Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kabitu, kabi, kabitzen (orobat kabidu) 1 da ad sartu.

Hire hilobi berean lurperatu ninditean eta ederki kabitu ninduan hire besoen hutsartean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 88. orr.

Beheko solairuan aise kabituko ziren Anoeta, San Mames, Sadar eta Mendizorrotzako futbol zelaiak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 181. orr.

Hirurehun kabitzen diren lekuan hirurehun eta lau ere kabituko dira.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 175. orr.

Ahal zuen guztia sartu zuen maletan, kabitzen zen guztia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 167. orr.

Esan zuen denentzako lekua topatuko zuela egongelan, kabitzen baziren.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 209. orr.

Nire eskuan ia kabitzen ez den zakil eskerga hau.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 89. orr.

[Soineko] zaharra ez zitzaiolako kabitzen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 214. orr.

Begiek gehiegi ikusi baitzuten, barruan kabitzen zitzaiena baino gehiago.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 263. orr.

Urrutitik begiratzen duenari, begia kabituko litzaiokeen zirrikitutik ere ez zaio begirada kabitzen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 62. orr.

Denak dira zilegi eta denak kabitzen dira interpretazioen zakuan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.

Zalantza, zuzenketa, zehaz-keta eta erabaki ezina ez ziren sekula kabitzen aitaren mundu itxi hartan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 46. orr.

Dastatu zuen, halaber, behazuna, ezinegona, inolako pertsonaiatan kabitzen ez den pertsona hori.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 102. orr.

Bere buru berde erraldoian, garai, toki eta erregistro guztietako euskara guztiak kabitzen ziren.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 9. orr.

Phips Hispaniolarantz zihoala jakin zutenean, pozez ezin kabiturik zeuden.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 134. orr.

Sar itzazu kabituko zaizkizun zulotik!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 49. orr.

2 du ad hartu.

Euskal Herriaren lau izkinatarik jin jende guztiaren kabitzeko txikiegia zen Otsabideko elizan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 62. orr.

3 kabitu-ezin ik kabituezin.
4 kabitu ezinda

Berrogei urte inguruko fosil bat Lacoste markako polo batean kabitu ezinda.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 20. orr.

Udaberrian ibai handiek gainezka egiten dute; daramaten ura harrotu egiten da, bere arroan kabitu ezinda.  Berria - Kirola   2006-04-20

Ullrich, bere aldetik, podiumean kabitu ezinda, jauzika, pozarren.  Berria - Kirola   2004-06-22

· Beti agertzen da euskaldunen bat indioak salbatzen, etxean kabitu ezin eta, misiolari joanda.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 221. orr.

5 kabitu ezinik

Jendetza Sagasti tabernan kabitu ezinik zegoenean, zurrumurruak hasi ziren lehenik, eta gero oihuak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 169. orr.

Ohartzen naiz gelako armairuko apalategietan liburu mordoa dagoela, kabitu ezinik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 181. orr.

Sabelean tximeletak eta golkoan kabitu ezinik bihotza.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 241. orr.

Praketan kabitu ezinik da, normala den bezala.  Berria - Kirola   2004-03-21

· Njoroge pozarren, bere larruan kabitu ezin dela dago.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 216. orr.

6 kabitu ezinez

Hasieran gaizki pasatzen nuen: desosegu urdurian, kabitu ezinez, jainkoak ala deabruak antzezten nauen jakin nahirik...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 179. orr.

Neskak bere eskuak bularretan pausatu eta bere titimuturren inguruan biribilak egiten hasi zenean [...] brageta askatu behar izan nuen, kabitu ezinaren kabitu ezinez.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 66. orr.

ik kabituezin.

7 non-kabitu iz

Eskolako tonto-harro guztiak ez ziren injineru aeronautiko egin, baina irtenbiderik eta non kabiturik ez zaie falta izan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 192. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kabitu ezina (3); kabitu ezinda (5); kabitu ezineko (4); kabitu ezinez (3); kabitu ezinik (16)

pozez ezin kabiturik (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus