Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hori bai, gerra garaian arazoetan sartu zenean, berak, mozoloak, dibertitzen ez zekien tristeak, haren alde egin behar izan zuen autoritatearen aurrean. «Bizia lo», 2003 - 13. orr.
Ordurako haiek jabetuta baitzeuden niri itzuri zitzaidan gauza batez: ja ez ginela gizaki libreak, Autoritatearen mende geundela han, eta halaxe egongo ginela eurak nahi zuten bitartean. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 139. orr.
Baina, halaber, autoritatea ere bada, aginte-iturri nagusia, haurraren gain misterioski zertua eta bulkada batzuk arbitrarioki zapaltzen dituena, hauen bideetatik bizitza berria kanporantz irteten delarik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 347. orr.
Autoritateek ez zieten sinetsi, jakina, eta erotuta zeudelakoan Zamudioko zoroetxera bidali zituzten gizajoak. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 135. orr.
Berriak itzultzen eta autoritateen deklarazioak ebaki eta ongi koadratzen eta gehienetan itzulpena gainetik eransten nahikoa lan bazuten, eguraldiaren iragarpena ere itzuli egin behar, madrildar urrunerako iragarpena, gainera. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 97. orr.
Bederatzian, Eva Duarteren aldeko elizkizunak egin ziren katedralean, baina atzerri ministroa besterik ez zen azaldu autoritateen lerroetan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 263. orr.
Argazki handi bat zekarren, aurreko abuztuko zezenketa batean autoritateen palkoa hartzen zuena. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 68. orr.
Obabako autoritate bezala, gainera, Angelek zerikusi handia zeukan herrian egiten ziren obra publiko guztiekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 87. orr.
Baina zer gertatuko litzateke baldin eta laidoek eta askonahiak aiten autoritatea besterenduko balute? «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 99. orr.
Modu horretan, autoritate exogeno batek, Jainkoak, arau moral absolutuak, Hamar Aginduak, ezartzen dizkigu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 200. orr.
Gitarra xumeki, pianoa duda-mudatan, melodia jario bigunean, bertso zehatza, ahots biluzia... ez dago beste autoritaterik. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 146. orr.
Taboureau andrea Lisaren adiskide mina zen, eta gauza guztien gaineko autoritate ukaezina zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 122. orr.
Bederatzian, Eva Duarteren aldeko elizkizunak egin ziren katedralean, baina atzerri ministroa besterik ez zen azaldu autoritateen lerroetan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 263. orr.
Hauen bidez katalogazio lanetan sortzen zaizkigun hainbat zalantza, autoritateen kontrola eta abar argitzeko bide bat aurkituko dugu. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 118 zbk., 2000 - maiatza-ekaina
Autoritateen kontrola katalogo bibliografiko automatikoetarako sarbidea bateratu eta normalizatzeko prozesua da, egile, liburu, gai, erakunde, izen geografiko eta abarren zerrendak normalizatuz, katalogoetan homonimia, sinonimia eta antzeko izendapen-arazoak ebazteko. ETC-entziklopedia Autoritateen kontrol, Wikipedia
Ziurtagirien baliotasuna bermatzen duten zerbitzarien multzoa: ziurtatze autoritateak, erregistro autoritatea eta denbora zigilatzea. ETC-entziklopedia PKI, Wikipedia