Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Aizak, hi! -esan zion Pepponek. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 205. orr.
Baina, aizak, hau guztia alde batera utzita, zer deritzok bide hori egiteari? Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 65. orr.
Eta, aizak hi Santxo, nik gutxi ikusten diat edota bestela, han ageri den itzal handi hura, Dulzinearen jauregiak egiten duena duk noski. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 119. orr.
-Aizak, hau ez duk txantxetako gauza. «Kuskue tanden», 2004 - 201. orr.
-Aizak, Dutertre, gaur gauean... Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 18. orr.
Aizak, eiteziyon arek, beste botoibat, esate ziyon, jarri bearko iyoke, esan diyo geoxio, ire zamarrote orri, eta ala bukatu da kontuba. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 111. orr.
-Aizak, Jito, etzakela presarik izan! Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 14. orr.
"Aizak, agure mainontzi, bertze batekoz goraintzi. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 288. orr.
Esan nion: aizak, nahikoa duk, lasaitu hadi, eta azkenean jaramon egin zidan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 185. orr.
Gora egin diat bide zaharretik, gora egin diat, aizak! Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 33. orr.
Baina ez, aizak, ez duk bidezkoa, sutan jartzeko modukoa duk burges demontreek hau guztia jatea! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.
Eta ni, berriz, gizendu egin nauk, aizak! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 66. orr.
- Aizak, Pataki, galdera bat. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 97. orr.
Aizak -adi begiratu zion, sekulako aurkikuntza egin izan balu bezala-, zergatik ez haiz Mirenen hilketa argitzen saiatzen -iradoki zion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 165. orr.
Aizak, Tommo -esan zuen Charliek, bere eskua nire beso gainean jarrita-, konturatu ere egiterako itzuliko nauk. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 151. orr.
Behin baino gehiagotan sortuko zitzaigun galdera hau egiteko gogoa: "Aizak!". Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 76. orr.
Gauza bat esan behar diat, aizak, adiskide: zoritxarrekoa izaten errazagoa zegok zorionekoa izaten baino; eta nik, badakik, ez diat bide erraza aukeratzen duen jendea maite, ez ditiat mainontziak gogoko! Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 29. orr.
-Aizak, nork daki ze pasa zen etxe horretan? Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 255. orr.