Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beren zera gurearen ondoan aparkatua zitean autobideko zerbitzugunean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.
Dena dela, erakundeek beste bi bide hartzea proposatu dute, inguru horretan autobideko eskuineko bidea ere itxita dagoelako. Berria - Euskal Herria 2006-01-14
Berak ere buruari eragiten dio, autobidera begiratzen du eta gero niri berriz. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 98. orr.
Agian horregatik sortzen dira azkenaldi honetan horrenbeste erretentzio gure autobideetan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 127. orr.
Zangoaren luzera eta makurdura lurrera egokitu ahal izateak kolpe-motelgailuaren beharra saihesten du, ibilgailu gurpildunetan ez bezala, zeren ibilgailu gurpildunek motelgailua behar baitute autobideetan ere. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.
Hamar minutu geroago iltzaturiko ateak behartu, autoan sartu eta han zihoazen, ziztu bizian autobiderantz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 42. orr.
Bai, bulta huntan diote autobidea largatu behar dela bainan orai arte ez dute garbitasun handirik emaiten xuxen nori zonbat lur kenduko duten eta holako. Herria 2003-05-15
Handixko ere iruditzen zitzaion ordaindu beharreko bidesaria gaixoari, baina hiru hilabete eskas falta ziren urtea bukatzeko, eta autobidetik atera eta kamio arrunta hartu ahal izango zuela orduan, gogoratu zuen. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 188. orr.
Harekin mintzo den guziz askatasun haize bat senditzen du begi-ninia perekatzen diola, autobidean motoz kaskorik gabe balebil bezala. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 179. orr.
Biharko etapan autobide berritik inola ere ez sartzeko esan dit, oso arriskutsua dela otsoen erruz. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 133. orr.
Taxia hondartza bazterretik Barranquilla hirian etorri da, gero autobidera sartu eta sei zazpi kilometro barru irteteko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 51. orr.
Eibar-Gasteiz ordainpeko autobidearen azken trazatuan Diputazioak egindako aldaketak salatu dituzte Eskoriatzako kaltetuen elkartekoek eta Udal ordezkariek. ETC-prentsa Goienkaria, 2004-04-30
Ordainpeko autobideak ez diren errepideetan ibiltzeagatik kanon bat kobratzea aztertzen dihardu Gipuzkoako Diputazioak. ETC-prentsa Goienkaria, 2004-09-17
Kanpora joan eta ordainpeko autobidea mozteagatik terrorismoz salatzen ari direla azalduz gero, ez dute sinetsiko. ETC-prentsa Argia, 2018-07-01
Milaka gidarik erabiltzen dute, egunero, Bilbo eta Donostia lotzen dituen AP-8 ordainpeko autobidea, baina denek ez dute berdin ordaintzen. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2017-11-17
Bestalde, ordainpeko autobide eta tuneletan jaiegunetan egoten den langile kopuru berdinak lan egin beharko du, errepideen mantentze zerbitzuetan bezala. ETC-prentsa Berria, 2009-05-19
Bizkaiko Foru Aldundiak ordainpeko autobideetako bidesariak arautzeko eredu berri bat sortu nahi du. ETC-prentsa Berria, 2016-01-28
Saihesbide, ordainpeko autobide, autobide edo erradial gehiago eginagatik, ez da gutxituko errepideetako auto pilaketa arriskua. ETC-prentsa Berria, 2016-04-30
A-8ko trafikoa Bilboko metropolia osatzen duten herriguneetatik ateratzea du helburu ordainpeko autobide horrek. ETC-prentsa Berria, 2018-05-13
Lan horiek desjabetze-kostu handia izan zuten, eta, horiei esker, ekimen pribatuari eman zitzaion norabide geografiko guztietako ordainpeko autobideen emakidak lortzeko aukera. ETC-zientzia, zuzenbidea Hiri-hazkunde motak, Askoren artean, EHU, 2008
Gaur egun ere, AP-1 ordainpeko autobideak mendatea zeharkatzen du, Arlabango tunelaren bidez. ETC-entziklopedia Arlaban, Wikipedia
Supersur Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen ordainpeko autobidea da. ETC-entziklopedia Bolintxu, Wikipedia
Ordainpeko autobide sistematik kanpoko errepide lokal batetik oinez iritsi daiteke. ETC-entziklopedia Eguzkiaren Autobideko Eliza, Wikipedia
autobide bat (7); autobide baten (4); autobide bazter hortan (3); autobide bazterrean (3); autobide bihurtzeko (3); autobide horietan (3); autobide horren (3); autobide proiektuaren (3); da autobide (3); dira kostaldeko autobide (3); ere autobide (3); kostaldeko autobide hori (3); kostaldeko autobide hortan (4)
autobidea ere (3); autobidea eta n (3); autobidea hartu (3); autobidea itxi (4); autobidea itxita (3); autobidea kudeatzen duen (4); autobidea largatu behar (3); autobidea zabaltzeko (5); da autobidea (3); duen autobidea (3); eibar gasteiz autobidea (4); zuten autobidea (3)
autobidean bertan (4); autobidean ere (9); autobidean gertatutako (4); autobidean izan zen (3); autobidean izandako istripuan (4); autobidean sartu (4); da autobidean (4); galkadurak autobidean (3); nafarroako autobidean (4)
autobidearen arabako zatia (3); autobidearen bazterrean (3); autobidearen bizkaiko (3); autobidearen hegi hortan (3); autobidearen hegiz hegi (3); autobidearen inguruko (4); autobidearen kontra (3); autobidearen kontrako (3); autobidearen ondoan (3); autobidearen proiektuak (3); du autobidearen (3)
autobideaz arduratzen direnek (3)
autobideetako ordainlekuetan (3)
autobideko beste (3); autobideko irteeraren (3); autobideko lapurren (3); autobideko obrak (3); autobideko zerbitzugunean (3); eibar gasteiz autobideko (4)
autobidetik atera (5); autobidetik hurbil (3)