lanean eta, bazkaritarako salbu, ez zuten etenik egiten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 89. orr.
Eguerditik aurrera, bazkaritarako zerbitzari arituko duk "Joakiñene" tabernan, Loiola auzo horretantxe. Txillardegi «Putzu», 1999 - 52. orr.
Bazkaritarako deitu digute. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 260. orr.
Zergatik ez zatoz berriz geroxeago, bazkaritakoei zerbitzen amaitu ondoren edo? Txillardegi «Putzu», 1999 - 57. orr.
bazkari afari (5); bazkari afariak (5); bazkari alai (6); bazkari arradoa (4); bazkari bat antolatzen (13); bazkari bat izanen (4); bazkari bat ona (4); bazkari baten inguruan (5); bazkari berezia (4); bazkari denbora (5); bazkari denboran (32)
bazkari eder (8); bazkari ederra (7); bazkari edo afari (4); bazkari eta afari (4); bazkari eta kantu (5); bazkari goxo (8); bazkari goxo bat (4); bazkari handi (7); bazkari handi bat (6); bazkari hauta (5); bazkari herrikoia (19)
bazkari legea (17); bazkari legea egin (7)
bazkari on (75); bazkari on bat (33); bazkari on batekin (5); bazkari on baten (31); bazkari ona (7); bazkari ondarrean (4); bazkari ondoan (8); bazkari osoan (8)
bertsu bazkari (5); egin bazkari (4); eguerditan bazkari (7); gero bazkari bat (6); herri bazkari (12); ondotik bazkari (8); sustengu bazkari (8); sustengu bazkari bat (6)
adinekoen bazkaria (5); aldeko bazkaria (9); aperitifa eta bazkaria (13)
bazkaria amaitu (6); bazkaria antolatu (4); bazkaria anttonen (4); bazkaria barne (10); bazkaria bukatu (6); bazkaria bururatzean (9); bazkaria denen etxean (6); bazkaria egin (23); bazkaria egin zuten (10); bazkaria eginen (7); bazkaria eginen dute (4); bazkaria egingo (16); bazkaria egingo dute (12); bazkaria egiteko (6); bazkaria ekarri (4); bazkaria izan (8); bazkaria izanen (8); bazkaria izanen da (5); bazkaria izango (13); bazkaria izango da (9); bazkaria nahi (4); bazkaria oren batean (6); bazkaria prest (12); bazkaria prestatu (7); bazkaria prestatzen (7); bazkaria trinketean (4)
bere bazkaria (7); bertso bazkaria (11); bertsu bazkaria (5); bustitze eta bazkaria (6); bustitzea eta bazkaria (15); eguerdiko bazkaria (13); eguerditan bazkaria (15); gero bazkaria (19); herri bazkaria (89); herri bazkaria egin (8); herri bazkaria egingo (7); herri bazkaria izango (5); herritarren bazkaria (8); kantu bazkaria (6); lorentxaren aldeko bazkaria (4); ondotik bazkaria (46); oren batean bazkaria (4); ostatuan bazkaria (4); prestatu bazkaria (4); sagarnotegi bazkaria (14); sustengu bazkaria (6)
bazkarian parte hartu (9); eguerdiko bazkarian (5)
bazkariaren ondoren (6); bazkariaren ondotik (8); bazkariaren ostean (4)
bazkariarentzat izenak eman (4)
bazkaritik landa (7)