Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egia da Veszpremena oso jokaleku zaila dela. Berria - Kirola 2006-04-01
Orain, nafarren alde dago jokalekua, Iruñean ariko baita Portland. Berria - Kirola 2006-04-01
Donostia izango da trontzalarien jokalekua. Berria - Kirola 2004-09-03
Nasako harmaila hartu genuen jokaleku, harmaila gaztelutzat hartu eta gazteluaren setioan, defentsan eta erasoan. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 22. orr.
Denbora librea da libertatearen beste jokaleku nagusietako bat xoriño hega-baldarrentzat, eta hor libertatea hutsaren pare bilakatzen da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 258. orr.
Idealak ematen dizun adorea daukazu alde, baina komisarian zaude; beraz, bere jokalekuan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 58. orr.
Adinekoen Etxea eta Udalbatzarraren aretoa dira ikusgarrien jokaleku izango. Berria - Kultura 2006-05-10
Jokalekua: Manor Houseko egongela. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 105. orr.
Gerraren jokalekua bisitatzeko asmoz. Inondik ere ez nekien hura [lokatza] gure ardura nagusi, gure bizitzen jokaleku bihurtuko zenik. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 169. orr.
Mila eta zortziehun urte geroago Erdi Aroko Mendebaldeko Kristandadeak paper nagusia izango zuen obra, Mediterraneoko jokaleku berean antzeztu ziren; eta bi antzezpenetan hiru aktore izan ziren oholtzan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 234. orr.
Venezuela jokaleku politikoan agertzeak etapa berri bat ireki du Kuban. Ohiko ereduak berriz aztertzera behartu gaitu garai iraultzaile honek, eta horrek jokaleku berriak ekarri ditu. Berria - Mundua 2006-04-02
Sebas Andreuk deitoratu zuen «jokaleku gatazkatsua» irudikatu duela patronalak. Berria - Ekonomia 2004-02-20
Bakean eta demokrazian oinarritutako jokaleku bat bultzatzeko lanean. Berria - Ekonomia 2006-04-25
Bake prozesuaren eta jokaleku aldaketaren inguruan azterketa komunak egitea. Berria - Euskal Herria 2006-03-07
Enpresaburuek adostasuna ezinbesteko baldintzatzat dute jokaleku aldaketarako. Berria - Ekonomia 2004-06-01
Auzi politikoak jokaleku politikora ekarri behar dira. Berria - Harian 2005-10-20
Orain arte sekula ere ez ziren komunak horren funtsezko eztabaida ideologikorako jokaleku gertatu. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 136. orr.
25 bat adituk osatutako talde dinamizatzailea sortuko du Elkarri-k; Etorkizuneko Jokalekuen inguruko Ikerketa Mintegia izena eman dion taldea, alegia. Berria - Euskal Herria 2004-06-20
bake jokaleku (5); beste jokaleku bat (3); beste jokaleku batean (3); beste jokaleku politiko (5); egungo jokaleku (4); egungo jokaleku politikoan (3); jokaleku bat lortzeko (3); jokaleku berri (17); jokaleku berri bat (6); jokaleku berri baterako (3); jokaleku berria (3); jokaleku berriak (5); jokaleku demokratiko (4); jokaleku demokratikoa (4); jokaleku politiko (13); jokaleku politikoa (4); jokaleku politikoan (11)