Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bazkarite (orobat bazkaite) iz (denbora atzizkiekin) bazkaltzea.

Bazkariten ari ginen goxoan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 33. orr.

ik bazkari 6.

Aski laster, errestaurantean ziren, mahaian plantatu eta isil-isilik bazkariten hasiak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 69. orr.

Eg?erditan bazkariten ginen eskola kant?ko amik?ztar familia batetan, eta hor txestatzen g?n?an hirugerren e?skara suerte bat, nahiz gureetik h?llana, salb? akzentez.  Herria   2001-11-15

Otsabiden igurikatzen naute bazkariteko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 225. orr.

Bazkariteko denak ezker paretan ezin kokatuz 100 bat joan dira Izarra hotelerat.  Herria   2001-02-22

Domengak ongi etorri beroa egiten zion, bazkaritera edo afaritera gonbidatzen zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 139. orr.

Gero lag?ntzale g?ziak bazkaritera k?mit ginen, eta hirur eh?n bat bild? dira Mauleko Jai Alaian, ?murik hoberenean gisala.  Herria   2001-05-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus