Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neba 1 iz emakumezko batentzat, senide arra. ik anaia.

Zure amatxoren neba da Tom, badakizu; eta ni, osaba.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 217. orr.

Karmenen neba Txominek ez zuen umerik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 190. orr.

Maitemindua nago nire neba Rodolforekin, eta beti egongo naiz.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 173. orr.

Amonaren neba Algie saiatzen zen ni ustekabean harrapatzen magia egitera behartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 115. orr.

Nire neba da; berak nahi ez badu ere jakin dadin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 76. orr.

Jakin ere ez nik, anartean, Hannak neba bat zuenik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 277. orr.

Zorigaitzez, gure aita hil egin zen eta ama, neba eta hirurok egin ginen erresumaren kargu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 72. orr.

Eta han atzean, nire neba nagusia zagok, handiekin.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 31. orr.

Nire neba txikia Uil da.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 103. orr.

Lotsagarria izango zela neba apaizgaiarentzat emagaldu izandako arrebarekin bizitzea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 141. orr.

Ez nion esan bere neba nintzenik.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 105. orr.

Hirekin joango nauk, neba -esan zion gazte livoniarrak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 154. orr.

-Emaidak eskua, neba nirea! -esan zion.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 185. orr.

Ezti-mamitan egoten nintzen ipurdia altxatzen zidanean, eta behor gazte bizia bihurtzen nintzen nire neba basa-zaldiak estaltzen ninduenean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

2 bular neba

Husain Kirxa zuen gogoan, bular neba.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 46. orr.

Jainkoak nahi izan zinan hura hire bular neba izatea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 46. orr.

3 ezkon-neba ik ezkoneba.
4 neba-ahizpa (5 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean) pl

Nora Langen oroitzapenak ez dira gozoagoak: «Nik hamahiru urte nituen, eta gurasoekin eta neba-ahizpekin bizi nintzen [...]». Rahab, beronen aitamak, neba-ahizpak eta ahaide guztiak etxetik atera eta israeldarren kanpalekutik kanpora utzi zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

Urte batzuk doi bete orduko, begietako bristada nabarmenarengatik berezi zen bere neba-ahizpengandik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 57. orr.

5 neba-arreba (84 agerraldi, 44 liburu eta 17 artikulutan; orobat nebarreba 9 agerraldi, 2 liburutan; cf anaia 2 325 agerraldi, 84 liburu eta 92 artikulutan) pl anai-arrebak.

Zazpi neba-arreben arteko laugarrena.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 89. orr.

1946ko zezeilaren 15ean jaio zan, Laukizko Matzerrota izeneko etxean, 10 nebarrebaren artean zaharrena.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 43. orr.

Bere gain hartu behar izan zuen lau neba-arreben ardura.  Berria - Harian   2005-05-13

Seme-alabak Venezuelan zituen, eta neba-arrebak Donostian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 117. orr.

-Jakin berri dut -sartu nintzen tartean ni- neba-arrebak zaretela.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 78. orr.

Beraz, neba-arreben arteko ezkontza besterik gabe desegina gelditu zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 62. orr.

Erabat ziur nago elkarrekin konpontzen diren neba-arrebak, osaba-ilobak eta izeba-ilobak, aita-alabak eta ama-semeak, ad infinitum, askoz ere gehiago direla gure hipokrisiak onartzen duena baino, eta ez dago arrazoirik bestela izan behar duela esateko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 111. orr.

Neba-arreba horiek (Hansel eta Gretel) hirira etorri dira amari tratamendu psikiatriko on bat jarriko dioten esperantzan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 173. orr.

6 neba-arrebatasun neba-arrebak izateko nolakotasuna.

Aitzitik, horrek, gizakien arteko neba-arrebatasuna eta justizia izpiritua zabaldu eta gizartearen harmonia orokorra bermatzen du.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 94. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amonaren neba (3); ezkon neba (6); neba arreba (13); neba arrebak (35); neba arrebek (4); neba arreben (16); neba arreben arteko (7); neba arrebez (3); neba arrebok (3); neba gaztea (4); neba maitea (4); neba nirea (7); neba txikia (4); nire neba txikia (3)

nebak eta ahizpak (3)

ezkon nebaren (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus