Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bazkalondo batean Cressierrera joan beharra izan nuen, geltokian bi maleta handi hartzera. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 86. orr.
Igande bazkalondo bateko kontuak dira. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 186. orr.
-Izebak bazkalondo guztietan egiten dik lo-kuluska. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.
Eguzkiak gogor jotzen du ekain amaierako bazkalondo honetan. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 11. orr.
Bazkalondo horretako kontuak fite burutzekoak ziren. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 334. orr.
Maiatzaren aurreneko bazkalondo luzeetan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 122. orr.
Bazkalondo epelean. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 76. orr.
Bazkalondo sargorian, sukaldeko kanilaren ur tanten jarioa bakarrik entzuten omen zen, segundoak markatuz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 154. orr.
Geltokiaren aurreko Gaztañadi-n, oraindik bazkalondo betean, jendea erruz oraindik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 202. orr.
Bazkalondoa zen, nik baloia hartu nuenean, ohi bezala. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 43. orr.
Eta bazkalondoa zaratatsu jarri zen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 223. orr.
Araban, Amurrioko kiroldegia bete betean zela, mintzaldi hautak izan dira bazkalondo. Herria 2004-09-23
Bazkalondoan kotxeko zaldiak ekarri zituzten, haietan igotzera behartu, eta konpainia osoak zaindurik, Logroñoko bidea hartu zuen taldeak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 188. orr.
Bi saio egiten omen zituzten, bata eguerdian eta bestea bazkalondoan. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 16. orr.
Momentu hartan bazkalondoan geunden, eta osaba soberano kopa bat hartzen ari zen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 131. orr.
Gure amona zena, bazkalondoan sukaldea jaso, eta mahaira esertzen zen. "Hurrengorik" izateko menturak adoretua lerratu nintzen, bazkalondoko eguzkiak zehatzen zuen karrika logaletura. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 16. orr.
Eskolan, maisuaren ezkutuan, bazkalondoko sargoriari aurre egiteko erabiltzen zenuten jokoa etorri zaizu gogora. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 268. orr.
Igandeetako bazkari eta bazkalondoetan, honetaz edo hartaz mintzatuko zitzaidan, Katalinaz ere bai solasera etorriz gero. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 155. orr.
Baina zizareak bazkalondoetatik altxatzen diren bezala altxatu zen, ezertarako gogorik gabe. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 67. orr.
bazkalondo hartan (4); bazkalondoko lo kuluxka (4); bazkalondoko ordu (3)