Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autobia iz Espainiako errepide zabala, bi noranzkoak bereizirik dituena, baina bidegurutzeak izan ditzakeena. ik autobide; autopista.

Autobian elurrik ez eta, hala ere normalean baino trafiko gutxiago zegoen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 44. orr.

Autobiako lanak direla eta, semaforoa noiz berdatuko zai, bi harkaitzei begira kotxean nagoela, Salkindari haren gaztelua, haren ibilerak, ekarri dizkit gogora, gibel aldeko lilura ilun batek.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 124. orr.

Autobia edo ingurabide bat pasatzen duk handik hurbil.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 96. orr.

Hortik autobiaren istorioan sartu nintzen, eta ondoren etorri zen zinegotzi izatearena.  Berria - Euskal Herria   2006-03-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus