Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

larru 1 iz animalien gorputza biltzen duen azala.

Zeuek hildako animalien larru eta hezurrak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 330. orr.

Haren eskutzarrak jertsetik heldu zidan, txakurtxo bati bizkarreko larrutik heltzen zaionean bezalaxe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.

Gero, behia erabat erreko dute apaizaren aurrean: larru, haragi, odol eta heste.  Elizen arteko biblia   Zen 19,5

Alda ote dezake beltzak azalaren kolorea? edo lehoinabarrak bere larru pikardatua?  Elizen arteko biblia   Jr 13,23

Zain mehe gorriak, larru beltzaren azpitik ibaiak sortuz eta deseginez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 104. orr.

Bufaloak pozik, larruan sartuta dituzten zomorroak jaten dizkiete eta.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 152. orr.

Xangreak gorputza husten zion salbu hezurrak eta larrua.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 150. orr.

2 (gizakiarena; ik larruazal; larmintz)

Ikusi zuen herriak zaku-jantzia zeramala erregeak soinekoen azpitik, larru gainean.  Elizen arteko biblia   2 Erg 6,30

Eskuak oroitzen du, esaterako, emakume baten larru leuna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 54. orr.

Soinekoa jaitsiz joan zen, arreta handiz, larrua kentzen balihardu bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 67. orr.

Larru beltzeko gizonek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 189. orr.

Larru zuriko jendeek ez baitute dena jakin behar.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 109. orr.

ik beherago 26.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Gizon flakoxta bat ikusi zuen, beltzarana oso, larrua olio-kolore.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 44. orr.

Nere larru beltxaranak erakusten duen bezala, ez naiz txinatarra.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 130. orr.

Larru gorrien lurra.  Herria   2004-01-22

Hezur eta larru baizik ez zen nire maisu izana.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 284. orr.

Eritegian herioari zain zegoen lasai asko, argal-argal, larrua hezurretan itsatsia.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 77. orr.

Jar gaitezen hanka-arte erantzira begira, larru bizira eta gorrira, pentsatuz ezen beharbada gaitzeko aiekatik hobeki ezagut litekeela zein nolakoa den, onetik, zuritik eta jantzitik baino. ik larrubizi.  I?aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 107. orr.

3 irud/hed

Nobeletan agertu ohi diren bi larrutako jendea etorri zait burura: izan ere luistarra zen Xanjoxe, palioa eskuetan eramanaz prozesioetan buru egiten zutenetakoa.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 172. orr.

ik larrubiko.

4 azal horren zatia gorputzetik berezia eta ondua.

Eta larru osoa ez baduzu nahi, onar ezazu zati bat urdaila estaltzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 362. orr.

Lehortu gabeko larruekin estaltzen zituen, era guztietako kolpeetatik babesteko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5130. orr.

Biluzik nengoen eta, larru batean bildua egonagatik, hotzez ikaran.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 134. orr.

5 (izenondoekin)

Zaldiz ibiltzeko galtzak eta larru beltzezko polainak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 149. orr.

Gidariaren ondoko eserlekuan larru horizko kaxa bat zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.

Larru onduaren gainean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 214. orr.

Larru landuzko bota baxuak zeramatzan oin txikietan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 77. orr.

Larru malguko sandaliek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 446. orr.

Larru leuneko jarleku batean patxada ederrean eseria.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 467. orr.

Azalak, beltza eta handitua, larru egosizkoa zirudien.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 211. orr.

Larru latzezko bere txalekoaren sakeletan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 173. orr.

Larru finezko oinetakoak.  Elizen arteko biblia   Ez 16,10

Soin gaineko arropen larru higatua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.

Lodzeko Ehun eta Larru Sintetikoak SL etxea osatzen duten hormigoizko kubo mardulak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 37. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Irudi txiki-txiki bat zen [...] larru-ilezko kapela bat eta artilezko eskularru urdin ilunak jantzita.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.

Larru-eritasun ezezagun batek tumorrez estali zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 41. orr.

Ez baitugu odolik, arrosa bere adarrean bezala, larru zuloetatik barna isurtzen denik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 9. orr.

Bere larru-kolorea zuritik urdinera bidean, bere aurpegia are zuriago.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 153. orr.

Tomas Atondoren lantegian aitaordearendako larru puskak prestatzea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 45. orr.

Larru saltzaile baten iruzurra saihesteko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 61. orr.

Larru-langile txukun baten dendan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 72. orr.

Larru-zurratzeko tinarik handiena astean-astean husten zuten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.

Larru-zurragarri organikoak polifenolak dituk.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.

Aintzira-bazterretako lur larru-kolorekoaren gainean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 135. orr.

Larru fabrika bateko tximinia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 111. orr.

Narrastien larru berritzea.     «Kuskue tanden», 2004 - 46. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; izenondoak eratuz)

Azkenean bere nagusiak losintxaz baretu zuen pakidermo larru-lodi haserrea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 168. orr.

Orpo luzeko bota larru-horiak oinetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.

Larru-horiak diren gizon-emakumeen ongia.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 36. orr.

Pilota larru-leun, larru-goxo, larru-beroa.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 28. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Klima hotzetan, janaritik dator behar den energia, eta ile-larru sarriak gordetzen du energia hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 79. orr.

Egun hotzetan ilea pixka bat tentearazten duten muskulu ugari dituzte animaliek larruan; hartara, ile-larrua harrotu, eta isolagarritasun hobea lortzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 81. orr.

Lehenengo irten zena ilegorria zen, abere-larrua bezain iletsua.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 70. orr.

Gorputzaren jiran animalia-larru bat zeukan erantsia.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 77. orr.

Idi-larru bat dut hemen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 262. orr.

Ardi-larru batek doi-doi gerizatzen ninduen euri zakarretik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 120. orr.

Antxume-larru gris eta zurizko eskularruak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 506. orr.

Azeri-larru bat lortu zuen eta Frantziskori eraman.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 362. orr.

Arratoi eta katu larru lehortuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.

· Guanako larru zati bat.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 228. orr.

Kalitate gutxiko bizpahiru ahuntz larru tona.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 41. orr.

9 (sexu harremanak aipatzeko)

Larrutako lantegian, bada, emakumeak gozamenari begiratzen omen diola, gozatzeari eta atsegin hartzeari, eta gizonezkoak berriz, gozarazteari, atsegin emateari eta emakumea gozatzen ari dela ikusteari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 90. orr.

Egizu kontu zure aixkire Joxepitak larrua beti mesedez eskatzen dizula.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.

Larrua diru alde saltzeaz beste bizibiderik ez zeukaten ekialdeko neskatxen saihetsetik suge trebeen antzera lerratuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 63. orr.

Afari eder bat eta larru-paxara bat putetxean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 164. orr.

Bakartia nintzen eta ez nuen norbait ohean ene aldamenean jasaten ahal larru joaldiak eskatzen zuen epearen luzeran baino.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 14. orr.

Bi emakume desioz beteak, elkarrekin enamoratuak, bero eta heze, elkar maitatzen, musukatzen, laztantzen eta miazkatzen; bi emakume elkarrekin larru festan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 64. orr.

Seguru, bi giza sexuen arteko larru-lanean (lana, eginkizuna: larru-jaia edo ustekabeko festa oso gauza bakana izaten baita zorigaitzez).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 90. orr.

Bakartasuna, larru-gosea, hauts gorri zutoinak airatzen eta begiak itsutzen zituzten haizeak. 'Bizitza honetan balio duen gauza bakarra larru asuntoa da,' esan zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 44. orr.

Soldadutzan bezala, hasi berriaren suak harrapaturik nengoen larru aferetan ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 223. orr.

Afalondoetan kontatzen zizkigun larru-istorioak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.

Zer mila deabru, 197 egun neramazkien larru-miserian!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

Aurreko apaizari behin baino gehiagotan eskatua zion Adelak aretoa, [...] baina lehengo apaizak ez zuen ezer jakin nahi izan "komunista larru-bero" harekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 105. orr.

10 larrutan adlag larrua jotzen.

Ohean larrutan harrapatu zituen egunean, hilen zituela eta alde egin zuen, sarraskia obratu aurretik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 283. orr.

Ezkutuan larrutan ari direnak zelatatzen omen ditu, giza haziaren irrikan beti ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 49. orr.

Amerikanoak babalore atseginak ziren, kanpo-ederrak bai, baina ez zekiten larrutan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 44. orr.

Maitek eta biok larrutan jarraitu genuen sutsu eta bero.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 135. orr.

Txakurra larrutan bizi-bizi ikustea gustatu zitzaidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 105. orr.

-Esan larrutan egiteko hiru jarrera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 193. orr.

Larrutan ongi eta luze egin berri duenaren asetasun nagia zekarten bisaietan zizelatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 339. orr.

Esaten dutenez, intsektu eme honek, larrutan egin eta gero bere maitaleak hil egiten ditu.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 106. orr.

Ahalik eta gehiena egizue larrutan.  Berria - Harian   2005-04-15

11 larrutik adlag oso garesti.

Etxetik alde egin nuenetik, larrutik ari nintzen ikasten bizitzak nik uste baino ertz gehiago dituela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 272. orr.

Ez nekien non, ez nekien nola, baina larrutik ordainduko zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 311. orr.

Gizon horrek larrutik pagatu behar dik egindako kaltea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 356. orr.

Lasai, esaten nuen nire baitan, pazientzia, eta harrapatzen dudanean larrutik ordainduko du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 266. orr.

Aspertuta naukazu zure kritikekin, larrutik ordainduko didazu hori!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 310. orr.

Pagarazi genion, larrutik pagarazi ere, eginean eta egin gabean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 241. orr.

Hala ere, ez da erraza: larrutik ezagutu ditut horren ordainak; bakardadearena, batez ere.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 35. orr.

Gizon lotua izatetik gizon librea izatera pasa zen, baina larrutik ordaindu beharko zuen horregatik, askatasuna garesti saltzen baita, biziaren trukean batzuetan, bakardadearen trukean besteetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 29. orr.

Arrakasta larrutik pagatzen da, eta larruarena ardotik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 94. orr.

· Zuei, nire larrutik aberastu zaretenoi, ni eta nire familia erdi miseria batean edo are egoera latzagoan eduki gaituzuenoi, gauza bakarra eskatzen dizuet: eman dizkizuedan irabazi ugarien ordainetan, ordain itzazue nire hiletaren gastuak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 12. orr.

12 esku-larru ik eskularru.
13 hezur eta larru adlag ezin argalago.

Jende gaixo nigarregingarriak, goseak hilak, hezur eta larru, ardura oinez etorriak edo biziki emeki zebiltzan trenetan, jatekorik gabe.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 127. orr.

Hezur eta larru bilakatuak gira.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 132. orr.

Eguzkitara atera dira Kixoren saihets-izterrak, oro hezur eta larru.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 58. orr.

Hezur eta larru atera zuten bere hobitik eta nork daki nora eraman...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 106. orr.

14 larru-apaintzaile iz larru-ontzailea.

Larru-apaintzaileek Nabarreriako jendegunean zuten beren karrika, San Martin ospitalearen eta San Tirso elizaren artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 29. orr.

Menderen mendetan bere arbaso larru-apaintzaileek Argaren ertzetan bildu nekearen heinekoa zirudien aitatxik urari zion gorrotoak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 96. orr.

15 larru-arras adlag

Gogotik gustatzen zaizkit pubis iletsuko emakumeak, ez naiz ileak larru-arras mozteko zale, ipar-ekialdean askok egiten duen bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 152. orr.

Begirada tolesgabea, aurpegi adoretsua, belarrondoko bizarrak eta bibote handi ileurdina, ilea larru-arras mozturik garondoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 407. orr.

16 larru-beltz (orobat larrubeltz) izond azala kolore beltzekoa duena.

Ramona, larru-beltz, izter-guri. -Desager hadi niregandik urrun, larrubeltz hori!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 156. orr.

Eta ondoz ondo bizi izan ziren aberatsen ongia eta pobreena, larru-horiak diren gizon-emakumeen ongia, larru-beltzena, larru-zuriena...  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 36. orr.

Bereziki hango larru-beltzek pentsatu dute Katrina orronak funditu dituen herritarrak zuriak izan balire eta ez beltzak, goizago mugituko zela Bush.  Herria   2005-09-22

17 larru bizi ik larrubizi.
18 larru-gorri ik larrugorri.
19 larru-has adlag biluzik.

Bertze batzuetan, gaina kaska pelaturik uzten zuten, burua larru has egon behar baitzen beti.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 162. orr.

Uste duzu irakurle, astotik mandora eramaten zaitudala, baina ez da hala: hitzak odoletan, larru-has dauzkat eta den mendreneko haize firfira beroak zauriak zornategi, irekitzen dizkit.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 17. orr.

20 larru-huts/hutsik (orobat larrutsik) adlag biluzik.

Galtzaileak ezkatarik gabeko sardinatzarrak bezala geratzen ziren, larru huts.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 51. orr.

Kurduak erdi larru-hutsik zeuden.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 287. orr.

Haiek esan arte ez nintzen ohartu larrutsik nengoela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.

Aurrez aurre jarri gara, elkarri begira larru hutsik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 103. orr.

· Larru-huts nengoen, hezur-huts.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 183. orr.

21 larru-ilun (corpusean larruilun soilik) izond/iz

Londongo neska bat ere bazegoen, bigarren larruiluna: Bernardine Evaristo.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 88. orr.

22 larru-jotzaile (orobat jole, larrujotzaile, eta larrujole) izond/iz larrua jotzen duena.

Larru-jotzaile bat ezin larru-jotzaile izan, mugatua baldin badago.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 129. orr.

Larru-jole handia izan zen, eta agure gordina bihurtu zen zahartu zelarik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 161. orr.

Drogazalea eta larru-jolea, gezurtia eta gaizkile txiki bat, maite ninduten guztien traidore bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 294. orr.

Kontua larrua jotzea da, larrujotzaileak ugaritzea eta sarri aldatzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 196. orr.

Dotorezia barroko samarrez jantzia zihoan, eta txerritxo larrujoleen korbata bat zeraman.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 57. orr.

23 larru-jotze

Larru-jotzeak eta zakil-miazteak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.

Gero erotismo esplizitua eta larru jotzeak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 218. orr.

Lantokian atzealdeko eskailerapeko hutsartean egindako larru-jotze arinak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.

Jakina, larru jotze garbiraino ez beste zera guziak jo litezke zirritzat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 196. orr.

Nire lehen larru jotzeaz oroitzen hasi nintzen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 34. orr.

Emma Bovary du gogoan, nola erabat aseta etxera datorren, begiak distiraz, arratsaldea larru jotze ero batean igaro ondoren.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 13. orr.

Ez omen dago larru-jotze on bat bezalakorik, norbaitengandik zintzilik geratzeko.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 113. orr.

· Irakasleekin lotsagabe eta solasean ausart -beti larru eta kanpai-jotze-, lehen egunetan ez gintzaizkion hurbiltzen ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 154. orr.

24 larru-ontzaile (orobat larru-ontzale g.er. eta larruontzaile g.er.) iz larrua ontzen duena pertsona.

Atari batzuetan, larru-ontzaileen lantoki bihurturik, larruak lerro-lerro zintzilik ikusten ziren, eta haien atzean Ega ibaiaren ur ia erabat geldia ageri zen, berdetsua eta arrea.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 155. orr.

Jostuna edo zapatagilea edo larru-ontzailea izan nahi baduzu, gazte hasi beharra daukazu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 176. orr.

Larru-ontzaileen auzora egindako bisitaren ondoren gertatutakoa gogoratuz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 216. orr.

Zapataginek larrua lantzen dutelako, larruontzaile, eta larrugintzan dihardutenek eta zurratzaileek ere bai, San Markos hartu zuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 173. orr.

Laguntza eske lerrotu zaizkio larru-ontzale eta zurratzaileak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 335. orr.

25 larru-xaku (corpusean larruxaku soilik) larruzko zaku txikia.

Eta nolako atsegina irudimenak: munduko urre pipitta guziekin betetako larruxaku xahar ximurtu haietako bakoitza eztitan gordea bezala, ikusi aldiro!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 84. orr.

26 larru-zuri1 (orobat larru-xuri eta larruxuri g.er.) izond azala kolore zurikoa duena.

Eta atea zabaltzearekin batera ezagutuko zaitu, antzinako mutiko argal, larruzuri, ilegorri hura.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 112. orr.

Atzerritar larruzuri perla-bilatzaile bakarti hura, hizkuntza estrainio batez mintzo zena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 46. orr.

Horrek ekarri zuen nekazari larru xuriak haizatu zirela handik.  Herria   2003-10-30

Halakotzat [albinotzat] joak izan dira esate bateko agote larruxuriak, larrujea gorritzen duen pigmentu baten eskasiagatik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 58. orr.

Tomas aspaldi desagertua zen bere errumaniar larru-zuriarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.

27 larru-zuri2 (izen gisa)

Duela zenbait mendetako historia, nola larru zuriek bereganatu dituzten larru gorriek baliatzen zituzten lurrak, nola zazpi miliun jende bizi zirelarik lur horietan, lau ehun mila bakarrik bizi direla orain.  Herria   2004-01-22

Indiarren eta larruzurien arteko mugan salerosketan eta ehizan ibiltzen zen gizona.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 195. orr.

Jende arrotzak, larru xuri iletsuak, sartu zirelarik Indianoen lurretan, tiroka nahi izan zituzten ez bakarrik menperatu, baina ezeztatu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 48. orr.

28 larrua eman sexu harremanak onartu.

Larrua erraz ematen duela pentsatuko lukete denek.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 26. orr.

Alferrik da galdetzea larru-apaintzaileen alabak larrua bortxaz ala nahitara eman zion.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 30. orr.

29 larrua jo (208 agerraldi, 71 liburu eta 2 artikulutan) sexu harremanak gauzatu.

Arrantzara joaten ginen haren kanoan eta larrua jotzen genuen itsasoaren erdian. Beraz, jo larrua, Eugénie, jo larrua, ene aingeru maitea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 31. orr.

Gogoko zuen saltsa-maltsatan ibiltzea, Kenen emaztearekin eta lagun pila batekin jo zuen larrua.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 51. orr.

Zuk ez duzu nigan pentsatzen, beste emakumeekin larrua jotzean?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 204. orr.

Gau hartan ere etorri zen gizona, jo zion larrua eta joan zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 353. orr.

Hamabi urte daramat ezkondurik, eta hamar edo hamabi mila lagunek jo didate larrua.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 121. orr.

-Larrua jo nahi didak?  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 141. orr.

Harro nengoen bere emazteari larrua jo niolako, eta horrek bakarrik moteltzen zidan apur bat gizon hura hiltzeko nuen gogoa.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 22. orr.

Nahi izan zuen modu guztietan jo zidan larrua, eta baita nik ere hari.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

Bai, lagun, jo egidazu larrua ongi, baina ez egidazu sermoirik bota.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 273. orr.

Ez duzu hara eta hona ibili behar inguruko emakume ezkonduei larrua jotzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 138. orr.

Eta jakin nahi duzu zergatik ez nion utzi aurrealdetik ere larrua jo ziezadan?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 62. orr.

Larrua amorruz jotzen hasi zitzaidan, hurakan baten indarraz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 78. orr.

Gogotik gustatu zitzaidan atzetik larrua jotzen hasi zitzaidanean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.

Ez erabili zapirik larrua hortik jo dizutenean: arrakala zabalik jarraitzea komeni da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 145. orr.

Eta Rodolfo Rodolfo zen, gau guztian jo zigun larrua zulo guztietatik. -Jo al dizute larrua bi gizonek batera?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 128. orr.

Larrua jotzetik alde egin dezazuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 188. orr.

Emakumeak ez dira gaizki esaka aritzen haiekin larrua jotzen duten gizonen kontra.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 109. orr.

Nik atzo larrua jo nion puta bera.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 63. orr.

Jo ezak larrua, eta ez adarra.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 120. orr.

· Puta honek gogoan izan dezan bake-bakean utzi behar duela bere alaba, nahi beste larru jotzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 301. orr.

30 oilo larru oilo ipurdia.

Oilo-larrua egin zaio harrabotsa hurbiltzean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 5. orr.

Oilo larrua eginda jarraitu genuen martxan, beldurra gaindituko bagenu bezala, zangoak dardaraka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 356. orr.

Barrez eztanda egin zuen azkenean eta oilo-larrua jarri zitzaidan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 59. orr.

Oilo larrua ipini zitzaidaan, hankak dardarka hasi, aurpegiko gihar guztiak tenkatu, eta iruditu zitzaidaan gorputzaren ordez hozkailu bat nuela.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 56. orr.

Kafeak noski zainak inarrosi zizkidan, oilo larrua denetan hedatuz; zure mintzamoldeak halaber.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 84. orr.

