Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
katabut (17 esaldi 9 liburutan; orobat katabuta) iz zerraldoa, hilkutxa.
Katabuta egongelako mahai luzearen gainean atontzea pentsatu zuen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 26. orr.
Luziana Rourak zapi gorri bat lotu zion senarrari lepoan, katabutean ezarri zutenean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 277. orr.
Katabuta ere -azken etxe-, geometriaren zordun da irudian, armiarma bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 105. orr.
Zerbitzurik gabeko egun bakanetako bat eta hara! gorpu zatiak katabutetan sartzen eman behar. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 79. orr.