Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bera aitzindu zitzaion nire galderari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 234. orr.
Baina ez gakizkien gertakariei aitzindu, eta itzul gaitezen hasierara. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 83. orr.
14-14 izan ondoan, 20-14 aintzindu dira bi errioxar auzoak. Herria 2001-05-24
Roberto Heras plantatua zen denen aintzinean bainan azken haitadan Aitor Gonzalez euskalduna aintzindu zaio. Herria 2002-10-03
Denen buru, Hugues Martin eskuindarra, UMP alderdikoa, 566 bozez aintzindu zaio Michéle Delaunay sozialixtari. Herria 2004-11-25
Errietari lotzeko ahalik eta aukera gutien eman nahirik -laugarrena izanen zen, eta aski nuen emakume-errietaz-, haren aurpegi ustekabetuari zirika aitzindu nintzaion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.
Apezpikuak dogma teologiko-politikoa finkatu zuen: geroko gertakizunak aitzindu nahiz eta beraz gibelarazteko, teoria asmatu zuen mugimendua geldiarazteko: aski goizik erranak iraun zezan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 79. orr.
Gogoari eman ditake ez dituztenez botzak aintzindu beharko. Herria 2002-11-07
Alberto Iñurrategi mendizalea, Oier Aizpuru piraguista eta Aitor Gonzalez txirrindularia aintzindu ditu. Herria 2003-01-28