Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arreba 1 iz gizonezko batentzat, senide emea. ik ahizpa.

Arrebak Bilboko denda batean egiten zuen lan, astelehenetik larunbatera, eta bertan bizi zen gurasoen etxean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 14. orr.

Maria arrebatxoa hor zegoen, eta amaren sabeletik laster irtengo zen ninia ere bai.     «Bizia lo», 2003 - 9. orr.

-Beharbada hire arreba nostalgiaz zagok haren itzuleraz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 51. orr.

Nafarroako Erratzun sortua, 14 urte zituelarik bere aitama eta arrebekin, Aiherra Iribarnera etorri zen, aitak Lekorneko Laffitte mindegian lana ardietsi baitzuen.  Herria   2002-10-17

- Jeneralak ordezko izendatu zuen erregeak greziarren errege ohiaren arreba dik emazte.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 183. orr.

Lehen eskola egunean arrastaka eraman behar izan omen zuen Xabier haren arreba nagusi Izaskunek, baina gainerakoan ez du oroitzapen txarrik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 169. orr.

Etxerat-ek jakinarazi duenez, Alcala Mecoko espetxean dauden Ibai Aiensa iruindarraren arrebak eta lagunak eta kartzela berberan dagoen Jon Mintegiaga ibartarraren lau lagunek auto istripua izan zuten larunbatean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

"-Ireki, ene arreba, ene laztana, ene uso zurino horrek!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 132. orr.

Anaia mutua hizketan ari zen bere arrebarekin erotua nengoela esateko, buruaz ezezka egiten zuen onartzeko moduko tipoa ez nintzela adierazteko.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 76. orr.

Zure aitaren armadako trajea har dezakezu, eta amaren pazko kapelua eta zure anaiaren motozikleta eta zure arrebaren esku-poltsa, hori guztia elkarrekin jarri eta zerbait esanahiduna atera.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 104. orr.

Hasieran telefonoa eseki gabe utziko du, baina oso deserosoa egingo zaio, egun horietan ama ospitalean zaintzen dagoen arrebaren deien zain egongo delako.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 36. orr.

Sei hilabete igarota lortu zuten anaia nafarrek arreba besarkatu eta musukatzea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 176. orr.

Tira, nire arrebak bazekik, baina ez zioagu elkarri hitzik egiten, aspaldidanik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 161. orr.

2 iz emakumezkoen zenbait ordena eta kongregaziotako kideei ematen zaien izena edo titulua.

-Aita, ez dugu uste Jainkoaren maitasunarekin bat datorrenik jokaera gogor hau: arreba Klara hain birjina santuari, Jainkoak maite duenari, zurekin jatea bezalako gauza koxkor batean zuk baietz ez esatea; batez ere, kontuan hartzen bada zure predikuek bultzaturik utzi zituela berak munduko aberastasun eta handikeriak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 969. orr.

3 anai-arreba (orobat anaiarreba) iz pl senideak. ik neba 4; neba 5; haurride; aurride.

Azalaren azpitik denok gara anai-arrebak, baina gure familian alkaternarik ez dago batere.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 216. orr.

Pasaporte kontrolekoaren anai-arrebak.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 76. orr.

Nere bi anai-arrebak ere eskolan baitzabiltzan, erdaralat nahitez lerratuak ziren.  Herria   2001-05-24

Barbaricôk bazituen, gutxien jota, hamabi anai-arreba, zeinek "Magna Môrfina" izen ironiko eta krudelaz izendatzen baitzuten haren bizilaguna.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 30. orr.

Alabaina, denbora asko barru larritasuna gainera etortzen zitzaidan eta braust jaikitzen nintzen etxe luze hartan korrika jendearen bila; ama edo izeba beti zeuden inguruan, eta eguerdian bilduko zen tropela: aitona, aita, anai-arrebak, txakurra, sesioak eta armonia.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 125. orr.

Orduko giro beroa, anai-arreba eta lagunarteko josteta xumeak; zure burua gerizatua, babestua, maitatua senditzea.. ø ba ote da bizi-zati goxoagorik?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 76. orr.

Maite zituen seme-alabei, emazteari, anai-arreba eta amari ez zizkien errexki emaiten deportazioko xehetasunak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 102. orr.

Jexuxen gorpuzkera ikusita nork sinistu anai-arrebak direnik: bata, Maria, Aitaren irudia da eta bestea, Jexux, Amarena.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 72. orr.

Elkarrekin irten ziren anai-arrebak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 181. orr.

Fiskaltzaren esanetan, sexu erasoak neskatoak bi anai-arrebarekin banatzen zuen gelan bertan egin ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-06-30

Nola borreroaren haurretako istorioetan Iratiko gizotsoa gizontzen zen egun berriarekin, hala Nabarrenkoxen gaueko amoranteak anai-arreba bilakatzen eguzkia nagusitzean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.

Anai-arrebak ziren, zalantzarik ez, biak grisez jantzita, aurpegiz gazteegiak ilea elurra bezain zuri edukitzeko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 201. orr.

4 bular arreba (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Ez, sukalde-garbitzaile aritutako amaren alabak izan behar zuen etxandiko oinordekoaren bular-arreba, edo, bestela, amaren bitartez zuten nolabaiteko lotura, bi gertaerak aldi berean, baldin eta nahaste guztia ez bazen erabateko asmaketa hasieratik bukaeraraino. ETC-literatura, saiakera   Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015

5 ezkon-arreba ik ezkonarreba.
6 neba-arreba (orobat nebarreba) iz pl anai-arrebak.

"Haurtzaroko lurraldea oso garrantzizkoa da, eta baita norbera jaio eta bizi izan den hiria ere, gurasoak eta neba-arrebak gurekin bizi izan zirenekoa.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 111. orr.

Beste gauza bat ere ez zitzaion gustatzen: Darling andrearen lagunak umeen gelara joatea, hiru neba-arrebak bisitatzera.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 29. orr.

Hala, «arraza zuria zain dezagun» eta «arraza zuriko neba-arrebak, lasaitasunean egon zaitezte, ez dugu barkatuko» antzeko esaldi dorpeak irakur zitezkeen.  Berria - Mundua   2004-02-08

Aita, ama, eta hiru neba-arreba txikiok eguteran jarri gara antxetei begira.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 75. orr.

-Jakin berri dut -sartu nintzen tartean ni- neba-arrebak zaretela.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 78. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus