Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon prestu batek berdin jokatzen du etxean zein Afrikako oihanetan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 124. orr.
Ontziak, ustez, Amazoniako oihanean legez kanpo moztutako kaoba egurra zeraman Miamira. Berria - Gaiak 2004-05-21
Handik hamarraldi batzuetara, Malaysiako oihanetara aldatu zituztelarik, Wickhamen aleek hevea-sail handi-handiak sorrarazi zituzten, latexa ibaika ematen zutenak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.
Brasilgo oihaneko beste bazter batera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 506. orr.
Joan zen Landesetara oihaneko lan bortitzerat. Herria 2004-07-01
1807an, maitagarri andana bat Aix ondoko oihan batean agertu zen, eta nekazari baten alaba eraman zuten, oihanean sartua baitzen arropa-pardel batekin. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 194. orr.
Ibaiaren ertzean kokaturik zegoen etxaldea, oihaneko soilgune batean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 506. orr.
Ene denbora-pasa bakarrak: telebixtari so edo oinezko ibilaldi zenbait, ardurenik Angeluko itsasalderat, oihana pollita ere baita hor, dena pinu, zernahi bidexka pinu horien artetik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 160. orr.
Erreka zulotik aldendu ahala soilduz joan da oihana eta aniztuz soinuak. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 50. orr.
Badu bulta bat patarra beheiti egiten ari dela, baina oihana beti bezain sarri. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.
Oihana piztia arriskutsuz betea dago, mundu guztiak daki hori. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 117. orr.
Beheko oihan lainoz estalitik hegazti baten karraka heldu zaio. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 123. orr.
Komunikazioaren munduan oihaneko legea da nagusi. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 32. orr.
Ez zegoen oztoporik -oihana eta izotza izan ezik, kosako nomada borrokalarien ohiko aliatuak- errusiar Kristandade Ortodoxoaren aitzindari haiei Uralak igarotzea eragozteko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 195. orr.
Oihanez oihan lehenik eta mendi kaskoetatik gero, Amaiurreraino heldu zen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 65. orr.
Orotara beraz, 28 hektarea bazituen: 22 hektarea lur erabili eta beste 6ak oihan eta larre. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 148. orr.
Aldudeko oihan komunean egurrak egiteko beren baimena eman zuten. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 49. orr.
Amikuzeko oihan komunala. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 83. orr.
Amerikako oihan tropikaletatik at, landarea loratzen zen baina ez zuen lekarik ematen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 38. orr.
Dena gainean hartu eta hor doaz, bilin-boloka, oihan tropikala zeharkatzen duen espedizioa balitz bezala, igerilekurako bidean. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 101. orr.
Aste osoak igarotzen nitian oihan betean, inor ikusi gabe. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 94. orr.
Gorsehillgo oihan oparoak inguratzen ninduela. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 34. orr.
Hortik elikatzen da halaber gure eta animalien enda, hortik dakutsagu hiri alaiak umez loratzen eta oihan marduletan txori berrien kantua nonahi entzuten. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.
-Oihan birjinako akusmatiko baten bila! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 125. orr.
Oihan ikaragarria zilatzen zuen errege-bide nagusia. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 104. orr.
Ingurunean oihan zarratua besterik ez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.
Bero itogarriak, eurijasa bortitzekin batera, landaredi bete lodia sortzen dute, oihan eta baso itxi-itxi, dena umel eta berde gordetzen duela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 438. orr.
Eguzkiaren norabidean gindoazen, sigi-sagaka noski, zidor bat non ageri, handik, oihan trinkoan barrena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 71. orr.
Ural mendien hegal hartako oihan sarrietatik bota zuen ekaitzak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 163. orr.
Kolore anitzeko lumadun kolibria; haren atzean, oihan itsua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 93. orr.
Itsasoaren erdian zaudela dirudi, eta gure piramidea irla edo ontziren bat dela, itsasoz inguratua; oihan itsua besterik ez izaki, ordea, baztergabea, berde-urdina, laua, ozeanoa bezalakoxea... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 62. orr.
oihan itsua! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 62. orr.
Haizearen putzak oihan orritsua astintzean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 401. orr.
Azkenean, oihan handiaren itsaso berde ilunak osoki irentsi zuen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 123. orr.
Caulfieldek zeharkatu beharreko oihana New Yorkeko hiria dela pentsatzen badugu eta... Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 127. orr.
Burdin eta betoizko oihana zirudien. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 137. orr.
Serpentinak eta girlandak nonahi, farfaileria berde eta gorrizko oihana, eta smoking-dun jaun haiek, zopiloteak bezain beltzak, haien lumajeak ere distira bera egiten baitu... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 132. orr.
Etxe orratzen oihana beren oinen pean zuten. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 138. orr.
Ahots eta oihuen oihana ozenago entzuten da. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 245. orr.
Talmuda oihan bat da, ederra, zirraragarria, miresgarria, baina oihana. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 7. orr.
Gidatariko batean, futbol-zelaitan neurtua zegoen egunero sutan suntsitutako oihan-eremua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 244. orr.
Bihotz erdiragarria duk departamentu adinako oihan-sail handiak ketan desagertzen horrela ikustea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 94. orr.
Esau ehiztari trebe bihurtu zen eta oihan-gizon; Jakob, ostera, gizon patxadatsua zen eta etxekoia. Elizen arteko biblia Has 25,27
Sudurra oihan-txori baten hezurraz zeharkaturik zuen indigena batek keinua egin zidan itzalean zegoen etxola baten atetik. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 16. orr.
Sarale-metak eguzki-argitan gorri, eta artalde bat oihan-ertzeko sakonune harri-kozkortsu batean: zizare zuriak iduri! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.
Nazioa" eta "nazionalismoa" gogoko ez dituzten batzuek, Nazioa eta nazionalismoa gutietsi beharrez-edo, baso, sasi edo oihan usaina darion "Etniaz" edo "etnizismoaz" mintzo zaizkigu. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 57. orr.
Berriz ere oihan legea nagusi. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 88. orr.
Abuztuan kasik egunero pizten diren oihan-suteez ere bertze 1.485 karaktere gehiago idatziak nituen, xehetasunak telefonoz jasota suhiltzaileei. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.
Oihan-begiraleek txapliguak erabili behar izan zituzten zakurrak izuarazteko. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 177. orr.
Halaber, zirimol oldartsuan korrituz, tantai handiak zelaietan eraisten ditu eta mendi tontorrak bere putz oihan apurtzailez astintzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.
Etorriko dira itsaso luzeetan galtzen diren hareazko bazterretatik, kez beteriko txaboletatik, lur landerretatik, otso-oihan sakonetatik, zeinen erdigune zehazkabean Gaizkia baitago. Laster haritz oihan batean sartu naiz, eta patarra eztitu zait. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 199. orr.
Oren bat huntan baginabiltzan, goiti doan bide xendra hertsi batean, pago oihan baten erdian, hiruak lerro lerro. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 175. orr.
Gurutze oihan hartan burdinezko beltzak eta harrizko grisak gailentzen dira. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 99. orr.
Dos Passosek deskripzioetan darabilen zolitasunak zuzen-zuzenean zementuzko hiri-oihanera garamatza, oihan bizi-bizi, koloretsu eta kalapitatsura. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 11. orr.
Igandea izan zen egunik txarrena, New York ekuatore-oihan batean galdutako biztanle-gune bat bihurtzen den une ia-ia arnasa ere hartu ezin den horietako bat, munduan denik eta lekurik beroena eta zitalena. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 260. orr.
oihan baten erdian (3); oihan bazter batean (3); oihan beltz (3); oihan beltzean (8); oihan betean (3); oihan debekatuan (4); oihan debekatuaren (5); oihan debekaturantz (3); oihan ederrak (3); oihan eta larre (3); oihan handi (3); oihan itsua (4); oihan tropikala (4); oihan tropikalak (4); oihan tropikalaren (3); oihan tropikalen (4); oihan xoko (3)
amazoniako oihana (3); pago oihana da (3)
amazoniako oihanaren (3); oihanaren erdi (3); oihanaren erdian (11); oihanaren ertzean (5); oihanaren ertzera (3); oihanaren sakonean (3)
amazoniako oihanean (3); iratiko oihanean (3); lacandonako oihanean (4)
oihanean barna (3); oihanean barneratu (4); oihanean barrena (13); oihanean bizi (7); oihanean gaindi (4); oihanean galdu (3); oihanean sartu (4)
oihaneko bideak (4); oihaneko gizona (4); oihaneko legea (4)
oihanera iritsi (3); oihanera joan (7)
afrikako oihanetan (3); herriko oihanetan (5); indietako oihanetan (3); mendi eta oihanetan (5); oihanetan bizi (4); oihanetan gaindi (4)