Oilo larrua hazten zitzaien eta orro-emez urrundu ziren sasiaren maldatik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 317. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahuntz larru (7); ardi larru (6); azeri larru (8); azeri larru bat (3); ehun eta larru (5); erdi larru (3); hezur eta larru (11); idi larru (4); larru arras (3); larru azal (4); larru azala (15); larru azalaren (4); larru azalean (8); larru beltz (5); larru beltzeko (12); larru beltzez (4); larru beltzezko (13); larru berdea (3); larru bizitan (3); larru fabrika (4); larru festa (3); larru finak (3); larru finezko (10); larru finezko estalduraz (6); larru gainean (3); larru gorri (3); larru gorrian (17); larru gorrian joan (3); larru gorririk (3); larru gorritan (19); larru gorritan utzi (3); larru gorrizko (6); larru has (3); larru hutsik (3); larru jotze (8); larru jotzea (3); larru kolore (5); larru puska (4); larru sintetikoak (5); larru tratularia (3); larru xuri (3); larru zaharra (3); larru zati (5); larru zuri (6); larru zuria (3); larru zuriko (4); larru zuriz (3); larruz larru (6)

; ardi larrua (7); idi larrua (3); ile larrua (6); jo larrua (10); koloreko larrua (3); larrua bueltaturikoa (3); larrua bueltaturikoak (4); larrua bueltatutako (12); larrua bueltatutako pilotekin (4); larrua bueltatutakoa (4); larrua bueltatutakoak (5); larrua eta okela (3); larrua itzulita (3); larrua jantzi (4); larrua jo (68); larrua jo behar (4); larrua jo nahi (5); larrua jo ondoren (3); larrua joko (6); larrua jotzea (36); larrua jotzean (7); larrua jotzeko (18); larrua jotzen (48); larrua joz (7); larrua kendu (3); larrua kentzen (3); larrua salbatu (4); oilo larrua (9); oliba koloreko larrua (3)

ahari larruak (4); ahuntz larruak (4); azeri larruak (4); esku larruak (5); tindaturiko ahari larruak (3)

ardi larruaren (4); larruaren gainean (3); larruaren koloreko (7); larruaren koloreko lurraren (4); larruaren usaina (3)

lehortu gabeko larruekin (5)

ehun eta larruen (3); larruen estatu lantegia (3)

harekin larrutan (5); larrutan ari (10); larrutan aritzen (4); larrutan egin (23); larrutan egin genuen (3); larrutan egitea (5); larrutan egiteko (14); larrutan egiten (9); larrutan egitera (3)

bere larrutik (4); larrutik ezagutzen (3); larrutik ordain (6); larrutik ordaindu (50); larrutik ordaindu zuen (12); larrutik ordainduko (28); larrutik ordainduko zuela (5); larrutik ordaintzekotan egon (3); larrutik ordaintzekotan izan (3); larrutik ordaintzen (9); larrutik pagatu (5); larrutik pagatuko (3); larrutik pagatzen (3)

ahuntz larruz (3); ardi larruz (17); ardi larruz jantzitako (3); larruz egina (5); larruz eginak (4); larruz egindako (5); larruz eginiko (4); larruz forratutako (5); larruz jantzia (5); larruz jantzirik (4); larruz jantzita (6); larruz larru (6)

ahari larruzko (6); ahari larruzko beroki (5); antxume larruzko (5); ardi larruzko (5); azeri larruzko (4); larruzko arropak (4); larruzko aulki (3); larruzko azal (5); larruzko azalak (3); larruzko baloi (3); larruzko beroki (23); larruzko beroki bat (10); larruzko berokia (10); larruzko berokiarekin (3); larruzko berokiaren (3); larruzko besaulki (5); larruzko bota (10); larruzko botak (3); larruzko errezelak (5); larruzko estalki (4); larruzko estalkia (3); larruzko gauza (3); larruzko gerriko (4); larruzko gona (3); larruzko jaka (17); larruzko jakaren (3); larruzko jantziak (3); larruzko kapa (3); larruzko kapela (7); larruzko karpeta (5); larruzko kartera (6); larruzko kazadora (3); larruzko maleta (11); larruzko maletatxo (3); larruzko oinetako (3); larruzko pilotarekin (6); larruzko pilotekin (4); larruzko poltsa (5); larruzko txamarra (5); larruzko txano (7); larruzko txanoa (3); larruzko txupa (3); larruzko uhala (6); larruzko uhalez (3); larruzko zaku (5); larruzko zamarra (3); larruzko zapata (7); larruzko zartailuz zigorkatzen (4); larruzko zorro (8); larruzko zorro bat (3); larruzko zorroa (7); leopardo larruzko (3); marta larruzko (3); palaz larruzko pilotarekin (3); sator larruzko (6); untxi larruzko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus