Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Laga itzazue hilak bakean eta itxi ezazue zerraldo hori, zulatuko duzu beste nonbait Pierre gaixo honentzako hobia. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 29. orr.
Ordurako zerraldoa hilerriko sarreran zegoen. Berria - Euskal Herria 2004-12-09
Zenbat eta inmoralitate handiagoa, zenbat eta plazer gehiago, orduan eta sehaska gutxiago eta zerraldo gehiago! Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 33. orr.
Anaiek gorputz santua zerraldotik atera eta denbora luzez besoetan eduki zuten leihatila aurrean. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 104. orr.
Serbiako banderarekin estali zuten zerraldoa. Berria - Mundua 2006-03-18
Florent arras goibel sentitzen zen oraindik, zerraldo estu hura lurrera nola jaitsi zen gogoan zuela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 375. orr.
Zerraldo portatilak ziren zaku haiek. Ustekabean ozen eta hurbil, amaren negarra, zerraldo itxia behera zeramatenean bi edo hiru bider Eligiori bere izenez deika. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 167. orr.
Aldare aurrean, zerraldo irekia, beltza baino beltzagoa, lore-koroaz inguratuta. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 156. orr.
Berunezko zerraldo batean sartu zuten gorputza. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.
Batere beldurrik gabe, zerraldo erdi irekien artean, hildakoen gorpuen artean, hezur artean ibiliz, haren bila nindoan, berehalaxe aurkituko nuela ziur. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 354. orr.
Tximistak jota bezala eroriko zela zerraldo. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.
Burtzikada haietarik batean, zezena zerraldo erori, eta halakoa izan zuen heriotza. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 160. orr.
Ezpatak lepo luzatua moztu zuenean, burua harri bat bezala erori zen, eta gorputz eskerga, hegoak zabalik, zerraldo jauzi zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 141. orr.
Zerraldo zegoen lurrean, gora begira. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 196. orr.
Besteak kokotsean muturreko bat itzuli eta zerraldo bota du lurrera. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 163. orr.
Sisera leher egina zegoen eta zerraldo lo gelditu zen. Elizen arteko biblia Epa 4,21
Lurrean zerraldo etzaten zen, bere oihal nabarmenak zikinduz. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 323. orr.
Kamioi atzean zerraldo aurkitu zuten, hilik bezala, aurpegia odoletan zuela. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 332. orr.
Buruan harturiko kolpearen ondorioz, bertan zerraldo gelditu zen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 91. orr.
Emakumea lurrean zerraldo zegoen, odoletan blai. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.
Han aurkitu zuten beren nagusia lurrean zerraldo, hila. Elizen arteko biblia Epa 3,25
Handik hiru egunera zerraldo erori zen, hilik, bazkaltzen ari zela. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 95. orr.
Hila ikusten baitzuen Velascoren alaba, zuriz jantzirik eta ohean zerraldo, bozkariozko irribarre xume bat ezpain-artean zuela. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 183. orr.
Ohe baten ondoan zerraldo zetzan gorpuak beso bat luzatua zuen, ohepean eskua sartu nahi izan balu bezala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 124. orr.
Gizona zerraldo erori zen, Dominiqueren ganibeta bizkarrean landaturik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 269. orr.
Taldearen burua ere zerraldo itzuli da kasernara, tiro bat bihotz ondoan harturik. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 106. orr.
Ukuiluko behietako bat zerraldo ikusi zituenean, guztiz ikaratu zen. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 78. orr.
Seko lo zegoen, mutu eta zerraldo. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 179. orr.
· Frodo burua belaunen artean sartuta eseri zen; beso zerraldo eroriek lurra ukitzen zioten, eta eskuak dardara arinean zituen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 263. orr.
Zenbat baso eta zuhaitz zerraldo bota ote ditugu horretara iristeko...? Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 178. orr.
Horrekin batera antoisin handi bete pontxe atera zion ikasleari; hark zurrutada batez irentsi, eta hordi zerraldo erori zen mahaipean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 25. orr.
Gero, orbelezko ohatze batean etzan eta aurki zegoen lo zerraldo. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.
Karmen lo zerraldo neukan ondoan, eta nire sorbalda gainera erortzen zitzaion burua. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 77. orr.
Atseginaren atseginez lo zerraldo geratu zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 232. orr.
Behingoz lo zerraldo nengoen, zurrungaka beharbada, eta neure ametsean aldarriak entzuten nituen; gero haiek handitu eta, erdi esna, atean kax-kax ari ote ziren iruditu zitzaidan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.
bertan zerraldo (9); erori zen zerraldo (3); gainean zerraldo (3); lo zerraldo (10); lurrean zerraldo (22); lurrera zerraldo (7); lurrera zerraldo erori (3)
zerraldo bat (4); zerraldo botata (3); zerraldo erori (46); zerraldo erori da (5); zerraldo erori zen (24); zerraldo erortzen (15); zerraldo erortzen ziren (3); zerraldo gelditu (4); zerraldo geratu zen (4); zerraldo utzi (5); zerraldo zegoen (5)
bere zerraldoan (3)
zerraldoaren atzetik (3); zerraldoaren aurrean (5)