Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Partaide batek edo bik aitzinetik lantzen dute gai bat, museoko gela bat osoki edo parte adibidez, hurbileko publikoari presentatzen diote bekoan beko. Herria 2003-06-05
Mintzaldiek egin den bidea erakutsi dute, eta egitekoa denari bekoan beko so egitea ez dute saihestu. Herria 2001-06-28
Lekuko Posta Batzordea lehen bai lehen bil dadin galdatzen dute bost hautetsiek, gauzak postako zuzendariarekin bekoan beko etsaminatzeko. Herria 2003-03-20
Badakizue maskaradetan publikoari bekoan beko mintzatzen diren pertsonai beltz horiek direla "beltzeria" deitzen. Herria 2005-05-19
Publikoa borobilean izateak, pertsonaien nahiz jokolarien bekoan bekoko hitzartzeak, publikoari parte hartze zuzena bilatzeko ahaleginak edo jokoaren bizitasun orokorra bezalako osagaiek dute parte hartzen " antzerki bizia " bezala definitzen duen horretan. Herria 2005-05-05
Antoniak lan-mahaiaren ondoko aulkia jiratu zuen Mentxurekin bekoz beko jartzeko. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 32. orr.
-Ondo da, jaun garaia -erantzun zuen ehiza-zainak, bere nagusiari bekoz beko begiratuz. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 8. orr.
Bekoz beko geldituak dira, eta orain, arropek elkar ukitzen ez dutela, Rosamariren giharraren tinkotasuna datorkio eskutik gora bularreraino. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 101. orr.
Andreasek, lemaren aurrean zutik, ekaitzari begiratzen zion bekoz beko, eguraldiaren aldaketa xumeenari buruzko arretaz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 141. orr.
Enpresa haietan zuten lan konbenioa aldatu nahi diete nagusi berriak, eta soldatak apaldu ehuneko hogeiez bederen, bekoz beko batere mintzatu gabe. Herria 2004-06-10
Erran beharrak eta besteak ere zart erraiten zituen bekoz beko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 137. orr.
Zer eginen zuen bekoz beko aurkitzen balira? Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 34. orr.
Haren betaurreko beltzak ez ziren bitartekorik hoberena bekoz beko mintzatzeko tenorean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.
Jainkoa zeruan dagoen bezala, traidore hori topatuko dinat berriz ere bekoz beko! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 330. orr.
Bihurgune bat bukatzen ari zaidala, hiriaren etxea bekoz beko daukat. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 189. orr.
Literatura, sarritan, historiari bekoz beko jartzen da ilargiaren beste aldea balitz bezala. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 99. orr.
Uzkurtasun hori berretsi zion Bushi, bi agintariek herenegun arratsean izan zuten bekoz bekoko hizketaldian. Berria - Mundua 2004-06-11
bekoan beko (5)
bekoz beko (107); bekoz beko begira (3); bekoz beko begiratu (12); bekoz beko begiratzeko (3); bekoz beko begiratzen (5); bekoz beko daukat (3); bekoz beko gelditu (3); bekoz beko jarri (3)