Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orain autopista pasatzen den inguru horretan taberna bat zegoen, eta han jotzeko. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 40. orr.
Biribila erabat, bekoki zabala, autopista bat bezalakoa, ilea kizkur, eta kobre-koloreko mataza batek zeharo inguratua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.
Autopista ertzeko gau-klub hortera baten eran bonbilla kolore anitzez apainduak, hiriak benetan ziren bezalakoak agertzen ziren, mozorro guztietatik aske, mundua zen putetxe erraldoi eta mugagabea, denon bistara. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 212. orr.
Paradisu bat zena zementuz ito baitzuten, mila etxe eta beste hainbat dorre egiten zituztela, zabortegiak eta autopista, zentro komertzialak eta harrobiak, modurik antiestetikoenean. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 12. orr.
-Autopistetakoa "jarduera osagarria" baizik ez zuan Ripodasendako, Jabito eta Txuma direlakoekin hainbana. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 387. orr.
Orain ez hainbeste, memoriak erraz atera du gertaera lauso artetik, Durangoko autopistan ordainsaria pagatzeko itxaroten zeuden auto batzuk aurrean eraman zituen kamioi aleman batek. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 72. orr.
autopista bat (3); baina autopista (3); hegoaldeko autopista (3)