Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antzeztoki (orobat antzestoki) 1 iz antzerki lanak errepresentatzen diren tokia.

Saltokien aurreko oihalak tolestu ziren; komedianteen antzeztokiak desagertu ziren puskaz puska; dantzak eta kantuak gelditu; antzezpenak isildu; suak itzali; orekarien soka tenkatuak laxatu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 96. orr.

-Japoniako Nô antzezlariek bost minutu ematen dute antzeztokiaren erdiraino heltzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 224. orr.

Harrapakin bila, begirada erdizirkular batez begipean hartu nuen antzeztoki guztia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Oso antzeztoki intimista prestatu dugu, taula txiki bat beste baten barruan kokatuta; meskita baten giroa sortu dugu, alfonbra eta kuxinekin, eta ikusle diren haurrak han eser daitezke.  Berria - Kultura   2006-01-07

Arras bestelakoa dirudi, antzeztokitik kanpo.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 28. orr.

Ghettoetako jende bera aurkitzen zen ostera ere Manhattan behereko Orchard Street edota Hester Street-eko denda eta arropa lantegietan, eta ugariak ziren yiddish antzeztokiak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 9. orr.

Broadwayko antzeztokietan urteetan aritu zen Hagen.  Berria - Kultura   2004-01-17

2 irud/hed

Eta gatazkaren antzeztokian gertatutako aldaketa izendagarrienak hiru asmorekin egin direla aurkitzen dut.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 283. orr.

Politika legegintzaren antzeztoki bilakatu dutelako.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 73. orr.

Kaleko antzeztoki handian, serioxeago ala alaixeago, ez zirudien jendeak arazo asko zuenik, baina nire antzera egon behar zen arazoz lepo zebilen jendea, eta ni oinezko guztien artean horiei antzematen saiatzen nintzen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 305. orr.

Esku zabaleko herritar eta borrokalari askoren ahalegin itzelari esker iritsi gara antzeztoki politiko honetara.  Berria - Harian   2005-01-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus