Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Udako ibai baten uren epelean igeri ibili eta abisurik gabe ur-laster sakon eta izoztu baten baitan aurkitzea bezalako zerbait. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 59. orr.
Esker onez, Gulanar Itsasokoak mirabe errukibera agure eskuzabalarekin esposatu zuen, baina Badr-en andregai egokia aurkitzea falta zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 85. orr.
Dena den, euskararen kolorearen kontu honetan, uste dut bakoitzaren lana dela pribilegiatua zertan izan den aurkitzea. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 86. orr.
Zaila da oreka-unea aurkitzea. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 29. orr.
Galtzeak alabaina nonbaitetik harrapatzea ekartzen du, alorra huts eta zabal utziz aurkitze berrien onartzeko. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 132. orr.
Gaur ere, kontua ez baita egia aurkitzea, nor bere egiatxoa gailentzea baizik. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 47. orr.
Ez da erraza euskal literaturaz mintzatzeko solaskideak aurkitzea. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 126. orr.
-Pozten nau hemen konpainia aurkitzeak. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 180. orr.
Taupaka suma zitezkeen emakumearen sudur-hegalak: ez zen horren zaila haren zergatia aurkitzea. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 101. orr.