Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hausnarketak ez ziren inoiz izaten, inoiz ez, atseginak; eta, ameskeriaren amaieran, lehen kausak, begien bistatik galdu ez ezik, iritsia izaten zuen gaitzaren ezaugarri nagusia zen interes naturaz gaindiko eta gehiegizko hori. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 23. orr.
Kalearen amaieran, atzera begiratu nuen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 15. orr.
Goiz batean amaiera iritsi zitzaidala sentitu nuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 133. orr.
Torturaldiak amaierarik ez zuen, harik eta ama, jaikitzeko tenorea genuela eta, gelaratzen zitzaigun arte. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 31. orr.
Amaieran, txalo egin zioten eta, jaitsi zenean, bide zabala utzi ere. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 194. orr.
Hirian baino lasaiago bazegoen ere, azken gutunetan lehengusuak idatzitako hitz gero eta ausartago haiek zertara zeramaten, amaiera non izan zezaketen jakin-mina piztua zuten Macarenarengan. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 89. orr.
Grabazioa ari da amaierara iristen. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 19. orr.
Perla bilatzaileak itsaso mirailean nola, halaxe murgiltzen da laguna euskaraz egin diren hiztegi guztietan, egunaren amaieran, moilan, nire oinetara uzteko. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 41. orr.
Historiaren amaiera metaforaz konta daiteke soilik, zeruetako erreinuan gertatzen baita, eta han ez baita denborarik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.
Gauza duk unibertsoa materia kopuru jakin batez osatua dagoela, hasiera bat izan zuela big-bangean eta amaiera bat izanen duela noizbait. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 75. orr.
"Herio denbora duk, banakotasunaren eta bereizketaren denbora, amaieraren ardatzari koska estutzen ari den denbora abstraktua (--...) Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 94. orr.
Erabat hondaturik zegoela zirudien, baina gauaren amaiera heldu aurretik etengabeko jardueraren hotsak heldu zitzaizkien bertatik: mailuen kolpeak, paleten kaskadak eta gurpilen kirrikak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 15. orr.
Ghettoko bizargin hura, Hynkelen bikia zena, eta, azkenean, filmaren amaieran, bera ordezkatzen zuena. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 14. orr.
Atuna zein berdela, arrantzaldia ahitzen zenean, amaieraren ikur eta ospakizun gisa, beste doinu bat paratu ohi zuen tabernariak, doinu parea hobeto esanda: "Eusko Gudariak" eta "Internazionala" elkarren segidan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 101. orr.
Denborak irentsi egiten gaitu, gure amaierarantz bultzatzen gaituen bitartean. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 259. orr.
Setioaren amaiera zen eta hura ospatu beharra zegoen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 128. orr.
Agenda-21ean heldu egiten zaie XX. mendearen amaierako eta XXI. mendearen hasierako arazo premia-premiazkoei. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 25. orr.
Niri, berriz, ustezko amaieraren ostekoa eta - batez ere - aurrekoa interesatzen zaizkit gehienik: erabili diren arrazoibideak, esaterako. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 106. orr.
Kontakizunaren amaiera aldera Luisen aurpegiak hartu zuen itxura ez zitzaizun gustatu. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 129. orr.
Iritsiko ote zara amaieraraino? Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 61. orr.
Borj Boun frantses kaserna bat bazen: sufrikarioen amaiera zena? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 250. orr.
- Hori ez da baina historia baten amaiera edo azalpena ere! Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 190. orr.
Eta berak eskatu bezala, ipuinaren amaiera kontatzeari ekin nion. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 55. orr.
Maitasunaren amaieraz idatzi beharko zenuke. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 28. orr.
-Istorio horren amaiera jakin nahi diagu, Tristan. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 112. orr.
-Gauean gertatu zen onena, ospakizun luze bezain xarmagarriaren amaiera aldera. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 79. orr.
Eta azkenik, sei hilabeteko bidearen amaieran, eguzkia baino maiteagoa zuen emakumearen sorterria jo zuen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 178. orr.
Kontaketaren amaiera isilune astun baten abiapuntua izan zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 105. orr.
-Inork ez du etxerik bilatzen urte-sasoi honetan; diruaren kolorea ikusteko, neguaren amaiera arte itxaron behar, kimTx'i poteak lurpetik atera arte. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 9. orr.
Amaierarik gabeko katea zirudien; kate maila bakoitzak beste bat zekarren atzetik, egunak gaua bezala. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 58. orr.
Bat-batean, beroaren ziztada belarrietan sentituz, Inaxiok ulertu du istorio honek bi amaiera izan ditzakeela. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 85. orr.
Urte-amaiera aldera edo. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 35. orr.
Betiko eskailerak igo, eta korridorearen amaieran argi ahul baten azpian aurkitu du atea. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 94. orr.
Han parean gelditzen da trena, trenbidearen amaiera baita. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 12. orr.
Nola bukatu zen idilio hura? -Josebak ongi zekien amaiera baina berriz galdetu zion. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 22. orr.
Kalbarioa bukatu zelarik, partidaren amaieran, bere aita zen lekura begiratzera ausartu zen Mikel. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 38. orr.
Azken uztaia lepoan zuelarik, farolaren enborraren amaiera atzeman zuen bizkarrean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 236. orr.
Lurraren amaiera, zergatik? Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 34. orr.
Epearen amaieraren bezperan, Artur Ginebrari mintzatu zitzaion: Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 59. orr.
Goiz hartako bertsoñoak, ordea, benetako maitasun istorio baten amaiera kontatu nahi zuela ematen zuen, emakume kantariaren begiei zerien negar benetakoak eta ahots ilun apalak ere ez zuen besterik adierazten. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 267. orr.
Plazaren amaierako balkoi zabalera hurbildurik, luzaz egon nintzen portura begira, aurrez aurre neuzkan ontzietatik zein zen gerraontzi eta zein merkataritzakoa erabakitzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 204. orr.
Arropa garbiak aurkituko dituzue tunelaren amaieran, baina bakarrik moldatu beharko duzue han, ekintza hau inoren laguntzarik gabe burutu diat, ez zagok logistikarik kanpoan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 36. orr.
Askatasunak behartu zuen ETAren hasiera, askatasunak behartu du bere amaiera. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 12. orr.
Behatzek ordea, bazuten amaiera. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 19. orr.
Emakumeen aldizkariek kirurgialari estetikoen helbideak eskaintzen zituzten, kasu xarmantenetan adeitsu portatzen zirela adieraziz, baina nik ez nuen berriz amaierarik gabeko istoriotan abiatu nahi. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 39. orr.
Mingarria bezain ederra izan zen gure harremanaren amaiera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 200. orr.
Tira, pentsa dezagun amaiera dela. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 144. orr.
Edonola ere, estrategia desberdin haien emaitza berdina izaten zen: gauaren amaieran mozkortuta itzultzen ziren biak etxera, eta umore txarrez; hurrengo eguneko institutuko lanean pentsatuz Floren; agian estrategia aldatzea komeni zitzaiola esanez Santi. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 21. orr.
Nire eskua berriz ixtera zihoala, haren burua ikusi dut: amaiera baten ebidentzia eta premia zeuzkan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 57. orr.
Misterioen amaierak errutinaren madarikazioa zekarren. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 59. orr.
Barkatu, irakurle gazte, amaierarekin hasi nahi dut, beldur bainaiz biak indartsu hasi eta erdi hebainduak ez ote garen. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 186. orr.
Utzi -erantzun dio azkar batean, ezohiko egoera horri amaiera jarri nahian-edo-. «Bizia lo», 2003 - 45. orr.
Amaiera izugarria da eta gelditzen den zaporeaz, berriz, ez dizut ezer esango, norberak dastatzea merezi baitu.. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 238. orr.
Ez da hain amaiera eskasa Belle Reverentzat: paper pila txiki bihurtuta, zure atzapar handien artean! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 74. orr.
Ana Morenaren amaiera gaiztoaren ondoren, bareturik zeuden animoak, nonbait. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 164. orr.
Gure herri hau ez da noski Hollywood, baina aldian behin amaiera zoriontsua izaten dute ipuinek hemen ere. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 86. orr.
Gero egindako mota bereko ahalegin guztiek Erdi Aroko sintesiaren batasuna ziurtatzen zuen amaiera trazendentea ordeztu baino ez zuten egin [...] Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 127. orr.
Ez zuen amaiera onik izan, gizagaixoa, Burgosko kartzelan labankatu zuten amodio kontu batengatik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 58. orr.
Bai amaiera harrigarria, ezta? Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 63. orr.
Bi ibaiertzetako jendea, jentilaren amaiera lasterra sumatuz, erne jarri zen labar garaienetatik zelatan, eta handik ikusi zuten jentilaren azkena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 16. orr.
Haiekin batera gainerako guztiak, gizonak herriko tabernan festari amaiera itxurosoa ematekotan, emakumeak, bakoitza bere etxera, eguraldiaren gozotasunaz bustirik, beren neke eta lanak ahaztekotan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 125. orr.
Joan den ostiralean Antzoki Juduan egin genuen ikasturtearen amaiera ospakizuna oso ongi atera zen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 29. orr.
Atzo arte ez nekien amaiera-geltoki batean sortutako familiak edo pertsonak zeudenik ere. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 146. orr.
Gero, nekatzen zenean, amaiera hitzetara jo, "hala ez bazan sar nadila kalabazan", eta beste bati ematen zion txanda. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 99. orr.
Goiko adibideok argigarri izan daitezkeelako ekarri ditugu hona, baina aurrerantzean, oihartzunez jarduten dugunean, ez bertso lerroen ez atsotitzetako hemistikioen amaiera hitzak ez ditugu aintzat hartuko. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 49. orr.
Etsita eta minduta zen etapa amaieran Euskaltel-Euskadiko Iban Mayo. Berria - Kirola 2004-07-07
Bitxikeria gisa edo ez, aurreko denboraldi amaieran Alex Ferguson Manchester Unitedeko entrenatzaileak esana ere hor dago. Berria - Kirola 2004-04-22
Aste amaieran maisuak eraztunaren galde egiten du eta batak besteari eman dioten haur guztiei galdetzen die. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 26. orr.
Zinez esan dezaket Lizarrak liluratu egin ninduela uda amaiera hartan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 178. orr.
Lajos itzuli zen eguna irail amaierako igande bat zen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 29. orr.
1980ko bertsolari txapelketan bertsolariei jarri zitzaien bertso-amaiera hura, adibidez, entimema da: "arrazoirik ez dugu, gutxi garelako". Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 47. orr.
Errekartetik Oria ibairainoko tarte guztia zelaia zen garai batean, nik neuk horren akordu oso lanbrotsua badut ere; 60ko hamarraldi amaieran hasi ziren etxeak egiten, gaur egungo Errekarte kalea osatzen dutenak hain zuzen ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 103. orr.
Abiatu zenean BMWa kale amaieran zegoen, eta ezkerreko keinukaria pizturik zeraman, errepide nagusiranzko hiribidea hartzera zihoan seinale. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 176. orr.
Nire ikastetxeko lagun taldeak hiriburuan ikasturte amaierako afaria egitea erabaki zuen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 69. orr.
Baina bada sentipen bat gerra amaiera honetan beste guztiei gaina hartzen diena. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 19. orr.
Handik ikusten zuen herriko beheko parte osoa eta herri amaierako zuhaitzak eta mendia eta baso txikia. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 86. orr.
Erdi Aro amaiera arte, jende arruntak apenas egiten zuen bere odolekoen segimendurik; nahaste eder batean bizi ziren orduan, batez ere, Trentoko Kontzilioak familiaren segimendua, apellidoak eta beste diziplinatu zituen arte. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 46. orr.
Nire oparitxoa hil amaieran jasoko duzu, justu samar nabil orain eta. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 60. orr.
Urte amaiera gero eta gertuago zegoen, eta argitaletxekoak urduri jartzen hasi ziren. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 40. orr.
Inorekin ligatzen ez zuela denbora luzea zela pentsatu, eta bidaia amaieran hurbiltzea erabaki zuen. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 14. orr.
2727 dekretua sinatuz, Petain mariskalak bost departamentu bretoien lurralde batasunari amaiera eman zion. Berria - Mundua 2004-05-16
Etxetik kanpoko boladari amaiera eman gura dio behingoz Athleticek. Berria - Kirola 2004-12-05
Narrazioei eta ipuinei amaiera emateko era egokia izan daitezke suteak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 139. orr.
Horratx, biraorik ere gabe, amaiera emango diot. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 170. orr.
Izugarrikerien pentsamenduak sortzen zitzaizkion: etxe hura suntsitu, bere bizitzari amaiera eman. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 97. orr.
Hala bada, sekreturik sekretu eta aitorpenik aitorpen, amaiera eman zion Josebak bere historia ikaragarriari. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 282. orr.
Nire aldetik, amaiera eman diot mundu burges eta eskolatuan sartu nintzenean haren atalasean utzi behar izan nuen herentzia eguneratzeari. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 76. orr.
Gaueko hamar eta erdiak iritsitakoan, aukeratu modako pieza bat - Casatschok, 1970eko uda hartan - eta amaiera ematen nion dantzaldiari. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 295. orr.
Burezurreko zati bat, baraila, orangutan batena zen; hortz-haginak tresneria modernoa erabiliz ipini zituzten, eta, lanari amaiera eman eta adinaren kutsua eransteko, tenperatura altuan tindatu zuten. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 81. orr.
Jendarmeak etxe batera sartu dira, bikote baten itxialdiari amaiera emateko. Berria - Euskal Herria 2004-02-26
Alabaina, asmo horiek ere - sobera goiztiarrak, badakit - usteldu behar: neure egitekoari amaiera emateko hiru lerro baizik falta ez nituela jakinarazi zidan lagunekin zinemara joatekoa zela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 108. orr.
Horrexegatik da, hain zuzen, barregarria, eguneroko albistegiei honako lelo honekin amaiera ematen dien telebistako aurkezlearena: "Horrela izan dira gaur gauzak, eta horrela kontatu dizkizuegu guk". Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 39. orr.
Erromesak bagina, zoriontsu izateko aberriminez, erromesaldiaren zoritxarrari amaiera eman eta aberrira itzultzeko irrikatan egongo ginateke; baina horretarako ezinbestekoa genuke ibilgailua lehorrerako nahiz itsasorako, hartaz baliatuz aberrira iritsi eta zoriontsu bizi ahal izateko. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 282. orr.
Eskandalua gorabehera, Harryk bere buruari ekarri zion desohorea gorabehera, ez zitzaion behin ere burutik igaro ezkontzari amaiera ematerik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 58. orr.
Europan, 1879ko alemaniar muga-sarien legeak protekzionismoaren aro berri bat markatu zuen, muga-sariak murriztu ziren hiru hamarraldiri amaiera emanez. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.
Harik eta bozgorailu madarikatuak, hormetako goroldioa bera larrituz, bizitza arrasto hari amaiera ematen dion arte, etengabeko heriotza gogora ekarriz, etengabeko heriotza gure egunetara, gure istantetara ekarriz. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 155. orr.
Milaka lagunek parte hartu zuten atzo foruen amaieraren urteurrena gogoratzeko manifestazioan, Accio Cultural del Pais Valencia elkarteak egindako deialdiari jarraiki. Berria - Mundua 2004-04-25
- Barkatu, baina ez dakit nor zaren, benetan... Tentsioa sentitu zenuen bazenekielako ni nintzela, ez zinela tronpatu; ni nintzen zure lagun mina, ikasturte amaierako bidaiatik karrerako hirugarren mailara arte. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 124. orr.
-Sekula, munduaren amaiera arte, ez dira hona iritsiko Simbelmynë-loreak -murmurikatu zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 66. orr.
Ez dugu Apokalipsian eta Azken Judizioan sinesten; ez dugu Igokundean sinesten, ez eta munduaren amaieran ere. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 294. orr.
Lurpean ari nintzen lanean Dowlais-en, eta munduaren amaiera erori zen nire gainean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 213. orr.
Egia aurkitzea du xede bakarra Filosofiak, zeina baita giza adimenaren antzinako zereginik zaharrena eta munduaren amaiera arte gero eta dedikazio handiagoz etorkizunean ere hala izateko proportzio handia duena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 81. orr.
Ez ote zuen Keverkoarekin zerikusia munduaren amaiera iragarri zuen Rabanne jostun preziatuak? Nori egin behar zaio alkoholaren proba, akusazioari edo akusatuei? Eta poligrafoarena? Berria - Mundua 2004-03-07
Bada ostera gogoratuko ez dudan Verlainen poema bat,/Bada kale hurbil bat nire pausoei ukatua dagoena,/Bada ispilu bat azken aldiz ikusi nauena,/Bada munduaren amaiera arte itxi dudan ate bat. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 142. orr.
-Munduaren amaiera da hau! Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 98. orr.
-Eraman nazazu oso urrutira, baita munduaren amaieraraino ere! Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 21. orr.
Rimbaud huen hik gogoko, baina ez haiz sekula Paristik atera; nik, berriz, Verlaine, baina neu joan nauk munduaren amaieraraino. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 97. orr.
amaiera aldean (11); amaiera aldera (75); amaiera arte (129); amaiera arte ez (9); amaiera baino (13); amaiera baino lehen (8); amaiera bat (19); amaiera bitartean (20); amaiera da (14); amaiera ekarri (8); amaiera ekarriko (13); amaiera ekitaldia (13); amaiera ekitaldian (17); amaiera eman (77); amaiera eman eta (12); amaiera eman zion (16); amaiera eman zioten (8); amaiera emanda (8); amaiera emanez (12); amaiera emango (21); amaiera ematea (21); amaiera emateko (108); amaiera ematen (22); amaiera ere (15); amaiera eta (33); amaiera ez (13); amaiera gertu (12); amaiera gisa (12); amaiera honetan (13); amaiera hori (8); amaiera iragarri (8); amaiera iritsi (10); amaiera izan (11); amaiera izango (14); amaiera jarri (16); amaiera jarriko (7); amaiera jartzeko (7); amaiera ona (15); amaiera zen (10); amaiera zoriontsua (8); baten amaiera (52); bati amaiera (9); behin betiko amaiera (8); bere amaiera (9); betiko amaiera (10); bolada txarrari amaiera (7); da amaiera (14); denboraldi amaiera (29); denboraldi amaiera arte (7); dio amaiera (17); diote amaiera (10); du amaiera (16); eman zion amaiera (15); emango dio amaiera (11); emango diote amaiera (9); eta amaiera (78); etaren amaiera (15); gatazkaren amaiera (8); gatazkari amaiera (11); gerraren amaiera (13); grebari amaiera (7); hamarkadaren amaiera (9); hamarraldiaren amaiera (7); hasiera eta amaiera (11); hilaren amaiera (7); honen amaiera (9); honi amaiera (14); horri amaiera (13); horri amaiera emateko (7); indarkeriaren amaiera (22); indarkeriari amaiera (7); krisiari amaiera (8); liga amaiera (18); mendearen amaiera (17); mendearen amaiera aldera (8); munduaren amaiera (13); partida amaiera (9); partidaren amaiera (11); prozesuaren amaiera (8); sasoi amaiera (16); sasoi amaiera arte (8); txarrari amaiera (7); urte amaiera (22); urtearen amaiera (8); zion amaiera (16); zuen amaiera (11)
abenduaren amaieran (7); abuztuaren amaieran (8); agerraldiaren amaieran (7); amaieran baino (8); amaieran bukatzen (8); amaieran dago (8); amaieran edo (24); amaieran egin (12); amaieran egindako (8); amaieran egingo (10); amaieran ere (15); amaieran esan (8); amaieran espainiako (7); amaieran eta (28); amaieran hasi (11); amaieran hasiko (7); amaierara arte (32); amaierara iristeko (7); amaierara iristen (8); amaierara iritsi (11); amaierarako prest (7); apirilaren amaieran (12); aste amaieran (17); azaroaren amaieran (10); bakoitzaren amaieran (13); baten amaieran (25); bidearen amaieran (7); bileraren amaieran (23); den aste amaieran (10); denboraldi amaieran (57); denboraldiaren amaieran (12); egunaren amaieran (10); ekainaren amaieran (9); ekitaldiaren amaieran (15); eta amaieran (38); eta denboraldi amaieran (8); gerraren amaieran (9); guztien amaieran (9); hamarkadaren amaieran (44); haren amaieran (11); hasieratik amaierara (8); hil amaieran (8); hil honen amaieran (8); hilabete amaieran (10); hilaren amaieran (19); honen amaieran (30); honen amaierarako (14); horren amaieran (12); iazko urte amaieran (8); indarkeriaren amaierarako (9); kalearen amaieran (9); korridorearen amaieran (8); lehen zatiaren amaieran (12); liburuaren amaieran (7); liga amaieran (7); liga amaierarako (8); maiatzaren amaieran (7); manifestazioaren amaieran (19); martxoaren amaieran (12); mende amaieran (21); mendearen amaieran (26); otsailaren amaieran (10); partida amaieran (19); partidaren amaieran (23); prozesuaren amaieran (7); saioaren amaieran (14); sasoi amaieran (31); sasoiaren amaieran (12); uda amaieran (12); urriaren amaieran (13); urtarrilaren amaieran (10); urte amaieran (107); urte amaierarako (39); urtearen amaieran (48); urtearen amaierarako (8); uztailaren amaieran (8); zatiaren amaieran (16); zuen amaieran (13)
amaieraren hasiera (29); amaieraren hasieran (10); amaierarik ez (15); amaierarik gabe (8); amaierarik gabeko (35); amaieraz geroztik (11); indarkeriaren amaieraren (13)