Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Munduko aginte, botere, indar eta nagusigo ororen gainetik. Elizen arteko biblia Ef 1,21
Gure borroka, izan ere, ez da hezur-mamizko arerioen aurkakoa, goiko espiritu gaiztoen aurkakoa baizik, mundu ilun honetako aginte, ahalmen eta botereen aurkakoa. Elizen arteko biblia Ef 6,12
Azkena izango da, Kristok, Jainkoaren kontrako nagusitza, aginte eta indar guztiak ezereztu ondoren, Jainko Aitari erreinua emango dionean. Elizen arteko biblia 1 Ko 15,24
Bibliak zuela autoritate gorena predikatzen zuen, gizonaren aginte, lege eta arauen gaineko agintea zegoela Bibliako hitzetan. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 43. orr.
Agintea benetako soberanoaren esku bakarrik dagoenean, aberastasunek atsegina erosten dutenean eta ez agintea, nik ez dut ikusten hiritar bat suntsitzeko inolako beharrik. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 77. orr.
Salomonen agintea Eufrates ibaitik filistearren lurralderaino eta Egiptoko mugetaraino hedatzen zen. Elizen arteko biblia 1 Erg 5,1
Austrasiako erresuma frankoen ekialdekoa bazen, Neustria-koa mendebaldekoa zen, eta, bien arteko borroka bat zela aitzakia, Charles Martelek bien agintea eskuratzea lortu zuen: franko guztien agintari bilakatu zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 86. orr.
Baina "mehatxaturik" egon arren, agintea Madrilek atxikitzen zuen, tinko. Txillardegi «Putzu», 1999 - 236. orr.
Agintea lortu berri duen diktadorea ez da gaur gotzain bat aldamenean duela agertzen herriaren aurrean; aukeran nahiago du Nobel sari bat ondoan. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 59. orr.
1220an erabaki larri bat hartzera behartua sentitu zen Frantzisko: Ordenako agintea besteen esku uztera, alegia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.
Neure erreinura itzulirik, neure aurrekoen errege-aulkian eseri eta agintea hartu dut, Demetrio menperatu eta herrialdeaz jabetu ondoren. Elizen arteko biblia 1 M 10,52
Gauza bera gertatu zen Kongon eta Hego Afrikan zuriek agintea galdu zutenean. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 14. orr.
"Turkiarren aitak" sultanari agintea kendu, kalifagoa abolitu eta Turkiako Errepublika laiko eta modernoa sortu zuen. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 26. orr.
Zientzia askotan boterearen azpian egon da, besteak beste agintean zeudenek bultzatzen zutelako. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 165. orr.
1933. urtetik Hitler zegoen agintean Alemanian, eta nazionalsozialismoaren indarra gero eta handiagoa zen Europako erdialdean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 28. orr.
Penintsulako lur berriak gobernatzeko, Musaren semea -Abd al-Aziz- geratu zen agintean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 82. orr.
Arrazoi horregatik egon da zientzia aginteari ezinbestean loturik. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 167. orr.
Lagun izan dituela beti agintearen makila eta larderia. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 90. orr.
Erromatarrek inperio handia osatu zuten Europa, Asia eta Afrikan; herrien ahultasunak eta agintearen tiraniak eduki zituzten gorputz izugarri haren parte guztiak batuta. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 52. orr.
Zigorraren zuzentasuna defentatzen du: gustatzen bada eta ez, agintea tirania da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 261. orr.
Bi buruzagiek ekainean telefono elkarrizketak izan bazituzten ere, hau izango da Zapatero agintera iritsi zenetik biltzen diren lehenengo aldia. Berria - Euskal Herria 2004-07-20
Taliban bizardunak ere indartu ziren Afganistanen, eta teologoak agintera eramanik, komunismoaren integrismoari erlijioaren integrismoak segitu zion. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 113. orr.
Antisemitismo hori ez zen izan nazional sozialista alemanak agintera eraman zituen indarretako ahulena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 204. orr.
Zuhurtzia eta aginterako gaitasuna. Berria - Mundua 2006-01-22
Ez du aginterik izango zintzoen gain, hauek ez dira haren sugarretan erreko. bestea, uda parteko nagusi erpina, handimandi, eskuan agintezko gorosti-makila duela, haritzaren gotorrak damaion nagusitasunaz harro. Elizen arteko biblia Si 28,22
Agintezko jarrera. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 18. orr.
Horrez gainera, legean xedatutako neurriak "gomendiozkoak" direla diote, "eta ez agintezkoak". Berria - Euskal Herria 2004-12-28
Posible litzateke legean finkatutakoak agintezkoak izatea enpresentzat? Berria - Euskal Herria 2004-12-28
Hegoaldeko erregea ahaltsua izango da; haren gudalburuetako bat indartsuago egingo da, ordea, eta aginte handiagoa izango du. Elizen arteko biblia Dn 11,5
Aginte nagusia zuenarengana iristea erraza gertatu zenean, epaiek, aurrez jaurerri partikular bateko usadioak besterik eratzen ez bazituzten ere, jurisprudentzia unibertsala eratu zuten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 241. orr.
Koloniako Aginte Nagusiaren egoitza. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 81. orr.
Erdi Aroko Mendebaldeko Kristandadearen eta garai bereko Ekialdeko Kristandade Ortodoxoaren artean trukaturiko opari guztietatik garrantzitsuena aginte absolutuko estatuaren erakunde politikoa izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 230. orr.
Estatu mota ezberdinak bereizten ditut: monarkia, aristokrazia, demokrazia, aginte aitatiar eta despotikoa. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 50. orr.
Erregearen gehiegikeriak eta nobleziaren harrokeria izan ordez, "Nazioaren Aita Lord Protektorearen" aginte tiranikoa eta haren inguruko elizgizon zorrotzen zurrunkeria ziren ezinegon jasanezin hartarako bide. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 221. orr.
Ordurako Frantzisko anaien gaineko aginte instituzionalari uko egina zen (egoera berriek gainditua), nahiz eta aginpide karismatikoa azkenera arte mantendu zuen. torturak bere aginte krudela erabili ohi du akusatuarengan, testigantzetan, eta baita dohakabearen familia osoan ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.
Beste emakume batek ez zuen historian arrasto sakonagorik utzi Alexandroren ama Olinpiak eta Muauija-ren ama Hind-ek baino, biak hilezkortu zirelarik beren seme beldurgarrien gain bizitza osoan zertu zuten aginte moralagatik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 167. orr.
Aginte ekonomikoek herrialde jakin batean dagoen diru eskaintza kopuru osoa kontrolatu nahi izaten dute. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.
PAN Palestinako Aginte Nazionalak FPLPko buruak askatzeko asmoa zuen zurrumurrua zabaldu zen duela aste batzuk. Berria - Mundua 2006-03-15
Hamasek aginte palestinar bateratua osatzeko eskatu du . Berria - Mundua 2004-10-30
Bere agindupeko lurretan aginte militarraren tresna ez ezik, kontrol politikoaren tresna ere badira. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 34. orr.
Arrazoiak berezko agintea du; are aginte tiranikoa ere badu. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 240. orr.
Konstituzioak presidentearen aginte epea lau urtetik seira luzatzen du. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 92. orr.
Esteban II.ak errege karolingiarrei eskainitako aginte-koroa, berriz, "La France" eta "la grandeur de la France" martxan hasteko lehen urratsa izan zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 87. orr.
Janariak, gutxi eta finak direnean, burua argitzen dutela eta hori zela aginte-kargu handietan jarrita daudenei komeni zaiena. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 183. orr.
Elizondoko kotxeetan, Aldudetik, Baigorritik, Ainhoatik, igarotzen ziren buruzagi karlistak, beren uniformeekin eta aginte-ezaugarriekin. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 84. orr.
Ez da komeni adibidez, errektorea aldatzen den aldi bakoitzean gainetik behera aldatzea agintari guztiak, horrek hutsarte handiak sortuko lituzkeelako aginte katean. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 61. orr.
Duintasun paregabez estali zuen eta aginte-ezaugarriz koroatu: galtzaz, soingainekoz eta efodaz. Turutaren hotsera, irrintzi egiten du; urrutitik sumatzen ditu guda, buruzagien aginte-hotsak eta gudu-irrintziak. Elizen arteko biblia Si 45,8
Gure garaian Frantzian, txanponei dagokienez, hurrenez hurreneko bi ministroalditan aginte-gehiegikeria asko egin badira ere, erromatarrek handiagoak egin zituzten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 82. orr.
Behar-beharrezkoa ez den gizonetik gizonerako aginte-ekintza oro tiranikoa da. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.
Kanbioak, aurreko liburuan esan dudanez, bidea itxi die aginte-kolpe handiei, edota gutxienez aginte-kolpe handiek arrakasta izateari. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 85. orr.
Hirian sartu eta plaza nagusian jarri zuten aginte-postua Babiloniako erregearen gudalburuok. Elizen arteko biblia Jr 39,3
Itsasontzietako aginte-zubia gogorarazten zidan kristalezko eraikuntza bat. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 127. orr.
Zibilizazio batek bere estatu unibertsalaren barruan aginte-itxura bat mantentzen zuen bitartean, gerra-jaun barbaroek eta haien comitatus-ak, noizbehinka, arrakastaz betetzen zuten tapoi-estatuz hornitzeko zerbitzua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 155. orr.
Halaber, autoritatea ere bada, aginte-iturri nagusia, haurraren gain misterioski zertua eta bulkada batzuk arbitrarioki zapaltzen dituena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 347. orr.
Iragan izan balu, Biarnon sartuko zen, eta Garrüzeko gazteluzainaren aginte-eremutik kanpo geldituko. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 45. orr.
Ingurukoen mespretxua besterik ez zuen sumatzen Francescok, eta horrek oldarkorrago, aginte-gosetiago eta ankerrago bihurtu zuen gizon hura. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 34. orr.
Epaileak soberano berriaren mendeku-tresna eta aginte-sustengu bihurtzen dira. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
McAvoy kapitaina, Prudence atoiontzikoa, aginte-gelan zegoen, zutik, esku bat leman pausaturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 183. orr.
Euskaltzaindiak eta EAEko herri aginteek protokoloa sinatu dute. Berria - Kultura 2004-11-17
Herri aginteek lagunduko dutela hitz eman zuen Azkaratek. Berria - Euskal Herria 2004-03-11
Aginte-oihuak entzun nituenean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 252. orr.
Kontsolako aginteen aurrean eseri zen don Ottavio. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 493. orr.
Igogailuari eragiten zion aginte elektriko baten laguntzaz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.
Mendebalderaegi zoaz, Fred -erantsi zuen, aginte-koadroan zegoen orratz bat seinalatuz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 32. orr.
Aginte-kontrolak izozten ari dira gaur ere; bolantea gogor-gogor dago; lema-kontrola berriz, trabatuta dago erabat! Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 42. orr.
Bat-batean, errezel batean atzean ezkutatutako aginte-kutxatxo bat jo zuen begiz Perrettek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 480. orr.
Ama ospetsu eta beti Birjina Maria txit dohatsuari; Mikel, Gabriel eta Rafael dohatsuei eta espiritu dohatsuen talde guztiei: serafin, kerubin, ahalmen, nagusi, aginte, botere, indar, aingeru eta goiaingeruei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.
SAS enpresak, Volkswagenentzako aginte mahaiak egiten dituenak, 240 langile ditu, baina lan batzordeak zuzendaritzarekin joan den urtean sinatutako malgutasun akordioak 185 langilerengan du eragina. Berria - Ekonomia 2004-02-03
Bada haien artean, eskualdeko gobernariak bezala, eskuan aginte-makila duenik. Elizen arteko biblia JrGt 1,13
Ez da Judarengandik aldenduko errege-makila, ezta haren belaun artetik aginte-makila ere. Elizen arteko biblia Has 49,10
Indarkeria, gaiztoaren aginte-makila, nagusitu da. Elizen arteko biblia Ez 7,11
Hauts egin du Jaunak gaizkileen aginte-makila, zapaltzailearen nagusigoa. Elizen arteko biblia Is 14,5
Ez utzi, Jauna, zeure aginte-makila deus ere ez diren idoloei. Zatitu egingo ditut Damaskoko hiri-morroiloak, kendu Bikat-Abendik buruzagia, kendu Bet-Edendik aginte-makila duena, eta Siriako herria Kir-era erbesteratua izango da. Elizen arteko biblia EstGr 203,22
Jada inkontzienteki begiratzen zuen "tresna", autoa gidatzean aginte-panela begiratzen den bezala, aldi berean pentsatu, hitz egin edo beste gauza batzuk egiteko gai garela. ETC-literatura, saiakera Emaztea kapelarekin nahasi zuen gizona, Oliver Sacks (Amaia Astobiza), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Burura eraman nituen eskuak, etsipenez ileak nahastu, eta poliziei begiratu nien, autoaren aginte panelaren gainean zegoen odol putzua seinalatzeaz batera. ETC-literatura, saiakera Zureak egin du, Iñaki Friera, Susa, 2009
Eta trenez joango naizela, Surexpresoan, autoko aginte paneleko pantailak etengabe gogorarazten baitu "Hurrengo azterketa 35 egun lehenago egin beharra". ETC-literatura, saiakera Joan, Patxi Zubizarreta, Txalaparta, 2010
Euritako bat ireki, aldi berean ibilgailuaren aginte-panel aldera makurtu, koaderno bat hartu, eta berriz bertara bota baino lehen kontsulta bat egin zuen lipar batez. ETC-literatura, saiakera Eskaintza ekaitzari, Dolores Redondo (Fernando Rey / Mikel Vilches), Erein, 2014
Aginte-panelean -3ºC irakurri berri du. ETC-literatura, saiakera Mendi-joak, Aingeru Epaltza, Elkar, 2017
Erreaktore nuklearreko aginte-panela pentsatuta dago zerbaitek huts egiten badu abisua emateko, baina egiazko zerbait pasatzen denean, ehun aparatu jartzen zaizkizu gorriz, ordenagailuak ordu erdi lehenagoko gertaerak seinalatzen ditu eta kontrola galtzen duzu. ETC-prentsa Argia, 2011-06-26
Badaude algoritmo batzuek enpresaren aginte panela ateratzen dutenak. ETC-prentsa Berria, 2016-03-13
Aginte-panela: botoi-lerroz -argotean "busak" deritze- eta hainbat konmutazio-palankaz osatua, bideo-iturriak aukeratu ahal izateko. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikus-entzunezko informazioaren teknologia, Iñaki Zabaleta, UEU, 2002
Adibidez, kanpin-dendak urratzen hasten dira, aginte-paneletan pitzadurak sortzen dira eta plastikozko leihoak lausotu egiten dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Materialen zientzia eta ingeniaritza, Askoren artean, EHU, 2011
Aginte-perpausak: besteek guk esandakoa egin behar dute edo guk besteek esandakoa bete behar dugu. ETC-zientzia, zuzenbidea Hizkuntza idatziaren didaktika Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, Arantxa Gorostiaga, Mikel Haranburu, Itziar Alonso-Arbiol, Nekane Balluerka, UEU, 2008
Baina gauzak gertuagotik begiratuz gero, konturatzen gara aginte-perpaus horrek beste honako hau adierazten duela, bere sakoneko egitura semantikoa bailitzan: 'zu hona etortzea nahi dut' edota 'hona etortzea agintzen (edo erregutzen) dizut'. ETC-literatura, saiakera Etikaren oinarrien bila. Logika, etika eta metafisika Jose Luis Alvarez Santa Cristina, Jakin irakurgaiak, 2004
Lehenaz gainera, perpausak baiezkoak edo ezezkoak izan daitezke. Beraz, galde-perpausak, adierazpen-perpausak eta aginte-perpausak baiezka nahiz ezezka eman daitezke. ETC-entziklopedia Perpaus, Wikipedia
Legebiltzarreko eserleku horietatik sortzen diren aginte postuak (bozeramaileak nahiz lan batzordeetako ordezkariak) alderdietako zuzendaritzek aukeratu behar dituzte. Berria - Harian 2005-04-29
Jazoera bakoitzaren aurrean zer eta nola egin erabakitzeko Aginte Postu Aurreratua osatu dute. Berria - Euskal Herria 2006-04-11
Baath alderdia boterean izan zenean zenbait kristau aginte postuetan izan ziren, lehen ministrorde Tarik Aziz kasu. Berria - Mundua 2004-08-03
Aginte postura heldu zirenean ez zegoen anbulantziarik, eta lurrean utzi zuten berriro. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 56. orr.
104. Asko eta asko ikusten zituen aginte-postuen irrikaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 248. orr.
Egun gutxitan, errepublikanoek herriko etxeetan ezarri zituzten beren bulego eta aginte postuak: Udalean, liburutegian, udal biltegian, postako bulegoetan... Jon Maia «Riomundo», 2005 - 78. orr.
Hirian sartu eta plaza nagusian jarri zuten aginte-postua Babiloniako erregearen gudalburuok. Elizen arteko biblia Jr 39,3
Gonapean buila eta zalaparta nahaste-borrastea gehiegitxo eta bere senaren sorotik ateratzeko arriskua sumatu bezain pronto "hau da hau inkisizioa! " garrasika boteaz aginte-zigorra erakusten du noiz edo noiz gure amonak. ETC-prentsa Argia, 2007-01-28
Baina txarrantxa-hesi lodiak eta harrizko zutabe astun biren erdian zabaltzen zen burdinazko ate arranditsuak harrapatu zidan begirada orduan, gainean itsasontzietako aginte-zubia gogorarazten zidan kristalezko eraikuntza bat zeukala, eta berehala zeharkatu nuen hura. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 127. orr.
Eguzki-izpi batek aginte-zubiaren azpiko itzala nabermentzen zuen, goiko bizkarretako zerrenda luzeetan zehar, ataka-ilaretan izarniatuz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 394. orr.
Zenonek, aginte-zubian adi, makina erdian zekarren ontzia, eta hara non, Cochinos badian sartzekotan zenean, bonbardaketaz ohartu zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 311. orr.
Mintzatu zen, halaber, bertze jende guztiez, zeinak salduak izan baitzitezkeen, esklabo gisa, hango eta hemengo plantazioneetarat... harik eta aginte-zubirat igan, eta gaztelania gaixtoan mintzatzen hasi zen arte, guztiok ongi aditzeko moduan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 521. orr.
Giza baliabideen kudeaketan, agintearen zabalera edo kontrolaren zabalera erakunde bateko kargu edo arduradun batek bere ardurapean dituen pertsona kopurua da. ETC-entziklopedia Agintearen zabalera, Wikipedia
Lasai obeditzea askoz hobe da, beraz, inperioa gobernatu eta aginteaz jabetu guran ibiltzea baino. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 371. orr.
Hainbat alditan esan eta animatu banuen ere, kontakizun haiek sekula ez ziren, 1933 an, Hitler aginteaz jabetu ondoan, Strasbourgera aldatu eta herriko etxeen aurrealdeetan Liberté, Égalité, Fraternité hitzak letra larrietan idazten ziren nazio bat aurkitzeak ekarri zien poz handia azaltzetik harantz luzatu. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 41. orr.
Porrot egite hori, dudarik gabe, Laurent Fabius gobernuburu ohi eta PSF alderdiko bigarrenarentzat da larriena, PSFren barrenean aginteaz jabetzeko eta, bide batez, 2007ko bozetan sozialisten hautagaia izateko aukerak handizki eragozten dizkiolako. Berria - Mundua 2004-12-03
2002ko Venezuelan eskuineko indar politiko, militar, eta enpresarialak aginteaz jabetzen saiatu ziren, bortxakeria erabiliz. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 39. orr.
Erregearen oniritzia lortu eta aginteaz jabeturik, berehala behartu zituen Jasonek herritarrak greziarren biziera hartzera. Elizen arteko biblia 2 M 4,10
Izua zen neurririk onena halako presondegi erraldoia agintepean edukitzeko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 68. orr.
Soldadu guztiak, konkistaturiko hirietan utzitako goarnizioak izan ezik, Feofar Khanen agintepean gelditu ziren bat eginak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 417. orr.
Bere agintepean herrialdea bakean zegoela eta inork ere kontra egiten ez ziola ikusirik, Demetrio erregeak nor bere etxera bidali zituen gudariak. Elizen arteko biblia 1 M 11,38
Konstantinoplako azken enperadoreak Ekialdeko eliza aita santuaren agintepean jartzen hasi zirenean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 179. orr.
Etruskoak greziar bihurtuak ziren adopzioz erromatar inperiogileen agintepean jarri aurretik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.
Ordena osoa bere agintepean zeukan, Frantzisko dohatsuak eta anai Joan Parentek bere aurretik izan zuten bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1139. orr.
Errusiar agintepeko estatuetan, ordea, garbi zegoen errusiar boterearen zeharkako ezarpena ere higuingarria zela guztientzat, komunisten gutxiengo txiki batentzat izan ezik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 184. orr.
Kasu batzuetan inperiogileek, beren ama-hizkuntzaren gainetik, beren agintepeko lurretan lingua franca gisara jada erabiltzen zen beste hizkuntza baten alde egin dute. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 60. orr.
· Agintariak eta agintepekoak. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 68. orr.
Jelaz edo elurrez betetako zulo batean murgiltzen zen maiz, etxe barruko etsaia bere agintepera ekartzeko eta garbitasunaren soineko zuria atseginkeriaren sutetik gordetzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 887. orr.
Bere konbertsioaren hasieran, negu min hotzean, espirituz sendo eta kartsu, jelaz edo elurrez betetako zulo batean murgiltzen zen maiz, etxe barruko etsaia bere agintepera ekartzeko eta garbitasunaren soineko zuria atseginkeriaren sutetik gordetzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 887. orr.
Honela, edomdarrak Judaren agintepetik libratu egin ziren gaur arte. Elizen arteko biblia 2 Erg 8,22
Beste gizon eta emakume asko ere, deabruek tormentu eta engainu ezberdinez oinazetuak, haien agintepetik libre gelditu ziren aita santuaren merezimendu ospetsuei esker. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 269. orr.
Guztiok dugu geure lobulu frontalen agintepetik aldi baterako jai hartzeko premia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 78. orr.
1937ko apirilaren 25ean, igandea, Von Richthofen, Vigon eta Velardi goi-aginteko militarrak Burgosen bildu ziren. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 62. orr.
Adibidez, goi aginteei muzin egiteak dakarren heriotza bortitza. Berria - Kultura 2004-08-05
Familiarenak egin, senar-emazteak liskarrean banandu eta bietako batek seme-alaben guraso agintea hartzen duenean izaten dira komeriak, batez ere kanpoan geratu denak aurrerantzean seme-alabekiko ardurak zelan beteko dituen zehazterakoan. Berria - Euskal Herria 2004-05-07
Legea zehatza da guraso agintea zergatik galtzen den esaterakoan. Berria - Euskal Herria 2004-05-07
Telebista aurrean eseri eta beti pentsatzen nuen leihoa ireki eta gela egurastu beharra zegoela, baina ordurako aparatua urrutiko aginteaz piztuta neukan eta altxatzeko gogo guztiak alde eginda. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 47. orr.
Sistema horren burmuina da zelula hori eta urrutiko aginte batez ezartzen da martxan. Berria - Euskal Herria 2004-02-07
Baina, erromatarren operazio militarren eremua Italiatik kanpo zabaldu zenean, gerta zitekeen urrutiko aginte horietarako martxoan izendatutako magistratu bat lanean hasteko gai ez izatea urtaroa oso aurreratuta egon arte. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 73. orr.
Nire etxe barruan gaude, zailena egina dago, ondorengoa ume-kontua da; aparatua piztu du, urrutiko agintea hartu eta jirabuelta bat egin du kanal guztietatik, nigana begiratu du zerbait esateko ,baina ahozabalik geratu da: larrugorrian nago bere aurrean! Barregura puxkat eman dit jarri duen inozo aurpegiak, baina haren kirol-praken azpian antzematen den handituak ondo goazela adierazten dit. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 82. orr.
aginte eta (13); aginte hori (4); aginte judizialaren (7); aginte kontrolak (6); aginte maila (5); aginte makila (43); aginte militarrak (5); aginte militarraren (4); aginte nazionala (11); aginte nazionalak (48); aginte nazionalak pan (5); aginte nazionalarekin (6); aginte nazionalaren (21); aginte nazionalari (15); aginte nazionalean (6); aginte nazionaleko (235); aginte nazionaleko atzerri (5); aginte nazionaleko gobernu (4); aginte nazionaleko gobernua (6); aginte nazionaleko lehen (46); aginte nazionaleko presidente (68); aginte nazionaleko presidentea (11); aginte nazionaleko presidenteak (11); aginte nazionaleko presidentearen (4); aginte nazionaleko presidentetzarako (5); aginte nazionaleko segurtasun (8); aginte organo (5); aginte organoak (4); aginte organoen (4); aginte organoetan (4); aginte politiko (6); aginte politikoa (5); aginte zentral (4); agintea bere (7); agintea duen (4); agintea eman (5); agintea eskuratu (10); agintea eskuratzeko (4); agintea eta (13); agintea ez (5); agintea ezarriko (4); agintea ezartzen (5); agintea ezartzen diete (4); agintea galdu (11); agintea hartu (23); agintea hartu zuen (5); agintea hartu zuenean (4); agintea hartzeko (4); agintea hartzen (4); agintea lortu (6); agintea uzteko (4); agintea zalantzan (4); agintea zalantzan jartzen (4); arafat palestinako aginte (12); atzo palestinako aginte (6); behin behineko aginte (4); behin behineko agintea (4); behineko aginte (4); behineko agintea (4); bere aginte (5); bere agintea (21); beren agintea (14); beren agintea ezartzen (5); da palestinako aginte (4); dio palestinako aginte (4); du aginte (6); du agintea (9); du palestinako aginte (4); duen aginte (5); edo aginte (4); erredakzioa palestinako aginte (13); estatuko aginte (4); eta aginte (43); eta agintea (16); eta palestinako aginte (12); euren agintea (4); gain agintea (7); gainean agintea (4); gaineko agintea (7); husseinen agintea (5); irakeko aginte (5); kutxako aginte (4); mandiek beren agintea (4); nire aginte (4); palestinako aginte (352); palestinako aginte nazionala (10); palestinako aginte nazionalak (48); palestinako aginte nazionalarekin (6); palestinako aginte nazionalaren (21); palestinako aginte nazionalari (15); palestinako aginte nazionalean (6); palestinako aginte nazionaleko (235); pan palestinako aginte (148); partidaren agintea (4); saddam husseinen agintea (5); salomonen agintea (4); urrutiko agintea (4); zuen aginte (9); zuen agintea (13)
agintean dago (5); agintean dagoen (25); agintean dagoenetik (5); agintean dauden (13); agintean daudenek (4); agintean daudenen (4); agintean den (28); agintean den alderdi (8); agintean den ump (5); agintean diren (4); agintean egon (53); agintean egon den (15); agintean egon diren (11); agintean egon ondoren (4); agintean egon zen (7); agintean eta (4); agintean ez (4); agintean izan (12); agintean jarraitzea (4); agintean jarraitzeko (5); agintean zegoen (14); agintean zegoenean (8); agintean zela (6); agintean zelarik (5); agintean zen (4); agintearen aurka (9); agintearen aurkako (12); agintearen aurkako atentatua (5); agintearen eta (6); agintearen kontrako (5); aginteari atentatua (6); aginteari eusteko (4); aginteaz jabetu (5); agintera iritsi (20); agintera iritsi zenean (4); agintera iritsi zenetik (7); agintetik alde (5); agintetik bota (10); agintetik botatzeko (5); agintetik kendu (17); agintetik kendu eta (4); agintetik kentzea (5); agintetik kentzeko (15); arte agintean (10); arte agintean egon (5); baina agintean (4); behin behineko agintearen (5); behineko agintearen (5); bere agintearen (6); bere agintepean (11); bere agintepeko (6); bush agintetik (4); castro agintetik (4); da agintean (5); dago agintean (4); du agintean (5); egun agintean (7); egun agintean den (5); eta agintean (9); eta agintearen (10); eta agintez (4); herri aginteen (5); hussein agintean (9); hussein agintean zelarik (4); hussein agintetik (9); iritsi zen agintera (4); khartumgo agintearen (5); orain arte agintean (8); pp agintean (10); ppk agintean (4); presidentea agintetik (7); saddam hussein agintean (7); saddam hussein agintetik (7); talibanak agintetik (4); urteotan agintean (6); urtez agintean (11); urtez agintean egon (8); zegoen agintean (5); zen agintean (5); zen agintera (4); zuen agintean (4)