Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
basalapur (orobat baso-lapur) iz bidelapurra.
-Basalapurren masail irtenak ditu, hori egia da. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 173. orr.
Aspaldi handitik ez zebilen lapurrik basoan, erregea kanpora bidali zutenean baso-lapur guztiak udal zerbitzura jarri baitzituen alkateak, badaezpada ere. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 26. orr.