Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Agian hori izan zen arrazoia artean deus aipatu ez izateko hartaz, Erkiziak aurrea hartua zigun hitzetan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 162. orr.
Ertzainen 14 furgoneta eta dozenaka ertzain aurrean zituztela geratu ziren berriz manifestariak eta bertan egon ziren ordu eta erdi inguruz, Ertzaintzaren zein EAJren aurkako eta Angulo eta Sainzen aldeko oihuak eginaz. Berria - Harian 2006-03-05
Latinetik frantsesera itzultzen loriatzen nintzen, lehenik testuak errana errespetatuz, perpausen barnean harat hunat ibiliz sasitik ezin jalgiz, gero beste mintzaira baten libertateari eskainiz aurrekoari zor nion obedientzia. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 18. orr.
Gure bizikletak haren etxe aurrearen kontra utzi eta atea jo genian. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 59. orr.
Larraitz aurrean zuela, sukaldera egin zuen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 153. orr.
Aurrean daukat berriro urdailean, sabelean ukabilkadak ematen zizkidan polizia. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 103. orr.
Santutegi honen aurreko sala handia hogei metro luze zen. Elizen arteko biblia 1 Erg 6,17
Une batetik aurrera ez nuen ezer kontrolatzen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 96. orr.
Bizpahiru pertsona belauniko zeuden bere aurrean. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 239. orr.
Nork bere existentziaren aurrean duen beldurra uxatzeko bi era dira. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 13. orr.
Etorkizun honen aurrean beldurra nabaritzea ez da gauza harrigarria. Herria 2001-03-08
Hortik aurrera, zer eta nola gertatuko den, espekulazioak dira.. Berria - Harian 2006-03-24
Egun hartatik aurrera, zeharo bestelakoa bilakatu nintzen: ausarta, sendoa, setatsua. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 76. orr.
Kolpe eta mehatxuen aurrean isilik egon omen ziren; egiaz, erakundearen funtzionamenduarekiko informazio eskasa baizik ez zuten. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 28. orr.
Bi ikuspegiok nahasten dira sarritan norbaiten aurrean jarri eta haren bizitza ulertu nahian hasten garenean. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 22. orr.
Zer egingo duzu hemendik aurrera, Jainko maitea, zer egingo duzu? Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 12. orr.
Bizitza aurrera doan bezala, liburuak ere jarraipena eskatzen zuen; hain zuzen, eskuetan daukagunak gaztaroa ekarriko digu, ez berea baitezpada. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 7. orr.
Leku ona aurkitu genuela, ongi ezagutuko genituela bazterrak, uxarkan eramanen gintuztela aurretik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 147. orr.
Testu hau aurrera doala, ideiak eta sentimentuak lasterka datozkit, bi korrikalarik ukondoak erabiliz bezala, zeingehiagoka. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 123. orr.
Agerreren aitzinean, bi dominiko daude ez aurrera ez atzera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 22. orr.
Eta hil aurretik justu harea horietatik atera zituen gizona agertu zen. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 21. orr.
Bide nagusira heldu aurretik, gure auzoko hiru etxeen saihetsetik pasa ginen baina suertez ez genuen inor ikusi. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 58. orr.
Lehen aldia da, beraz, teknika hau enbrioia txertatu aurreko diagnostiko genetikoa, goizenen jota, gaztaroan agertuko den gaitz bat saihesteko erabiliko dena. Berria - Gaiak 2004-11-02
Lo egin aurretik, ia gauero: telebistan dozena erdi bat hildako ikusi eta gero ohean larrujotze bat. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 71. orr.
Bilkura abiatu aurreko arratsalde hartan ordea, tipus-tapasean Joanes harrapatu nuen karrikan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 198. orr.
Aurrealerta edo aurre alerta hondamendi bat gertatzeko arriskuaren berri izaten denean, hura gertatu baino lehen agintari eskudunek ezartzen duten lehenengo arrisku egoera da. ETC-entziklopedia Aurrealerta, Wikipedia
Edonola ere, aurre alertak iraun bitartean Foruzaingoak, Errepideak Gordetzeko Kontrol Zentroak eta Nafarroako Larrialdien Agentziak errepide sarea bereziki begiratuko dute. ETC-prentsa Berria, 2008-06-03
Ibaien emaria ikusita, aurre alerta egoeran izan dira Nafarroan. ETC-prentsa Berria, 2008-04-01
Morna klanak lurrazpiko atearen aurre-aurrean hartuta zeukan tokia. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 43. orr.
Orduan ez zen ausartu beste atsoei aurre egitera. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 199. orr.
Fundamentalismo berri honi aurre egiteko, erretegi bat zabaldu berri dute SoHon. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 59. orr.
Zenbatu zituzten israeldarrak ere, eman zizkieten beren janariak, eta siriarrei aurre egitera abiatu ziren. Elizen arteko biblia 1 Erg 20,27
Jaurlaritzak atzo aurkeztu zuen beroaldiari aurre egiteko plana. Berria - Harian 2005-06-18
Ilehoriak aurre egiten zien haren erasoei lasai egoteko esanez, baina gure aita ez zen konbentzitzen eta ilehoria jiratu orduko atzetik eskua sartzera joan nahi zuen zuzenean. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 94. orr.
Ondo nahiz txarto, hortxe geratu dira mutil gaixoak, hotzari aurre egiteko zigarroari eta botilari zupaka, neskak izorratzeko bertan ahalik eta luzaroen gelditzea beste asmorik gabe. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 103. orr.
Amikuzen, kanpainan abiarazia izan den suhar abertzalearen eraikitzeko gogoa indartu da % 5,75 eko emaitzari esker, eskuin atzerakoiari aurre egiteko egiazko aurkera bat izanez. Herria 2001-04-05
Arriskuari bere sorlekuan aurre egin behar zaiola uste du. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 151. orr.
Alabaren muturrari aurre egiteko ere indarge gelditu da. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 17. orr.
Aurre ematearren isilik begira geratu zitzaion, lasai irudia eginez, bere barruko egoera bestelakoa bazen ere. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.
Heroi baten antzera atera da Jauna, borrokarako gartsu, gerlari baten antzera, gudu-irrintzi zolia eginez, etsaiei bulartsu aurre emanez. Elizen arteko biblia Is 42,13
Nire lagun hark neska portuges eder-eder bati aurre eman zion lehen aldiz adorez betea, nahiz eta ekin aurretik beldurrez egon zen ea Brasil behar bezala ordezkatuko ote zuen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 45. orr.
Zaila da galderari aurre ematea. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 112. orr.
Eta mutikoek al diete aurrea eraman auzian? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 936. orr.
Herria bakeratu egiten zen une hartako gaitzak arintzean, eta ondoren ezer eskatzen ez zuenez, senatua ez zen arduratzen gaitzei aurrea hartzen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 91. orr.
Hezkuntza eta kultura aski dira arrazismoaren gisako gaitzei aurrea hartzeko? Berria - Kultura 2004-04-18
Hala, aurrea hartu zien galderei, amak eta amonak kontatutako zatiei odol berria emanez... eta taupadak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 116. orr.
Israelgo Gobernua, ebazpenari aurrea hartu nahirik, presioa egiten ari zaie Europako gobernuei, Nazio Batuetan haren kontrako ebazpen bat onar ez dezaten. Berria - Mundua 2004-07-07
Zalantzan nenbilela ikusita, aurrea hartzea erabaki zuen nonbait. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 99. orr.
Nola dioten aurrea hartuta gure ametsari euren normaltasunaren izenean. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 122. orr.
Bakoitzak bere iritzikideentzat botatzen zuena, lehenek esaten zuten, Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu, bigarrenek zioten, Lehen ogi-papurra, txolarreentzat, hirugarrenek ironikoki bukatzen zuten, Azkena irri egiten duenak, gustuen egiten du. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 299. orr.
Pirpok -aurreak erakusten du atzea nola dantzatu- erantzun egiten zien, protestaka hasten zen bera ere, lanturuka konfiantza faltagatik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 276. orr.
Liburuari azaletik begiratu eta aurrean bidali nahi izan ninduten. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 87. orr.
Aulkiari buelta eman behar dio telefono aurrean dagoen ispilu handian bere burua ez ikustearren. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 79. orr.
Gaur, ni aurrean nagoela, xasurrei errietan egingo diezu, ea behingoz zentzatzen diren. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 42. orr.
Mirarirekin hitz egiteko aukerarik izango balu bederen, Arantxa, Irene eta besteak aurrean egon gabe. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 127. orr.
Eta Asierri ere ez zaio ardura Aloñaren ama aurrean egotea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 138. orr.
Jakintsuak auzia ebazten ari ziren bitartean, harrabots sor bat entzun zen: tapoiak amor eman, eta ura putzura eta galeriara amildu zen zorrotzean, trena bere bagoi guztiekin aurrean eraman, eta lantokia txiki-txiki egin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 97. orr.
AHTren egitasmoa martxan jarri zenetik, "bizilagunak eta inguruneak aurrean eramaten ari da, eta proiektuak errespetu eza du oinarri", azaldu du Arabako sindikatuak. Berria - Harian 2006-04-25
-Iparraldetik datoz, harrapatzen duten guztia aurrean eramanez. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 143. orr.
Orain ez hainbeste, memoriak erraz atera du gertaera lauso artetik, Durangoko autopistan ordainsaria pagatzeko itxaroten zeuden auto batzuk aurrean eraman zituen kamioi aleman batek. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 72. orr.
Alba de Tormesko zubiak aurrean hartuta eraman zituen urjausiak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 26. orr.
Eta hodian behera, urdailerainoko bidea nola egiten zuen antzeman zenuen, labak bezala, denak aurrean hartuta. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 137. orr.
Honelaxe jokatu behar du haizearen putzak ere, zeinak, ibai indartsu gisan zernahi jotzen duela, dena aurrean hartzen eta bulta etengabez eraisten baitu, edo zirimol bihurrian dena erauzten eta azkarki eramaten baitu uhol birakarian. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 49. orr.
Landis aurrean hartuta jarraitu zuten. Berria - Kirola 2004-07-21
Haiek gogoan, eta beste pare bat aurrean hartuta, abuztu oporraldikoa beste alderdi batetik begira genezakeela dirudit. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 331. orr.
Eta hodian behera, urdailerainoko bidea nola egiten zuen antzeman zenuen, labak bezala, denak aurrean hartuta. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 137. orr.
Behiala Orreagatik Ainarbe aldera ekartzen omen zituzten mendibehiak negutzera, eta udalehenean beren behisailak aurrean hartuta, joare kalanka eta marru, atzera goimendietara abiatzen zirenean, hala esaten omen zuten goizuetarrek. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 126. orr.
Jaunaren aingerua jarri zitzaion aurrean Balaani, bidea oztopatzen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 215. orr.
Hondatu ditut aurrean jarri zaizkizun etsaiak oro. Elizen arteko biblia 1 Kro 17,8
Lasai asko egin diezaioke eraso aurrean jartzen zaion edonori. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 113. orr.
Pragmatismoak, eraginkortasunean oinarrituriko jarrera horrek, aurrean jartzen zaizkion aukera eta gertakizun guztiak baliatzen ditu. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.
Botila ardoa jarri zidan aurrean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 160. orr.
Ipurdi eder bat aurrean jarri eta harekin gozatzeko erregutu zidanean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 70. orr.
Bran leizearen parera iritsi zen, zuloaren aurre-aurrean jarri eta zaunka hasi zen artegatasunez. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 111. orr.
Gauerdian ate aurrean jarri nintzen zelatan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 101. orr.
· (-en atzizkiaren eskuinean) Detektibe pribatua nauzu -agiria begien aurrean jarri zion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 55. orr.
Gero, bi gizon maltzur-gaizto etorri eta Naboten aurrean jarri ziren. Elizen arteko biblia 1 Erg 21,13
-Atera zeuk likorea -esan zidan, kikara bat nire aurrean jarri eta gero-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 30. orr.
Ruche jaunaren aurre-aurrean jarri zen: [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 63. orr.
Ilobaren irudiaren aurrean jarri denean, sentimendu gaizto bat esnatzen sumatu du. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 162. orr.
Osaba ere eseri zen, nik aurrez aurre neukan besaulki batean. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 80. orr.
Aurrez aurre zeukaten Hagrid, balezta bisitariengana zuzenduta, eta haren atzean Fang, basurdetarako txakurra, ozen zaunkaka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 218. orr.
Negua zen, baina neguko arratsalde epela, Miren eta biak zuhaitz baten oinean aurrez aurre eseri zirenean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 40. orr.
Aurreraxeago, Berger kalean, bitartekarien biltegi biluziak azaldu zitzaizkien aurrez aurre. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.
Historiak bi-biok jarri ditu aurrez aurre. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 29. orr.
Harik eta berriro lepozapidun emakumea aurrez aurre gurutzatu zitzaidan arte. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 26. orr.
2 adlag (-en atzizkiaren eskuinean) Ez zuen nahi, ezta ere, Maria Sara doktorearen aurrez-aurre gelditu. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 130. orr.
Zera esan nahi dut alegia, ongi lagundu zeniezadake irain honi zor zaion bengantza hartzen, gure begien aurrez aurre Rozinanteri egin zaiona alegia. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 50. orr.
Eskailburu berean bizi nintzen, zure atearen aurrez aurre. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 10. orr.
Aitaren lan-jaka zikina ez zen aurrerantzean zintzilik izan etxeko atari-aurrean, eta haren pipa-usain sarkorra ere nekez lerratzen zen orain zoko guztietara. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 28. orr.
Gau hartan buruz askotan kalkulatu bezala, atari aurreko eskailerak -harrizko eskailerak- jo zituen bete-betean. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 122. orr.
Hain larria da egoera?, galdetu nion, atze-aurre guztiak biltzeko ahaleginean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 291. orr.
Noski halako gogo-zabal egin gintuenak, atze-aurreen so egile, ez zigun eman gaitasun eta jainkozko arrazoimen hori erabiltzeke lizun zedin gugan. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 239. orr.
Atze-aurredun kapa zekarren soinean, zapi txuri batez lotu-lotua. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 68. orr.
Eginari aurre egin behar. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 52. orr.
Baina ez dezagun gurdia idien aurrean jarri, eta geldi gaitezen erromatarren garaian. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 148. orr.
Hau da, gurdia idien aurrean jartzeko joera dugu. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 205. orr.
Gurdia idien aurretik jartzea bezalakoa baitzen halako erabaki bat hartzea. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 128. orr.
Hori ez al da orga idien aurretik jartzea? «Kuskue tanden», 2004 - 43. orr.
Bertan zeuden, su aurrean, zumitzezko jarleku apalak eta keak eta urteek leundu zuten zizailu galanta, ta zapaldetan, suila, morko ta beste urontzi batzuk. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.
Gela zeru-urdin bat zen, urrinez gozatua, zoruan piztia larruak zabalduta zituena, eta, su aurrean [...] aulki apal baten gainean, emakume ozta-ozta jantzi bat nire zain. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 262. orr.
Eguzkitik argi izpi berriak erioten baitira eta lehenengoak hil egiten dira, su aurrean irundutako artilea bezala. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 253. orr.
Berton -esan zuen bisitariak, taberna-aurre bateko mahaiak seinalatuz. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 205. orr.
Emaztea adatsetik zeramala gelditu zen tabernaurre guztietan "Beha ezazue puta hau, senarra lanera joateko zain egoten duk auzoarekin oheratzeko!" zuela anuntzio. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 254. orr.
arazoari aurre egiteko (35); arazoei aurre egiteko (43)
aurre aurrean (100); aurre egin ahal (89); aurre egin behar (212); aurre egin beharko (89); aurre egin beharrean (27); aurre egin nahi (42); aurre egin zien (21); aurre egin zieten (26); aurre egin zion (47); aurre eginez (77); aurre egingo (106); aurre egitea (201); aurre egiteko gai (64); aurre egiteko modu (27); aurre egiteko neurriak (60); aurre egiteko prest (64); aurre egiten (352); aurre egitera (49); aurre hartu (33); aurrez aurre izango (37); aurrez aurre jarri (54); aurrez aurre jartzen (35); aurrez aurre jo (28)
bati aurre egin (41); bati aurre egiteko (51); beharko dio aurre (32); berriei aurre egiteko (26); denboraldi aurre (24); die aurre (46); diote aurre (52); dira aurrez aurre (28); egin aurre (26); egin zion aurre (34); egingo dio aurre (23); egoera horri aurre (22); egoerari aurre egiteko (37); erasoari aurre (23); erasoei aurre (35); ere aurre egin (25); erronkari aurre (23); erronkei aurre (23); gaitzari aurre egiteko (42); gastuei aurre egiteko (21); guztiei aurre (28); haiei aurre (23); hari aurre (38); honi aurre egiteko (28); horiei aurre egiteko (48); horri aurre egin (34); horri aurre egiteko (178); indarkeriari aurre egiteko (30); nola aurre egin (35); partidari aurre (22); terrorismoari aurre egiteko (35); zaio aurre (21); zien aurre (30)
aurrea hartu zion (48); aurrea hartuko (24); aurrea hartuta (39); aurrea hartuz (37); aurrea hartzea (45); aurrea hartzeko (78); aurrea hartzen (60); denboraldi aurrea (72); hartu zien aurrea (22); hartu zion aurrea (21); markagailuan aurrea (24); zuen aurrea (25)
aitaren aurrean (28); aldare aurrean (38); ate aurrean (165); atearen aurrean (52)
aurre aurrean (100); aurrean agertu zen (24); aurrean agertzen (25); aurrean ahozpeztu (22); aurrean amore (43); aurrean aurkeztu (40); aurrean aurkitu (23); aurrean aurkitzen (26); aurrean azaldu (26); aurrean belaunikatu (21); aurrean belauniko (26); aurrean bere (52); aurrean beste (21); aurrean bezala (29); aurrean bildu ziren (25); aurrean dago (44); aurrean dagoen (56); aurrean duen (63); aurrean dugun (29); aurrean duten (22); aurrean egin (92); aurrean egindako agerraldian (29); aurrean eginiko (29); aurrean egiten (21); aurrean egon (47); aurrean egotea (21); aurrean ere (86); aurrean esan (32); aurrean eseri zen (31); aurrean eserita (85); aurrean ez (147); aurrean ezin (31); aurrean gelditu zen (62); aurrean geratu (51); aurrean hitz (37); aurrean ikusi (46); aurrean ikusten (36); aurrean ipini (32); aurrean isilik (21); aurrean izan (70); aurrean izango (66); aurrean jarrera (23); aurrean jarri zen (28); aurrean jarrita (31); aurrean jartzea (21); aurrean jartzen (79); aurrean makurtu (35); aurrean neukan (23); aurrean paratu (23); aurrean salatu (23); aurrean zegoela (23); aurrean zegoen (87); aurrean zer (33); aurrean zeuden (26); aurrean zeukan (54); aurrean zituen (24); aurrean zuela (26); aurrean zuen (48); aurrean zutik (69)
auzitegiaren aurrean (22); baina aurrean (32); baten aurrean gaude (49); baten aurrean gaudela (32); baten aurrean gelditu (34); batzordearen aurrean (50); batzuen aurrean (42); begi aurrean (144); beraien aurrean (34); beraren aurrean (71); bere aurrean (243); bere begien aurrean (35); bere zaleen aurrean (22); beren aurrean (21); berri baten aurrean (30); berriaren aurrean (34); besteen aurrean (39); bizitzaren aurrean (23); denboraldi aurrean (83); dendaren aurrean (21); denen aurrean (109); duen egoitzaren aurrean (23); egoera horren aurrean (46); egoeraren aurrean (34); egoitza aurrean (33); egoitzen aurrean (26); epailearen aurrean deklaratu (33); epaileen aurrean (21); epaitegiaren aurrean (23); erasoen aurrean (32); ere aurrean (26); erregearen aurrean (42); etxe aurrean (89); etxearen aurrean (47); geltokiaren aurrean (26); gerra aurrean (25); gizartearen aurrean (42); gure aurrean (115); gure begien aurrean (26); guztiaren aurrean (67); guztien aurrean (130); han aurrean (33); handi baten aurrean (30); handiaren aurrean (25); hauen aurrean (26); hedabideen aurrean (125); heriotzaren aurrean (27); herriaren aurrean (50); herritarren aurrean (24); honen aurrean (103); hor aurrean (28); horien aurrean (92); inoren aurrean (36); ispilu aurrean (62); ispiluaren aurrean (87); izango du aurrean (34); jainkoaren aurrean (150); jaunaren aurrean (171); jende aurrean (41); jendearen aurrean (62); kameren aurrean (22); kazetarien aurrean (58); komunikabideen aurrean (93); lagunen aurrean (61); legearen aurrean (25); legebiltzarraren aurrean (29); leiho aurrean (22); mahai aurrean (27); mahaiaren aurrean (37); munduaren aurrean (24); muturren aurrean (27); nagusiaren aurrean (43); neure aurrean (43); nire aurrean (285); nire begien aurrean (36); osoaren aurrean (46); parlamentuaren aurrean (27); prentsaren aurrean (59); publikoaren aurrean (39); suaren aurrean (28); telebista aurrean (32); telebistaren aurrean (52); terrorismoaren aurrean (21); udaletxe aurrean (37); udaletxearen aurrean (45); zuen aurrean (67); zure aurrean (117)
aurrerantz makurtu (22)