Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aginpide (orobat aginbide g.er.) 1 iz agintzeko eskubidea, obediarazteko eskua. ik aginte; autoritate.

Zuei fedean hazten laguntzeko, eta ez hondatzeko, eman zidan Jaunak aginpide hau.  Elizen arteko biblia   2 Ko 10,8

Ez didazu erantzun behar? Ez al dakizu aginpidea dudana zu askatzeko ala gurutziltzatzeko?  Elizen arteko biblia   Jn 19,10

Zuk, biziaren eta heriotzaren gain aginpidea duzunez, Hilen Egoitzara jaitsarazten duzu, bai eta irtenarazten ere handik.  Elizen arteko biblia   Jkd 16,13

Ni ere prest nago zure aginpidea ezagutzeko, zeure zerbitzari nauzu eta nahi duzuna egingo dut: zure esanera nago.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 513. orr.

Letra horrek, ilargi beteko gauetan, aginpidea ematen dit Ghimel marka daramaten gizonen gainean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 47. orr.

Aginpidea eman zaiona eta handien bezala jotzen dena, berriz, izan bedi txikienaren pareko eta gainerako anaien morroi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 101. orr.

Alaba zaharra izateak ematen zion aginpideaz baliaturik, kalera ematen zuen gelaz jabetu zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 199. orr.

Gobernu baten lehen ardura bere aginpidea ezartzea eta agindutakoa betetzen ez duten egintza guztiak -goi-mailako traiziotik zergak ez ordaintzerainokoak- zapaltzea baita.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 65. orr.

Miraria zirudien, beraz, Don Carlos gazteak aitona ere izan zekizkiokeen beterano ohoretsu haiengandik, hain osoki aginpidea eta errespetua biltzea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 160. orr.

Erromatar batek ere ez du bere burua errege izendatzen, ez eta purpuraz janzten ere aginpidea handitzeko.  Elizen arteko biblia   1 M 8,14

Hortik datoz, halaber, aitaren aginpidea ahuldu zuten legeak, aitari seme-alaben ondasunen jabegoa kenduz.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 113. orr.

Castrok aginpidea uzten bazuen, Estatu Batuetako erraldoiak aurki jarriko zuen berriz bere bota handia uharte haren gainean.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 118. orr.

Azaldu ditut lege salikoen, erromatarren eta kapitularren aginpidea galtzea ekarri zuten arrazoiak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 212. orr.

Kristoren apostolu garenez, geure aginpideaz balia gintezkeen, baina maitasun samurrez tratatu nahi izan zaituztegu, bere haurrak maitekiro zaintzen dituen amak bezala.  Elizen arteko biblia   1 Ts 2,7

Nola ulertzen duen anaiarteko bizitza eta aginpidea dutenen jokabidea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 41. orr.

Egiazko fedeari leial eta Elizako aginpidearen menpeko izatea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 62. orr.

Ospea galdutako gidariek indarra erabiltzera jotzen dute moralki galdutako aginpideari eutsi ahal izateko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 128. orr.

Dagoeneko zazpi dira aginpideari eraso egitea eta ordena publikoa apurtzea leporatuta atxilotutako langileak.  Berria - Ekonomia   2006-04-21

Gerra hura izan zen Errusia munduaren ekonomia kapitalistatik bereizi eta Alemanian nazional-sozialismoa aginpidera eramango zuten astinaldien aurrekaria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 105. orr.

Aginpiderik ez du Jaurlaritzak horretarako, nahiz eta bere esku dituen eskumenak "muturreraino" landu dituela onartu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Oso gogo onez hartu zuen 1917ko otsaileko iraultza, tsarra aginpidetik kendu eta Errusia demokraziaren bidean jarri baitzuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Aginpidez eta indarrez jantzitako grinek ezabatu egin dituzte [...] irizpide tolesgabe hauek.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 41. orr.

Matematikari bost axola bazaizkio aginpidezko argudioak!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 251. orr.

Aginpidea itzalean, baina aginpidea azken finean.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 264. orr.

Bakoitzak nahi duena pentsatzeko eskubidea du, edo, eskubidea baino gehiago, arrazoia eta konponbidea eskatzeko aginpidea.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 7. orr.

Hark, berriz, ez zuela zabaldu nahi, eta inguruan bildu zitzaizkion EAJko batzuek ere gogor egin omen zioten, ea nork emana zion hilkutxa hura zabaltzeko aginpidea.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 14. orr.

2 irud/hed

Baina askoz zabalagoa da imitazioaren aginpidea, metaliteraturaren eremuetan barrena parodiara, pastixera, plagiora eramaten gaituena.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 198. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Kontaiozue aitari ikusitako guztia eta azaldu berari zein aginpide handia dudan Egipton.  Elizen arteko biblia   Has 45,13

Aginpide handia bereganatu zuen etxean, eta neurriz kanpo baliatzen zen hartaz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 201. orr.

Bisigodoen mendeko lurretan, aldiz, erromatar zuzenbidea hedatu zen, eta aginpide orokorra iritsi zuen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 195. orr.

Espainian eta Portugalen, penintsularen errekonkistaren eta islamak atzera eginaren ondorioz sendotu zen aginpide zentrala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.

Soldadu-multzo bat jarri zuten haren esanera, eta orotariko ikerketak egiteko aginpide mugagabea eman zioten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 343. orr.

Aldi berean, auzitan jarri ditu probidentzia- estatu keynestarrak osaturiko gizarte-konpromisoak, eta, apurka-apurka, estatuen aginpide ekonomikoa higatu du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

Gizarte Helenikoa hondamenera eramana zuen batasunik eza eta desadostasun politikoa eztitu eta kontrolatu egiten ziren aginpide espiritual garrantzitsuenaren eraginez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 103. orr.

Sultanak aginpide politikoa eman zion Konstantinoplako prelatu horri.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 181. orr.

Ordurako Frantzisko anaien gaineko aginte instituzionalari uko egina zen (egoera berriek gainditua), nahiz eta aginpide karismatikoa azkenera arte mantendu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Aurrerantzean bi aginpide burujabe zeuden, errebelazio profetikoa eta arrazoi filosofikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 116. orr.

Kolektibitateak norbanako baten eskuetan delegatutako aginpidea da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 182. orr.

Erabateko aginpidearen jabe, bat-batean titiburuak esku bakoitzeko hatz erakusle eta erpuruarekin hartu, eta indarrez atximurkatzen zizkidalarik, oso serio begiratzen zidan aurpegira.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 354. orr.

Erregeek ez zuten ia zuzeneko aginpiderik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 344. orr.

Adelardo izeneko batek hainbesteko aginpidea izan zuen enperadorearengan, non printze honek gauza guztietan egiten baitzion men.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 334. orr.

Zure adimen zoliak aise ulertuko du bertsook ezkutatzen duten arriskua, eta zure aginpide ezin zuzenagoak bitarteko guztiak jarriko ahal ditu gipuzkoarren arima osasuntsu gordetze aldera!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 89. orr.

Nire baitan banekielako haien denen bizitzen gaineko nolabaiteko aginpidea nuela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 125. orr.

Ohorezko aginpide hutsarekin konformaraztea.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 9. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Horrenbestez, teologoen aginpide-mota berria fedezko edukien inguruan berretsita gelditu zen, arrazoiaren erabilera egoki eta eguneratuan oinarrituta.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus