Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
- Senarra hil zitzaidanean nire aldamenean eduki zintudan gau eta egun -esan zion Asunek-, nire bozkarioa izan zinen senarra atautean sartu nuenean. ETC-literatura, saiakera Bazterrekoak, Xabier Aldai, Susa, 2000
Atautean ikurrina eta buzoa. ETC-literatura, saiakera Errotik, Gotzon Barandiaran, Susa, 2010
Nola jaitsi zuten atautea, nola atera zituzten sokak azpitik, azkar-azkar igota. ETC-literatura, saiakera Werther gaztearen arrangurak, Goethe, Wolfgang (Matías Múgica), Igela, 2013
Atautetan gordetako gorpuzkien mututasun eternoaren oroitzapenak ematen zion hotzikara Osantzari. ETC-literatura, saiakera Azeri-dantza, Mila Salterain, Txalaparta, 2017
Galiziara, Manuel Curros Enríquezen atautearen gainean heldu zen bandera Coruñako portura 1908ko martxoan. ETC-literatura, saiakera Airea ez da debalde, Joseba Sarrionandia, Pamiela, 2019
Handik egun gutxitara, han zetzan, belus urdinez forratutako atautearen barnean, eder, otzan, fresko, baina kolagenoa gogortuta. ETC-prentsa Berria, 2007-03-22
Ikusi izan ditut elizara ontziari besarkatuta sartu diren gizonak, baita berauekin batera atauteari eusten joan den andrazko bakanen bat ere, baina, emakumez osatutako andrarik egundo ez zait tokatu. ETC-prentsa Berria, 2017-03-25
Pentsatzen nuen hiletak amaitu eta senideak etxeratutakoan, defuntuak atautetatik irten eta eskaileran gora joango zirela. ETC-prentsa Berria, 2017-04-06