Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gogorrena 1961a izan zen, ama gosez hil baitzitzaien: seme-alabei urki azaletan, aihen zukuz idazten erakutsi zien emakumea. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 19. orr.
Noizean behin, gure babeslekuaren kontra jotzen zuen balaren batek, eta azalaren puska bat erauzten zion arbolari, soinu beldurgarria eginez. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 105. orr.
Ohitura finkoak zeuzkaten antzinatik, eta nekez aldatuko zituzten eguneroko zereginak: arratoiak harrapatu eta larrua kentzea, eta palmondoen azalekin sokak egitea, gero saltzeko hurbil pasatzen ziren karabanei. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 101. orr.
Sua ardaila eta silexez eginez, patata-ogia janez, ezagutu zituzten urte oso gogorrak: lastoa, zuhaitz azalak eta larrua janez bizi izan baitziren. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 19. orr.
Ikusten al duzue zuhaitz honen azala, urratuta bezala? Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 143. orr.
Ur lohitsua, kolore askotako zaborrak: tomate azalak, perrexil hondarrak, lurra eta lokatza nahas-mahas. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 174. orr.
Amama zaharrak laranja atalak, aza garak, banana azalak, patata kaskarrak, baba baltzak, mahaspasa maskalak, sagar makatzak, basaran garratzak... danak nahas-mahas, askara daramatza. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 207. orr.
Eta misterio hori hain da laket, nola baitira Boswell-ek hausnargai utzi dizkigun aieruak, alegia zertarako erabiltzen ote zituen Johnson-ek bere poltsikoetan gordetzeko ohitura zuen laranja-azal idorrak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 19. orr.
Kitto gazteluak eta printzesa sorginduak eta intxaur azalaren barreneko magia ere. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 106. orr.
Lenin mahai azpian dago, krax-krax-krax ahoarekin kakahuete azalak txikitzen. «Bizia lo», 2003 - 139. orr.
Urte berritze inguruko orrits eta festa pagano askotan, neska mutilek elkarri hur azalak jaurtitzeko ohitura ere zabaldua omen zen Pirinioz alde bietan, amodiorako jolas edo amu gisan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 178. orr.
Baina Montse uholde bat zen, esana dut, eta ezer gutxi zezakeen ni bezalako intxaur-azal batek itsas ikara hari aurre egiteko. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 158. orr.
Aurrezki-kutxako langilea, txakurrarekin eta andregaiarekin etorri, morroiari eskatu lukainka-azalak txakurrarentzat eta aldizkari zarpail batzuk andregaiarentzat, eta gero biez erabat ahazten zena, jokoaren grinan. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 156. orr.
Burua erdi jaso dut haren aurpegira begiratzeko, eta ikusi dudanak ere areagotu egin du nire abaildura, arrautzaren azala bezain soil geratzen ari baitzaio burua. Berria - Kirola 2006-01-03
Azala uste baino azkarragoa dut, dohaikabe! Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 118. orr.
Zaila egiten zait pertsonen adina kalkulatzea, baina arlote hark nahiko zaharra zirudien; halako itxura ematen zioten, behintzat, goizean agerian geratu zitzaizkion ile-adats zuriak eta azaleko zimurrek. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 46. orr.
-Begira, ama, Esau iletsua da eta ni, berriz, azal leunekoa. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 72. orr.
Lehenik, lirio koloreko azal horrek, begi leun horiek, hegalak imitaezinak dituen sudur horrek, ertzak horren markatuak ageri dituzten ezpain horiek, hazpegien eztitasun konplexu horrek badute begitarte itxurosoenak ere zertaz itzali. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 83. orr.
Leireri berehala antzeman zioten denek oso gustuko zituela otarraintxoak, bere platera itsaski hauen azalez bete baitzen azkar. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 53. orr.
Henne ijito bat bezain beltza zen, aurpegia estua, zuloak masailetan, ihar-iharra: hezurra eta azala. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 33. orr.
Gure esker bereziak Nestor Basterretxeari, espresuki egin duelako liburu honen azala. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 7. orr.
Urre kolorean grabatutako azaleko arranoak hegan egin behar duela dirudi, armarri nazionala umezurtz utzita. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 174. orr.
Liburuaren azalean jarriko dut argazki hau. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 219. orr.
Eskutan daukazun liburuaren azala altxor ezezagun bat balitz bezala duzu begiratzen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 43. orr.
Azal gorriko liburu bat izango dut aurrean, mahai gainean. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 42. orr.
Eta aldizkariaren azalean Annapurna eta Nanga Parbaterako espedizioak ikusi zituen eta Annapurnaren irudia, zeru baxu baten ondoan. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 30. orr.
Hasierako ETAkoek azal zuriko sakelako liburuxka bat zuten lagun, Liburu zuria izenarekin ezaguna zena. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 29. orr.
Azala ere diseinatu zuen: Joana eta abeslaria paparazziz inguraturik elkarri musuka. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 107. orr.
Soinean koltxoi azalarekin egindako alkandora zekarren, berak josia. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 38. orr.
Koltxoia azalik gabe zegoen, eta maindire marradunak chiffonierraren gainean zeuden, bi burkoren ondoan. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 15. orr.
Azala tarratatu eta zabaldu egin zuen, eta laster batean irakurri. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 68. orr.
Begirada, berriz, galdu egin zaio nire eta lorontziaren arteko punturen batean, eta begipean dituen azal malguko bi poltsatxoek areagotu egiten diote begiradaren iluna. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 12. orr.
Nire Astra bederatzi milimetroko dotorea, kirten-azala bufaloaren adarrez egina zuena. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 32. orr.
Lur-azalak, jasotakoaren ia erdia ematen dio aireari. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 154. orr.
Hizkera honek, azalez eta funtsez, goragaleak piztu ditu nigan. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 194. orr.
Azala horia dik eta haren egurra den azkarrenetarik duk. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 26. orr.
Zer zioten behiala, azala mamiari zor? Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 19. orr.
Oihanak eta abereak salduko zituen, elgeak eta landak suntsituko, baina oroz gainetik dorretxe hura harriz harri desegin zezaten aginduko zuen, lurraren azaletik desagertarazi nahi zituzten etsaiak behin betiko ezeztatu nahi zituztelarik, behiala jendeek egiten zuten bezala. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 134. orr.
Ez lur azalean ez itsas hondoan ez duzu haren parekorik topatuko. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 76. orr.
Autoen gurpil azalekin abarkak egiten hasi zen. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 28. orr.
Horregatik egin beharko dugu ahalegin handia Gogojardunak geureganatzeko, azalean gelditu gabe. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 16. orr.
Sakonean, berriz, metro bete ur hartzen du alde azalean, eta barrenean sartu ahala hiru metro baino gehiagora iristen da beste muturrean, tranpolin koxkorraren azpiko aldean. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 18. orr.
-Ez da hor bukatzen historia, lagunak -esan zuen Joanesi begira, irribarre azala marraztuz-. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 271. orr.
Edateko berriz ura, putzu azal batetik, idiekin, kupel batean ekartzen ziguten. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 152. orr.
Elurra artean lokazten hasi gabea zegoen, eta Noraren oinetakoek arrautza-azalen kraskadura bezalako soinua ateratzen zuten elurra zapaltzerakoan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 156. orr.
-"Hogwartseko prefektuen eta geroko ibilbideen azterketa" -irakurri zuen Ronek ozen atzeko azalean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 54. orr.
Harryk liburuaren atzeko azalari begiratu zion eta Londreseko Vauxhall Road-eko aldizkari-saltzaile baten izena ikusi zuen inprimatuta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 195. orr.
Azpeitiko seme Jose Artetxenekoak liburu asko idatzi zituen, horietako bat El gran asombro izenekoa, eta liburu horretan ni gehiena asombratzen, harritzen eta harri bihurtzen nauena da atzeko azalean autorearen aurkezpen gisa ageri den hauxe: Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 253. orr.
Erabiltzen dugun beste teknika bat ereite faltsua da: lurra landu eta ureztatu, bertan gordeta dauden milaka haziek ernetzeko aukera izan dezaten, eta ernetzen direnean, jorratu edo azal-aitzurtu egiten da lurra. ETC-prentsa Berria, 2009-10-17
Laster batean negua ekarriko du, eta kaleak jaki edo diru eske dabiltzan neska-mutil zarpailtsuez eta azal-apainetan hazi ez diren emakume abandonatuez beteko dira. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-11-27
Ukatu egin du azken urteotan EAEko PP? azal-apainetan ibili? izana, eta alderdiak kudeatu duen dirua herritarrek ordaindutako zergetatik lortu dela esan du. ETC-prentsa Berria, 2013-07-24
Haragi-mamiak higatuta, ez zen azal eta hezur besterik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 250. orr.
Lyssenkoren adierazpenak irakurtzean, garbi ageri da, azal eta mami, haren ezgaitasun erabatekoa, haren ezjakintasuna. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 43. orr.
Baina azal eta mami aldatuko da aurrerantzean aldizkaria. Berria - Euskal Herria 2004-01-14
· Baina azal eta mami hartuta etortzea bere mundura, dena hankaz goratzea zen hori. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 345. orr.
Bestalde, petrolioak azal freatikoa hunkituko luke, eta inguru guztiko ura eta lurra kutsatu. ETC-prentsa Egunkaria, 2003-01-05
Landesetako lurretako azal freatikotik hartu ura edateko mailan ezarriko dute lantegi horretan; ur horretatik urtean bi milioi metrokubo erosiko ditu Errobiko ur sindikatuak. ETC-prentsa Herria, 2010-09-02
Albo-ondorioak sortzen ditu: hala nola, draga burutzen den eremuetatik gora erosioa, ubidea hondoratzea eta irregulartasunak hondoan, azal freatikoa jaistea (eta ondorioz ureztatze-putzuak lehortzea), zubi eta harri-lubeten euskarriek egonkortasuna galtzea, eta abar. ETC-prentsa Argia, 2013-06-23
Eremu malkartsuetan izan ohi den patologietariko bat azal freatikoak dira, hobiak husteko arazo larriak eragiten baitituzte. ETC-zientzia, zuzenbidea Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008
Lurpean ura izatea (putzuak, ur-lasterrak, edo, besterik gabe, azal freatiko bat): etxea eraiki bitartean, agorrarazi edo desbideratu egin behar da ura, eta, ondoren, perimetroko itxiturak iragazgaiztu. ETC-zientzia, zuzenbidea Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz, Askoren artean, EHU, 2014
Lursail beretik, azal freatikoak eta iturburuak badaudelako. ETC-zientzia, zuzenbidea Errepide-ingeniaritza, Askoren artean, EHU/UPV, 2018
Etxaurre hartatik bertatik ikusi zuen aitonak Anaren aita ere -azal gaiztoko tipoa bera-, beste haiek bezala zuloan sartzen, sekulako atxurrarekin eta asuna baino kanta berdeago bat ezpainetan. ETC-literatura, saiakera Jainkoa izan nahi zuen autobus-gidariaren istorioa, Etgar Keret (Itziar Otegi), Pasazaite, 2013
Arasatik azal gorriko liburu bat hartuta, mutilari eman zion Louk, esanez. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 231. orr.
Azal gorriko liburu bat izango dut aurrean, mahai gainean. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 42. orr.
Bi metro luze da, azal gorrikoa eta bi adar motz dauzka kopetan, hori bai. Aitor Arana «Onan», 2000 - 48. orr.
Ba zirudien bere gogoa oro irakurtzen ari zen liburu lodi, azal gorrikoan zedukala, baina gizonak begiratzen ziolarik, begiak eraiki zituen haurrak eta so egin zion aita besoetakoari irribarre herabeti batekin. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 263. orr.
Alabaina, osasun iturri izateaz gain, arriskuak ere baditu, ez soilik epe motzekoak (erredurak, azal-gorritzeak, alergiak), baita epe luzekoak ere, hala nola, ikusmen arazoak eta azaleko gaixotasunak (azalaren zaharkitze goiztiarra, edo azaleko minbizia, besteak beste). Berria - Harian 2005-08-06
Gizonak azal gorrixka eta beltzarana zuen, baita begi urduriak ere, eta haietatik hurbil sudur zorrotz eta delikatua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 202. orr.
Kontrasteagatik, bitxitasun hori morboz hornitzen du Mendiguren hartzen ari den lekaide itxura kezkagarriak, liburuaren azal hegaleko argazkian nabari. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 9. orr.
Labajosen liburuak Martin Jauregialtzok idatzitako hitzaurrea du, eta Salamerorenak JosAnton Artze eta Iñaki Bastarrikaren testuak ditu lagun, azal-hegaletan eta kontrazalean hurrenez hurren. Berria - Kultura 2004-12-16
Nire helburua lortzeko, biharamunean gazte haren liburua erosi, eta buruz ikasi nuen azal-hegalekoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 179. orr.
>Baina hobeto pentsatzeari ekin nionean jabetu nintzen jatetxe hartan zerbitzariak neska txinatarrak zirela, denak ttiki samarrak, azal horikoak eta sari gorri zilarreztatua janzten zutenak. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 74. orr.
Entzun egiten zuen, ondoko andrearekin hizketan hasten zen, langileren baten emazte azal-horiarekin, esaterako, zeinak galbahea bezain zulaturiko muki zapiak eta galtzerdiak ateratzen baitzituen listariz konponduriko saski txiki batetik, pasarazteko asmoz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 313. orr.
Senako ferry batean ikusi zuela Marie Rogêt, delako igandean, gazte azal-ilun batekin. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 145. orr.
Badakizu, haurtzain azal-ilun horietako bat eduki izan du, betiereko mammy edo inude beltz horietakoa. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 24. orr.
Zorionekoa, zu, Walter Williams azal-iluna delako. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.
Provenceko neska azal-ilunen gisakoak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.
Emazteak [...] berriketan jarduten mutil mandatariekin eta emakume latsari azal-ilunekin. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 150. orr.
Eta denengana jiratuta azal lodia izan zuen azaltzeko nik lagun hurkoari lapurtzeko eritasuna nuela zeren eta gixajo honek burmuina harjoa dut eta berak ez zuela kulparik. ETC-literatura, saiakera Guizzardiren abenturak, Gianni Celatti (Fernando Rey), Igela, 2006
Oscarrak ikusita batek pentsa dezake aktore guztiak aberatsak, ederrak eta zoriontsuak direla, eta ARCOren inguruan esaten denarekin, artista orok azal lodia izan, margo bote bat mihise baten kontra bota eta ehun mila eurotan saltzen duela. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 182 zbk., 2011 - urtarrila-otsaila
Azal-mamiak jan dizkit, hezurrak hautsi. Elizen arteko biblia Nk 3,4
Bakerren hitzen azal-mamiak interpretatuz. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 148. orr.
· Milaka tona plastiko, beiraki, mami-azal ustel Gernikan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 55. orr.
Liburu baten ertza agertu zen; azala gero, azal polit gorri-iluna, ahuntz-larru pikortatuzkoa; eta, azkenik, liburu osoa, kutxatik kanpo itzuri, eta han joan zen uretan gora. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.
Giltzurrun gaineko guruin bakoitzak bi zati ditu: azal suprarrenal, azaleko zatia edo giltzurrungaineko azala eta barneko zatia, muina deritzona. Zati bakoitzak berezko hormonak ekoiztu eta jariatzen ditu. ETC-entziklopedia Giltzurrun gaineko guruin, Wikipedia
Cortazarrena:" Neguak gauzak zailtzen ditu, udan hain egoten gara mundutik gertu, hain azala azalarekin". ETC-prentsa Berria, 2004-06-12
Kabitu ere egiten ez garen Nikaraguako "autobusito" batera sartzen bagara, denok elkarren gainean goaz, izerdia izerdiarekin eta azala azalarekin, eta ondokoekin hizketan bukatzen dugu. ETC-prentsa Argia, 2002-11-17
Bion ahoak erdi zabalik, erdi arnasestuka erdi hasperenka, erdi nekatuta erdi atseden gozoan, azala azalarekin, narrua narruarekin, nire gorputza Edurneren gorputzaren gainean, epeltasuna epeltasunak estalia. ETC-literatura, saiakera Relax, Rafa Ugalde, Txalaparta, 2007
Egun eta gau osoan alborik albo dautza, azala azalaren kontra, zodiakoko arrainak bezala gurutzaturik, baten oinak bestearen buru ondoan daudela. ETC-literatura, saiakera Hau gizon bat bada, Primo Levi (Mikel Irurtia), Alberdania, 2011
Azala azalaren kontra igurzteko jaidura basa iraganeko kontua bihurtu zen. ETC-literatura, saiakera Jenisjoplin, Uxue Alberdi, Susa, 2017
Maitemintzea, beste norbaitekin etorkizun bat proiektatzen hastea, azala azalaren kontra, arnasa arnasaren kontra, elkar ulertzea, errutina konpartitua eraikitzea, elkar ez ulertzea baina hala ere, inork ulertu ezin duen intimitate hori, hitz, ile eta laztan txikiz osatua. ETC-literatura, saiakera Amek ez dute, Katixa Agirre, Elkar, 2018
Eramate-motaren arabera (azala azalaren kontra, arropa gainetik, aurrean, bizkarrena....) hainbat abantaila deskribatu dira. ETC-entziklopedia Haurrak soinean eramatea, Wikipedia
Azalez azal (eta ez azala azalaren kontra) elkarrekin bizi daitezen fisika kuantikoaz mintzatzen den liburua eta erlatibitatearen teoria irmoki defendatzen duena. ETC-prentsa Berria, 2009-04-23
Azala azalaren kontra -edo alde-. ETC-prentsa Argia, 2006-02-05
Azala azalaren kontra plazera da, haragizkoa, norbere azala eta lagunarena. ETC-prentsa Berria, 2017-06-10
"Kalitatezko kontaktua" behar dela zehaztu du Barandiaranek: "Bertan egotea, beldurraren intentsitateak eskatzen duen denboran eta kontaktu fisikoarekin, azala azalaren kontra egoteak ematen baitu segurtasuna batez ere". ETC-prentsa Berria, 2019-11-23
Azala eduki behar da hitzordua adostu eta ez azaltzeko. ETC-literatura, saiakera Orgasmus, Askoren artean, Txalaparta, 2010
Hori da azala daukazuna! ETC-literatura, saiakera Muskerraren bidea, Bernardo Atxaga, Pamiela, 2015
Sekulako azala daukazue! ETC-literatura, saiakera Txanpaina, mesedez, Oier Santos, Erein, 2015
Zelan mugitzen den, zelan gorritzen den, zelan lasaitzen den, zelako azala daukan, zelako erreakzioak dituen, zer gustatzen zaion eta zer ez, zelako mugak dituen... ETC-prentsa Berria, 2007-06-05
Denetarako azala eduki behar duzu. ETC-prentsa Argia, 2019-07-21
Nik, pozaren pozez azalak hartzen ez ninduela, baietz erantzun nion. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 45. orr.
Apaizak larruazaleko zauria miatuko du; zauri gaineko ilea zuritua badu eta zauria azalekoa baino sakonagoa bada, legen-kasua da. Elizen arteko biblia Lb 13,3
Beste zenbaitetan, badirudi azalekoagoak direla baldintzak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 134. orr.
Nire alderdi arin eta azaleko horrek beti hartuko dio gaina alderdi sakonenari, eta garaile izango da beti. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 348. orr.
Poliesterrezko traje zimurtuak (marroiak gehienetan), betaurreko lodi oskolezko erzdunak, buruan zahia beti, eta edozein eratako berriketa azalekoen kontrako higuin artegagarri bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.
Azaleko zauriak baizik ez zizkidan egin lepoan eta besoan. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 31. orr.
Erabat sinetsita nago horren azalpena musikaren egitura sakonak ezkutatzen duela; izan ere, giza psikearen eta musikaren ezaugarri batzuk berberak dira, normalean azaleko egituran agertzen ez diren arren. ETC-literatura, saiakera Neanderthal kantariak, Steven Mithen (Iraia Yetano), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Hemen esaldien azaleko egitura ematen digun arauen sistema batez ari gara, eta eztabaidagai den teoriak esaldien azaleko egitura deribazioen bidez ematen dela esaten du. ETC-literatura, saiakera Hizkuntza eta irakaskuntza, Jean Piaget / Noam Chomsky (Aritz Irurtzun), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Azaleko egitura bat indargabetutako margo batentzat, tamainu naturalean, modernitate zaharkituaren estiloan. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 209 zbk., 2015 - uztaila_
Azken batean, azaleko egitura bat da, ez duzu lur azpira joan behar. ETC-prentsa Berria, 2015-03-14
Mekanismo horiek diskurtsoaren azaleko egituren rola betetzen dute, diskurtsoari berari lotura emanez. ETC-zientzia, zuzenbidea Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa, Jose Inazio Basterretxea, UEU, 2002
Lurreko objektuek beren azaleko egitura molekularraren arabera islatu eta xurgatzen dute energia elektromagnetikoa. ETC-zientzia, zuzenbidea Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007
3.13 Bakterio-zelulen azaleko egiturak eta zelula-inklusioak ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007
Orduan, Azken 1 hatsarrea proposatzen zuten, azaleko egituran subjektu bat ('1 bat', barkatu erredundantzia) egon behar zela esanez. ETC-zientzia, zuzenbidea Hizkuntzari itzulia 80 hizkuntzatan, Beatriz Fernandez, Jon Ortiz de Urbina, UEU, 2007
Haren hitzetan hizkuntza batzuetan soilik aplikatzen den azaleko egiturako murriztapen bat da. ETC-zientzia, zuzenbidea Argumentu isilak eta hizkuntz aldakortasuna, Maia Duguine UEU, 2010
Zuhaitz berri hori azaleko egitura da ("S-egitura" esaten zaio, "azaleko" irudikapen hutsa izateak ez baitio inoiz merezi zuen begirunea eman). ETC-zientzia, zuzenbidea Hizkuntza-sena, Steven Pinker (Garikoitz Knörr), EHU, 2010
Hizkuntzaren estimuluak (egitura sintaktikoak) ulertzen ditugunean, hizkuntza ulertzeko sistemak ez du azaleko egituren errepresentazio osoa lortzen. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 96 zbk., UEU, 2016 - urtarrila-martxoa
Biblia-liburu askotan liturgiarako itzulpenak berregituratze-eginkizuna eskatzen du, azaleko egitura formala sakon eraldatzea. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 101 zbk., UEU, 2017 - apirila-ekaina
Lumak hegaztien azaleko egitura keratina keratinotsuak dira. ETC-entziklopedia Luma, Wikipedia
Mapa geologikoek arroken ezaugarriak, faila lerroak eta azaleko egiturak erakusten dituzte. ETC-entziklopedia Mapamundi, Wikipedia
Azaleko egiturak sortu zituzten indarrak zein izan ziren ezagutzea, eta indar horiek aurkitzen badituzte, zergatik amaitu ziren arakatzea. ETC-entziklopedia Mars Exploration Rover, Wikipedia
"Thin-skinned" estilo tektonikoa edo azaleko estilo tektonikoa plaka tektonikoen arteko muga konbergenteetan aurkitzen diren lurraldeetan gara daitekeen eskala handiko deformazio-eredua da. ETC-entziklopedia Azaleko estilo tektoniko, Wikipedia
Hiri-drainatze sistema jasangarriak eremu urbanoetan erabiltzen diren euri-urak kudeatzeko drainatze sistema jakinei deitzen zaie; batez ere uraren infiltrazioa bultzatu eta azaleko isurketa murrizten dutenei. ETC-entziklopedia Hiri-drainatze sistema jasangarri, Wikipedia
Urtean eguzki izpiek eragiten dituzten 60.000 heriotzetatik 48.000 melanoma gaiztoek eragindakoak dira, eta gainontzekoak, berriz, azaleko kartzinomak eragindakoak. ETC-prentsa Berria, 2006-07-28
Epe luzera, hainbat ondorio izaten ditu eguzkitan luzaroan egoteak: epidermisa eta dermisa mehetzea, elastikotasuna galtzea, zimurtzea eta azaleko minbizia izateko arrisku handiagoa, besteak beste. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.
Erresuma Batuko Marie Curie Ikerketarako Institutuko zientzialariek melanomaren azaleko minbizi mota bat beste berezitasun bat aurkitu dute. Berria - Gaiak 2004-03-18
-Eta, handik aurrera, antizikloia eguzkiarekin lotuko zuen aitak, eguzkia azaleko minbiziarekin, minbizia segurtasun sozialarekin... baita segurtasun soziala politikarekin ere. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 70. orr.
Azaleko tentsioa: Material baten kondentsazioak esan nahi du, atomo ioi edo molekulak egonkorragoak direla, antzeko espeziez inguratuta daudenean. Horren ondorioz, azaleko tentsioa aldatu egingo da azaleko dentsitatearen aldaketaren arabera. ETC-entziklopedia Kristal-egitura, Wikipedia
Esate baterako, gai da azaleko tentsioaren indarrei eusteko, eta orobat jasaten ditu bere ingurunearen gatz-kontzentrazio izugarriak (atzeman da alerik itsasokoa halako bi gazi diren uretan). ETC-zientzia, zuzenbidea Formen matxinada, Jorge Wagensberg (Juan Garzia), EHU, 2007
Hormigoi-nahastura baten nahaste-uraren azaleko tentsioa murrizteko gehigarria. ETC-zientzia, zuzenbidea Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009
Plastikozko edalontziez egindako zutabetik bat hartu eta ertzeraino Coca-Colaz bete zuen, isurkariaren azaleko tentsioak gainezka egin zezala eragozten zuen mugaraino ahalik eta gehien hurbiltzen saiatuz. ETC-literatura, saiakera Zenbaki lehenen bakardadea, Paolo Giordano (Koldo Biguri), Alberdania, 2009
Saponinak: glikosido hauek anfifilikoak direnez, ezaugarri surfaktanteak dauzkate (azaleko tentsioa jaisten dute). ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaien segurtasuna eta kalitatea XXI. mendean, Olaia Martinez / Inaki Etaio, UEU, 2012
Askotan ikusi izan zuen hosto bat Black Riverren ur gainean, uraren azaleko tentsioa eten gabe, eta bere gogoa harekin batera joaten zitzaion igerian, gehiago ikusten ez zuen arte. ETC-literatura, saiakera Annabel, Kathleen Winter (Josu Zabaleta), Erein, 2013
Nire herriaren zauria azaletik sendatu nahi dute. - 0. orr.
Makurtu egin zen, asper-asper eginik ematen zuela, eta oina azaletik ukitu zion mahai azpian. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 129. orr.
Azaletik begiratuz gero, ia ez genuen antzekorik ezertxo ere. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 323. orr.
Poetikaren gainerakoa tragedia aztertzera dago zuzenduta, eta komedia zein epika azaletik jorratzen ditu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 231. orr.
Mamiz eta azalez bikaina. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 207. orr.
Hala, azalez behintzat, ez dago funtsezko desberdintasunik bigarren gertakari horren eta lehenaren artean. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 253. orr.
Beranduago, eguerdi aldera, hainbat eta hainbat langabetu irtenen ziren kalera, espaloi bazterrera, egunezko kukaratxak, azalez ere labezomorro belztuak balira bezala, urtetako lanezak ganoragabekeria mozkortzen ziela. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 94. orr.
Aurorarendako bi azaleko kopeta zen uda. ETC-literatura, saiakera Telleria eta gero, zer?, Ernesto Prat Urzainki, Elkar, 2017
Tartean, oraindino burdinazal dotorekoa den Queen Maryren kulunka lasaian, Bowersek Francoren erregimena onesteko hiru beharkizunak ditu gogoan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 106. orr.
Burkoa erantzi zuen gero, eta burko-azal garbia jarri genion elkarrekin. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 83. orr.
Harryk ikusi zuen burko-azal moduko bat zeramala jantzi gisa, beso eta hanketarako zulo batzuekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 17. orr.
Zeraman burko-azal zikinaren ertz batean zintz egin zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 151. orr.
Tintontziari tapa jarri, ohe azpitik burko-azal zahar bat atera eta han barruan linterna, Magiaren Historia, bere saiakera, luma eta tintontzia ipini zituen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 10. orr.
Adabakiak egiteko bi burko-azalekin egin ninan blusa. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 92. orr.
Atxilotuetako batek buru-azalean zauria zuela aitortu zuen Poliziak. Berria - Euskal Herria 2004-10-09
-Hermione, katu horrek ia kendu dit buru-azala niri! -esan zion Ronek. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 54. orr.
Buru-azala galtzeko gogoa duzu ala? Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 88. orr.
Ontzi bat, txalupa bat, enbor azalez egindako kanoa bat! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 348. orr.
Tarteka, gehiago makurtzen zen xehetasunen bat arakatzeko; ikusten zuena betiko inprimaturik geratuko zitzaion garun-azalean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.
Katu bati edo txakur bati garun-azala garunetik bereizten bazaio, animalia gai da, hala ere, errutinazko eginkizun sinpleak ikasteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.
Eta emakumea zorionezko amets ero haiei haize emanez aritzen zen izara azpian, larru barnean txertatuz nahiak eta garun azalean ametsak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 164. orr.
Izan ere, ez bada soinuen bidez bizkortzen, ume horren garun-azala atrofiatu egiten da. Berria - Gaiak 2004-10-15
Giza azala, giza larruazala, azalmintza, azalprintza edo larmintza gizakiaren azala da. ETC-entziklopedia Giza azal, Wikipedia
Ez nuen ukitu ere egin hainbat hilabetez, giza azala bezain leuna zen. ETC-literatura, saiakera Hatsaren kulunka, Hertha Muller (Ibon Uribarri), Elkar, 2010
Giza azalak ez zuen besterik gabe amore ematen harriaren indarraren aurrean, eta Jacobek berea balitz bezala sentitzen zuen eraldaketak anaiari eragiten zion mina. ETC-literatura, saiakera Reckless - Harrizko haragia, Cornelia Funke (Aiora Jaka), Elkar, 2010
Azken hori bai litzatekeela salerosketa paradoxiko graziosoa), alegia, izarak zartagailu horiekin astinduta agian lor liteke zerbait, ganibetaz leundutako giza azala erreproduzitzera gerturatu daitekeena. ETC-literatura, saiakera Erraiak, Danele Sarriugarte, Elkar, 2014
Hasieran, amak ezetz esan zuen, ez zuela bere burua gai ikusten giza azala josten. ETC-literatura, saiakera Gu orduko hauek, Garazi Arrula Ruiz, Txalaparta, 2017
Gorri, arrosa, more eta zuri gama osoaz gain, askotariko ehundurak aurkitu zenizkion, likatsuenetatik hasi eta giza azal itxurakoetara, eta hasieran mordoiloa iruditu zitzaizunaren forma estilizatu eta orekatua estimatzen hasi zinen. ETC-literatura, saiakera Bihotz handiegia, Eider Rodriguez, Susa, 2017
Berdin gertatzen da giza-azalez egindako liburuekin: egon, badira, baina haien inguruan bururatu zaizkidan hilketak fikzioari dagozkio. ETC-literatura, saiakera Larrutik ordaindua, Joseba Lozano, Alberdania, 2018
Hondakin batzuk dituzte azpian, giza azala izan liteke. ETC-literatura, saiakera Galton kasua, Ross MacDonald (Javi Cillero), Igela, 2006
Erresuma Batuko ikertzaile talde batek giza azalaren antzerako plastikoa aurkitu du, hautsi orduko bere kabuz konpontzen hasten baita. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-02-15
Ileetatik abiatuta giza azala sortzea lortu dute Suitzan. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-10-10
Erangikorragoa litzateke giza azalean frogatzea. ETC-prentsa Berria, 2003-07-25
Gainera, hilabeteak eman zituen giza azalaren antza izango zuen materialaren bila. ETC-prentsa Argia, 2007-10-21
Giza azalaren egituratik ahalik eta hurbilen zegoen materiala lortzea zen erronka eta horretarako polimero bereziak garatu zituzten. ETC-prentsa Argia, 2008-09-28
Giza azalaren zentimetro karratu bateko zenbat molekulek jasan behar dute eragin fotokimikoa, eguzki-erredura nabarmena izateko? ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006
Autoen gurpil azalekin abarkak egiten hasi zen. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 28. orr.
Gutun-azaletako zigiluek. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 20. orr.
Harryk gutunazala urratu, pergaminozko lehen orria atera eta irakurtzen hasi zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 17. orr.
Gutun-azalean amonaren izena irakurri nuen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 19. orr.
Hasieran ez zinen izen bat baizik, gutunazal batzuetako aurrealdean eta besteen gibelaldean agertu ohi zen izena. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 125. orr.
Berak lakratutako gutun-azal bera zela. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 28. orr.
Normandiarraren erretratu bat aurkitu zuen, gutun azal baten barruan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 303. orr.
Orri mordoxka atera zuen gutunazaletik. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 129. orr.
Eskutitza gutunazal batean sartu eta armarri inperialen zigiluaz lakratu zuten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 60. orr.
Gutunazalaren goiko ertzetako batean ageri zen goiburu ofizialari. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 37. orr.
Hezur eta azal besterik ez zen, egoera penagarrian zegoen, beldurra eman zien. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 139. orr.
Garai batean hain gizena zena, orain hezur eta azal baitzegoen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 185. orr.
Emakumeak, piltzarrez estaliak, hezur eta azal. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 380. orr.
Bibote exkaxa zuen, hankak hezur eta azal. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 141. orr.
Alkoholikoa aspalditik, hezur eta azal, adin handikoek bakarrik begiratzen diote aprentsioz. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 15. orr.
Hezur eta azal baino gehiago duk gure Lisa andereñoa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.
Badakit, onartu zuen Pereirak, joan diren egun hauetako batean elkartu ginen, neska hori hezur eta azal egina dago, lehengo bera ere ez du ematen, bizimodu honek ez dio mesederik egiten, Monteiro Rossi, bere osasuna hondatzen ari da, tira, gabon pasa. ETC-literatura, saiakera Pereirak dioenez, Antonio Tabucchi (Fernando Rey), Igela, 2006
Bazen denbora pixka bat Harryk ez zuela Scabbers ikusten, Ronen sakela barruan egoten baitzen ia beti, eta ezusteko desatsegina gertatu zitzaion hura ikustea, garai batean hain gizena zena, orain hezur eta azal baitzegoen; gune batzuetan ilea erori ere egin zitzaiola ematen zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 185. orr.
Hezur eta azal gelditu naiz! Haiek adi-adi begiratzen didate. Elizen arteko biblia Sal 22,18
Ez erabat hezur eta azal huts, ostera, ze larrupean hanturik nabarmentzen zitzaizkion besoetako giharrak, aparailuetako sokak baino zailduagoak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 224. orr.
Egun haietan Indalexio bera ere itsasora irten zen, bere intxaur azalaren barruan, bizi ahal izateko arraina ekartzea eta saltzea ezinbesteko zitzaion eta. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 47. orr.
Haatik, herstura hertsi hartan eta puntu gaitz hartan, alferrikakoak ziruditen haren manu eta ordenek, zeren intxaur-azal bat bertzerik ez baikinen haize haserreen eta uhin are haserreagoen menean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 464. orr.
Baina Montse uholde bat zen, esana dut, eta ezer gutxi zezakeen ni bezalako intxaur-azal batek itsas ikara hari aurre egiteko. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 158. orr.
Apenas zen egunik etxera ezer gabe bueltan itzuliko ginenik: harri-kartoizko trikua zela, esne-botilarekiko katua zela, intxaur-azalarekiko sagua zela...; eskulan mugikorrak, marrazkiak, margolanak, collageak... Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 11. orr.
Idatzi, bakarrik egiten da, baina Intxaur azal baten barruan eta Eguberri amarauna liburuaren anonimotasunak borondate kolektibo bat dakar berarekin. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 137. orr.
Kitto gazteluak eta printzesa sorginduak eta intxaur azalaren barreneko magia ere. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 106. orr.
Eta egun zoro hark errukirik gabe oinazetu zuen orduz ordu, intxaur-azal eskas baten antzera inarrosi zuen batera eta bestera, eta orain Stanislaus Demba nekatuta zegoen, galdutzat eman zuen borroka eta lo egin nahi zuen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 172. orr.
Intxaur azaltxoa zen Sinbadek askatu nahi zuen ontzia. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 136. orr.
Hobe petretxa egiten, tretzak beitatzen edo sukaldariari laguntzen hastea, inguru guztiak agur egiten baitio atako banda hartu behar duen ontziari: itsas azalaren kirru gozoak, farolen izpiek, mendi ilunduek... Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 172. orr.
Utzi konparaketa merkea egiten: arraina izan, ulertzen? Itsas azaleko zirrikituetan eguzki printzei begira, beste zereginik gabe. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 69. orr.
"Gizakiak isuritako karbono dioxidoen erdiak itsas azalean daude», azaldu zuen Sabinek. Berria - Gaiak 2004-07-17
Kaio-saldoa itsas-azalean. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 137. orr.
Sei hilabete zuela halaber itsas azala odolez gorritu zen Enez Eussaren parrean. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 70. orr.
Jira eta jira aritu ginen, ordubetez beharbada, itsas azaletik baino areago itsas gainetik hegan, indargunearen gero eta erdirago, haren barneko ertz beldurgarritik gero eta hurbilago. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 72. orr.
Martinek berak lagundurik ekin nion liburu bakarrean bi ziren haren kanpoko azala bere lehengora ekartzeari, hots, labanaz agerira ekarri zuen bigarren kanpo-azala eta beste barru-azala bat egiteari Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 110. orr.
Begira, begira, kartutxo azala! Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.
Freddy Greenek eskuekin kartutxo-azal gorria jaso eta erakusteko buelta hartu zuenean, zutik ikusi zuen, hiruzpalau metrora, bere eskopeta eskuan zuela. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.
Lur azalean, alimaleko matalaza bat, eta kadera. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 165. orr.
Antza denez, Hamleteko protagonisten arimak gazteluko gela eta aretoetan ibiltzen dira, baina lur azalaren gainean eraikitakoetan bakarrik. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 92. orr.
Zaldizko tatariarrez josia zegoen alderdi osoa, eta, batzuetan, lur azpitik sortzen zirela zirudien, euri erauntsiak lur azalera erruz ateratzen dituen zomorro kaltegarrien pare. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 288. orr.
Baina usoa, bere hankak non pausaturik ez eta, untzira itzuli zen, oraindik ura baitzegoen lur-azalean. Noek, eskua luzatuz, usoa hartu eta untzi barrura sartu zuen. Elizen arteko biblia Has 8,9
East River ibaia azpitik igaro genuen eta lur azalera atera zen metroa. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 187. orr.
Lur azalari milioika urtetako ibili geldoan sorturiko zimur ezdeusa baino ez. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 123. orr.
Hain segur ere, horregatik ditugu hain gogoko ordenamendu juridikoak, lur azaleko herri guztiek araubidea nahiago badute ere. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 33. orr.
Igandean izandako gas leherketa lur azaletik bi eta hiru kilometrora izan zen. Berria - Mundua 2006-02-21
Berez, lur azala baldin badagokio ere, gizakia urpean edo airean bizi baitaiteke. Berria - Kultura 2004-09-08
-Batzuek diotenez, Luthek paktu bat egin omen zuen Azpimunduarekin, eta geroztik bere izpiritua han azpian bizi da, bere gorputza lur azalean dabilen bitartean. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 27. orr.
Hori guztia gertatzen ari zen bitartean, lur azalaren gainean, belazean etzanda, honako hau erran zion Nereak Zigorri, haserre bizian adierazi ere. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 70. orr.
Nola da posible geu bezalako abortu batailoia agertu izana lur azalean? Hori litzateke arazo genealogiko orokorra. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 95. orr.
Ez lur azalean ez itsas hondoan ez duzu haren parekorik topatuko. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 76. orr.
Apirila zen, eta udaberrian zizareak lur azalera irteten ziren. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 16. orr.
Lausenguz eta laztanez hazitako hura betiko lur azaletik ezkutatu. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 103. orr.
Poemaren berrirakurraldi hartan, oilo azala jarri zitzaidan. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 240. orr.
Zurtoinak lodiak eta leunak ziren, eta kiribildurik zeuden, borrokan ari balira bezala; horrek oilo-azala jarri zidan. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 54. orr.
Begiak plater azalak bailiran zabaldu zitzaizkion Mikeli, eta intxaurra eztarrian gora trabatu. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 257. orr.
Marinel zaharrak beldur bakarra adierazi zuen behin baino gehiagotan: izotzak ez ote zuen ur azala estaliko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 391. orr.
Ezkerreko eskua luzatuz urmael baten ur azala uki zezakeela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 58. orr.
Ordurako osorik ikusten genuen putzua, ur azala arrainek kizkurtua. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 109. orr.
Ontzia, txori arin baten antzera, ziztu bizian zihoan aurrera ispilu-antzeko ur-azal geldian. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 436. orr.
Ur-azala arrailatzen zuen ferryak laprast egiten zuen eta, mareak bere altzoan eramanik, astiro-astiro iristen zen ontziralekura. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 19. orr.
AdibideaHarri bat jaurti aintzira batean eta uhinak sortzen dira ur azalean, eta norabide guztietan hedatzen dira uhinok. Berria - Harian 2005-02-11
Produktu kimikoek ur azalean uzten dituzten konposatu organikoak xurgatzen ditu landare horrek. Berria - Gaiak 2004-08-24
Horrelakoak ur azalean geratzen dira, baita ito ondoren ere. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 152. orr.
Kaioen presentziaz ohartu eta haien ur azaleko hegadak ikusiz. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 68. orr.
Ur-azaleko borrokarako ez daude txarto horniturik U motako itsaspekoak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 155. orr.
Seitik hamar egunerako bitartea behar izaten du gorpuak usteltzen hasi eta, usteltze horren ondorioz, ur azalera igotzeko. Berria - Kirola 2004-11-30
Ur-azaleko arrantza: gehienez ere 200 metroko sakonerara iristen da. ETC-entziklopedia Txikipedia: Arrantza, Wikipedia
Lehen jendeak ez zituen bizitzeko ere duintzat hartzen miseriak eta goseak jotako haiek, belarrak eta zuhaitz-azalak jaten zituzten haiek, zoritxarrean eta behar gorrian hezur-hutsetan zeudela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 930. orr.
Urratuak genituen jakak, bustiak galtzerdiak eta likatsuak zapatak; goroldio berdea eta zuhaitz azal marroia genuen eskuetan eta aurpegian afaltzera eta errieta entzutera etxeratu ginenean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 36. orr.
Sasiek ileak erauzten zizkioten, bekokiak, enbor gaitzak jotzen zituela, odolez zipriztintzen zituen; ezproiek zuhaitz azal zerrendak urratzen zituzten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 126. orr.
Denverrek egunez zuhaitz-azalen usaina edukitzen zuen eta gauez hostoena, ez baitzuen lo egiten bere lehengo gelan, bi nebek alde egin eta gero. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 41. orr.
Usain hordigarria zeriok hostaila hezeari, iratzeari, zuhaitz-azal puska goroldiotsuen tapiz bigun, labain eta uniformeari. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.
Sua ardaila eta silexez eginez, patata-ogia janez, ezagutu zituzten urte oso gogorrak: lastoa, zuhaitz azalak eta larrua janez bizi izan baitziren. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 19. orr.
Jaramako frontera poz-pozik joandako gazteen historia -zuhaitz azalean egindako azken marrazki beltz hura- ez zen ohizkoa osaba Juanen ezpainetan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.