Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baso1 1 iz batez ere zuhaitzez betetako lurraldea. ik oihan.

Gero, landa eta basoa hasten ziren, ihintzaz bustirik, hozkirri, goizeko eguzkiak oraindik berotu gabe.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 204. orr.

Europa erdi aldeko baso eta oihanetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 123. orr.

Eta artasoroak, baratzeak, sagastiak, basoak, urruneko mendiak, haiek ere berdeak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

Mendi eta basoetako isiltasun berezian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 337. orr.

Basotik irteten zen bidezidor batean zaldi zurixka bat azaldu zen jinetearekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.

Basoa soinuz betetzen da eta harkaitzek oihartzun egiten diete poz-kantuei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 235. orr.

Zeru eta lur, hiri eta baso, etxe eta kanpo, dena dugu antzerki eta zeremonia sare.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 89. orr.

Egunsentia leihoaz bestaldean, baso esnatzen hasia, milaka txoriren kantu ozenak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 275. orr.

Suedian petrolioaren erabilera murrizteko egitasmoa abiatu dute, basoetatik biomasa asko lor dezaketelako.  Berria - Harian   2006-02-18

Basoak alde guztietatik inguratzen zuen hotela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 146. orr.

Errekatik basora sartu eta aizkorekin eta sokekin arbolak botatzen hasi ginen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 61. orr.

Baso batean, su handi baten ondoan, bi gizon zutik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 211. orr.

Bidea baso baten ertzetik zihoan denbora guztian.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 80. orr.

Basoan galduz gero, beti norabide batean ibili.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 37. orr.

Handik bi ordura baso baten bazterrean aurkitu omen zuten autoa, hutsik.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 79. orr.

Arrastaka abiatu ziren, baso aski itsuko sastraka eta zuhaitzen artean, maldan gora.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 47. orr.

Garo zapalduaren arrastoari jarraitu, eta baso batean sartu ginen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 108. orr.

Jauregia, basoaren erdian baitzegoen, bere gela gangadunak zirela eta, ilunegia zen berarentzat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 24. orr.

Basoaren bihotzean bakarrik lortzen zuen kaleak eskaintzen ez zion bere baitako atsedena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 248. orr.

Oso denbora gutxi barru, Libanoko basoa lorategi bihurtuko da, eta lorategia baso.  Elizen arteko biblia   Is 29,17

Egin irrintzi, lurreko barrunbeok! Ekin poz-oihuka, mendi eta baso, zuhaitz guztiekin batera!  Elizen arteko biblia   Is 44,23

Miloiak irabazten dituzte legez kanpo basoak soiltzen.  Berria - Gaiak   2004-05-14

Beste bide bat bazen arren, basoan zehar, nahiago izan nuen errepidetik jaitsi.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 29. orr.

Ahots ozenez hasi zen, basoetan zehar, diren guztien Kreatzaileari gorespenak kantatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 191. orr.

Zelaiak eta baso bat zeharkatu zituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 155. orr.

Basoan barna abiatzen da.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 16. orr.

Basoen Ustiaketa Iraunkorrerako Printzipioei buruzko Adierazpena.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 23. orr.

Hark zioen Nartziso hil zenean Oreiadeak (basoko jainkosak) bertaratu zirela, eta aldatua ikusi zutela aintzira.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 15. orr.

Akituta zegoen, basoko soilgune batean itzal makurtu bat ikusi dutenean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 113. orr.

Kontatuko diat, azkeneko berrogeita bat urte hauetan zer ikasi dudan basoko bakardadean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.

Basoko arbolak ere, argia ikusten duen lekura egiten dik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 15. orr.

Basoko ibilaldiak aitzakiatzat hartuz.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 213. orr.

Basoko Zaldunak eta Don Kijotek egunsentiarekin lehiatuko zirela erabaki zuten.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 134. orr.

Jerusalemgo neskatxok, basoetako orein eta gazelen izenean, otoi, ez iratzarri ene maitea, utzi lo egiten.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 117. orr.

Suedian petrolioaren erabilera murrizteko egitasmoa abiatu dute, basoetatik biomasa asko lor dezaketelako.  Berria - Harian   2006-02-18

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Soro saila kilometro koadro batean hedatzen zen, herri inguruan, errepide probintzialaren alde bietara, eta beste herrietarantz luzatzen zen, beti zelai, baso handi batek inguratzen zuela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 85. orr.

Zeharkatu korrika urtegiaren inguruko hesia eta baso zabalera atera nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 344. orr.

Harantzago, baso txiki eta soildu hartako beste urki batean, beleak zeuden.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 180. orr.

Batik bat Bretainian ibili ziren, eta ospetsua egin zuten Broceliande baso magikoa, besteak beste.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 11. orr.

Basapiztia jatorrenak eta txori libreenak baso ibiliezinetako bakardaderantz urruntzen diren bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 95. orr.

Ikusten duzu baso gazte hori?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 440. orr.

Baso amaigabeko ilunpe etengabea gero eta beltzagoa zen, eta bazirudien gau bihurtuko zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 424. orr.

Kotxean iritsi ziren, baso usaintsuetan barrena joanda.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Sakan mehar bat zeharkaturik, askotariko basalandarez oparo jantziriko baso sarri batean sartu zen bidea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 379. orr.

Urki baten enbortzar zuriak -adabururik gabe, ekaitzek edo erauntsiek erauzi baitzioten- gaina hartzen zion baso tapituari, airean zut, biribil.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.

Aizkoraz jotzen du baso trinkoa, eta Libanokoak bezain zuhaitz mardulak ere lurrera datoz.  Elizen arteko biblia   Is 10,34

Leizezuloaren inguruan baso ugaria zegoen, eta era guztietako hegaztiak zebiltzan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 21. orr.

-Leku beldurgarri hartatik aldenduta, baso itxian nenbilela, otsokume baten negarrak entzun nituen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 41. orr.

Jakingo bazenu Errege-Mendiko baso itxi horrek ematen didan nahigabea norainokoa den!  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 11. orr.

Bero itogarriak, eurijasa bortitzekin batera, landaredi bete lodia sortzen dute, oihan eta baso itxi-itxi, dena umel eta berde gordetzen duela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 438. orr.

Mercedes 540ak amorruzko garrasi baten antzera zeharkatzen zituen soro zuriak eta baso beltzak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 294. orr.

Errepidearen alde banatako baso soilduetan galduta eduki zuen begirada, hitz egiten hasi baino lehen: [...].  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 252. orr.

Paisaia negukoa zen: mendi elurtuak eta baso ilunak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 252. orr.

Bizitzaren bidaiaren erdian, baso ilun batean galdu nuen bidea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 44. orr.

Mendi berdeak eta odol iluna, baso ospelak eta sugar kiskalgarriak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 12. orr.

Zianzuloko baso enbor-biluzietan barrena, Mariñamendi eta Larraingane gailurren norabidean [...] bi anaia doaz, eskopetak bizkarrean dituztela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 169. orr.

Handik gutxira, Mikel Strogoff, zaldia uhaletik herrestan eramanez, alertzezko baso txiki batera iritsi zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 228. orr.

Segundo batez, urrezko hostoz beteriko baso txiki batean barneratzen ari nintzelako irudipen lilurazkoa izan nuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 259. orr.

Irlandar baso guztiak bezala, ez zen oso zarratua eta muino baten magalean hazten zen, haize-babesean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 8. orr.

Sabana, tundra, hosto erorkorreko baso epela, euri oihan tropikala, basamortu beroa eta taiga bezalako biomak aurkitzen dira mundu zabalean.  Berria - Gaiak   2006-04-16

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ondo aztertuta baitzeuzkan Victorren berezitasunak, hartu-emanik gabeko baso-bizitza batek eragindakoak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.

Bi lagun galdu egin dira Irurtzun inguruko baso-mendietan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 13. orr.

Prospect Park-eko baso-eremu batean barreiatuko genituela erabaki zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 259. orr.

Himalaiako baso-herrixketan aurkitzen dituzte neskatilak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 220. orr.

Gorpua aurkitu zuten lekuan aurkitu zutelako, baso-zulo bateko errekan, normala zela zomorro batzuk ere aurkitu izana haren arropetan eta azalean itsatsita.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 120. orr.

Mickevicius kondeak lur-sailak zituen hiritik kanpo, baso puska bat ederra ere bai, maizterrei utzia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 120. orr.

Ezkondu eta gero alde batera utzi zituen ikazkintza eta baso-lana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 85. orr.

Giroari jarraiki, jende behartsua izan ohi zen, ijito kastakoa maiz, baso lanetan eta ikazkin aritzen zena ere.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 58. orr.

Ekologisten arabera, bestalde, animalia ugari arriskuan daude baso-soiltzearen eraginez.  Berria - Gaiak   2004-07-27

Legez kanpoko baso-mozketak al dira Amazonian garapen iraunkorrerako oztopo nagusia?  Berria - Gaiak   2004-05-02

-Tropiko aldeko baso-erreketak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.

Ehizako arroparen usaina ere gustuko nian, oihalak baso-usaina izaten zian, hostailarena, aire freskoarena eta odolarena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 139. orr.

Atertu egin zuen; baso eta belar usaineko haize hotz batek putzuak izurtzen zituen euriak garbitutako kaleetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 181. orr.

Badaki landare [...] bakoitzaren alboan zer landatu behar den, labore bakoitzak zein baso-motatatik hurbil erein behar den.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 441. orr.

Baso-oihana izan, aintzira, barruti eta soro, buztingune edo gune lehorra izan, edo basamortugunea... alde oso markatuak ditugu toki bakoitzean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 156. orr.

Bere anaia gazteen François d'Arville-rekin bizi zen, gure Lorrenako gazteluan, baso-basoan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 121. orr.

Ondoren jaso zen eremitorioa oso paraje malkartsuan, harkaitz eta baso artean, kokatua dago. ik basoarte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 241. orr.

Autoa baso artetik atera zen une hartan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 79. orr.

Beste inork baino hobeto ezagutzen zituen baso arteko bidexkak eta aizkorrietako gainak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 229. orr.

Bidetxoa baso erditik zihoan denbora guztian.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 45. orr.

Han hemenka, baso ertzean, zur berdezko eserlekuak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 85. orr.

Non baso-gizonek ezkontza eraztuna kateatzen zioten botatako enborren bati, zur puska hark, ibaian zehar joanik, itsasoa jotzean, jabearen berri emango zuelakoan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 283. orr.

Arabako Foru Aldundiak akordioa adostu du Baso Ustiatzaileen Elkartearekin.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itsasertz aldera, belaxkagoa da, ez da hain zorrotz eta gogorra: bada neguan hostoa galtzen duen zuhaitz-baso ederrik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.

Negu eguzkiaren azpian mendi muinoak zuri-zuri, haritz baso txikiaren ondoan... etxea.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 95. orr.

Jahve sarri mintzo da Mambreko Artadian eta beste arte-baso askotan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 235. orr.

Laugarrenean, zingiratik irten eta ezki-baso batera sartu ginen oreinen bat ehizatzera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 127. orr.

Datilondo-basoaren beste aldean zeuden haurrak, eta ez zuten sarraski hura ikusi.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 156. orr.

Iratze baso batek betetzen du sakonduraren gaina.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.

Eguzki aldera Baionako bide nagusi eta alaitsuak neurtzen du gure askatasuna; ainube aldera mendi baso, baserri-etxe zoragarriak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 54. orr.

Ondo aztertuta baitzeuzkan Victorren berezitasunak, hartu-emanik gabeko baso-bizitza batek eragindakoak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.

5 irud/hed

Baso zuri sarria ditu orain bekainak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 49. orr.

Euskal literatura baso bat da, askotariko zuhaitzak dituena, baina zuhaitz horiek guztiek ez dute beren itzalpean nor etzan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 378. orr.

Argitasun hartan, armadako masta-basoak neguko pagadi biluzia zirudien.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 115. orr.

Nehoiz harat bazoazte, han berean ikusiko duzue, harroin bat hemen, harroin bat hor... baso bat harroin alde batean, eta bertze baso bat harroin bertzean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 281. orr.

Bertan, esbastikadun banderen baso baten gainean, Himmler zegoen, zozo-aurpegiarekin bere gizonei begira.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 136. orr.

Ohean gozo-gozo lo gelditutakoa, bere gela bero goxoan, zoru urdinxka baten gainean esnatuko da biluzik, zakil burrunbarien baso batean, zerurantz tenteturik egonen diren zakil gorri eta zuriak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 256. orr.

Baso urbanoaren asfaltoak handitutako orkatilei.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 137. orr.

6 baso-bide ik basabide.
7 baso guarda (orobat basoguarda g.er.)

Baso-guarda berriro makurtu zen hildakoarengana. Fusila hartu eta, geldiro, palankatxoa atzerantz bota zuen baso-guardak, errekamara betez.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 145. orr.

Isilik baso-guarda ere, basabidea aurrean zuela.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 140. orr.

Baso-guarda walki-talki batetik hitz eginaz ikusi zuen Freddy Greenek.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 140. orr.

8 baso-lapur ik basalapur.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baso arteko (3); baso barrenean (3); baso eder (3); baso eta mendi (3); baso guarda (12); baso guardak (11); baso guardaren (4); baso guarden (4); baso guarden ezaugarri (4); baso igel (3); baso ilun (5); baso itxi (3); baso mozketaren (3); baso sarri (4); baso soiltzea (8); baso txiki (7); baso zabal (5); estatuko baso guarden (3); hektarea baso (9); milioi hektarea baso (4)

astigar basoa (4); basoa hasten (4); basoa ikusten (4); basoa zeharkatu (5)

basoak intziriz betetzen (3); basoak zaintzeko (3)

abiatu zen basoan (4); basoan ari (4); basoan barrena (29); basoan barrena joan (3); basoan desagertzen (3); basoan egiten (4); basoan eta mendian (3); basoan galdu (4); basoan galduta (6); basoan ibili (3); basoan ibiltzen (4); basoan izan (3); basoan lan (4); basoan lanean ari (3); basoan otoitzean ari (3); basoan sartu (18); basoan sartu zen (4); basoan zehar (17); egurra basoan (3); frantzisko basoan (3); gauez basoan (4); haltz basoan (3); s cleave basoan (4)

basoaren berdetasuna (3); basoaren bihotzean (3); basoaren erdian (8); basoaren mugatik (3)

basoen garapen iraunkorra (3)

basoetako orein (3)

basoetan barrena (9); basoetan eta (7); basoetan zehar (3); eta basoetan (6); inguruko basoetan (6)

basoko animaliak (3); basoko etxean (3); basoko etxera joan (3); basoko fruitu (3); basoko jauregian (4); basoko loti (4); basoko soilgune batean (3); basoko zaldunak (3); basoko zarata (6); basoko zarata mutuak (4); basoko zuhaitz (6); basoko zuhaitzak (3); basoko zuhaitzek (3)

basora abiatu (3); basora eraman (3); basora irten zen (3); basora joan (18); basora joan zen (7); basora joaten (4); hartu eta basora (3)

basorik baso (3)

basotik atera (6); basotik irten (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus