Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahizpa (orobat ahizta g.er. eta aizpa g.er.) 1 iz emakumezko batentzat, senide emea. ik anaia; neba.

Eta irriz hasi ziren ama eta ahizpak, irriz hasi ziren guztiak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 590. orr.

Bere ohiko zinismoaz hasten zen hizketan, ama eta ahizpa eskandalizatuz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 105. orr.

Emadazue seinale bat, segurua, bizirik utziko dituzuela nire aita eta ama, nire nebak eta ahizpak, beren senide guztiekin, eta heriotzatik libratuko gaituzuela.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 23. orr.

Ahizpak erosi zuen, hark izango du!  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 171. orr.

Senarra eta haurrak zapuztu zituen amaren alaba zara zu, eta senarrak eta haurrak zapuztu zituzten ahizpen ahizpa.  Elizen arteko biblia   Ez 16,45

Anastasiok egongelako atea berriro ireki zuenean, lau ahizpek eta Leirek Agustin sartzen ikustea espero zuten, baina, haren ordez, berrogei urte bete gabe zituen emakume gazte bat sartu zen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 52. orr.

Guraso zoragarriak ditut eta hamasei urteko ahizpa bat ere bai.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 18. orr.

Familian neskatxaren bat badago, hurrengo ahizparen patua heriotza izan liteke.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 77. orr.

Ahizpa bat ekartzeko eskatu diot amari.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 205. orr.

Beraz, ama eta ahizpa hil ondoren, niri zegokidan, alaba gazteenari.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 24. orr.

Stellaren ahizpa zara zu?  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 23. orr.

Potter andrea Dursley andrearen ahizpa zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 7. orr.

Andere hori Pujo alarguntsaren ahizpa zen eta Magali Zubillagak kantu bat eman du mezan bere izebaren arimarendako.  Herria   2003-03-13

Bizirik zegoela eman zidan amonak bere ahizparen eraztuna.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 74. orr.

Zure ahizpa hantxe dago, senarrak bolatan nola jokatzen duen begira.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 21. orr.

Puska batean zain egon ondoren, horra non ikusten ditudan datozkidala, Lina bera eta Cattina, bere ahizpa.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 76. orr.

Ez duzu sexu-harremanik izango zeure amaren ahizparekin: zure amaren odol berekoa da.  Elizen arteko biblia   Lb 18,13

Joxepa, gure amona zenaren ahizpa zuan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 143. orr.

Nire amak kontatzen du, 1949 inguruan, lanera joateko alabak ahizparekin uzten zituela, eta, autobusa hartzen zuenean, negarrez alde egiten zuela, alabek ez zutela maitatuko pentsatuz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 51. orr.

Amaordearen ahizpa, baina, kexu da eskuz lan egin behar dudalako.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 40. orr.

Genevan bere ahizpa Gina eta bere koinatu Guglielmo Ferrero zituen, urte asko lehenago arrazoi politikoengatik hara alde eginak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 117. orr.

Negarrari nekez eutsita, berriro lurrean utzi zuen emakumeak bere ahizpa zenaren gorpua, hari begiak kontu handiz itxi ondoren.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 164. orr.

Hala, Denverrek amaren esnea ez ezik ahizparen odola ere edan zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 211. orr.

Keogh txiki elbarria, bera eta beraren nebak eta ahizpak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 53. orr.

Kontu zabaldua zen Kasparren andreari eta bere hiru ahizpei burua soildu zietela faxistek herria hartu zutenean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 159. orr.

Lasterka joan omen zen ahizparenera, eta asaldatuta, etsita aurkitu omen zuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 84. orr.

14.45: Kantaldia Aire ahizpak.  Herria   2004-03-11

2 (izenondoekin)

Ezkontzarekin, aitak bere ama ekarri zuen etxera, eta amak, aldiz, bere ahizpa ezkongabea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 20. orr.

Nire ahizpa gajoaren semea zara, Moncrieff andrearen semea, eta Algernonen anaia zaharra, beraz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 161. orr.

-Mikel naiz, zure ahizpa biki Anaren maitalea.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 106. orr.

Ahizpa bixki bat ere bazuen, izeba Martxelina, neskazahar geratua eta baserrian bizi zena, urtebete lehenago hil zena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 19. orr.

-Ah, hori Clara da, zure lehengusinen ahizpa txikia -erantzun zion izebak-.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 112. orr.

Emakume batek sute batean galtzen ditu aita eta ahizpa bikia, eta aspaldian utzitako gizonarekin itzultzen da.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 12. orr.

Josten pasatzen ez zituen orduak alanbrea zuzentzen pasatzen zituen, ahizpa zaharrenak lagunduta.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 137. orr.

Beti bere amarekin edo bestenaz bere ahizpa zaharrenarekin.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 29. orr.

Apartamentua erosi bai, baina herrian, familiaren etxetzarra atxiki zuen tokitik berrehun bat metrora eta, deus falta ez zedin, ahizpa neskazahar batekin erdibana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 59. orr.

Amaiak su biziari begiratu zion eta Pilarrek horixe aprobetxatu zuen bere ahizpa gazteari ikusminez erreparatzeko.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 35. orr.

Ceciliak eta ahizpa gazteenak gelatxo berean egiten zuten lo, beheko solairuan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 166. orr.

Ahizpa nagusiak arrazoia zuela pentsatu zuen Amaiak.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 35. orr.

Esango diot nire ahizpa ttikiari azken adioa eman nahi niokeela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 25. orr.

Gure ahizpa txikiena jaio zela zure herrian jakin nuen nik.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 100. orr.

Ez nuke honelakorik esan behar nire ahizpa bakarraz, Rosek ahaide bakarra zuen, ahizpa ezkondu bat, eta beste herri batean bizi zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 89. orr.

Batera bizi ginen aitita eta amama, amamaren bi ahizpa ezkongai, ama, neure osaba aitabitxia eta neu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 338. orr.

Aditzera eman zuen Lisari lotsa pixka bat ematen ziola bere ahizpa langile gizagaixo batekin ezkondu izanak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 124. orr.

Juliak eta biek beti agertu izan zuten harrotasun pixka bat beren ahizpa serio eta etxekoandre-itxurakoaz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 277. orr.

Goresmenak bi ahizpa talendutsu horieri!  Herria   2005-12-22

Haurrak altxatu-eta hasi du asmatua zuen bidea, bainan bere ahizpa gaztegoaren ahizpa izanen da, Celine Dion kantariaren ahizpa izanen da, Celine Dion kantariaren ahizpa gehiena baita.  Herria   2003-12-11

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lurjabeak etxean zituela alaba Adelaida Sofronovna eta haren hiru ezkon-ahizpak: Maria Gavrilovna, Aleksandra Gavrilovna eta Adelgeida Gavrilovna.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 249. orr.

Hasteko, neska hori bular ahizpa dut, eta lotura hori guretzat hutsala izanagatik, ez da indarrik gabea gisa horretako jendakiarentzat.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 258. orr.

Pareta gora gotorren bertze aldean, gogaide dituzten hainbat herritar, hainbat anaia-ahizpa badirela.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 88. orr.

Zuek zeuek eta zeuen neba-ahizpak.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 36. orr.

Urte batzuk doi bete orduko, begietako bristada nabarmenarengatik berezi zen bere neba-ahizpengandik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 57. orr.

4 emakumezkoen zenbait ordena eta kongregazioetako kideei ematen zaien izena edo trataera. ik arreba.

Anaien bizimoldeak ez zuen Klara eta honen ahizpentzat balio.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 53. orr.

Komentua garbitzen kantari nenbilen batean, errieta egitera etorri zitzaidan ahizpetako bat.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 66. orr.

Frantzisko dohatsua hil zen astean, larriki gaixo zegoen andre Klara, Ahizpen Ordenako lehen landaretxoa, Asisko San Damian monasterioko Ahizpa pobreen abadesa eta Jainkoaren Semearen pobretasuna gordetzen Frantziskoren lehiakidea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 546. orr.

Ermentrudis ahizpa bihotzekoari, Asisko Klara Jesu Kristoren mirabe xumeak: osasuna eta bakea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1205. orr.

Kristoren Amak bere birjintasunezko kastitatea eta apaltasuna emakume batengan, hau da, ahizpa Klararengan, berrituko zituela hitzeman zuen, horrela honen etsenpluaren bidez milaka emakume gure atzaparretatik libratuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1110. orr.

Azken gomendioen artean, Santa Klara eta bere ahizpei Aholku abestua da lehenengoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 45. orr.

Ondo ikusten zuen Frantziskok Klara eta beraren ahizpen konbertsioa eta biziera, anaien Ordenarentzat gorapen ez ezik, Eliza osoaren eraikuntzarako ere laguntzarik bikainena zirela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 701. orr.

Irailaren 17an, Gregorio IX.ak Pobretasunaren Pribilegioa berresten die Klara eta ahizpei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1213. orr.

5 irud/hed

Samaria eta Jerusalem, bi ahizpa bekatari.  Elizen arteko biblia   Ez 23,1 tit

Jakinduria, pobretasun eta karitate bertute "santuak" aipatzen eta agurtzen ditu Frantziskok, eta xalotasun, apaltasun eta obedientziaren ahizpatzat ematen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 92. orr.

Andere karitate santua, Jaunak gorde zaitzala zeure ahizpa obedientzia santuarekin!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 92. orr.

Pertsekuzioa, Pobretasunaren ahizpa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 923. orr.

6 bular ahizpa

Hasteko, neska hori bular ahizpa dut, eta lotura hori guretzat hutsala izanagatik, ez da indarrik gabea gisa horretako jendakiarentzat: bertzenaz, haren sekretuaren jabe naiz, eta hobeki dena, amodiozko eroaldi batek joa, galdua zatekeen nik salbatu ez banu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 258. orr.

7 neba-ahizpa (5 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean) pl

Nora Langen oroitzapenak ez dira gozoagoak: «Nik hamahiru urte nituen, eta gurasoekin eta neba-ahizpekin bizi nintzen [...]». Rahab, beronen aitamak, neba-ahizpak eta ahaide guztiak etxetik atera eta israeldarren kanpalekutik kanpora utzi zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

Urte batzuk doi bete orduko, begietako bristada nabarmenarengatik berezi zen bere neba-ahizpengandik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 57. orr.

8 sabel ahizpa (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Sabel ahizpa, sabel anaia: bikinak, biritxiak. ETC-literatura, saiakera   Biziaren hiztegiaz, Txomin Peillen, Euskaltzaindia, 2008

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahizpa bat (18); ahizpa batek (4); ahizpa batekin (3); ahizpa beltzaranak (5); ahizpa biak (4); ahizpa bikiak (4); ahizpa bizi (5); ahizpa da (3); ahizpa edo (5); ahizpa ere (12); ahizpa eta (36); ahizpa eta biok (9); ahizpa ez (8); ahizpa gaztea (6); ahizpa gazteak (4); ahizpa gazteenak (3); ahizpa guztiei (4); ahizpa guztien (7); ahizpa hil (4); ahizpa ines (3); ahizpa klara (3); ahizpa laztana (4); ahizpa nagusia (7); ahizpa pobreen (9); ahizpa txikia (10); ahizpa txikiak (4); ahizpa txikiena (4); ahizpa zaharrena (6); ahizpa zaharrenaren (4); ahizpa zen (5); ahizpak alde (3); ahizpak eta (23); ahizpak ez (11); ahizpak ipuinari (18); ahizpak ipuinari zoragarria (18); ahizparekin eta (4); ahizparen artean (3); ahizparen bat (7); ahizparen bati (3); ahizparen bila (3); ahizparen eta (3); ahizparen lagun (3); ahizparen ondoan (5); ahizpei aholku (7); ahizpei aholku abestua (7); ahizpek eta (3); ahizpen artean (3); ahizpetako bat (5); aire ahizpak (37); aire ahizpak eta (4); ama eta ahizpa (5); amaordearen ahizpa (3); amaren ahizpa (13); anaia eta ahizpen (3); beraren ahizpek (4); bere ahizpa (48); bere ahizpak (14); bere ahizparekin (6); bere ahizparen (11); bere ahizpari (4); bere ahizpei (12); bere ahizpei aholku (7); bere ahizpek (4); bere ahizpekin (4); beste ahizpa (5); beste ahizpak (5); beste ahizpen (3); bi ahizpa (32); bi ahizpak (29); bi ahizpek (4); bi ahizpen (7); da ahizpa (4); dio ahizpak (3); dio ahizpari (4); diren ahizpek (3); du ahizpa (3); du ahizpak (3); dunyadad ahizpak (18); dunyadad ahizpak ipuinari (18); dute ahizpek (3); edo ahizpa (7); edo ahizparen (5); edo ahizparen bat (3); emaztearen ahizpa (4); ene ahizpa (11); eta ahizpa (22); eta ahizpak (20); eta ahizparen (11); eta ahizpari (3); eta ahizpen (8); eta bere ahizpa (5); eta bere ahizpak (3); eta bere ahizpei (8); eta bere ahizpek (3); eta haren ahizpa (3); eta nire ahizpak (6); etcheverry ahizpak (3); haien ahizpa (3); haren ahizpa (19); hire ahizpa (9); hire ahizpak (7); hiru ahizpak (7); hiru ahizpei (3); honen ahizpa (3); ixabelen ahizpa (3); klara eta ahizpak (3); nebak eta ahizpak (3); neskaren ahizpa (3); nire ahizpa (54); nire ahizpa ez (3); nire ahizpak (20); nire ahizparekin (3); nire ahizparen (13); nire ahizpari (4); stellaren ahizpa (3); williams ahizpak (6); xendari ahizpak (3); xendariineko ahizpak (6); zaitzala zeure ahizpa (3); zazpi ahizpen (4); zeure ahizpa (5); zien ahizpei (3); zion ahizpa (4); zion ahizpak (3); zion ahizpari (5); zuen ahizpa (4); zuen bere ahizpa (4); zure ahizpa (18); zure ahizparen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus