Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azkentze iz azkena ematea, amaitzea. ik bukaera; amaiera.

Irisarrik mutilen azkentzea ikusi zuen bere ziegako leiho txikiaren atzetik, ikara handirik gabe, dardararik gabe, zimikorik gabe, ez baitzuten hiltzeko batere beldurrik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 110. orr.

Kolektiboki kudeaturiko autonomia emanez berriz diru-politikari, eta ordainketa -balantzen eragozpen nazionalak ezabatuz, elkargoko integrazioaren azkentzeak Europar Batasunaren hazkunde-ahalmena areagotu beharko luke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 173. orr.

Bertze batek konpentsatu gabeko gauzarik ez dela dioen dotrinaren ondorioen artean, bada bat oso garrantzi teoriko apurrekoa, baina eragin zuzena izan zuena, X. mendearen hastapen edo azkentzean, lur zabalera sakabana gintezen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 128. orr.

Gogoan daukat irratian entzuten zen kanta, Benito Lertxundiren ahotsa: Gau luzea, gau latza, gau azken gabea, nekez gendun ikusi haren azkentzea...  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 84. orr.

Lanbide eder baten azkentzea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 205. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus