Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agertoki (ETCn 8.065 agerraldi; cf agerleku 22 agerraldi) 1 iz antzoki batean, teatro lana jokatzen den lekua. ik antzeztoki; jokaleku.

Egunez, antzokiko agertoki batean.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 17. orr.

Aurrealdean agertokia, non neska dantzari bat, beltza eta oso altua, ariketa musikalak ari zen egiten pixkanaka zeraman arropa eranzten zuen bitartean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 176. orr.

Bat-batean, agertokia eta antzokiko areto osoa argi bizi-bizi batez argituko dira.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 143. orr.

Aretoko argiak itzaltzen direnean, makinista ikusiko da agertokiko atetik sartzen.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 18. orr.

Ikusleek jasota aurkituko dute agertokiko oihala, antzokian sartzen direnean, eta agertokia bera ere, egunez bezala, ez eszena tresnarik ez eszena hegalik, batere gabe, ia ilunpean eta hutsik.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 17. orr.

Zeren pertsonaia bat poetaren irudimenean baizik ezin baitaiteke jaio era horretan, ez behintzat agertoki bateko oholtzan.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 158. orr.

Antzezleek hutsik utziko dute agertokiaren aurreko aldea.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 23. orr.

Agertokiaren aurrealdera aitzinatuz.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 101. orr.

Agertokiaren gorenean Lehen Ministroaren argazki handi bat esekia zegoen eta, haren azpian, Farat hautagaiaren ttikiago bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 193. orr.

Konpainia-burua agertokira igoko da berriro, ordena jartzeko.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 49. orr.

Agertokira zuzentzen zen pasabidearen albo banatan aulkiak egokitu zituzten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 193. orr.

Bitartean, agertokian ikuskizunak aurrera jarraitzen zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 178. orr.

Pitoiefen eszenografian, antzezleak eta pertsonaiak ongi bereizteko, pertsonaiak igogailu baten bidez agerrarazten ziren agertokian, eta igogailu baten bidez desagerrarazten ziren, orobat, agertokitik, antzezleen ezintasunaz etsirik.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 12. orr.

Alabaina, ereserkia amaitutakoan, musikariak ez ziren agertokitik jaitsi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 201. orr.

Bi eskaileratxo izango dira, bata eskuinean eta bestea ezkerrean, agertokiaren eta aretoaren artean lotura eginez.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 17. orr.

Bi dantzari ari dira batera eta bestera agertoki huts batean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 23. orr.

Agertoki txiki-txiki batean zutik, proiektagailu ahulen argitan, emakume bat kantari, aldez aurretik grabatutako musikaz lagunduta.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 259. orr.

Ondoren Ugazalaba, eta bereizirik geratuko da hura ere, aurrealdean, agertoki sarrerako arkuaren kontra bermaturik.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 35. orr.

Bien bitartean antzokiko atezaina aretoan sartua izango da, buruan uniforme kapela duela, eta, eserlekuen arteko pasabidea igarorik, agertoki-aurrera inguratuko da.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 27. orr.

2 irud/hed

Hauek hilketaren agertokia hesi batekin ixten ari ziren, ring bat sokarekin ixten den bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 33. orr.

Europako laku termalik handiena da, negu hotzean ur beroei lurruna darienean ipuinetako agertokia dirudiena.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 22. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus